Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

6. artikulua.– Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritza.

Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritzari dagokio, zuzenean eta hierarkian Turismo eta Merkataritza Sailburuordetzaren mende, honako egiteko hauek betetzea:

  1. Turismoaren arloko arauak garatzeko proiektuak sustatzea, koordinatzea eta kudeatzea.
  2. Turismoaren erregulazioa eta araudia eguneratzea, sektoreko eragileekin eta administrazio publikoekin lankidetzan.
  3. Baliabide turistikoen antolamendua kudeatzea, turismoaren lurralde plan sektoriala bultzatuz, EAEko lurralde-garapen turistikoaren eredua eta kudeaketa turistiko jasangarria definitzeko.
  4. Turismoa antolatzeko prozedurak betetzea, turismo-arloko araudia betetzen dela ikuskatzeko, kontrolatzeko eta egiaztatzeko lanak zuzenduz.
  5. Laguntza sektorialak planifikatzea, kudeatzea eta ikuskatzea.
  6. EAEko ostalaritza-plana egitea eta garatzea.
  7. Ostalaritza sustatu, bultzatu eta indartzea, eta horretarako gastronomia baliabide turistiko gisa erabiltzea, arlo horretan eskumena duen sailarekin modu koordinatuan lan eginda, sektoreari laguntzeko, batez ere Ostatu, jatetxe eta catering (Horeca) kanalari.
  8. Turismo Jasangarriaren 2030erako Euskal Estrategia berria prestatu, garatu eta koordinatzea, eta Euskal Turismoaren Plan Estrategikoa ezartzea, sektoreko eragileekin eta administrazio publikoekin lankidetzan. Estrategia eta plan horien jarraipena egiteko, zenbateraino bete diren jakiteko eta gizarteari kontuak eman ahal izateko adierazleak ezartzea.
  9. Genero-berdintasuna sustatzea sektorean.
  10. Enpresa eta helmuga turistikoetan kalitate ziurtatuaren garapena eta turismo-jardunbide egokien sistema bultzatzea, sektoreko enpresekin lankidetzan. EAEko irisgarritasun eta jasangarritasun turistikoaren ereduak kudeatzea.
  11. Azpisektoreetan zein jarduera-arloetan, enpresen arteko lankidetza sustatzea, EAEko sektore turistikoaren dimentsionamendu lehiakorragoa lortzeko.
  12. Turismoarekin lotutako lanbideen garapena sustatzea eta lanbide horiek babestea. Prestakuntza-, kualifikazio- eta hobekuntza-jarduerak sustatzea, sektoreko langileentzat.
  13. Turismo-enpresen edo turismo-produktu berrien sorrera eta modernizazioa, enpresen ondorengotza eta belaunaldi-erreleboa sustatzen duten programak, tresnak edo jarduerak prestatzea eta gauzatzea.
  14. Turismoa sustatzeko eta merkaturatzeko plana prestatzea eta bultzatzea.
  15. Turismoa sustatzeko ekintzak bultzatzea eta, bereziki, lehentasunezko merkatuetan EAEko turismoa sustatzea. Horretarako, erakarpen-gaitasun handiena duten turismo-produktuak bultzatuko dira, hala nola bide berdeak, mendi-ibiliak, gastronomia eta enogastronomia, eta, halaber, industria-turismoa aldeztuko da, turismo-berezitasunaren eta -dibertsifikazioaren elementu gisa.
  16. EAE helmuga turistikoari buruzko informazioa eta baliabide turistikoen zabalkundea koordinatzea, itourbask turismo-bulegoen sarearen bidez, bai eta sarea osatzen duten pertsonen prestakuntza sustatzea ere.
  17. EAEko baliabide turistikoak sustatzeko eta sektoreko eragile guztiak harremanetan jartzeko teknologia berrien erabilera sustatzea, batez ere web-orrien bidez eta sare sozialetako kontu korporatiboen bidez.
  18. Turismo-eskaintzaren bikaintasuna sustatzea, helmugen dibertsifikazioari eta berezitasunari lotuta, zenbait turismo-produkturen eskaintzan, hala nola enologia, gastronomia, landa-turismoa, kirola eta kultura, bai eta familia- eta negozio-turismoa ere.
  19. Turismoaren adimen lehiakorreko sistema bat garatzea, eragile publiko eta pribatuekin lankidetzan eta koordinazioan.
  20. Azterketa sektorialak, balioespen eta azterketa estatistikoak, eta merkatu-azterlanak eta -txostenak sustatzea.
  21. Sailean indarrean dagoen Berdintasun Planaren helburuak definitzea bere jarduera-eremuan, eta helburu horiek lortzeko ekimenak garatu eta ebaluatzea.
  22. Oro har, turismo-administrazioaren eta -lehiakortasunaren arloan agintzen zaizkion beste egiteko guztiak betetzea.

Zuzendaritza honi Euskadiko Turismoko Mahaia atxiki zaio.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián , 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Clara Navas Romano
(2024/07/17 - ) Turismo eta Ostalaritzako zuzendaria

LOTUTAKO ERAKUNDEAK