Mostrar Menú Mostrar Menú Utilidades Mostrar Menú Idiomas
Ur Agentzia - Agencia Vasca del Agua

Euskadi.eusen sartu

Uraren kanona. 2021 eta aurrekoak

Uraren Euskal Agentziaren jakinarazpena, 2022. urtean eta ondorengoetan aplikatu beharreko uraren kanona arautzen duen araudiari buruzkoa

Sarrera uraren kanonaren inguruko berritasunei buruzko infografiara

  • Euskal Autonomia Erkidegoko 2024. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen legearen (leiho berri batean irekitzen da) bitartez ekainaren 23ko 1/2006 Uraren legea (leiho berri batean irekitzen da) aldatzen da, hobari eta salbuespenei dagokienez.
    • Zerga-oinarrian %90eko hobaria izango du nekazaritzan eta abeltzaintzan erabiltzen den ur-hartzeak edo ur-sarrerak. Betiere subjektu pasiboa Nekazaritza Ustiategien Erregistroan inskribatutako nekazaritza-ustiategi baten titularra bada edo nekazaritza-ustiategiaren txartela badu. Hobari hori aplikatzeko, ur-azaleratzearen edo -aprobetxamenduaren Administrazioaren baimena edo emakida eduki beharko da, uraren erabilera abeltzaintzarako edo ureztatzeetarako dela jasoko duena. Ezarritako hobaria zerga-oinarriaren % 100ekoa izango da 2022, 2023 eta 2024ko ekitaldietan nekazaritza eta abeltzaintzako erabileretarako ura hartu edo sartzeagatik.
    • Sare-horniduraren bidez ura nekazaritza eta abeltzaintzako erabileretarako jasotzen duten nekazaritza eta abeltzaintzako erabiltzaileek erabilera horiengatik uraren kanonak fakturan duen inpaktua eskatu eta konpentsatu ahal izango dute, aurreko puntuko ehuneko eta baldintza berberetan.
    • Era berean, subjektu pasibo zergadunak salbuetsita egongo dira uraren kanona aitortzetik eta likidatzetik, hobari hori aplikatzekoa den nekazaritza eta abeltzaintzako erabilerarako ura hartzeagatik edo sartzeagatik, 2022, 2023 eta 2024ko ekitaldietan. 2025eko ekitaldirako, nekazaritza eta abeltzaintzako erabilerek uraren kanonaren betebehar guztiak bete beharko dituzte, hau da, uraren kanonaren hasierako aitorpena behin bakarrik aurkeztu beharko dute, eta urtero autolikidazioa urtarrilean. Aurkeztu beharreko lehen autolikidazioa 2026ko urtarrilean izango da, 2025eko ekitaldian kendutako bolumenei dagokienez.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko 2023. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen legearen bitartez xedapen gehigarri bat eransten zaio Uraren ekainaren 23ko 1/2006 Legeari: Nekazaritza eta abeltzaintzarako ura sareko horniduraren bidez jasotzen duten erabiltzaileek konpentsazioa eskatu eta jaso ahalko dute nekazaritza eta abeltzaintzako erabilera horiek direla-eta uraren kanonak beren fakturan duen eraginagatik. Konpentsazio hori Uraren Euskal Agentziak egingo du Uraren ekainaren 23ko 1/2006 Legearen 47.2 artikuluan jasotako ehuneko berean, betiere apartatu horretan adierazitako baldintzak betetzen badira. Konpentsazio horrek ondorioak izango ditu 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera hasitako ekitaldietan.
  • EBAZPENA, 2023ko Otsailaren 10ekoa, Uraren Euskal Agentziako Zuzendariarena, 2022ko ekitaldirako uraren kanonaren hobariak eta salbuespenak aplikatzeko interpretazio-irizpidea ezartzen duena, hobariak eta salbuespenak atzeraeraginez aplikatzeko aukera emanez. Ebazpenak ezartzen duenez, 2023/07/01a baino lehen eskatutako hobariak eta salbuespenak 2022. urteari dagokion autolikidazioan eta hurrengo bi urteetan egingo dira, betiere aldeko ebazpen adierazia badute. Edozein zalantza izatekotan 900 840 909 telefonoan lagunduko dizuegu 
  • Euskal Autonomia Erkidegoko 2021eko ekitaldirako Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen otsailaren 11ko 1/2021 Legearen arabera, 2022ko urtarrilaren 1ean sartu dira indarrean uraren kanonean onartutako arau-aldaketak.
  • Hala ere, 2021eko urteko aitorpenak eta autolikidazioak uraren kanonari buruzko aurreko araudiaren arabera arautuko dira.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko 2020. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 27ko 13/2019 Legearen azken xedapenetako bigarrenak zenbait aldaketa sartzen ditu Urari buruzko ekainaren 23ko 1/2006 Legearen ekonomia- eta finantza-araubideari dagokionez, zehazki uraren kanonari dagokionez; aldaketa horiek 2020ko urtarrilaren 1ean sartuko lirateke indarrean.
  • EAEko Gobernu Kontseiluak 2020ko abenduaren 15ean onartu zuen Euskal Autonomia Erkidegoko 2021eko ekitaldirako Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen lege-aurreproiektua. Lege-proiektu honen azken xedapenetatik bigarrenaren 3. puntuan honako hau ezartzen da: Aldatu egiten da Euskal Autonomia Erkidegoko 2020ko ekitaldiko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 27ko 13/2019 Legearen azken xedapenetako seigarrena, eta honela idatzita geldituko da: "Lege hau 2020ko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean. Hala ere, azken xedapenetatik bigarrenean aurreikusitako aldaketa 2022ko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean".
  • 2021ko azaroaren 18ko EHAAn argitaratu zen 229/2021 DEKRETUA , azaroaren 2koa Uraren Kanonaren Erregelamendua onartzen duena.

