Etxebizitza eta Hiri Agenda Saila

Informazioa eta bitartekaritza

BIZILAGUN zerbitzu publiko, unibertsala eta doakoa da. Gure bizilagunen komunitatean edo etxebizitza bat alokairuan jartzen duen eta etxebizitza alokairuan hartzen duen pertsonen arteko harrematan hain sarritan sortzen diren arazoak, eztabaida eta desadostasun juridikoak konpontzen laguntzeko jaio da.

Hiritar guztiei dago zuzendua eta bere funtzioak honako hauek dira:

1.     INFORMAZIOA 

Informazio juridikoa eskaintzen dugu, jabeek, bizilagunek, alokatzaileek eta maizterrek dituzten eskubide eta betebeharrei buruzkoa. Era berean, orientazioa eskaintzen dugu eskubide eta betebehar horien inguruan jabeek eta maizterrek, jabe eta maizter izateagatik, dituzten zalantzen inguruan.

Beraz, ez dugu informaziorik emango ondoren azaltzen diren gai hauen inguruan: polizia-atestatuak; zergak edota tasak; aseguruak; laguntzak eta diru-laguntzak; igogailuen eta instalazioen araudi teknikoa; kontabilitateak; herentziak eta oinordetzak; landa-jabetzak eta errentamenduak; argindarraren edo uraren ordainagiriak…

Informaziorako hitzordua eskatzea

Bi aukera daude:

  • Telefonikoa: erreserbatutako egun eta orduan deituko zaitugu telefonoz.
  • Aurrez aurrekoa: zure lurralde historikoari dagokion etxebizitza-ordezkaritzan zurekin bilduko gara erreserbatutako egun eta orduan.

Kasu bietan, aldez aurreko hitzordua eskatu behar da, bide hauetako bat erabiliz:

  • Bizilagun-en aurretiko hitzorduaren zerbitzua.
  • Telefono bidez: 012. (Adi: hitzordua hartzeko, agente batekin hitz egin behar duzu, lokuzioaren aldez aurreko hitzordua Zuzenean zerbitzuarekin baita; ez, Bizilagunekin)

Zerbitzu bitartez honen bitartez EZ zaie erantzuten errentamendu-fidantzen gordailuaren eta itzulketen izapidetzeen inguruko auziei, ez eta honako gai hauen ingurukoei ere: zergak edo tasak; aseguruak; laguntzak eta dirulaguntzak; igogailuen eta komunitateetako instalazioen araudi teknikoa; polizia-atestatuak; kontabilitateak; herentziak eta oinordetzak; landa-jabetzak eta -errentamenduak; argindarraren edo uraren ordainagiriak...

Behar ez baduzu, gogoratu, mesedez, hitzordua bertan behera uztea, zerbitzua behar dezaketen beste herritarren onurarako.

2.     BITARTEKARITZA (eskabidea egiteko, azalpen-agiria aurkeztu behar da Zuzenean zerbitzuko bulegoetan edo, bestela, Erregistro Elektroniko Orokorraren bitartez bidera daiteke)

Komunitate baten bizilagunen artean edota jabe eta maizterren artean bitartekaritzaren aukera eskaintzen du, beraien artean konpontzeko gai ez diren arazo juridikoak arazoak konpontzeko helburuarekin.

EZ dira bitartekaritza zerbitzuan bideratzen eztabaida juridikorik ez duten bizilagunen arteko bizikidetza-gatazkak.

Eztabaidaren arrazoia den higiezina Euskal Autonomia Erkidegoan egon behar da kokatua.

Bitartekaritza eta adiskidetze ahalegin hauetan BIZILAGUN zerbitzuak ez ditu nahitaez bete beharreko ebazpenak emitituko; aitzitik, inplikatutako aldeen arteko akordioak lortzea bultzatuko du.

AGINDUA, 2007ko urriaren 24koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, jabetza horizontalen eta hiri errentamenduen arloan bitartekotzako eta adiskidetzeko funtzioak arautzen dituena.

Azken aldaketako data: