Aprobetxamenduen erabiltzaile zuzenentzako inplikazioak
- Legeztatutako eta legeztatu gabeko aprobetxamenduen titularrek hasierako aitorpena aurkeztu beharko dute (F.A.-0008 eredua).
- Hasierako aitorpena Uraren Euskal Agentzian aurkeztu beharko da sei hilabeteko epean, 229/20021 Dekretua indarrean sartzen den egunetik hasita, 2022ko urtarrilaren 1ean.
- Emakida berrietarako, hasierako aitorpena Uraren Euskal Agentzian aurkeztu beharko da, aprobetxamendua hasi eta hilabeteko epean.
- Ura zuzenean neurtzeko mekanismo homologaturik ez badute, estimazio objektiboa eskatu beharko dute F.A-0011 ereduaren bidez.
- Autolikidazioak.
- Zergadun subjektu pasiboek urte bakoitzeko urtarrilean aurkeztu beharko diote Uraren Euskal Agentziari aurreko urtean hartutako edo sartutako uraren bolumenari dagokion autolikidazioa (F.A-0012 eredua).
- Sarrera
- Zergadunek uraren kanon gisa ordaindu beharko dituzte zenbatekoak autolikidazioak aurkezten diren unean.