Merkataritza Zuzendaritza
- Titularra: Izaskun Gomez Cermeño
- Agintaldia: XIII. Legealdia
- Goragoko erakundeak: Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco > Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa > Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza
ARLOAK / EGINKIZUNAK
7. artikulua.– Merkataritza Zuzendaritza.
Merkataritza Zuzendaritzari dagokio, zuzenean eta hierarkian sailburuaren mende, egiteko hauek betetzea:
- Merkataritza-jarduera antolatzea, kudeatzea eta zuzentzea.
- Merkataritza-banaketaren sektorearen administrazio-araudia eta -sinplifikazioa hobetzeko ekimenak bultzatzea, bere lurralde-eremuan, eta Euskal Autonomia Erkidegoko toki-organismoekin koordinatuta.
- Merkataritza-banaketako egituren eta prozesuen hobekuntza eta modernizazioa sustatzea.
- Merkataritzan, kalitate- eta berrikuntza-prozesuak sustatzea, eta banaketa-prozesuko kostuak arrazionalizatzeko eta murrizteko programak bultzatzea.
- 2030 aldirako EAEko Merkataritza Estrategia garatu eta mantentzea, 2021-2025 aldirako Merkataritza Plana ezartzea, hori guztia sektoreko eta administrazio publikoetako eragile guztiekin batera. Jarraipen-adierazleak sortzea, estrategia eta plan horiek zenbateraino bete diren jakiteko eta gizarteari kontuak emateko.
- Merkataritza-sektoreko enpresei eta elkarteei laguntza teknikoa ematea, merkataritzari laguntza teknikoa emateko bulegoen sarearen bidez.
- EAEko enpresen artean kooperazio-estrategiak sustatzea, merkataritza-jarduerak egiteko.
- Merkataritza-proiektu berriak erakar daitezen sustatzea, eta merkataritza-jarduera biziberritzen laguntzea.
- EAEko merkataritza-sektorean, merkaturatzeko modu berriak sustatu eta bultzatzea eta negozio-eredu berriak ezartzea.
- EAEko merkataritza-sektorearen prestakuntza eta profesionalizazioa sustatzea, eta Merkataritzaren Prestakuntza Integraleko Plana garatu eta mantentzea.
- Merkataritza-sektorean ekintzailetza sustatzea, bai eta merkataritza-ereduak kontsumo-ohitura berrietara egokitzea sustatzea.
- Merkataritza-arloko arauak betetzen direla ikuskatu, kontrolatu eta egiaztatzea.
- Prezio-politika kudeatzea, bai eta horretarako sortutako batzordea ere.
- Merkataritza Banaketaren Behatokiaren zuzendaritza, laguntza tekniko eta administratiboa eta helburuen definizioa, zeinak bat etorriko baitira sailaren estatistika-organoarekin. Era berean, merkataritza-arloko ezagutza kudeatzeko estrategiak garatuko ditu.
- Sailean indarrean dagoen Berdintasun Planaren helburuak definitzea bere jarduera-eremuan, eta helburu horiek lortzeko ekimenak garatu eta ebaluatzea.
- Sektorearentzako laguntzak kudeatzea.
- Oro har, banaketa- eta merkataritza-arloan indarrean dauden arauak betearazteko eskumenak, bai eta arlo horietan beste organo batzuei berariaz esleituta ez dauden eskumenak ere.
Merkataritza Zuzendaritzari atxikitzen zaizkio Merkataritzagune Handietarako Batzordea, Merkataritzako Aholku Batzordea eta Merkataritza Banaketaren Behatokia.
KARGUAK
Izaskun Gomez Cermeño
(2024/07/24 - ) Merkataritza zuzendaria
Kargu historikoak
Elena Moreno Zaldibar
(2024/06/27 - 2024/07/16) Merkataritza zuzendaria

Arloak / Eginkizunak
Harremanetarako datuak
Karguak
Lotutako erakundeak