Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

2/2006 DEKRETUA, otsailaren 28koa, Lehendakariarena, Jaurlaritzaren Lehendakariordetzaren egitura organikoa onartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 48
  • Hurrenkera-zk.: 1250
  • Xedapen-zk.: 2
  • Xedapen-data: 2006/02/28
  • Argitaratze-data: 2006/03/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun¿arloak finkatzen dituen ekainaren 27ko 8/2005 Dekretuak, egiteko eta jardun-arlo hauek ematen dizkio Lehendakariordetzari 5. artikuluan:

  1. Jaurlaritzaren Idazkaritza.

  2. Legebiltzarrarekiko, Arartekoarekiko eta beste instituzioekiko harremanak eta komunikazioak.

  3. Euskal Autonomia Erkidegoko instituzioen arteko lankidetza, koordinazioa, plangintza bateratua eta artikulazioa bultzatzea eta garatzea.

  4. Euskal gobernantzaren publikoaren diseinua eta aplikazioa, politika publikoen definizio, koordinazio eta exekuzioan.

  5. Autonomia garapeneko politika eta, Sailek horretarako burutzen dituzten jardueren koordinazioa.

  6. Autonomia Estatutuaren defentsa juridikoa.

  7. Legezkotasunaren barne kontroleko eta aholkularitza juridiko orokorreko egitekoak gauzatzea.

  8. Eusko Jaurlaritza eta bere organoak auzietan ordezkatu eta defenditzea.

  9. Administrazioa modernizatzeko eta eraberritzeko prozesua eta Administrazio eta Gobernu elektronikoak bultzatu, zuzendu eta koordinatzea.

  10. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria.

  11. Euskal Autonomia Erkidegoko Foru Zuzenbide Zibila eta Zuzenbide Berezia gordetzea, aldatzea eta garatzea.

  12. Toki administrazioaren alorrean legeek eta arauek Jaurlaritzari esleitzen dizkioten egitekoak gauzatzea.

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioen antolaketa eta prozeduraren araubidea.

    Gainera, Eusko Jaurlaritzako lehendakariordea eta Ogasun eta Herri Administrazio sailburua izendatzeari buruzko lehendakariaren ekainaren 27ko 10/2005 Dekretuaren arabera, lehendakariordeak, lehendakariaren gidaritzapean, Jaurlaritzaren jardun orokorra eta arlokakoa koordinatuko ditu eta, halaber, eskuordetzan izango ditu Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 8. artikuluko d), f), h), i), j) eta k) idatz-zatietan jasotako eskumenak.

    Dekretu honen bidez, Jaurlaritzaren Lehendakariordetzaren funtzioak eta antolamendua finkatzen dira. Horretarako, lehenik, Jaurlaritzaren jarduna nola koordinatu behar den zehazten da: egiteko hori lehendakariordeari esleitzen dio, lehendakariaren zuzendaritzapean eta sailburuek euren eremukoak diren jardunak kudeatzeko dituzten erantzukizunei eta eskumenei ezer kendu gabe. Ondoren, esleipen horrekin bat etorriz, eskuordetutako egitekoak jasotzen dira eta, azkenik, lehendakaria ordezkatzeko lana aipatzen da, lege horretan agintzen denari jarraituz.

    Jaurlaritzaren Lehendakariordetzak, antolamenduari dagokionez, hiru Idazkaritza Nagusi izango ditu: Lehendakariordetzako Idazkaritza Nagusia, Administrazioa Eraberritzeko eta Administrazio Elektronikorako Idazkaritza Nagusia eta Araubide Juridikoaren Idazkaritza Nagusia.

    Aurreko egituran hiru idazkaritza bazeuden ere, oraingoan premia berriei erantzun nahi izan zaie; izan ere, batetik, lehendakariak jardun eremu berriak eman dizkio Jaurlaritzaren Idazkaritzari eta, bestetik, Jaurlaritzaren Programak berebiziko garrantzia eman dio Administrazio eraberritzeari, hori izango baita legegintzaldi honetako zutabe nagusienetako bat. Hori dela eta, komenigarri iritzi zaio idazkaritza nagusi bat sortzeari politika hori gauzatzeko eta garatzeko.

    Ildo horretatik, Lehendakariordetzako Idazkaritza Nagusiaren eginkizuna, lehenik, lehendakariordeari koordinatzeko egitekoak betetzeko laguntza ematea da; bigarrenik, autogobernuaren, autonomia garapenaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko instituzioen antolaketaren alorreko politika zuzendu, bultzatu eta garatzea eta Estatu eta beste lurralde-erakundeekiko harremanez eta horrek dakarren eskualdaketa-prozesuaz arduratzea. Idazkari honek, halaber, Administrazioren arrazionalizazio, hobekuntza eta eraberrikuntzaren arloko estrategia koordinatuko du eta, horretaz gain, Jaurlaritzaren Lehendakariordetzako komunikazio eta informazio politikaz arduratuko da. Azkenik, Jaurlaritzaren Lehendakariordeari Jaurlaritzaren idazkari denez, lehen aipatutako ekainaren 27ko 10/2005 Dekretuaren indarrez, dituen eginbeharrak burutzeko eta Legebiltzarrarekiko eta Arartekoarekiko harremanetarako beharrezko laguntza ematen dio.

    Administrazioa Eraberritzeko eta Administrazio Elektronikorako Idazkaritza Nagusia aurrerapauso handia da aurreko legegintzaldiekiko, alde batetik, Sailordetzako Idazkaritza Nagusiaren koordinazioarekin, ez baitu Administrazioa arrazionalizatu, hobetu eta eguneratzeko prozesua bultzatu, zuzendu eta garatzeko ardura bakarrik hartzen baizik eta, horretaz gain, herritarrentzako arreta zentralizatu eta bide anitzekoaren euskarria ematen duten proiektuak, administrazio elektronikoa kasu, kudeatu eta burutzeko ardura hartzen baitu bere gain. Egiteko bi horietan Jaurlaritzaren zerbitzu horizontalen laguntza izan beharko dute eta, berariaz, Ogasun eta Herri Administrazio Saileko organoena.

    Araubide Juridikoaren Idazkaritza Nagusia, azkenik, Administrazioaren Goi Mailako Kontsulta Zentroa da, non Jaurlaritzaren zerbitzu juridiko nagusiak dauden. Zerbitzu juridiko horiek egiteko hauek izango dituzte: barneko araugintza kontrolatzea; legeen garapenaren alorrean jardutea eta, ildo horretatik, Euskal Autonomia Erkidegoko Foru Zuzenbide Zibila eta Zuzenbide Berezia gordetzea, egokitzea eta garatzea eta epaiketetan Administrazioa ordezkatu eta defendatzea, testu honetan agertzen diren jardute-eremu batzuei dagozkien salbuespenekin. Idazkaritza honen barruan, gainera, Euskal Autonomia Erkidegoko Aholku Batzorde Juridikoa egongo da, hau da, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren kide anitzeko aholkularitza-organo gorena. Azkenik, Toki-Administrazioaren alorreko eskumenak eta Euskal Herri Administrazioen antolaketa eta prozedura-erregimena garatzeko ardura dauka, azken kasu horretan, Administrazioa arrazionalizatu, hobetu eta eguneratzeko emandako jarraibideei egokitzeko ardura hain zuzen ere.

    Azkenik, antolamenduan ekonomia aplikatuz, Jaurlaritzaren Lehendakariordetzako organoen jardunak dakarren administrazio lana Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Zerbitzu Zuzendaritzak beteko du.

    Ondorioz, Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 8.c, 19. eta 25. artikuluek ematen dizkidaten ahalmenen arabera, Jaurlaritzaren lehendakariordearen proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2006ko otsailaren 28an egindako bilkuran aztertu ondoren, hauxe

Jaurlaritzaren Lehendakariordetzak egiteko hauek izango ditu: Jaurlaritzaren lehendakariordea eta Ogasun eta Herri Administrazio sailburua izendatu zituen lehendakariaren ekainaren 27ko 10/2005 Dekretuan emandako egitekoak eta lehendakariak eskuordetzan esleitutako eskumenak eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen ekainaren 27ko 8/2005 Dekretuaren 5. artikuluak ematen dizkion jardun-arloei buruzkoak, betiere, datozen artikuluetan agindutakoari jarraituz.

  1. ¿ Jaurlaritzaren Lehendakariordetzak, aurreko artikuluan aipatzen diren egitekoak betetzeko, organo hauek ditu:

    1. Lehendakariordetzako Idazkaritza Nagusia:

      1. Koordinazio Zuzendaritza.

      2. Autonomia Politikarako eta Estatutuaren Garapenerako Zuzendaritza.

      3. Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritza.

    2. Administrazioa Eraberritzeko eta Administrazio Elektronikorako Idazkaritza Nagusia:

      1. Administrazioa Eraberritzeko Bulegoaren Zuzendaritza.

      2. Administrazio Elektronikorako eta Herritarrei Arreta emateko Zuzendaritza.

    3. Araubide Juridikoaren Idazkaritza Nagusia.

      1. Auzibide Zuzendaritza.

      2. Lege Garapen eta Arau Kontrolerako Zuzendaritza.

      3. Toki Araubidearen Zuzendaritza.

  2. ¿ Idazkaritza nagusietako titularrek sailburuorde maila izango dute, Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen ondorioetarako.

  1. ¿ Jaurlaritzaren lehendakariordeak, lehendakariaren gidaritzapean, Jaurlaritzaren jardun orokorra eta arlokakoa koordinatuko ditu, sailburu bakoitzak bere jardun-alorrak kudeatzeko dituen eskumenei eta erantzukizunei ezer kendu gabe.

