Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantza Tradizionala

Tipologiak

Dantza tradizionala jarduera artistiko eta kultural berezia da eta pertsona bat edo hainbat beren gorputza desberdin mugiarazten dutenean, eguneroko bizitzaren zereginetan esku hartzen dutenean ez bezala alegia, gertatzen da. Tradizional gisa ezagutzen diren gizarteetan pertsonek beren gizarte-bizitzan, ekonomia jardueretan eta beren sinesmen izpiritual eta erlijiozkoetan funtsezkoak diren uneetan dantza egiteko joera handia dutela antzeman daiteke.

Hori dela-eta hartzen da dantza tradizionala gizarte- eta kultura-sentimendu nabarmenen adierazpentzat. Izan ere, dantzak erkidegoaren barruan garrantzi handiko gertaera bat ospatu behar den egoeretan sortzen dira eta hala gertaera ekonomikoen, erlijiozkoen, historikoen, politikoen, mitikoen edo norbanakoen ondorioz ospatu beharreko gertakariek eraginda sor daitezke; haatik, ospakizunaren arrazoia, oro har, zerrendatu ditugun ezaugarri desberdinak nahasten dituen gertakari bat izan ohi da.

Horrenbestez, dantza tradizionala pertsonen bizitzan nolabaiteko garrantzia duten gertakariak ospatzeko antolatzen den gizarte-gertakizun bat da.