Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

Uztailaren 31.eko 276/1984 DEKRETOA, Kiroletako Euskal Federazioak araupetuz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Kultura
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 140
  • Hurrenkera-zk.: 1641
  • Xedapen-zk.: 276
  • Xedapen-data: 1984/07/31
  • Argitaratze-data: 1984/08/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Gernikako Estatutoaren osabideratzeari darion Euskal Herrialorraren garrantziak ekintzaren arrazoizkotu beharra eta legegintza-aldi honen zehar lehentasun-mailen eskema egoki bat zehaztu beharra eskatzen du, eta horretarako ezinbesteko gertatzen da, Autonomia-Estatutoko 10.25 atalari darizkion agintepideez baliatuz, bere aginteak erabiltzerakoan Euskal Herrialorrak bete beharreko ekintzak zehazki eta sistematikoki jasoko dituen eskema egitamutzaile bat hartzea. Arrazoizkotze-ahalegin horrek zera eskatzen du: eskatutako aldi horretan Herrialorraren ekintzak arautuko dituzten helburuek zeintzuk izango diren garbi adieraztea eta Eusko Herrialorreko ihardutze-sail bakoitzak bideak eta beraz gastuak helburu horietara begiratuz zehaztu ditzatela. Horren beharrizana, askotan herrialorraren diruezarketa-egitasmoak urteko diruegitamoz gain zabaltzen direlako, areagotu egiten dira. Bestalde, Euskal Herrialorreko ekintzaren egitamuketa, herri osoari doakion zerbait den neurrian, ez da Herri-Arduralarirzari bakarrari doakion zerbait. Horregatik ezinbesteko gertatzen da bere egitamuketa-prozesoaren barruan euskal gizarteko alor kualifikatuak sartzea. Ildo horretan, Jaurlarioak jadanik bidalita dauka "Consejo Económico y Social Vasco-Ekonomia eta Gizarte-Arazoetako Batzordea" sortarazteko Lege-Egitasmoa, eta Eusko Legebiltzarra bideratzen ari da gaurregun. Batzorde horren egitekorik nagusienetako bat, Lege-Egitasmo horren arauera (Jaurlaritzak eratu ditzaken Autonomia Elkarteko Herrialorreko ekonomiaekintzaren egitamuketan parte hartzea) da. Horretarako, Egitasmo hori onartzea garrantzi haundikotzat jotzen da. Erdiko eta Luzeko eperako Ekonomia-Egitamua egiteko biderapenaren nondik norakoak finkatzea beharrezko gertatzen da. Zehazki, Eusko Jaurlaritzaren arduralaritzaren barruan, aurreko aldian hasitako pausuei jarraituz, prozeso hori modu eginkorrez arteztu eta betetzeko, beharrezkoa da doazkion ihardutze-sailak sortaraztea. Horrela, diruegitamuak programaka aurkeztu beharra hasiaraztea, diruurtea bera bainoluzeagoko epeetan ekintzak artikulatzea ahalbideratzen duten gerokoan lotzeko diruizendapenak, Ekonomia eta Herriogasun-Sailaren, Ekonomia-Sailordetza sortaraziz, antolapenaren aldaketa bera, eta horren barruan ekonomia egitamutzeko prozesoan Jaurlaritzaren lagungarri, teknika-ihardutzesail gisa, izango den Egitamuketa-Artezkaritza, horiek guztiak, esandakoaren Iekuko dira. Dekreto honen bidez Euskal Herrialorraren Ekonomia-Egitamuketaren Batzorde bat sortarazten da, Herri-Arduralaritza osoa egitamutze-prozesoan sartu eta koordinatzeko. Horregatik, Batzordea Jaurlaritzako Sail bakoitzeko ordezkari batez osatua izateak, nahiago Sailburuorde mailan, beharrezko dirudi. Batzorde horren bidez Foru-Diputazioekiko, Udalekiko eta Herri-Arduralaritzako beste erakundeekiko informazioen joanetorri egoki bat eta batez ere egitamuketa lanaren burutze on baterako beharrezko den koherentzia-helburuen lortzea ziurtatzeari doazkion bideak jarriko dira. Bere·egitekoak betetzeko, Batzordeak dagozkion Ekonomia eta Herriogasun-Saileko Artezkaritzen laguntza izango du eta, gainera, Eusko Jaurlaritzako eta Foru Diputazioetako sailen eta alorren aitutakoez eta Udaletako ordezkari batzuz osatutako Lan-Talde ezberdinena. Lan-Talde horiek beren lanen berri Egitamuketa-Batzordeari emango diote, eta horrek, Egitamuketa-Artezkaritzaren teknika laguntzaz, benetako Egitamua burutuko du, dagozkion saloak Ekonomia-Batzordera bidaliz honek, hala behar izanez gero, Jaurlaritzara bidali ditzan. Ekonomia-Egitamuketa Euskal Herrialorraren, bere esannahi zabalenean hartuz, ekonomia-ekintzaren adieraztemodu sistematiko eta zehatzaren itxurako zerbait bezalakoa ageri da, hau da, Jaurlaritza, Foru Diputazioak eta Udalak bere baitan hartuaz. Nolanahi ere zera nahi da: gailu zalu bat izan dadila, lau urtekakoegitamu mugikor bat gauzatzeko modukoa, urtero ikusi beharra eta urteko diruegitamuak egiteko erreferentziako nahitaezko esparrua bezala hartzekoa. Hori horrela, Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuaren saloz eta Ekonomia-Batzordeak haren aldeko saloa eman ondoren eta Jaurtze-Batzordeak bere 1984.eko Uztailaren 31ko bilkuran aztertu ondoren, zera ERABAKITZEN DUT: Lehenengo Atala Euskal Herrialorraren Ekonomia-Egitamuketarako Batzordea (aurrerantzean Egitamuketarako Batzordea) sortarazten da, Erdiko eta Luzeko eperako Ekonomia-Egitamua koordinatzeko eta egiteko gailu baten gisakoa. Bigarren Atala Egitamuketarako Batzordea, Ekonomia-Batzordearen pean, Erdiko eta Luzeko eperako Ekonomia-Egitamua egiteko (aurrerantzean Ekonomia-Egitamua) arduraduna izango da. Horrela egindako Egitamua, Jaurlaritzak onartu beharko du eta Legebiltzarrari bidali honek onar dezan Legetzat aitortuz. Batzorde horri dagokio baita ere, onartutako egitamuak betetzean gerta daitezen ekintzen eta baztertzen jarraipena, horretarako bere egiteratze-egoeraren hiruilabetekako argibide-txosten bat bidaliko dio Jaurlaritzari. Hirugarren Atala Beraz, honako hauek izango dira Egitamuketaren Batzordearen egitekoak: a) Euskal Herriko ekonomia-egiturari buruzko ikerketa moeta guztiak egitea, beren aurrikuspenak edo arazoak. b) Jaurlaritiaren Egitarauan dauden irizpideei jarraituz Eusko Herrialorraren ekintzaren xedeak sistematikoki eratuz eman. c) Herri-Arduralaritzako ihardutze-sailen berri eskatzea beren egitamu eta agintepideei buruz. d) Ihardutze-Sailek egindako egitasmoek elkarri eta Ekonomia-Egitamuaren helburu orokorrei egokitzea. e) Dekreto honen zazpigarren atalean finkatzen denera, Ekonomia-Egitamua osatzen duten agiriak egitea. f) Ekonomia-Egitamuan sartzen diren egitasmoak betetzeari buruzko gaitasundun Ihardutze-sailen argipideak eskatzea. g) Ekonomia-Batzordeari bidaltzeko, aurreko gai horiei buruzko argipide moeta guztiak. Bere helburuak hobeto betetzeko, bidezkotzat jotzen