Kontsulta bat egin nahi dut
Kontziliak posta elektroniko bat jartzen du herritarren eta enpresen zerbitzura, kontziliazio erantzukideari buruzko kontsulta indibidual eta konfidentzial oro egiteko, hala nola, enpresan kontziliazio-neurri bat nola aplikatu, nola erantzun langile batek egindako eskaera bati, neurri zehatz bat aplikatzearen lan-kostuak edo araudi aplikagarria, besteak beste.
Erantzuna ahalik eta zehatzena izan dadin, honako datu hauek eman behar dira: aplikatu beharreko hitzarmen kolektiboa, langile-kopurua eta kasuaren deskribapen zehatza.
Kontsulta helbide elektroniko honetara helaraz diezagukezu, gaian "Kontziliazioari buruzko kontsulta" adierazita: