Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

1/2006 LEGEA, ekainaren 23koa, Urarena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Legea
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 137
  • Hurrenkera-zk.: 3752
  • Xedapen-zk.: 1
  • Xedapen-data: 2006/06/23
  • Argitaratze-data: 2006/07/19

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ingurumena; Gobernua eta Administrazio Publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Eusko Legebiltzarrak 1/2006 Legea, ekainaren 23koa, Urarena, onartu duela jakinarazten zaie Euskadiko herritar guztiei:

1/2006 LEGEA, ekainaren 23koa, Urarena.

Urari buruzko araubide juridikoa arautze-prozesu sakona ari da izaten, gaur egun indarrean dagoen araudiari eragiten diona eta etorkizuneko nondik norakoa ere arautuko duena, prozesu horren norabidea eta mugarriak jartzen ari baita. Europar Batasunak uraren arloan aurrera daraman politika gero eta zorrotzagoa eta gero eta helburu garbiagokoa da; handinahiagoa ere bai. Dagoeneko ez dira nahikoa helburu mugatuak dituzten politikak; politika integrala landu nahi da, ura eta ur eremuak osotasunean landuko dituen politika. Politika horrek administrazio publiko guztiei eragiten dieten betearazpen-tresnak eta ekintzak eskatzen ditu; zehazki esanda, euskal administrazioak ondasun natural horren kudeaketaren inguruko zenbait erabaki hartu beharrean daude, eta, horretarako, Autonomia Erkidegoko ordezkaritza-organo nagusiaren esku-hartzea behar dute, lege baten bidez uraren araubide juridikoa araututa gera dadin.

Lege honen helburua Europar Batasuneko politika betearazteko beharrezko bideak ezartzea da, eta baita, aldi berean, uraren arloan arau-esparru egokia zehaztea ere, gaian zeresana duten administrazio publikoek parte hartu ahal izateko. Europar Batasuneko arauak gero eta konplexuagoak dira, eta hori are eta azpimarragarriagoa da uraren arloan. 2000/60/EE Zuzentaraua, "Urari buruzko Esparru Zuzentaraua" ere deiturikoa, gorago esandakoaren adibide garbia da. Hori horrela izanik, hemengo legegileak Batasuneko legegileek erabiltzen dituzten kategoriak aipatzea erabaki du, errepikakorra izateko arriskua izanik ere, hain zuzen ere arauaren hartzaile izango direnen lana ahal den neurrian errazteko asmoz.

Bestalde, kontuan hartu beharrekoa da Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorraren II. tituluan, ingurumen-baliabideak babesteari buruzkoan, berariazko kapitulu bat dagoela urak eta itsasbazterrak babesteaz; kapitulu horretan ezarri ziren helburu eta jarduera-irizpideak erabat indarrean daude gaur egun, eta guztiz bat datoz lege honetan ezarritakoekin.

Legeak Uraren Euskal Agentzia sortzen du, Euskadin uraren arloko politika aurrera eramateko tresna nagusia izan dadin. Agentzia horri eskumen batzuk aitortzen zaizkio, eta Lurralde Historikoen Legean ezarritako banaketa-sistemari eragiten dio kontuak; hori dela eta, legeari azken xedapen bat erantsi zaio, Lurralde Historikoen Legea aldatzen duena. Denek parte hartuko duten administrazio bat sortu nahian, Uraren Euskal Agentziak izango dituen gobernu-organo guztietan lurralde historikoek parte hartuko dute.

Uraren Euskal Agentzia Zuzenbide pribatuko erakunde publikoa izango da, nortasun juridiko propioa izango du eta Eusko Jaurlaritzan ingurumenaren arloko eskumenak dituen sailari atxikita egongo da. Kudeaketarako, administraziorako eta parte hartzeko zenbait organo egongo dira, eta horietan, uraren arloko eskumenak dituzten administrazioek parte hartzeaz gainera, erakunde erabiltzaileei ere parte hartzeko aukera nabarmena utziko zaie. Uraren Euskal Agentzia uraren administrazioaz arduratuko den erakundea izango da, eta horrek Europar Batasuneko ordenamendu juridikoak urari buruz jartzen dituen betekizun gero eta zorrotzagoak betetzen dituen erakunde zentzuzkoa sortu izana dakar. Izan ere, administrazioek eta erabiltzaileek parte hartuko duten erakunde bakarra sortzea, eta aldi berean, toki-erakundeek dituzten eskumenak errespetatuz jardutea, zalantzarik gabe, aurrerapausoa izan da sektorea arautu ahal izateko, beharrezko aurrerapausoa.

Legearen edukiari dagokionez, uraren ordenamendu juridikoaren gorengo araua izan nahi du legeak, eta administrazioen jardute-eremua zehaztu nahi du; bereziki, plangintza hidrologikoa aurrera eramateko tresnak zehaztea eta arau orokor batzuk ematea aurreikusten du, uraren erabilerarekin lotuta dauden zerbitzu nagusiei dagokienez, hau da, urez hornitzea, saneamendu eta arazketa nahiz ureztatzea. Plangintzako tresna eta arau horien bidez, sistema osoaren funtzionamendua arrazoizkoagoa izatea lortuko da, eta horrek ura modu eraginkorragoan kudeatzea eta Europar Batasuneko baldintzak hobeto betetzea ekarriko du.

Plangintza hidrologikoa goragoko gainerako plangintzen barruan sartu behar da, eta, horrekin batera, hartuko duen eremu geografikoaren premiei ere behar bezala erantzun behar die. Lehenengo kontuari dagokionez, plangintza hidrologikoak gaiaren inguruko Estatuko xedapenak errespetatu beharko ditu, eta, zehazki, kontuan hartu behar da Estatuko legerian aurreikusitako zenbait tresna onartzeko Estatuko Administrazioak parte hartu beharko duela. Lege honetan, esandakoaz gainera, badira plangintzako beste tresna batzuk ere, hala nola neurri jakinei buruzko programak eta plan zehatzak ere. Horien bidez, plangintza orokorrean aipatzen denarekin alderatuta, helburu mugatuago eta zehatzagoak lortu nahi dira; tresna horiek Eusko Jaurlaritzak onartuko ditu, baina gaiak eragiten dien administrazio guztiei emango zaie parte hartzeko bidea, eta bereziki foru-aldundiei.

Plangintzaz ari garela, garrantzi berezia dauka eraginpeko eremuen aldaketak, hain zuzen ere demarkazio hidrografikoaren ideiaren eraginez; Europako arauditik jaso da kontzeptua ulertzeko modu hori. Demarkazio hidrografikoarekin batera, arroek ere hor jarraituko dute plangintzako eremutzat hartu ahal izaten jarraitzeko. Erkidego barruko eta erkidego arteko elkarren ondoko arroak daudenez, komeni da plangintza-eremu egoki bat aurreikusita edukitzea, hartara, demarkazioaren ideia errespetatuta, hau da, ur kontinentalei, tarteko urei eta itsasertzeko urei dagokien eremua errespetatuta, plangintza arroen tipologia askotarikoaren beharrizanetara egokitzerik izan dadin. Arau honen abiaburuan demarkazio hidrografiko bakarraren ideia dago, Erkidego barruko arroa guztiak batera hartzearena, baina demarkazio bakarra egotea legez baldintzatzea ez zirudien erabaki egokia zenik, are gehiago kontuan izanda demarkazioaren ideia eta horren funtzionaltasuna ere Estatuko arauetan har daitezkeen erabakiek baldintzatuta egon daitekeela.

Legeak batez ere plangintzan sumatu den premia bati erantzuten dio. Orain arte plangintzarako tresnak falta zirenez, euskal aginte publikoek ezin izan diete zerbitzu publikoak erabili eta kudeatzen dituzten erakundeen eskariei eta premiei aurreikuspenak eginda eta modu integratzailean erantzun. Orain, plangintzako tresnei esker, baliabide hidrikoak kalitatez eta ingurumena errespetatuz ustiatu ahal izango dira. Gainera, herritarrek ere parte hartu ahal izango dute, une honetan ez dituzten parte hartzeko bideei esker, eta tokiko erakundeek ere izango dute parte hartzeko aukera. Adierazitako guztia egin ahal izateko, hau da, interes horiek guztiak bideratzeko eta administrazio publiko guztien parte-hartzea arautzeko, beharrezkoa da lege hau indarrean jartzea.