  2. ¿ Bere egitekoak betetzeko, lehendakariordeak eskumen hauek ditu:

    1. Jaurlaritzatik lortutako laguntza eta informazioa ematea Legebiltzarrari.

    2. Sailen artean eskumenen inguruan sortzen diren auziei aterabidea ematea, sailburuek konponbiderik lortzen ez badute.

    3. Jaurlaritzaren Ordezko Batzordeen bileretarako deia egitea eta, hala badagokio, horien gidaritza eta zuzendaritza bere gain hartzea.

    4. Jaurlaritzaren legegintza-programa koordinatzea.

    5. Jaurlaritzaren egitekoak zuzen burutzeko eta hartu beharreko erabakiak egoki betetzeko behar diren barne arauak ezartzea.

    6. Jaurlaritzak eta berorren ordezko batzordeek hartutako erabakien gauzatzea bultzatzea eta koordinatzea, eta beharrezko bada, argitaratzea.

  3. ¿ Lehendakaria egon ez edo gaixorik dagoenean, lehendakariordeak ordezkatuko du, horrela xedatzen baita Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legean.

  1. ¿ Lehendakariordetzako Idazkaritza Nagusiaren egitekoak hauek dira:

    1. Jaurlaritzaren jarduna koordinatzeko egitekoetan lehendakariordeari laguntzea.

    2. Bere ardurei erantzuteko behar duen laguntza eta informazio politiko eta teknikoa ematea lehendakariordeari, bereziki, sailen arteko eskumen-gatazkei eta Jaurlaritzaren legegintza-programaren koordinazioari dagokienez.

    3. Jaurlaritzaren jardunaren informazio eta segimendurako baliabideen kudeaketa zuzentzea eta koordinatzea.

    4. Autogobernu eta autonomia garapenaren alorrean, Estatuarekiko eta beste lurralde-erakunde batzuekiko harremanetarako politika zuzentzea eta koordinatzea eta, horretarako, dauden organo mistoetan eskuartuko dute bai eta beren exekuzioan ere.

    5. Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenen alorrean, zerbitzuen transferentziak artikulatzeko politikak proposatzea eta gauzatzea, bai Estatuari, bai lurralde historikoei dagokienez.

    6. Euskal Autonomia Erkidegoko erakundeen antolaketa errazteko eta hobetzeko jarduerak zuzentzea eta koordinatzea.

    7. Jaurlaritzak estatuarekin, autonomia erkidegoekin edo foru eta toki erakundeekin alde biko edo askoko harremanak izan ditzan, behar diren politikak bultzatzea eta, horretarako, lankidetzan aritzea, betiere Araubide Juridikoko Idazkaritza Nagusiarekin elkar lanean.

    8. Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumen-alorra guztiz garatzeko eta autogobernua areagotzeko mekanismo, eredu eta baliabideak aztertzea.

    9. Jaurlaritzaren legegintza-programa prestatzea, garatzea eta horren segimendua egitea bai eta Legebiltzarrean izapidetzea ere.

    10. Jaurlaritzak onartutako egitasmo eta programen egutegia prestatzea, garatzea eta horren segimendua egitea.

    11. Herri Administrazioaren eraberritze, administrazio elektroniko eta, oro har, arrazionalizatu eta hobetzearen alorreko estrategia koordinatzea.

    12. Jaurlaritzaren programa garatu eta aplikatzearren sailek gauzatu beharreko jardueren koordinazio orokorrari eta arlokakoari buruzko jarraibideak onartzeko proposamena egitea Jaurlaritzaren lehendakariordeari eta horien exekuzioa ikuskatzea.

    1. Euskal Herri-Gobernantza eta Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioko politika publikoak eraberritzeko eta ebaluatzeko ereduari buruzko estrategiak eta ekintzak diseinatu eta aplikatzeko tresnak eta proiektuak koordinatu, garatu eta bultzatzea.

    2. Informazioaren eta jakintzaren gizartea sustatzeko eta garatzeko jarduerak koordinatzea, Eusko Jaurlaritzak onartutako plangintzaren barruan.

    1. Jaurlaritzaren Lehendakariordetzaren komunikazio eta informaziorako politika burutzea eta harreman publiko eta erakundeekiko harremanen eremuan lehendakariordeak esleitzen dizkion jarduerak zuzendu eta koordinatzea.

    2. Jaurlaritzaren eta Ekonomia Gaietarako Ordezko Batzordearen egitekoak antolatzea, bai eta Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 22. artikuluan jasotakoaren arabera sortzen diren gainerako batzordeen lanak antolatzea ere.

    3. Sailekin batera Jaurlaritzak Legebiltzarrean hartu dituen konpromisoak zenbatean bete diren jagotea.

    4. Legebiltzarrarekin eta Arartekoarekin dituen harremanetan Jaurlaritzaren lehendakariordeari laguntzea; beharrezkoa bada, halaber, Jaurlaritza ordezkatuko du Legebiltzarreko Bozeramaileen Batzordearen aurrean.

  2. ¿ Eskualdaketen balioespen ekonomikoari dagokionez, Lehendakariordetzako Idazkaritza Nagusia Ogasun eta Herri Administrazio Saileko organo eskudunekin arituko da elkar lanean.

  3. ¿ Lehendakaritzako Idazkaritza Nagusiak kontratazio organoari dagozkion eskumenak erabiliko ditu eta Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren gastua onartuko du.

Hauek dira Koordinazio Zuzendaritzaren egitekoak:

  1. Jaurlaritzaren jarduna eta programa garatu eta betetzeko sailek burutu beharreko jarduerak planifikatzea, programatzea eta ebaluatzeko teknikak eta metodoak proposatzea.

  2. Jaurlaritzaren jardueren programazioari, legegintza¿programari eta programaren betetze-mailari buruzko txostenak eta proposamenak egitea, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzarekin lankidetzan.

  3. Jaurlaritzaren jardunari buruzko informazio- eta segimendu-baliabideak kudeatzea.

  4. Bere ohiko jardunean Jaurlaritzak beteko dituen plan, programa eta ekintza esanguratsuen egutegia prestatzea eta sailen eta gainerako erakundeen plan, programa eta ekintzei buruzko informaziorako eta horien segimendurako prozedurak proposatu eta burutzea, Lehendakariordetzari dagozkion koordinatzeko egitekoak errazteko. Horretarako, Jaurlaritzako Lehendakariordetzari dagozkion jarraipen eta koordinazio funtzioak errazteko beharrezko laguntza eta agiriak eskatu ahal izango dizkie Jaurlaritzako beste sailei.

  5. Euskal Gobernantza Publikoa eta Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren politika publikoak eraberritzeko eta ebaluatzeko ereduari buruzko estrategiak eta ekintzak diseinatu eta aplikatzeko tresnak eta proiektuak antolatu, kudeatu eta burutzea.

  6. Jaurlaritzaren Lehendakariordetzak egiten dituen koordinazio funtzioak betetzeko berrerrezko laguntza teknikoa ematea, batik bat sail bati baino gehiagori eragiten dioten plan, programa edo ekintzei dagokienez.

  7. Jaurlaritzako sailen jarduna koordinatzeko beharrezkoak diren txostenak eta azterlanak egitea. Jaurlaritzaren jarduna eta programa gauzatuz sailek prestatzen dituzten plan eta programa orokorren eta arlokakoen berri emango du, bereziki.

  8. Administrazio eta kudeaketa mailan sailek eta erakundeek egiten dituzten jardunak hobetzeko planak garatzea eta ekimenak aurkeztea, Administrazioa Eraberritzeko Bulegoaren zuzendaritzarekin batera. Jaurlaritzaren ekintza administratiboa koherentea izateko eta disfuntzioak eta jardun autonomo eta koordinaziorik gabekoak ekiditeko izango dira aipatu hobekuntzak.

  9. Jaurlaritzaren Kontseiluak edo Plangintza eta Ekonomia Gaietarako Ordezko Batzordeak eztabaidatu beharreko gaien gainean aholkuak ematea, Jaurlaritzaren lehendakariordeak edo Lehendakariordetzako Idazkaritza Nagusiak eskatuta.

  10. Sailen arteko koordinazioari dagokionez esleitzen zaizkion gainerakoak.

Autonomia Politikarako eta Estatutuaren Garapenerako Zuzendaritzak egiteko hauek izango ditu:

  1. Autonomiaren garapena bultzatzea eta aztertzea, ordenamenduan jasotako eskumenen azterketa juridikoa eginez.

  2. Jaurlaritzak Estatuarekin, autonomia erkidegoekin edo foru eta toki erakundeekin dituen alde biko edo askoko harreman instituzionalen politika gauzatzea edo horretarako lakindetza ematea.

  3. Eskualdaketen politika bultzatzea, koordinatzea eta gauzatzea eta horri buruzko aholkuak ematea, bai Estatuari, bai bestelako lurralde-erakundeei dagokienez.

  4. Autonomia Estatutuaren Bigarren Xedapen Iragankorrean eta Autonomia Erkidego Osorako Erakundeen eta bertako Lurralde Historikoetako Foruzko Jardute-Erakundeen arteko harremanei buruzko Legearen Lehenengo Xedapen Iragankorrean aipatzen diren Eskualdaketetarako Batzorde Mistoetan, idazkaritza-lanak egitea.

  5. Estatuko Gobernuarekin eta Administrazioarekin edo foru eta toki erakundeekin sortzen diren eskumen-liskarrak aztertzea eta Jaurlaritzari horiei buruzko aholkuak ematea.