Azken aldaketako data:

boton_subir

Igo

Homa - URA - Uraren Euskal Agentzia

Sare Sozialetan jarrai iezaguzu

Izena eman URAren buletina jasotzeko.

Jaso URA-ren berri guztiak zure email-ean.

DATUAK BABESTEARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

Tratamendu-jarduera

NEWSLETTER

Arduraduna

Uraren Euskal Agentzia.   Administrazio eta Zerbitzu Zuzendaritza

Helburuak

Ingurumen-gaiei lotutako argitalpenak bidaltzea

Legitimazioa

Interesdunaren adostasuna.

Tratamendua beharrezkoa da, interes publikoaren aldeko eginkizunen bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko jardunean.

Hartzaileak

Hirugarren bati ez zaio daturik emango, legez ezarrita dagoenean izan ezik.

Eskubideak

Interesdunaren eskubidea da bere datuak ikustea, zuzentzea, ezabatzea eta horien erabilera mugatzea edo ukatzea.

Informazio gehigarria

Datuen babesari buruzko informazio gehiago, honako web helbide honetan: www.uragentzia.euskadi.eus 

Uraren Euskal Agentziaren helburua, EAEn uraren arloko politika aurrera eramatea da.

  • EAEko ur-masen egoera ekologikoa hobetzea.
  • Kantitate eta kalitate oneko hornidura unibertsala lortzea.
  • EAEko saneamenduko planak amaitzea.
  • Uraren administrazio eraginkorra.
  • Uraren gaineko ikerketa eta aprobetxamendu iraunkorra egitea.

Premiazko kontaktua

Gertaera larrien kasuan (uholdeak, isurketak) mesedez jarri harremanetan SOS Deiarekin, 112 zenbakian
SOS Deiakoek martxan jarriko dute jarriko dute jarraitu behar den jokabidearen protolokoloa

Uraren Euskal Agentzia

Gamarrako Atea kalea 1.A – 11. solairua
01013 Vitoria-Gasteiz, Álava.

Uraren Euskal Agentzia

Urkixo zumarkalea, 36  7. solairua
48011 – Bilbao

Uraren Euskal Agentzia

Intxaurrondo kalea, 70  1. solairua
20015 Donostia/San Sebastián

Laborategia

Errekalde industriagunea. Irubide eraikina 31
20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)

Euskadi, auzolana