Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gipuzkoako Goierri: Burdinaren harana

Oņati

Sancti Spiritus unibertsitatea

Oņatiri buruzko lehen berri dokumentatua 1149. urtekoa da. Garai hartan bai Oņati bai Gipuzkoa Nafarroako erresumaren barruan zeuden. Herri honek XVIII. mendean lortu zuen nabaritasuna. XIX. mendean dekretu bidez jaurerriak ezabatzearen ondorioz Gipuzkoan barne hartu zen, 1845. urtean.

Oņatiren aberastasun artistikoa esparru ugaritan da nabarmena, besteak beste, eskulturan. Unibertsitateak, parrokia-elizak eta Bidaurreta komentuak erretaulagintza errenazentista eta barrokoaren adibide bikainak biltzen dituzte.

Arkitekturari dagokionez, unibertsitatea da eraikin berezi eta adierazgarrienetakoa. 1584an ireki zuen Rodrigo Mercado de Zuazola Avilako apezpiku, Nafarroako erregeorde eta Granadako presidenteak. Estilo errenazentista-platereskoa du eta, zalantzarik gabe, garaiko arkitektura zibilaren erakusgarri hoberenetakoa da.

Garaiko gainerako unibertsitateek bezalaxe, barne-patioa, galeriak, kapera eta areto handiak ditu. Fatxada nagusiak hiru gorputz ditu, erdikoa eta kubo bana bi muturretan, dorre gisa. Patioak estilo klasiko miresgarria du, medailoi eta kasetoi mudejarrekin apainduta. Kaperan erretaula eder bat dago, Euskal Herriko Lehen Errenazimentuko interesgarrienetakoa, San Migelen eta eraikinaren titularra den Izpiritu Santuaren omenezkoa.

Erretaularen ezaugarri nagusiak dekorazioa eta polikromia aberats eta originala dira, ustez Pierres Picart-ena (Euskal Herriko garaiko eskultorerik hoberenetakoa) eta haren eskolarena den eskulturaren kalitateaz gain.

San Migel eliza euskal estilo gotikoko benetako museoa da, harlanduz eta hormarriz egina. XV. mendearen erdialdean eraikia da, lau nabe zabal ditu, zutabe sendoekin, eta gurutze-ganga sinpleekin estalita dago. Erretaula nagusia churriguereskoa da, XVIII. mendekoa, eta diseinu arkitektonikoagatik, osaeragatik eta tamainagatik nabarmentzen da. Altzariaren jatorrizko traza gordetzen duten gutxienetakoa da.

Eliza honetan, pietatearen kaperako erretaula platereskoa gailentzen da, bai tamainagatik, bai eta duen kalitate artistiko bikainagatik ere. Errenazimentuaren garaiko euskal erretaulagintzaren adibide bikaina da. Erretaula narratiboa da, fatxada-motako egitura arkitektonikoa duena, eta kutxategiak bankua, hiru gorputz eta atikoa ditu. Bost kalez osatzen da eta multzoa frontoi triangeluar handiarekin dago errematatuta. Erretaularen tailak aparteko adierazpen-bizitasuna du, eragin berruguetiarrarekin. Polikromia garai berekoa da, Erromatar deitutakoaren motakoa, irudien errakitismo erregosia nabarmentzen dela. Ikonografiak Andre Mariaren zikloaren, Pasioaren eta San Roke eta San Sebastianen (Oņatiko antzinako zaindariak) irudiak barne hartzen ditu. Fintasunagatik erdiko kaleko Pietatearen eszena nabarmentzen da.

Galeria fotografikoa: