Zer da uraren kanona?
- Uraren kanona zeharkako zerga ekologikoa da, eta Euskal Autonomia Erkidegoaren berezko zerga da.
- Uren ekainaren 23ko 1/2006 Legearen VIII. kapituluaren bidez ezarri zen, eta, ondoren, 2020rako Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 27ko 13/2019 Legearen bigarren eta seigarren azken xedapenen bidez aldatu zen, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen otsailaren 11ko 1/2021 Legearen azken xedapenetako bigarrenaren bidez ere.
- Sartutako aldaketek Uraren Kanonaren Erregelamendu berria behar dute, Uraren Kanonaren Erregelamendua onartzen duen azaroaren 2ko 229/2021 Dekretuak garatua.
- Uraren kanonaren helburua, beste neurri eta jarduketa batzuekin batera, denboran zehar ingurumenaren iraunkortasuna bermatzea da, portaeren aldaketa sustatuz eta uraren erabileran jokabide desiragarriak eta eraginkorrak bultzatuz.