Legearen beste osagai garrantzitsuetako bat urarekin zerikusia duten zerbitzu publikoen osagai nagusi eta adierazgarrienak arautu izana da; horniketa-, saneamendu- eta arazketa- nahiz ureztatze-zerbitzuei buruz ari gara. Legeak irizpide orokor batzuk zehaztu ditu, eta ondoren irizpideok esparru-erregelamenduen bidez garatuko dira. Esparru-erregelamendu horiek emanda, sektorearen funtzionamendua arrazionalizatzeko aukera izango da; izan ere, toki-erakundeek erabateko askatasunarekin ziharduten, baina orain horrek muga batzuk ditu, Europako legegileak uraren arloan indarrean jarritako araudiak, hain zuzen ere. Bestalde, egia da toki-erakundeek beren jardunean muga garrantzitsuak ere badituztela, lege mailako arauak behar dituztelako zergen eta zehatzeko gaitasunaren arloan.

Legeak zehatzeko araubidea ere arautu du, eta horren bidez arau-hauste eta zehapenen tipologia eguneratu egin da; zehazki esanda, arau-hauste mota berriak jarri dira, uraren araubide juridiko berrian ageri diren lege-aurreikuspenetara egokitzeko. Aldi berean, aurreikuspen horiek tokiko legegilearentzat ere balio dute, legean antijuridizitatearen gutxieneko irizpideak zeintzuk diren zehazten delako, eta, hortik abiatuta, arlo honetako zehapenak arautuko dituzten udal-ordenantzak kaleratzeko oinarri bazterrezina izango dute.

Uraren kanon berria arautzea da berrikuntza nabarmenenetako bat, eta horrekin ondasun horren gaineko zerga-araubidea itxi da. Europar Batasuneko printzipio baten arabera, urarekin zerikusia duten zerbitzu guztien kostua ordaindu behar du erakunde edo pertsona erabiltzaileak, eta horrek ekarri du kanona ezarri beharra egoki ikustea, 3/1998 Legeak aurreikusten duena praktikan jarriz. Araudi berriaren printzipioak, azken batean, hauek dira: urarekin zerikusia duten zerbitzu publikoak modu iraunkorrean erabiltzen laguntzea eta sortutako gastu guztiak berreskuratzen laguntzea (eta hor sartzen dira finantza-, ingurumen-, azpiegitura- eta baliabide-kostuak). Eskuratuko den diru-kopurua, berriz, honetarako erabiliko da: kutsadurari aurrea hartzeko, inbertsio-gastuak finantzatzeko eta ur guztia baldintza ekologiko egokietan mantentzeko, 2006/60/EE Esparru Zuzentarauan esaten denarekin bat etorriz; eta hori guztia, inbertsio propioen bidez edo plangintza hidrologikoan esaten dena betetzeko egin behar diren gastuak finantzatzeko laguntzak emanda.

Araudi honen bidez, indarrean dagoen ordenamendu juridikoan aipatzen diren betekizunak bete nahi dira, eta, horrekin batera, uren kalitateaz arduratzen den politikarako beharrezko baliabideak jarri, aginte publikoek esku hartzeko aukera izan dezaten plangintzaren eta zehatzeko eta zergak ezartzeko ahalaren bidez. Prozesu honetan herritarrek ere parte hartzea baino ez da geratzen, eta horretarako egin beharreko aurreikuspenak egin behar dira, herritarren parte-hartzea posible egingo duten bideak, neurriak, tresnak eta erabakigune partekatuak sortuz.

Hauek dira lege honen xedeak:

  1. Ingurumen-helburu nagusiak zehaztea, eta uren eta haien inguruaren babes eta erabilera arautzea eta arau-hauste eta zehapenen araubidea ematea.

  2. Uraren Euskal Agentzia sortzea. Zuzenbide pribatuko erakunde publikoa izango da, eta lege honek uraren arloan ematen dizkion eginkizunen kudeaketaz arduratzea izango du xede.

  3. Uraren eta obra hidraulikoen arloko plangintza- eta zerga-araubidea zehaztea.

  4. Horniketa, saneamendu eta arazketako arau orokorrak zehaztea.

Lege honetan esaten direnetarako, honela ulertuko dira ondorengo kontzeptuak:

  1. – Akuiferoa: haitz edo beste estrato geologiko batzuen lur azpiko geruza bat edo gehiago, porositate eta iragazkortasun jakin bat dutenak, eta horri esker lur azpiko urei igarotzen uzten dietenak edo bertatik ura kopuru handietan ateratzeko aukera eskaintzen dutenak.

  2. – Ur kontinentalak: lur azalean geldirik dauden edo lur azaletik doazen ur guztiak; baita lur azpiko urak ere, ur territorialen zabalera neurtzeko oinarri gisa erabiltzen den lerrotik lehor aldera baldin badaude.

  3. – Itsasertzeko urak: ur territorialen zabalera neurtzeko oinarri gisa erabiltzen den lerrotik hurbileneko puntuan kokatuta, bere puntu guztiak itsaso barrurantz milia nautiko batera dituen lerrotik lehor aldera dauden lur azaleko urak; urok, hala badagokio, tarteko uren kanpoko alderaino iritsiko dira.

  4. – Tarteko urak: ibai-bokaleetatik hurbil dauden lur azaleko ur-masak, neurri batean gaziak direnak itsasoko urarekin bat egiten dutelako, baina ur gezaren aski eragin handia ere izaten dutenak.

  5. – Lur azpiko urak: lur azalaren azpian saturazio-gunean dauden ur guztiak, betiere lurrarekin edo lur azpiarekin zuzeneko kontaktua dutela.

  6. – Lur azaleko urak: ur kontinental guztiak, lur azpikoak izan ezik, tarteko urak eta itsasertzekoak; eta egoera kimikoari dagokionez, baita ur territorialak ere.

  7. – Egoera kuantitatibo ona: 2000/60/EE Zuzentarauaren V. eranskineko 2.1.2 taulan zehaztutako egoera.

  8. – Lur azpiko uren egoera ona: lur azpiko ur-masa batek duen egoera, ur horren egoera kuantitatiboa eta egoera kimikoa onak behintzat badirenean.

  9. – Lur azaleko uren egoera ona: lur azaleko ur-masa batek duen egoera, ur horren egoera ekologikoa eta egoera kimikoa onak behintzat balirenean.

  10. – Egoera ekologiko ona: 2000/60/EE Zuzentarauaren V. eranskineko xedapenetan definitzen diren baldintzak betetzen dituen lur azaleko ur-masa baten egoera.

  11. – Lur azpiko uren egoera kimiko ona: 2000/60/EE Zuzentarauaren V. eranskineko 2.3.2 taulan zehaztutako baldintza guztiak betetzen dituen lur azpiko ur-masaren egoera kimikoa.

  12. – Lur azaleko uren egoera kimiko ona: 2000/60/EE Zuzentarauko 4. artikuluko 1. paragrafoko a) idatz-zatian lur azaleko urentzako ezarritako ingurumen-helburuak betetzeko beharrezkoa den egoera kimikoa, hau da, lur azaleko ur-masa batean gai kutsatzaileen kontzentrazioa 2000/60/EE Zuzentarauko 16. artikuluko 7. paragrafoan eta IX. eranskinean aipatzen diren kopuruetara iristen ez denean gertatzen den egoera; era berean, aplikatu behar zaizkion ingurumen-kalitateko arauek ezarritako beste arauak ere bete beharko ditu ur-masa horrek, egoera kimiko onekoa dela esateko.

  13. – Gaitasun ekologiko ona: 2000/60/EE Zuzentarauaren V. eranskineko xedapenetan definitzen diren baldintzen arabera, asko eraldatuta dagoen edo artifiziala den ur-masa batek duen egoera.

  14. – Kutsadura: giza jardueraren ondorioz, zuzenean edo zeharka, kaltegarriak izan daitezkeen gaiak edo beroa atmosferan, uretan edo lurrean sartzea; gai horiek edo beroa kaltegarri izan daitezke giza osasunerako edo uretako ekosistemen kalitaterako, edo uretako ekosistemen menpeko lurreko ekosistemen kalitaterako; era berean, gaiok eta beroak kalte egin diezaiekete ondasun materialei edo kaltegarri edo oztopo izan daitezke ingurumenaz gozatzeko edo ingurumenaren beste erabilera zilegi batzuetarako.

  15. – Gai kutsatzailea: kutsatu ahal duen edozein gai; bereziki, 2000/60/EE Zuzentarauko VIII. eranskinean aipatutako gaiak.

