Aranburuzabala, Mikel
Bizkaitar zinema zuzendari artistikoa (Bilbo, 1952). Arkitekto teknikoa eta dekoradorea da. Zinemaren munduan Javier Rebolloren Golfo de Vizcaya (1985) filmarekin sartu zen, zuzendari artistikoaren laguntzaile gisa. 1986an zuzendari artistikoa izan zen Ernesto del Ríoren El amor de ahora. Eginkizun bera izan zuen Juan Ortuosteren El mar es azul (1989), Ernesto del Ríoren No me compliques la vida (1990), Ernesto del Ríoren Hotel y domicilio (1995), Javier Rebolloren Calor (1996) eta Juan Ortuosteren Entre todas las mujeres (1997) filmetan.