diren Lan-Taldeak eratuko dira, Dekreto honen bosgarren atalean esaten denaren modura. Laugarren Atala Egitamuketarako Batzordea honako hauek osatuko dute: a) Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuak, eta bera izango da Lehendakari. b) Ekonomia-Sailburuordeak, lehendakariordetza beteko du. c) Berari dagokion Sailburuak izendatutako Sail bakoitzeko ordezkari batek, Sailburuorde edo Artezkari mailakoa. d) Ekonomia eta Herriogasun-Saileko Egitamuketa-Artezkariak, Idazkariaren egitekoa betetzen duelarik. Batzordea Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuaren Iehendakaritzapean bilduko da eta, bera egon ezean, bere ordezkapen-ematez Ekonomia-Sailburuordearenean. Bosgarren Atala Aipatutako Egitamuketaren Batzordez gain dagozkion Eusko Jaurlaritzako Sailetako eta Foru-Diputazioetako ordezkariek eta Udal Elkarteak izendatutako Udaletako ordezkariek osatutako Lan-Talde batzuk egongo dira beharrezko diren alorkako edo guztikako ikerketak egin ditzaten. Talde bakoitzaren sortarazte, osatzemodu, xede eta berarizko agintepideak, Egitamuketa-Batzordearen saloz Jaurlaritzak erabakiko ditu. Seigarren Atala Egitamuketaren Batzordearen eta Foru Diputazioen arteko komunikapenei juan etorri egokia bermatzeko eta herrialorreko egitamuketaren aztermoldean helburuen elkar egokitzea lortzea ziurtzeko, Batzordeko Lehendakariak Batzordearen eta Foru Diputazioetako diruegitamuetako gaietan arduradunak direnen artean behatrezko diren loturak finkatuko ditu Jaurlaritzako Ekonomia-Egitamuaren egitasmoa behinbetiko onartu aurretik. Zazpigarren Atala Ekonomia-Egitamuak nahitaez honako alderdi hauek izango ditu: a) Gizarte-Ekonomiazko diagnostiko bat, bertan Euskadiko ekonomia eta gizartearen arazoak laburki aztertzen direla eta batez ere dauden ahalmen-bideak eta itoqarritasunak. Ikerketak Kondaira Lurfaldeak baino txikiagoak ez diren lurraldekako zatiketaz egingo dira. b) Aurreko diagnostikoaren arauera egitamuaren indarraldian zeharreko ekintzen xede eta lehentasunak. Xedeak, beren izate-moduak ematen dituen neurritan kuantifikatuko dira eta lurraldeka bereizi. c) Hartu beharreko neurriak, finkatutako xedeak kontutan izanik alor bakoitzarentzat proposatutako neurriak zehaztuz, orokorki hartu beharreko neurriak alor zehatzetarako hartu beharrekoetatik bereziz, neurri horiek hartzetik egiazki lortzea diren ondorioak ahalik eta gehien kuantifikatuz. d) Diru-eskuarteak, egitarauaren, indarrean egongo den urte bakoitzerako, aurrikusitako gastua neurtuz, dirubideketen sorburuak zehaztuz, Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluaren egitekoen kaltetan izan gabe, Azaroaren 25eko 27/1983 Legearen esanera. e) Inplementaketa eta jarraipena; gastuaren egileak neurri-moetaka, dagokion diru-zenbatekoa eta egitamuaren indarrean egotearen barruan zein aldika. LEHENENGO GEHIGARRIZKO ERABAKIA Ekonomia eta Gizarteko Euskal Kontseiluaren sortze egunetik, hala behar izanez gero Legebiltzarraren Legez, hasita Ekonomia Batzordeak bidaliko dizkio Ekonomia Egitamua osatzen duten agiri guztiak, dagozkion agintepideak erabiltzea bete dezan. Kontseilu horrek, hala behar