Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza
- Titularra: Jakes Aguirrezabal Iribar
- Agintaldia: XIII. Legealdia
- Goragoko erakundeak: Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco > Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa
ORGANIGRAMA
Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza | Jakes Aguirrezabal Iribar | |
Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritza | Clara Navas Romano | |
Merkataritza Zuzendaritza | Izaskun Gomez Cermeño |
ARLOAK / EGINKIZUNAK
4. artikulua.– Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza.
Turismo eta Merkataritzako sailburuordeari dagokio, zuzenean eta hierarkian sailburuaren mende, jardun-arlo hauek zuzendu eta koordinatzea:
- Turismoa.
- Merkataritza.
Turismo eta Merkataritza Sailburuordetzari eskudantzia hauek dagozkio:
- Saila ordezkatzea, haren titularrak eskuordetuta.
- Bere jardun-arloari esleitutako kudeaketa-politikak definitzea, helburu estrategikoak garatzea eta, helburuei dagokienez, eragin soziala eta behar diren doikuntzak eta garapenak aztertzea.
- Sailburuordetzaren jarduerak nahiz zuzendaritzenak eta zuzendaritzen mendeko gainerako administrazio-organo eta -unitateenak zuzendu, koordinatu, bultzatu eta ikuskatzea.
- Sailburuordetzari dagokion jardun-eremuan, jardun-politikak prestatzea eta sailburuari horiek proposatzea eta laguntza teknikoa ematea.
- Europako eta nazioarteko antolakunde publiko nahiz pribatuekiko harremanak eta lankidetza sustatzea.
- Sailburuordetzaren antolamendu operatiboa proposatzea, zuzendaritzetan eta administrazio-unitateetan antolatuta, ezarrita dauden antolamendu-irizpideekin bat.
- Sailburuordetzako organo eta unitateei zuzendutako jarraibideak eta zerbitzu-aginduak ematea, ondo funtziona dezaten.
- Sailburuordetzaren jarduna gainerako sailburuordetzekin koordinatzea, proiektu edo prozedura batean hainbat sailburuordetzak batera jardun behar dutenean, Jaurlaritzaren jarduketa politiko eta administratiboaren koherentziari eusteko, hargatik eragotzi gabe Jaurlaritzak koordinazio-ekintza orokorra betetzea.
- Azterlanak eta txostenak egitea, eta azterlan-txosten horiek aztertzea bere eskumenen esparruan.
- Sailburuordetzaren mendeko zuzendariek emandako ebazpenen aurka jarritako errekurtsoak ebaztea.
- Akordioak edo hitzarmenak sinatzea enpresekin, entitateekin eta antolakundeekin, baldin eta ez bazaio eskumena eman beste organo bati.
- Zehatzeko ahalmena baliatzea bere eskumen-eremuan, eta arau-hauste oso astunen ondoriozko zehapenak ezartzea.
- Bere jardun-arloaren barneko espedienteen gastua baimentzea, baimen hori beste organo baten eskumena ez bada.
- Basquetour – Turismoaren Euskal Agentzia SA sozietate publikoa babesteko egitekoak gauzatzea.
- Merkataritza, Industria eta Itsasketa Ganbarak babesteko ahalmena.
- Merkataritzako erakusketen eta azoken sustapena eta jarraipena.
- Sailaren ekimenez izenpetu beharreko arau-xedapenen edo hitzarmenen proiektuak aztertzea eta gainbegiratzea.
- Euskadiko Prezioen Batzordeak baimendu eta komunikatutako prezioak bideratzea.
- Bere gain hartzea, bere sailean eta bere eskumeneko esparruetan, emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzeko erantzukizuna, bat etorriz Gobernu Kontseiluak onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planean ezarritakoarekin.
- Saileko hizkuntza-normalizazioaren ardura bere gain hartzea eta bere eskumeneko esparruetan euskararen erabilera bultzatzea, zerbitzu- eta lan-hizkuntza izan dadin, herritarren hizkuntza-eskubideak bermatzeko, bat etorriz Gobernu Kontseiluak 2023ko ekainaren 6an onartu zuen erabakiaren arabera, erabaki horren bidez onartzen baitira hizkuntza ofizialak erabiltzeko irizpideak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta hari atxikitako sektore publikoa osatzen duten gainerako entitate guztietan.
- Dirulaguntzak emateko espedienteak ebaztea, izapideak eta kudeaketa hierarkikoki mendekoa den organo edo entitate batek egiten dituenean.
- Ordenamendu juridikoak agintzen dien beste edozein egiteko, edo, orokorrean, sailburuordeei esleitzen zaizkien egiteko komunak.
- Dagokion jardun-arloan, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorretan zehaztutako dirulaguntza izendunak ematea.
Turismo eta Merkataritza Sailburuordetzaren mende daude, hierarkikoki, Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritza eta Merkataritza Zuzendaritza.
KARGUAK
Kargu historikoak
LOTUTAKO ERAKUNDEAK
Goragoko erakundeak
- Turismoa, Merkataritza eta KontsumoaXIII Legealdia
Mendeko erakundeak