  6. Euskal Autonomia Erkidegoko erakundeen arteko lankidetza, koordinazioa, plangintza bateratua eta artikulazioa bultzatzea eta garatzea.

  1. ¿ Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak, Jaurlaritzaren Kontseiluari, Plangintza eta Ekonomia Gaietarako Ordezko Batzordeari dagokienez, bai eta Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 22. artikuluaren arabera sor daitezkeen gainerako Ordezko Batzordeei dagokienez ere, honako egitekoak izango ditu:

    1. Kontseilu eta batzorde horien bilkurak gertatzea; horietarako gai zerrendak eta aztergaiak ezagutzeko beharrezko diren agiriak, aurrekinak eta datuak gertatu eta banatzea; erabakiak izapidetzeko eta, hala dagokionean, horiek balioa izan dezaten beharrezko diren lege eta finantzaketa mailako baldintzak bete daitezela zaintzea eta, beharrezkoa bada, aginduzko txostenak eskatzea.

    2. Aztergaiak izapidetzeari buruzko arauak eta jarraibideak zein legegintza-teknikari buruzko artezpideak, denak ere Jaurlaritzak onartutakoak, bete daitezen zaintzea.

    3. Onartu diren erabakiei buruzko aktak gertatzea eta jagotea, bete daitezen zainduz.

    4. Bileretan aurkeztu behar diren agiriak normalizatzeko jarraibideak ezartzea.

    5. Jaurlaritzaren kide anitzeko organo horien lanei buruzko agirien tratamendu informatikoa egitea.

    6. Aipatutako organoei ezagutzeko, eztabaidatzeko eta onartzeko aurkezten zaizkien gaiei buruzko testuen kopia kautotuak egitea.

    7. Haien bilkuren aktetan ageri diren akordioak ziurtatzea.

  2. ¿ Halaber, honako egiteko hauek beteko ditu Legebiltzarrarekiko harremanei dagokienez:

    1. Jaurlaritzaren eta Legebiltzarraren arteko harreman eta komunikazio organo izatea.

    2. Legegintza programa ikertzeko, jarraitzeko eta koordinatzeko lanak egitea, programa hori Legebiltzarrean dagoen bitartean. Legebiltzarrean aurkezten diren Lege Proposamen, Legez Besteko Proposamen eta Mozioak aintzat hartzeari dagokionez, ikerketak, dokumentazio-lanak eta aurre-ekintzak gauzatzea, Jaurlaritzak izan behar dituen irizpideak mamitze-bideetan laguntzeko. Legebiltzarrean aurkezten diren galdera eta interpelazioekin eta ekimen horiekin lotutako argibideak Administrazioko organo agintedunetatik eskuratzea. Ekimen, galdera eta interpelazio horiek ikertzea, era honetan, dagokien sailei txostenak eta laguntza eskaini ahal izateko. Legebiltzarrak Jaurlaritzari ezartzen dizkion konpromisoen jarraipena egitea eta, oro har, Legebiltzarreko gorabeheren berri Jaurlaritzari ematea.

    3. Jaurlaritzaren eta Arartekoaren arteko harreman eta komunikazio organo izatea.

  3. ¿ Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzari atxikita egongo da organikoki Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria. Aldizkari hori argitaratzeko behar diren egiteko tekniko, ekonomiko eta administratiboak gauzatzea dagokio zuzendaritza honi, bertan sartu behar diren xedapenen eta administrazio-egintzen argitalpenen antolapen eta kontrol-lanak burutuz. Honako hauek zainduko ditu bereziki: aldizkarian sartu behar direnen lehentasun hurrenkera eta kasu bakoitzak dituen baldintza formalak bete daitezela, era honetan, Administrazioko organo bakoitzak dituen eskumenak errespetatu ahal izateko.

  4. ¿ Zuzendaritza honen eskumena da Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoetako agintarien sinadura legeztatzea atzerrian indarra izan behar duten agiriei dagokienez, legeztapen bakarrari edo apostilari aplika dakizkiokeen legeekin bat etorriz, baldin eta egiteko hori administrazio publikoetako beste organo batzuei eman ez bazaie.

  5. ¿ Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoetako organoek egindako irizpen-eskabideak Estatuaren Kontseilura bidaltzeko aurre-egintzak burutzea dagokio.

  6. ¿ Zuzendaritza honetan egongo da diru berezietarako diren kredituetako fondoak erabiltzeko aukera duten agintarien ondare-ondasunen eta ¿eskubideen Erregistroa.

  1. ¿ Administrazioa Eraberritzeko eta Administrazio Elektronikorako Idazkaritza Nagusiak honako egiteko hauek izango ditu:

    1. Herri administrazioa arrazionalizatu, hobetu eta eraberritzeko lanak bultzatu, zuzendu eta garatzea.

    2. Administrazio eta Gobernu elektronikoak bultzatu eta zuzentzea, bereziki, zerbitzuen digitalizazioa; eta horretaz gain, Administrazioa eraberritzeko eta Administrazio eta Gobernu elektronikoak garatzeko administrazioen arteko jarduerak bultzatzea.

    3. Herritarri argibide eta arreta emateko mekanismo, tresna eta zerbitzu zentralizatua eta bide anitzekoa bultzatu eta garatzea.

    4. Arau eta jarraibide arautzaileen proposamenak egitea. Horretarako esparruak honakoak dira: Administrazioa arrazionalizatu, hobetu eta eraberritzea, herritarrei argibideak eta arreta orokorra ematea, zerbitzuen digitalizazioa eta administrazio prozeduretan baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoak aplikatzea, baldin eta otsailaren 18ko 35/1997 Dekretuak Ogasun eta Herri Administrazio Sailari aitortzen dizkion eskumenen aurka ez badoaz.

  2. ¿ Administrazioa Eraberritzeko eta Administrazio Elektronikorako Idazkaritza Nagusiak, eta bere menpeko organoek, beren egitekoak burutzeko, Jaurlaritzaren Lehendakariordetzaren eta Ogasun eta Herri Administrazioaren organoen laguntza eta kooperazioa izango dute, batez ere, informazio-sistemetan, giza-baliabideetan, administrazio-publikoen prozeduretan, sail anitzeko zerbitzuetan eta ekonomia-kudeaketan eskumenak dituzten organoena.

  1. ¿ Administrazioa Eraberritzeko Bulegoaren Zuzendaritzak honako egiteko hauek izango ditu:

    1. Antolaketa, zerbitzuen kalitatea, informatika, Administrazio eta Gobernu elektronikoak, giza baliabideak, ekonomia kudeaketa, merkatu-indarren bertaratzea eta beharrezkotzat jotzen diren eremu batzuk egokitzeko eta hobetzeko, sail ezberdinen arteko planak lantzea, koordinatzea eta bultzatzea.

    2. Beharrezko diren arau eta jarraibide arautzaileak prestatu eta proposatzea. Horretarako esparruak honakoak dira: Administrazioa arrazionalizatu, hobetu eta eraberritzea, eta, berariaz, herritarrei argibideak eta arreta orokorra ematea, zerbitzuen digitalizazioa eta administrazio prozeduretan baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoak aplikatzea, baldin eta otsailaren 18ko 35/1997 Dekretuak Ogasun eta Herri Administrazio Sailari aitortzen dizkion eskumenen aurka ez badoaz.

    3. Sailek edo Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko erakunde autonomoek, bakoitzak bere aginte-eremuaren barruan, sustatzen dituzten arrazionalizazio eta hobekuntza proiektuei buruzko nahitaezko irizpena eman beharko dute eta proiektu horiek aplikatu diren ala ez gainbegiratu.

    4. Barne-eraketari, antolamenduari edo ente instituzionalak sortzeari dagokienez, sailek mamitzen dituzten egintzei buruzko irizpenak ematea.

    5. Lan administratiboak errazteko neurriak proposatzea eta bultzatzea eta neurri horiek bete daitezen zaintzea.

    6. Zerbitzu-eskaintzaren kalitatea hobetzea eta, oro har, herritarrek Administrazioa ezagutu dezaten eta horretaz balia daitezen xedetzat duten eraketa-moduak eta prozedurak proposatzea.

    7. Sail guztienak diren zerbitzuak emeki-emeki deszentralizatzeko beharrezkoak diren ekintzei buruzko proposamenak egitea, ekintza horiek koordinatzea eta kudeaketa-arloan autonomia izan dezaten bultzatzea.

    8. Administrazioen arteko harremanetan eragina izango duten arrazionalizazio eta hobekuntzarako proiektu eta proposamenak landu eta sustatzea, eta horiek aplikatu eta betetzen diren gainbegiratzea.

    9. Administrazio eta Gobernu elektronikoak garatzeko proiektu, iritzi eta metodologiak prestatu, bultzatu, proposatu eta gauzatzea.

    10. Koordinazio Zuzendaritzari laguntza ematea, Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioko politika publikoak eraberritzeko eta ebaluatzeko ereduari buruzko tresna eta proiektuak prestatu, kudeatu eta burutzeko.

  2. ¿ Administrazioa Eraberritzeko Bulegoaren Zuzendaritzaren lan-metodoa proiektu bidezko kudeaketan oinarrituko da: proiektu bakoitzeko lan-talde bat eratuko da, beste sail batzuetako ordezkarien eta, hala badagokio, kanpoko adituen partaidetzarekin.

Administrazio Elektronikorako eta Herritarrei Arreta emateko zuzendaritzak honako egiteko hauek izango ditu:

  1. Administrazio eta Gobernu elektronikoak benetan inplementatzeko bideratutako jarduerak bultzatu, proposatu, zuzendu eta koordinatzea, Administrazioa Eraberritzeko Bulegoaren Zuzendaritzarekin elkar lanean. Bereziki:

    • Administrazio prozeduretan eta zerbitzuen digitalizazioan baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoen erabilpena bultzatzea.

    • Zerbitzuak digitalizatzeko lehentasun-irizpideak eta, oro har, horretarako garatutako metodologiak hobetzeko proposamenak landu eta aurkeztea.

    • Zerbitzuen digitalizazioa programatu, inplementatu eta jarraitzeko proposamenak landu eta aurkeztea.

    • Zerbitzuak digitalizatzeko proiektuak landu eta aurkeztea.

    • Eusko Jaurlaritzak onartutako planifikazioaren arabera, funtsezko interesa duten zerbitzuak digitalizatzeko proiektuak gauzatu, garatu eta ezartzea. Nolanahi ere, zerbitzuak digitalizatzeko proiektu guztiei buruzko irizpen-txostena eman beharko du eta proiektuen garapen eta ezarpenean parte hartuko du.

  2. Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioa Interneten agertzeko eredua zuzendu, antolatu, koordinatu eta gainbegiratuko du, ekainaren 8ko 108/2004 Dekretuan ezarritakoaren arabera, eta, berariaz, dekretu horretako 31. artikuluan adierazitakoak, baldin eta arau horretan bertan beste organo batzuei aitortzen zaizkien egitekoen aurka ez badoaz.

  3. Hiritarrei Arreta emateko Zerbitzua (Zuzenean) bai eta, hala badagokio, herritarrei argibide eta arreta orokorrak emateko ezar daitezkeen bide, tresna eta zerbitzu zentralizatuak eta bide anitzekoak kudeatzea.

  4. Euskal Autonomia Erkidegoaren Herri Administrazio osorako diren telematika-izapideetarako zerbitzuak kudeatzea, besteak beste, agiri-erregistroa, telemetika-jakinarazpena edo paper-egiaztagiriak baztertzea xede duten datuen trukaketa automatikorako baimenak.

  1. ¿ Araubide Juridikoaren Idazkaritza Nagusiak egiteko hauek ditu:

    1. Zerbitzu Juridiko Nagusia den aldetik, Jaurlaritzaren Goi Mailako Kontsulta Zentroa da, eta berari dagokio bai Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta Instituzionalaren kontsulta- eta aholkularitza-lanak egitea, bai administrazio horiek ordezkatzea eta babestea edozein jurisdikzioren aurrean.

    2. Herri administrazioaren jarduerak ikuskatu, ikertu eta horiei buruzko aholkularitza ematea.

  2. ¿ Azaroaren 24ko 9/2004 Legean eta bere antolakuntza- eta jarduera-araudian ezarritako moduan, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoa Araubide Juridikoaren Idazkaritza Nagusiari atxikitzen zaio, baina honen egitura organikoan sartu gabe, bere aholkulari-lana autonomia hierarkiko eta funtzional osoarekin burutzen baitu.

  3. ¿ Araubide Juridikoaren Idazkaritza Nagusiak harreman-organo gisa jarduten du Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta Datuak babesteko Euskal Bulegoaren artean, otsailaren 25eko 2/2004 Legearen eta urriaren 18ko 309/2005 Dekretuak onartutako bere Estatutuaren arabera.

Honako hauek dagozkio Auzibide Zuzendaritzari:

  1. Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorra eta bere Administrazio Instituzionala ordezkatzeko eta defendatzeko beharrezkoak diren aurre-ekintzak gidatzea, koordinatzea eta burutzea.

  2. Judizio aurreko txosten, ekimen, errekerimendu eta jarduera egokiak gauzatzea eta Jaurlaritzaren interesak ordezkatzeko eta defenditzeko egitekoak zuzentzea konstituzio maila duen jurisdikzioaren aurrean eta Arbitraje Batzordearen aurrean.

  3. Judizio-ekintzak hasarazteari buruz aholkuak ematea, txostenak lantzea eta jardunak koordinatzea.

  4. Administrazioaren jarduera zuzentzeko neurriak proposatzea, ahalik eta errekurtso edo erreklamazio gutxien jar daitezen.

  5. Epaiak betearazteak, prozesuen gastuetarako dirua biltzeak edo kostuak ordaintzeak sor ditzaketen administrazio-ekintzak koordinatzea.

  6. Epaiek antolamendu juridikoaren gain izan dezaketen eragina eta, oro har, judizio-prozeduren ondorioak aztertzea.

  7. Zerbitzu Juridiko Nagusikoak ez diren legelariak gaitzea, Euskal Autonomia Erkidegoaren Epaietarako Ordezkotza eta Aldezpenari buruzko ekainaren 26ko 7/1986 Legean xedatzen denaren arabera, baldin eta eskumen zibil eta penalaren aurrean ertzainak defendatu eta ordezkatzeari buruz apirilaren 25eko 250/1995 Dekretuan ezarritakoaren aurka ez badago.