izanez gero, egin ditzan ohar eta argibideak, esandako agiri horiek bidaltzen direnetik hasi eta hilabeteko epearen barruan, nolanahi ere egitamuaren osagarrizko agiri gisa egitamuari erantsirik sartuko dira. BIGARREN GEHIGARRIZKO ERABAKIA Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuari esku ematen zaio Dekreto osatzeko beharrezko daitezen erabaki guztiak emateko, Ekonomia-Batzordeak informea eman ondoren. AZKEN ERABAKIA Dekreto hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako egunean sartuko da indarrean. Gasteiz, mila bederatzirehun eta larogeita laugarreneko Uztailak hogeita hamaika. Lehendakaria, CARLOS GARAIKOETXEA URRIZA. Ekonomia eta Herriogasun-Sailburua. JOAQUlN OCHOA SARACHAGA.Abenduaren 18ko 3/1979 Oinarrizko Legeko 10. Ataleko 36. Idazpuruak honako hau ezartzen du: Euskal Herriko Autonomia-Elkarteak duela bakarreko agintepidea kirol-arloan, hain zuzen. Martxoaren 31ko Kultura Fisiko eta Kirolari buruzko 13/1980 Guztizko Legeko II Atalburuak, Kirol-Elkarte eta Federazioei buruzkoak, hain zuzen; Kirol-Klubs eta Federazioei buruzko Urtarrilaren 16ko 177/1981 Errege-Dekretoak eta Federazioen Egiturei buruzko Martxoaren 26ko 643/1984 Errege-Dekretoak araupetzen dute kirol-arloko Bazkidetze-Eskubidea. Kiroletako Goreneko Mailako Batzordearen agintepideak zehazten dira erabaki horietan. Bestalde, Irailaren 28ko 3.069/1980 Errege-Dekretoko Eraskineko B Idazatiko 11. Puntuak, honako hau ezartzen du: "Orain arte, Euskal Herrian, Kultura Fisiko eta Kirol-arloei dagozkienetan, Kiroletako Goreneko Mailako Batzordeak betetzen zituen agintepideak Euskal Herriko AutonomiaElkarteak bereganatzen dituela", hain zuzen. Martxoaren 23ko 44/1982 Dekretoz, Eusko Jaurlaritzako Kultura-Sailari atxikitzen zaizkio. Eusko Legebiltzarraren 27/1983 Legeak garatutako eta Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen egituketari buruz Estatutoak ematen dituen bideek, badute zerikusia kirol-arloarekin. Horregatik, Euskal Herriko AutonomiaElkarteko Lurraldeko federazio-mailako kirol-ihardunak aurrera bidean jarri ahal izateko, beharrezko da, lan horiek araupetu eta antola ditzaten Erakundeen sortarazte-arauak ezartzea. Ondorioz, Erresumako Barzordearen erizpena entzun ondoren, Kulturako Sailburuaren saloz eta Jaurlaritza 1984.eko Uztailaren 31an egindako batzarrean aztertu eta onartu ondoren, honako hau ERABAKITZEN DUT: 1.Atala Kondaira-Lurralde bakoitzean kirol-moeta bera egitea helburutzat duten kirolari eta elkarteak batu eta irabazte xederik ez duten Bazkunak dira Eskualdeko Kirol-Federazioak; beren egitekoak betetzeko lege-nortasuna eta helburuak betetzeko gaitasun osoa dute eta Dekreto honetan erabakitzen denaren arauera sortzen dira. 2. Atala Eskualdeko Kirol-Federazioek dagozkien eskualde-eremuetan izango dituzte beren egoitzak, beren kirol-moetetako ihardun bereziak bultzatu, baimendu era antolatzen dituztela bakoitzaren eremu-barruan. 3. Atala Kiroll-moeta bat jadanik egon dadinaren baldintzapean sortuko da Eskualdeko Federazio bat, eta honako baldintza hauek bete beharko ditu: A) Sortarazte-agiria, Kirol-Klubs edo Elkarte batzuk eta, hala behar izanez gero, dagokion kirol-moetan Kondaira-Lurraldean dauden kirolarietatik erdiek baino bat gehiagok izenpetua, Eskribau baten aurrean. B) Kultura-Saileko Kirol-Artezkaritzaren aldezko erizpena. C) Kultura-Saileko Kirol-Artezkaritzak, Estatutoak onartzea. D) Gehiagarrizko Lehen Erabakiak aipatzen duen Euskadiko Autonomia-Elkarteko Kirol-Elkarte eta Federazioen Erroldea erasota egotea. 4. Atala Lurraldeetako Kirol-Federazioen Estatutoek, gutxienez, honako alde hauek araupetu beharko dituzte: A) Izena eta Kirol-moeta. B) Egoitza. C) Helburu eta xedeak. D) Ordezkatze, Aginte·eta Arduralaritza-sailak. E) Biltzar Nagusiko kide guztien balio bereko eta isilpeko boto iarez, Ordezkatze eta Aginte-karguak aukeratzeko eta kargu horiek bermatzeko sistema. F) Beti eta une guztietan demokrazia-erizpideei egokituko zaizkien Aginte-sailen ihardutze-modua. G) Baliapide guztien moeta, nondikakoa, erabilketa eta xedea zehaztuko dituen ekonomia-dirubideen jaurpidea. H) Klubsen errolde-liburuak, agiri-liburuak eta kontaduritza-liburuak osatuko duten agiri-jaurpidea. I) Estatutoak aldatzeko ihardutze-modua. J) Zentzapideak. K) Ezabatze eta desegite-zioak. 5. Atala Egitarauen garapenerako, horiek betetzeko eta era bereko ihardunetarako, Lurralde-Federazioek, kiroletarako Euskal Federazioak osatuko dituzte. 6. Atala Aurreko Atalak aipatzen dituen Euskal Federazioen eraketak, honako baldintza hauek bete beharko ditu: A) Lurralde-Federazioek Eskribau baten aurruan izenpetutako sortarazte-agiria. B) Kultura-Saileko Kirol-Artezkaritzaren aldezko erizpena eta Estatutoen onarpena. C) Dagokien Erroldean erasota egotea. 7. Atala Euskal Federazioen Estatutoek, gutxienez, honako alde hauek araupetu beharko dituzte: A) Izena eta kirol-moeta. B) Egoitza. C) Helburu eta xedeak. D) Ordezkatze, Aginte eta Arduralaritza-sailak. E) Demokrazia-erizpideei beti eta une guztietan atxikiko zaizkien ordezkatze, Aginte-karguak aukeratzeko sistema eta hauen ihardutze modua. F) Ekonomia-dirubide eta agirien jaurpidea. G) Estatutoak aldatzeko ihardutze-modua. H) Zentzapideak. I) Ezabatze eta desegite-zioak. J) Beste Erakunde batzurekin elkartzeko sistema. 8. Atala Irabazte-xederik gabeko, nortasundun, ihardunerako eta beren helburuak bete ahal izateko beste batzurekin elkartzeko gaitasun osoa duten Elkarteak dira, era honetan antolatutako Euskal Fedorazioak. 9. Atala 1. Aurreko ataletan aipatzen diren baldintzak betetzen direla kontutan hartuz, Kirol-Artezkaritzak, agiriak jaso ondorengo hirurogei egunetako gutxienezko epe-barruan, Lurralde-Federazioen eta Kiroletarako Euskal Federazioen Estatutoei onarpena emango die eta Erroldean erasota utziko ditu. 2. Agiriak bidali ondorengo hirurogei egun igaro eta inolako erabakirik emango ez balitz, Estatutoak onartzen direla ulertuko da, Erroldean beste gabe erasota direlarik. 10. Atala Ezezko erabakiak arrazoi eta guzti eman beharko dira. 11. Atala Kirol-Artezkaritzaren gai honi buruzko erabakiek arduralaritza-hideari emaiera ematen diote, EpailaritzaArduralaritza Agintaritza-Sailaren aurrean. aurka egin ahal izango zaielarik. 12. Atala Kultura Fisiko eta Kirolei buruzko Martxoaren 31ko 13/1980 Guztizko Legeko 15.1. Atalak ohartematen duenaren arauera, Lurralde-Federazioak eta Kiroletarako Euskal Federazioak Euskadiko Autonomia-Elkarteko Kirol-Elkarte eta Federazioen Erroldean erasota uztea, behin-behingoa izango da, hots, lau urtetarakoa hain zuzen. Epe hau igaro ondoren, Kirol-Artezkaritzak errolderaketa baliogabetuko du, honelakoetan, erabakia arrazoi eta guzti eman beharko dela. 13. Atala Federazioen erroldean, Kondaira-Lurraldeko Federazio bat bakarra eta kirol-moeta bakoitzeko Euskal Federazio bat bakarra erroldean sartu ahal izango da. 14. Atala Martxoaren 31ko 13/1980 Legeak ezartzen duenaren babespean "herri-zuduzko" gisa agian hartuak izan daitezenaren kaltetan gabe, Kiroletako Eskualde eta Euskal Federarioek, honako abantaila hauek izango dituzte: A) Beren ihardunak garatzeko, laguntzak eskuratzeko lehentasuna. B) Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz eraikitako kiroldegiak erabiltzeko lehentasuna. C) Eusko Jaurlaritzaren Kirol-Artezkaritzaren Teknika eta Kirol-mailako aholku-laguntza. 15. Atala Kiroletarako Lurralde eta Euskal Federazioek, kontuen Azterlari Ofizialetarako Institutoko kideek egingo duten diru-egiaztapen edo ikuskaketara jarriko dituzte urtero beren kontaduritza eta diru-egoera, honen herri hurrengo urteko lehen seihilabetekoan Kirol-Artezkaritzari eman beharko zaiolarik. Baldintza hau ez betetzeak, Autonomia-Elkarteko edozein erakunderen diru-laguntzak hartzeko gaitasuna galtzea erakarriko du. ERABAKI GEHIGARRIAK 1. Kultura-Saileko Kirol-Artezkaritzan, Kirol-Elkarte eta Federazioen Erroldea sortarazten da, erasota utzi behar diren errolderaketa guztiak publikoak izango direla. Kirol-Klubs eta Federazioei buruzko Urtarrilaren 16ko 177/1981 Errege-Dekretoko 8. Atalak eta hurrengoek ohartematen dutenaren arauera egingo dira errolderaketa horiek. 2. Dekreto honetan ezartzen ez direnetan, Urtarrilaren 16ko 177/1983 Errege-Dekretoak eta Martxoaren 26ko 643/1984 Errege-Dekretoak agintzen dutenaren arauera jokatuko da; hauek Euskadiko Autonomia-Elkarteko lurraldeeremuan ordezkatze-maila izango dutela. INDARGABETZE-ERABAKIA Euskadiko Autonomia-Elkarteko lurralde-eremuan, Dekreto honetan ezartzen denaren aurkako eta maila bereko edo beheragoko erabaki guztiak, indargabetzen dira edo, hala behar izanez gero, aldatzen dira; Euskal Joku eta Kirolen Federazioak Sortarazteari buruzko Ekainaren 15eko 72/1981 Dekretoa eta Euskal Joku eta Kirolen Federazioen Eratze-arauak ezartzen dituen Kultura-Sailaren 1981.eko Abuztuaren 12ko Agindua, berariz, indargabetzen dira. AZKEN ERABAKIA Dekreto honetan agintzen dena osabideratzeko eta betetzeko erabakiak hartzeko esku ematen zaio Kultura-Sailari; Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egun berean jarriko da indarrean. Gasteizen, 1984.eko Uztailak 31. Lehendakaria, CARLOS GARAIKOETXEA URRIZA. Kultura-Sailburua, JOSEBA ARREGI ARANBURU.

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (13)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak (0)

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa (0)

Ez dago lotutako edukirik.