Segurtasun Saila

Konpartitu

Bigarren Errepublikako Emaitzak. 1931ko Udal Hauteskundeak

Bigarren Errepublikako Emaitzak

1931KO UDAL HAUTESKUNDEAK

Testuinguru historikoa eta legala

1931ko martxoan, gobernuak –Aznar almirantea buru– udal-hauteskundeetarako deialdia egin zuen, 1907ko abuztuaren 8ko Hauteskunde Legean ezarritakoaren babesean.

Zenbait udalerritan hautatu beharreko zinegotzi baino hautagai gutxiago aurkeztu zirenez, eta lege horren 29. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, aurkeztutako hautagai guztiak izendatu zituzten zinegotzi.

Gainerako udalerrietan, 1931ko apirilaren 12an egin ziren hauteskundeak.

Probintziako hiriburu eta estatuko hiri garrantzitsu gehienetan hautagaitza errepublikanoek irabazi zuten, eta, emaitza horiek eragina erabakigarria izan zuten, segituan ekarri baitzituzten erregearen abdikazioa eta Errepublikaren aldarrikapena.

Euskal probintzietako hiri inportantenetan antzekoa gertatu zen; izan ere, Eibar izan zen errepublika aldarrikatu zuen estatuko aurreneko udala.

Edonola ere, zenbait lekutan egindako hauteskundeetan irregulartasun handiak egiaztatu ziren, Bizkaian batez ere; eta, horregatik, hain zuzen, udalerri batzuetan berriz egin ziren hauteskundeak, maiatzaren 31n.

Behin finkatuta, erregimen errepublikanoak ulertu zuen ezin zirela benetan ordezkagarritzat jo zenbait udal: 29. artikulua aplikatuta zinegotziak automatikoki izendatu zituztenak. Hori dela eta, erabaki zuen udal horietan guztietan hauteskundeetarako deialdia berriz egitea, eta 1933ko apirilaren 23an egin ziren berriro hauteskundeak.

Letra lodiz agertzen diren hautagaiak zinegotzi hautatu zituzten aipatu hauteskundeetan, zeinak, errealitatean, hauteskunde-prozesu bakartzat jo baitaitezke.

Aipatu behar da handiagoak ziren udalerrietan zinegotziak hautesbarrutika hautatzen zirela. Gutxi gora behera, auzoekin bat zetozen.

 

Emaitzak eta behera kargatzeko fitxategiak

Emaitzen iturriak

Jasotako datuak zenbait iturritatik datoz.

Probintzia-aldizkarietan argitaratu zirenak dira Bizkaiko eta Arabako hautagaien izenak, bai eta hautagai bakoitzak lortutako boto-kopurua ere. Letra larriz agertzen dira.

Hautagaien filiazio politikoa eta hautetsien identitatea, berriz, hauteskunde-aktetan jasotakoa da, eta letra xehez daude.

Kasu askotan filiazio politikoa hauteskunde-aktetan jasotzen ez denez, kontu hori osatu egin da, ahal izan den guztietan, garaiko prentsa eta zenbait argitalpenetan garai horri buruz argitaratutakoa kontuan hartuta*. Kasu horietan filiazioa letra etzanez jaso da.

Gainera, zenbait kasutan, emaitzak- bere osotasunean zein zati batean- ez ziren probintzia?aldizkarietan argitaratu (Bilboko sekzio jakin batzuetan eta Arabako zenbait herritan batez ere). Horrelakoetan, emaitzak aktetatik jaso dira, eta  letra xehez daude jasota.

Gipuzkoako emaitzak ez ziren probintzia-aldizkarian argitaratu, eta, horrenbestez, aktetan jasotakoak dira datuok: hautagaiei buruzko informazio guztia, haien filiazio politikoa, lortutako boto-kopurua eta zinegotzi hautetsiak. Letra xehez agertzen dira.

Aktetan agertzen ez den filiazio politikoari dagokionez, beste bi lurraldeaz esan den gauza bera esan daiteke*

*Bereziki, egunkari hauek: Euzkadi, La Voz de Guipúzcoa, El Liberal eta La Libertad, baita hauek ere: La 2ª República en Alava, Santiago de Pablorena, Elecciones Municipales de 1931 en Vitoria, P.M Sanz Legaristirena, eta Guipúzcoa y San Sebastián en las elecciones de la II República, José Antonio Rodríguez Ranzena.

Azken aldaketako data: