Etxebizitza eta Hiri Agenda Saila

Datuen babesa

1.- Nor da zure datuen tratamenduaren arduraduna? 

Zure datuen tratamenduaren organo arduraduna da Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren Etxebizitza Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritza. 

Helbidea: Donostia kalea, 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz.
Telefonoa: 945019871

Eusko Jaurlaritzaren Datuak Babesteko Ordezkariaren harremanetarako datuak hauek dira:  

Helbidea: Donostia kalea, 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz.
Telefonoa: 945018511
Helbide elektronikoa: dpd-dbo@euskadi.eus 

2.- Zer helbururekin tratatuko ditugu zure datu pertsonalak? 

Zure datuak tratatuko ditugu arrentamendu-fidantzak eta Errentamendu Kontratuen Erregistroa kudeatzeko, hau da, hiri-finken errentamendu-kontratuen ondoriozko fidantza-gor­dailutzea eta -itzultzea eta Euskal Autonomia Erkidegoko Hiri Finken Errentamendu Kontratuen Erregistroaren funtzionamendua kudeatzeko. 

Ez dugu erabaki automatizaturik hartzen datuen tratamendu automatizatuan oinarrituta. Profilik ere ez du osatzen modu horretan. 

3.- Noiz arte gordeko ditugu zure datuak? 

Datuak jaso ziren helburua betetzeko eta balizko erantzukizunak zehazteko behar den aldi guztian gordeko ditugu zure datuak. Indarrean den artxiboko eta dokumentazioko araudiari jarraituko zaio. 

4.- Zein da zure datuak tratatzeko legitimazioa? 

Tratamendua beharrezkoa da interes publikoaren izenean eta tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoak gauzatzeko, ekainaren 18ko 3/2015 Etxebizitza Legearen arabera. 

Fidantza gordailutzeko edota errentamendu-kontratua erregistratzeko beharra betetzeko, eskakizunean adierazitako datu pertsonalak eman behar dituzu. 

5.- Zer beste hartzaileri jakinaraziko zaizkio zure datuak? 

Ez da daturik lagako, legeak behartuta izan ezik. 

Legeak hala behartuta, nahitaez laga behar dizkiegu zure datuak erakunde hauei, beren egitekoak bete ditzaten: Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoari, Herri Kontuen Euskal Epaitegiari, epaitegi eta epaimahaiei, Fiskaltzari, Arartekoari eta foru-ogasunei nahiz erakunde analogoei. 

6.- Zein eskubide dituzu datuak ematen dizkiguzunean? 

Hauek dira interesdunen eskubideak: 

  • Eskuratzea: interesdunak eskubidea izango du bere datu pertsonalen tratamendua egiten ari den ala ez egiazta diezaion tratamenduaren arduradunak, eta, hala bada, datuok eskuratu ahal izango ditu.
  • Zuzentzea: bere datu pertsonal akasdunak zuzentzeko eskubidea izango du interesdunak, eta osatu gabe dauden datu pertsonalak osatzekoa, behar bada, adierazpen gehigarri baten bidez.
  • Ezabatzea (ahaztua izateko eskubidea): bere datu pertsonalak ezabatzeko eskubidea izango du interesdunak baldintza hauetan:
    • Datu pertsonalak jadanik ez badira beharrezkoak, bildu zirenean edo beste modu batez tratatu zirenean zeuden helburuen argitan.
    • Tratamendua egiteko baimena kentzen duenean, tratamendua ez bada legeak behartuta egiten.
    • Interesdunak tratamendua aurkaratzen duenean, tratamendua ez bada legeak behartuta egiten.
    • Datu pertsonalen tratamendua legez kontra egin bada.
    • Lege-betebehar bat betetzeagatik ezabatu behar badira datu pertsonalak.
    • Datu pertsonalak jaso badira Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 26ko 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 8.1 artikuluan aipaturiko informazioaren gizarteko zerbitzuen eskaintzaren ingurumarian.

         Datu pertsonaletarako esteka oro ezabatua izateko eskubidea izango du interesdunak, baldin eta datuok ezabatzeko betebeharra badago.

  • Mugatzea: bere datu pertsonalen tratamendua mugatzeko eskubidea izango du interesdunak baldintza hauetan:
    • Datu pertsonalen zehaztasuna aurkaratzen bada, tratamenduaren arduradunak datuon zehaztasuna egiaztatzeko adinako epe batez.
    • Tratamendua legez kontrakoa bada eta interesdunak datu pertsonalak ezereztearen aurka egiten badu eta, ordainetan, haien erabilera mugatzeko eskatu.
    • Arduradunak jadanik behar ez baditu datu pertsonalak tratamenduaren helburuei begira, baina interesdunak bai, erreklamazioak formulatzeko, egikaritzeko edo aldezteko.
    • Interesdunak tratamenduaren aurka egin badu, eta arduradunaren arrazoi legitimoak interesdunarenen gainetik dauden ala ez egiaztatzen den bitartean.
  • Eramangarritasuna: bere datu pertsonalak euskarri egituratu, erabilera arrunteko eta irakurketa mekanikoko batean jasotzeko eskubidea izango du interesdunak, eta beste arduradun bati eskuordetzekoak, baldin eta tratamendua betiere bitarteko automatizatuen bidez egiten bada.
  • Tratamendu automatizatua: eskubidea duzu tratamendu automatizatu batean soilik oinarrituta dagoen eta ondorio juridikoak edo antzeko ondorio esanguratsuak dakarzkizun erabaki baten objektu ez izateko, profilak egitea barne. 

Eskubide hauek gauzatu ditzakezu datuen trataeraren arduradunaren edo Datuak babesteko ordezkariaren aurrean

Gainera, kontrol-agintaritza eskudunari erreklamazio bat aurkezteko eskubidea ere baduzu; hauxe da aipatutako agintaritza: Datuak Babesteko Euskal Bulegoa.