Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

Azaroaren 12ko 357/1985 DEKRETOA, Kirol Disziplinaren Euskal Komitea sortuz eta araupetuz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: HABE
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 238
  • Hurrenkera-zk.: 2402
  • Xedapen-zk.: 357
  • Xedapen-data: 1985/11/12
  • Argitaratze-data: 1985/11/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Sailak

Testu legala

Kultura Fisiko eta Kirolari buruzko Martxoaren 31ko 13/ 1980 Legeko V. Atalburuak Kirolen Disziplina Errejimena araupetzen du, honen garapena Kirol Disziplinaren Araudiari buruzko Martxoaren 28ko 642/ 1984 Errege Dekretoak jasotzen duela. Kirolen Goi Mailako Kontseiluari atxikita egongo lizatetekeen Kirol Disziplinaren Goi Mailako Komitea sortaraztea eta honek zigor alorreko goreneko mailako aginterako duen gaitasuna aurrikusten dira aipatutako erabaki horietan. Euskal Herriko Autonomia Elkarteak kirolekiko agintepide esklusiboa duela ezartzen du Abeduaren 18ko 3/ 1979 Lege Organikoko 10. ataleko 36. Epigrafeak. Horrela, Irailaren 26ko 69/ 1980 Errege Dekretoko Eraskineko B Apartaduko 11. Puntuak, honako hau dio: «Euskal Herriko Kultura Fisiko eta Kirol alorrarekiko aginte osoa Euskal Herriko Autonomia Elkarteak bereganatzen duela, hain zuzen.» Martxoaren 23ko 44/ 1981 Dekretoak eta Uztailaren 31ko 153/1984 Dekretoak, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismo Sailari atxikitzea erabakitzen dute. Bestalde, Uztailaren 31ko 276/1984 Dekretoak, Kirolen Euskal Federakuntzen sortarazketa araupetzen du, beroien aginte eremua Autonomia Elkarteko Lurralde Historikoa dela. Esandakoekin bat etorriz, beharrezko da Goreneko Mailako Organo hori sortzea eta araupetzea, bere aginteaz baliatuz, kirol disziplinari buruzko arazoei azken ebazpena eman diezaien Euskal Herriko Autonomia Elkartearen eremeu barruan. Horiek horrela, Kultura eta Turismo Saileko Saulburuaren saloz eta Jaurtze Kontseiluak 1985.eko Azaroaren 12an egindako batzarrean aztertu eta onartu ondoren, honako hau ERABAKITZEN DUT: 1. Atala.- Kirol Disziplinaren Euskal Komitea, kirol disziplina alorrean, Goreneko Mailako Organoa da Euskal Herriko eremu barruan. Klubs, Federazio eta Erakundeekiko loturarik gabe jokatuko du. Bere agintepeko diren zigor arazoei, administrazio bideetan azken ebazpena emango die, indarrean dauden legeen arabera. 2. Atala.- Kirol Disziplinaren Euskal Komiteari, honako hauek dagozkio: 1.- Lehiaketa Komiteen erabakien aurka sar daitezen errekurtsoak edo, hala badagokio, Kiroletarako Lurralde eta Euskal Federazioek egindako apelazioak aztertzea eta horiei azken ebazpena ematea. 2.- Eskoletako, Unibertsitateko edo, beren arau eta erabakien arabera, bereziki araupetutako kirol aktibitateak direla-eta edo horien eraginez gauzatutako legehausteak ebazteko gai diren zigor organo ezberdinen erabakien aurka sartutako errekurtsoak aztertzea eta horiei azken ebazpena ematea. 3.- Berak berez edo Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaritzak edo agintea duten beste Erakunde batzuk hala eskatuta aztertzea erabaki dezaneko kirol arazo guztiak ikertzea eta horiei ebazpena ematea. 3. Atala.- Kirol Disziplinaren Euskal Komitea bost kidek osatuko dute, Legeetan Lizentziadunak eta kirol alorrean onartutako esperientzia dutenak izango direla. 4. Atala.- Kirol Disziplinaren Euskal Komiteko kideak Kultura eta Turismo Saileko Sailburuak izendatuko ditu, honako era honetan: 1.- Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Legelari Kolejioen proposamenez, hiru kide, Lurralde bakoitzetik bat. 2.- Kirol Zuzendaritzaren proposamenez, bi kide. Kultura eta Turismo Sailak, Komiteko kideen artetik eta hauen proposamenez, Lehendakari bat eta Lehendakariorde bat izendatuko ditu. 5. Atala.- Kirol Disziplinaren Euskal Komiteak, Kultura eta Turismo Saileko Sailburuak Saileko funtzionarien artetik aukeratutako Idazkari baten laguntza izango du, hitz egiteko eskubidez baina botorik gabe. 6.Atala.- Legelarien Kolejioen proposamenez izendatuak izan diren Komiteko kideen aginte epea, bi urtekoa izango da eta Kirol Zuzendaritzaren proposamenez izendatutakoena lau urtekoa. 7. Atala.- Komiteko kideen karguak ohorezkoak izango dira eta beren kargua dela-eta sor daitezkeen egunsariak bakarrik ordainduko zaizkie. 8. Atala.- Lehendakaria edo, hau kanpotik izatea edo gaisorik egotea gerta dadinean, horren ordezkotza egin dezan Lehendakariordea eta gutxienez bi kide titular bertan daudenean, Kirol Disziplinaren Euskal Komitea eratuta geldituko da. GEHIGARRIZKO ERABAKIA Komitearen jokabide eta funtzionamenduaren prozedimenduari buruz Dekreto honek zehaztasunik eman ez dezanetan, Martxoaren 28ko 642/1984 Errege Dekretoak dioenaren arabera jokatuko da. AZKEN ERABAKIA Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egun berean indarrean jarriko den Dekreto hau garatzeko eta betetzeko beharrezko izan daitezen erabakiak hartzeko esku ematen zaio Kultura eta Turismo Sailburuari. Gasteiz, 1985.eko Azaroak 12. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Kultura eta Turismo Sailburua, LUIS M.ª BANDRES UNANUE.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.