  8. Haien jardueraren ondorioak direla kausa, Jaurlaritzako funtzionario eta goi-kargudunen defentsa zibil eta penala bere gain zein kasutan hartu behar duen erabakitzea.

Honako hauek dagozkio Lege Garapen eta Arau Kontrolerako Zuzendaritzari:

  1. Jaurlaritzaren legegintza-programaren artikulazio tekniko-juridikoari buruzko informazioa eta aholkuak ematea, programa horretan sartzen diren Lege Aurreproiektuak lantzeak irauten duen bitartean.

  2. Sailek eta Erakunde Autonomoek hala eskatzen dutenean, horien agintepekoak diren arazoei buruzko irizpenak edo txosten juridikoak lantzea.

  3. Beste ente instituzional batzuek hala eskatzen dutenean, horientzat interesgarriak izan daitezkeen irizpenak edo txosten juridikoak lantzea.

  4. Araubide Juridikoaren Idazkaritza Nagusiak, Goi Mailako Kontsulta Zentroa izatea dagokion aldetik, arauzkoak izan daitezen txosten juridikoak gertatu beharko ditu.

  5. Lege Aurreproiektuen, arau-indarra duten xedapen¿proiektuen eta Jaurlaritzaren Kontseiluak agintzen dizkion beste gai batzuen legezkotasunaren barne-kontrola egitea.

  6. Defentsa jurisdikzionala egiteko ardura duten organoentzako txostenak lantzea eta aholku juridikoak ematea, Zuzendaritza honek landutako xedapenen aurkako inpugnaziorik aurkeztuz gero.

  7. Euskal Autonomia Erkidegoko Foru Zuzenbide Zibila eta Zuzenbide Berezia gordetzeko, egokitzeko eta garatzeko jarduerak bultzatzea eta koordinatzea. Horretarako, administrazioaren sailen lankidetza eskatu ahal izango du.

Hauek izango dira Toki Araubideko Zuzendaritzaren egitekoak:

  1. Administrazioa Eraberritzeko eta Administrazio Elektronikorako Idazkaritza Nagusiaren menpe dauden organoen lankidetza eragotzi gabe, administrazioa arrazionalizatzea, hobetzea eta eraberritzearen alorrean emandako jarraibideei behar bezala egokitzeko:

    1. Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen alorrean eman beharreko arauak lantzea eta garatzea.

    2. Euskal herri administrazioen sailkapen eta egituratze instituzionalerako tresnak eta ereduak lantzea eta proposatzea.

  2. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak beste administrazioekin edo ente eta erakunde publiko zein pribatuekin sinatutako hitzarmen eta akordioen gordetzaile izatea.

  3. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean dauden edo sortzen diren datu-fitxategietatik izaera pertsonala dutenak antolatzea eta gainbegiratzea.

  4. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eskumen diren toki araubideko gaiak ebaztea eta horiei buruzko irizpena ematea.

  5. Toki araubideko gaietan, koordinazio-lanak burutzea eta arauak egitea.

  6. Tokiko zereginei eta zerbitzuei buruzko azterketak egitea eta informazioa eta aholkuak ematea.

  7. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sail eta erakunde autonomiadunen eta Foru eta Toki administrazioaren arteko harremanak eta lankidetza bultzatzea eta horren jarraipena egitea.

  8. Toki Administrazioari buruzko erregistro-tresnak kudeatzea.

  9. Toki erakundeak elkarrekin biltzeko eta moldatzeko formula organiko eta funtzionalak sustatzea.

  10. Uztailaren 28ko 326/1994 Dekretuaren bitartez sortutako Euskadiko Udal Kontseiluan idazkari-lanak egitea.

  1. Lehendakaria ordezkatzea nazioarteko foroetan.

  2. Jaurlaritzaren Kontseiluak edo Plangintza eta Ekonomia Gaietarako Ordezko Batzordeak onartu beharreko gaiak aurkeztea eta defendatzea, Lehendakaritzak dituen jarduera-eremuetan.

  3. Lehendakaritzari dagozkion jarduera-eremuei buruz Legebiltzarrak egindako eskabideei erantzuna ematea, indarrean dauden legeetan xedatzen denaren arabera.

  1. ¿ Jaurlaritzaren Lehendakariordetzaren egitura organikoa onartzen duen urriaren 16ko 28/2001 Dekretua eta berau aldatzeko Lehendakariaren azaroaren 5eko 13/2002 Dekretua indargabetuta geratzen dira.

  2. ¿ Halaber, Instituzio-izaikiak sortzeari eta efektiboak planifikatzeari dagozkienez, Administrazioa Eraberritzeko Bulegoaren egitekoak finkatzen dituen Jaurlaritzaren lehendakariordearen 1996ko martxoaren 14ko Agindua indargabetua geratzen da.

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (15)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.