Arandia Loroño, Alfonso
Bizkaitar zinemagilea (Galdakao, 1960). Madrilgo Unibertsitate Complutensean irudiaren zientzietan lizentziatu ondoren, film eta telesail askotako ekoizpen eta zuzendaritza taldeetan aritu da lanean. Besteak beste, Imanol Uribe, Mario Camús, Luis García Berlanga, Manuel Gómez Pereira, Rosa Vergés eta beste hainbat zuzendarirekin aritua da. 1990. urtean hasi zuen bere bakarkako ibilbide profesionala, El anónimo filma zuzenduz. Hurrengo urteak telebistarako lanean eman ondoren 1999an zuzendu zuen bigarren film luzea, Carretera y Manta komedia kutsuko road moviea. Joseba Apaolaza, Carmen Maura, Eduardo Noriega eta Jordi Bosch izan zituen film horretan bere esanetara.
- Arancou
- Aranda de Duero
- Aranda, Vicente
- Arandako Dukea
- arandel
- Arandia Loroño, Alfonso
- Arandigoien
- aranea
- araneido
- aranera
- Arangiz