Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

Kultura eta Turismo-Sailaren 1985.eko Maiatzaren 21eko AGINDUA, Euskal Baterakundeen eratze-arauak zehaztuz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Turismoa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 117
  • Hurrenkera-zk.: 1138
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 1985/05/21
  • Argitaratze-data: 1985/06/08

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Euskal Baterakundeak araupetzen dituen Uztailaren 31ko 276/1984 Dekretoak, bere 5garren Atalean honako hau ezartzen du: Kiroletarako Lurralde-Baterakundeak, egitarauak eta bateango agerraldiak egiteratzeko eta betetzeko diren Euskal Baterakundeak eratzeko ahalmena dutela. Dekreto horren 7garren Atalak, halaber, bere A zatian, Lurralde-Baterakundeak Euskal Baterakundeak Eratzeko Eskribau-Agiria izenpetzearen beharrizena jasotzen du. Bestalde, Kiroletarako Euskal Baterakundeak antolatzeko oinarrizko arauak ematen zituen 1985.eko M aiatzaren 20ko Kultura eta Turismo-Saileko Aginduak, bere 7garren Atalean, honako hau zehazten du: Ezohizko Batzar Nagusiek, Baterakundearen Kirol-ihardunari eragin diezaion beste Kirol-Erakunde batzuekiko erabakiak eta ituneak onartzeko agintea dutela eta Kirol-Baterakundeen antolaketarako Oinarrizko Arauek ematen dituzten Maiatzaren 20ko Aginduaren 18garren Atalak, ordea, Lehendakariari eskuratzen dizkio Baterakundearen legezko ordezkaritza eta Eraentza-Sailen erabakiak egiteratzeko gaitasuna. Horregatik, aurrean azaldutakoari egokituz, Lurralde-Baterakundeek Euskal Baterakundeak eratzea erraz dezaten jarraibidezko arauak zehaztea beharrezkoa egiten da. Ondorioz, Sail honek, zera ERABAKITZEN DU: Lehenengo Atala.- Dagokion joko-moetako Lurralde-Baterakundeek Euskal Baterakundea eratzea, honako egiterapide hauen bidez egingo da: A.- Lurralde-Baterakundea eratzezko Kluben eta hala behar izanez gero, Kirolarien Batzarrak, bere nahia adierazi ondoren eta beste agintepide batzuk egiteratzearen kaltetan gabe, Eraentza-Batzorde bat izendatu eta horri esku emango dio horretarako gai diren beste norbanako batzuekin batera, dagokion Kirol-moetako Euskal Baterakundea Eratzeko Eskribau-Agiria izenpetzeko. Guzti horren Eskribau-Agiria jasoko da. B.- Eraturik dagoen Lurralde-Baterakundearen Ezohizko Batzar Nagusiak, egin ditzan edozein batzarretan, Euskal Baterakundea eratzean berak izan dezakeen partaidetza erabaki dezake edo, hala behar izanez gero, eratutako batetan sartzea, onartutako erabakia egiteratzeko Lehendakariari ahalmena emanaz. Bigarren Atala.- Lurralde-Baterakundea, horri dagokion eratutako Euskal Baterakundean sartzerakoan, bateango egitarauak egiteratzeari eta betetzeari dagokienetan, hor sarturik dauden Baterakundeen eskubide eta betebehar berdinez egingo da. Hirugarren Atala.- Euskal Baterakundeak, Egitarauak eta bateango agerraldiak egiteratzeko eta betetzeko 276/1984 Dekretoko 5garren Atalak eskuratzen dizkien aginteen kaltetan gabe, bertoko osakide diren LurraldeBaterakundeen Estatutoak eskura diezazkien aginteak bereganatu eta egiteratu ditzakete. Agintepide horiek eskuratzea Euskal Baterakundearen Ezohizko Batzar Nagusiak onartu beharko du eta horren Estatutoetan jaso. ERABAKI GEHIGARRIAK Lehenengoa: Lurralde-Baterakunde baten eraketa eta horren Estatutoak onartu daitezen egunetik bi hilabete igaro ondoren eta besteen eraketa gerta ez dadin bitartean, Euskal Baterakundearen uste ona lor dezake, horren egitekoak eta agintepideak bereganatuz. Dena dela, ondoren aipatzen diren baldintzak betetzea eskatuko du: 1.- Onartua izan dadineko xedez, Kiroletarako Artezkaritzara bidalitako arrazoizko eskabidea eta Kirol-Elkarteen Erroldean zerrendaratzea. 2.- Euskal Baterakundearen agintepekoak diren bateango egitekoei erantzuteko eto horiek egiteratzeko estatutoetan agindutakoa betetzeko hitzematea. 3.- Estatutoen eraskin gisa, bateango izaerazko ekintzetan eskuhartzeko, beste Lurralde batzuetako Klubak, kirolariak, teknikoak, epaiak eta ebazleak bete beharreko baldintzak sartzea. Bigarrena.- Euskal Baterakundea osatzen duten Lurralde-Baterakundeak Eraentza-Batzorde bat izenda dezakete ondoren aipatzen diren aginteez baliatuz: - Baterakundearen Estatutoak gertatzea. - Hauteskundeak egitea eta horien zaingoa izatea. - Lege-aitormena eta Lehendakaria aldarrikatzeko epeak dirauen artean, kirol-moetaren baterakunde-ekintza arteztea. AZKEN ERABAKIAK Lehenengoa.- Kultura eta Turismo-Saileko Kirol-Artezkaritzari, Agindu honetan agindutakoa egiteratzeko eta finkatzeko baimena ematen zaio. Bigarrena.- Agindu honek, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamonean hartuko du indarra. Gazteiz, 1985.eko Maiatzak 21. Kultura eta Turismo-Sailburua, LUIS Mª BANDRES UNANUE.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.