Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

Kultura eta Turismo Sailaren 1987.eko Abuztuaren 7ko AGINDUA, Kiroletako Federakunde Eskolak Araupetuz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Turismoa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 157
  • Hurrenkera-zk.: 1819
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 1987/08/07
  • Argitaratze-data: 1987/08/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Uztailaren 31eko 276/1984 Dekretuak Kiroletako Euskal Erakundeen eraketa araupetzen zuen, horiek, bateango manifestazio eta programen betetze eta garapenerako Lurralde Federakundeak zituzten bere baitan. Federakundeen eraketa prozesua behin bukatu eta beraien eratze-egiturak finkaturik, halaber 1987.urterako alor bakoitzeko teknika-arduradun taldeak izendaturik eta horretarako izendaturiko diruatala kontutan izanik eta kirol alorrean dagoen beharrari hasiera emateko, Kiroletako Federakunde Eskolen funtzionamendua araupetzen da. Kiroletako Federakunde Eskolak etorkizuneko elitearen prestakuntza eta hasiera saiobidezko zentru bezala ikusten dira, gehienbat, Euskal Herrian guztiz sarturiko eta olinpiko eta norbanako xede duten modalitateetan. Horren ondorioz, ERABAKITZEN DUT: 1. Artikulua.- Kultura eta Turisrno Saileko Kiroletako Zuzendaritzak, Atletismo, Eskubaloi, Arraunketa eta Igeriketa Kiroletan diruz lagunduko ditu Kiroletako Federakunde Eskolak. Kiroletako Federakunde Eskolak, Atletismo, Eskubaloi, Arraunketa eta Igeriketa Euskal Federakundeen menpe egonik, Euskal Federakundearen xede den rnodalitatean elitearen kirol praktika, ezagutza eta irakaspena emango dute. 2. Artikulua.- Kiroletako Federakunde Eskolen buru bezala Euskal Federakundearen Lehendakariak izendaturiko teknika arduraduna egongo da eta horrek, bertan emango diren irakaspen alor desberdinak antolatuko ditu. Delako arduradunak, modalitatearen kirol praktika eta irakaspena emateko eskatutako titulazioaren jabe izan beharko du eta kirol horretan espezializaturik Heziketa Fisikoko tituloa edo maila goreneko federakunde titulazioa eduki beharko du. 3. Artikulua.- Kiroletako Federakunde Eskolek, lehen urratsean elitearen gaikuntza dute xede, bere egitekoa hiru pausotan garaturik: 1go. urratsa: Antz ematea Kirol Eskoletako arduradunek, O.H.Oko 2.zikloko ikasleen artean egingo dute antz emate lana, Lurralde Historiko bakoitzeko Kirol-Eskola alorrean aurrera eramaten diren lehiaketen usikera eginaz edo/eta praktikatuko den kirolari egokitutako frogak eginaz, honela kirol eta fisiko ahalmena jakiteko bide emanez. 2gn. urratsa: Hasiera Hautaketa egin ondoren, Eskola horietako kirol teknika arduradunek 14tik 16 urtera bitarteko kirolariekin hasiko dute beren lana, oinarrizko kirol prestaketa emanez eta lehia arauetan eta ihardunbide eta teknika aderdietan modalitatearen irakaspena osatuz. 3. urratsa: Hobekuntza Urrats honen garapena 16tik 18 urtera bitarteko ikasleei zuzentzen zaie. Helburua, aurreko urratsean lorturiko kirol-fisika baldintzak hobetzea izanik, eta denboraldi honetan kirolariak lortzen duen garapen fisiko naturala aprobetxatuz, kirolaria federakunde egituretan sartzeko prestatzea da, rnaila goreneko kirol etorkizunari begira. 4. Artikulua.- Diru laguntzak jaso ahal izateko, finkatzen diren porzentaien arabera, %75eraino, Arraunketa, Eskubaloi, Atletismo eta Igeriketako Euskal Federakundeek, Kiroletako Zuzendaritzari, honek onar ditzan, Federakunde Eskolen programa eta lan-egitamuarekin batera, teknika arduradunaren eta berari atxikitako lan-taldeko partaideen izenak bidaliko dizkiote. Halaber, kirol praktikarako ikaslegoaren gaitasun fisikoa ezezik jarraipena eta sorozpidetza zaintzen duten sendagile-urgazlaritzako partaideen izenak. Kiroletako Zuzendaritza Federakunde Eskolen zaingo eta ikuskaketa funtzioa betetzeko eskubidearen jabe gelditzen da, bertan ematen den irakaspena, programan kirol-fisikari buruz aurkeztutakoaekin bat etor dadin. 5. Artikulua.- Ezarriko diren diru aldetiko mugak kontutan harturik, laguntzen diru-kopuruen zenbate·koak edo/eta eskatutako dirulaguntzen porzentaiak erabakitzerakoan, jarraian aipatzen diren lehentasunak baloratuko dira: a) Aurkeztutako lan-egitamua, programa honek ematen dituen teknika bermapideekin batera, bertan proposaturiko helburuak lortzeko. b) Programaz arduratzen den teknika-taldearen maila. c) Giza-eskuarte, kirol eta ekonomi mailan, egitamu honetan federakunde egituraren lankidetasuna (Federakundeak, Klubak, Kirolariak). d) Autonomi Elkarte mailatik goragoko zabalkundea duten kirol motak edo/eta kiroletako Zuzendaritzaren helburuei lotzen zaizkienak izango dute lehentasuna. e) Egitamuaren kirol-ekonomi errentagarritasuna. 6. Artikulua.- Kultura eta Turismo Saileko Kiroletako Zuzendaritzak, Euskal Federakunde Eskolaren aurrekontua onarturik, honen kostuaren %75a diruz lagunduko du, eta diru-zenbatekoak ez du inola ere 5 milioi pezetatik gora joko. 7. Artikulua.- Eske-egileek, Kultura eta Turismo Saileko Kiroletako Zuzendaritzan, honako agirisorta aurkeztu beharko dute: a) Kiroletako Zuzendaritzan jasoko den laguntzetarako eskabide-orria. b) Federakunde Eskolaren programa eta egitamua, helburuak, teknika arduraduna, lan-taldea, kirolarien zerrendaketa, emango den kurtsoaren hasiera eta bukaera data, ospatuko den instalakuntzen eta lekuen berri emanez. c) Federakunde Eskolaren aurrekontu zehatza eta Euskal Federakundeak ekintza horri emango dion diruizendapena, baita ekintza horretarako beste Erakunde Publiko edo Pribatuengandik jasotako laguntzen aipamena. 8. Artikulua: Federakunde Eskolen laguntzetarako eskabideen aurkezte-epea, honako Agindu hau argitaratu eta bi hilabetetara amaituko da. Kiroletako Zuzendaritzak, Federakunde eskatzaileak egindako eskaerak, aurkeztutako egitasmoaren arabera ez dituela beharrezko agiriak ikusiko balu, gehienez 10 egunetako epea emango zaio aurkeztutako eskaera osatzeko. Denboraldi hau igaro ondoren, hutsuneak betetzeke egongo balira, eskakizuna artxibatu egingo da, agirisorta Erakunde eskatzaileari itzuliz. 9. .Artikulua.- Laguntzaren diru-zenbatekoari buruzko onespen erabakiekiko gainontzeko baldintzak, hots, laguntza-hartzaileek bete beharreko egiteko eta laguntza xedetarako agiango ez betetzeei dagozkienak hain zuzen ere, kirol-.jolas ekintzetarako laguntzak luzatzeko eta eskatzeko araudia jarriz 1987.eko Otsailaren 2ko Aginduaren 8.9. eta 10.Artikuluetan aditzera emandakoak ber-berak izango dira. Federakunde Eskolen finantzaketarako emandako laguntzaren ziurtagariak, ekintza aurrera eramaten den urtea bukatu eta hurrengo urteko lehenengo bi hilabeteetan aukeztu beharko dira. 10. Artikulua.- Honako Aginduak ezartzen dituen modu eta neurrietan, dirulaguntzak eman ahal izateko, Euskadiko Autonomi Elkarteko aurtengorako aurrekontuetan diruizendapen nahiko dela bermatzen da. AZKEN ERABAKIA Honako Agindu hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta egun berean sartuko da indarrean. Gasteiz, 1987.eko Abuztuaren 7a. Kultura eta Turistno Sailburua, JOSEBA ARREGI ARANBURU.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.