Arandako Dukea
(Pedro Pablo Abarca y Bolea) Espainiako diplomatiko eta ministroa (Siétamo, Huesca, 1719 - Epila, 1798). Espainiako erreforma eta ilustrazio zale sutsuenetakoa izan zen bere garaian. Karlos III.aren ministroa, jesuitak egotzi zituen Espainiatik (1767). Frantziako Iraultzaren aldeko ideiengatik, arazoak izan zituen Inkisizioarekin, eta erbesteratu egin zen. Godoyren aurkakoa izaki, politika utzi behar izan zuen, Inkisizioak bere aurkako epairik eman ez bazuen ere.