  16. – Isurketen kontrolak: isurketetan muga jakin batzuk egotea eskatzen duten kontrolak, esate baterako gehienezko isurketa-balio bat jartzea, edo isurketa baten ondorioei, nolakotasunei edo beste ezaugarri batzuei mugak edo baldintzak jartzea, edo baita jarduerako baldintza batzuk jartzea ere isurketei.

  17. – Arro hidrografikoa: bertako azaleko jariatzea ur-laster, ibai eta, halakorik baldin badago, aintziretatik zehar bokale, estuario edo delta bakar baten bidez itsasoratzen deneko lur-eremua.

  18. – Demarkazio hidrografikoa: arro hidrografiko bakar batek edo elkarren ondoko hainbatek osatzen duten lehorreko eta itsasoko eremua, arro horiei lotutako lur azpiko urak, tartekoak eta itsasertzekoak barne.

  19. – Egoera kuantitatiboa: zuzenean edo zeharka egindako ur-ateratzeek lur azpiko ur-masa batean duten eragin-mailaren adierazpena.

  20. – Lur azpiko uren egoera: lur azpiko ur-masa baten egoeraren adierazpen orokorra, ur-masa horren egoera kuantitatiboaren eta egoera kimikoaren baliorik txarrena oinarri hartuta.

  21. – Lur azaleko uren egoera: lur azaleko ur-masa baten egoeraren adierazpen orokorra, ur-masa horren egoera ekologikoaren eta egoera kimikoaren baliorik txarrena oinarri hartuta.

  22. – Egoera ekologikoa: lur azaleko urei loturiko uretako ekosistemen egituraren kalitatearen eta funtzionamenduaren adierazpena, 2000/60/EE Zuzentarauko V. eranskinean esaten denaren arabera sailkatua.

  23. – Uraren goi-horniketako instalazioak: ura hartu, atera, eraman, erregulatu, edateko on bihurtu eta biltegiratzeko beharrezkoak diren instalazioak, hain zuzen ere toki-erakundeek behe-horniketako sareen buruko ur-biltegietan edo lotura-puntuetan ura izan dezaten beharrezkoak direnak.

  24. – Goi-saneamenduko instalazioak: toki-erakundeen behe-saneamenduko instalazioak osatzen dituzten estolda-sareetatik datozen hondakin-urak bideratu, ponpatu, tratatu, araztu eta isurtzeko erabiltzen direnak.

  25. – Aintzira: lur azaleko ur-masa kontinental geldia.

  26. – Ur-masa artifiziala: gizakiaren jarduerak sortutako lur azaleko ur-masa.

  27. – Asko eraldatutako ur-masa: lur azaleko ur-masa, gizakiaren jarduerak eragindako aldaketa fisikoen ondorioz bere nolakotasunean aldaketa nabarmenak izan dituena eta 2000/60/EE Zuzentarauko II. eranskinean esaten denaren arabera halakotzat jo dena.

  28. – Lur azpiko ur-masa: lur azpiko ur-masa jakin bat, beste ur-masetatik erabat bereizia eta akuifero bakar batean edo gehiagotan dagoena.

  29. – Lur azaleko ur-masa: lur azaleko uren multzo bereizi eta nabarmena, esate baterako aintzira bat, urtegi bat, ur-laster bat, ibai edo ubide bat, ur-laster, ibai edo ubide baten zati bat, tarteko ur batzuk edo itsasertzeko uren zati bat.

  30. – Ur-masa: lur azaleko edo lur azpiko uren, ur kontinentalen, tartekoen edo itsasertzekoen edozein multzo edo kopuru, betiere kontzeptu horiek guztiak 2000/60/EE Zuzentarauan ematen diren definizioen arabera hartuta.

  31. – Obra hidraulikoa: halakotzat hartzen dira ur-masak, horien ingurua eta horiei lotuta dauden ekosistemak lehengoratzeko eta horien guztien egoera ekologiko ona lortzeko egindako lanak; ura hartu, atera, gatzgabetu, gordeta eduki, erregulatu, bideratu, kontrolatu eta aprobetxatzeko egindako eraikuntzak nahiz erabilitako uren saneamendurako, urok arazteko, tratatzeko eta berriz erabiltzeko moduan uzteko egindakoak (ondasun higiezinak); akuiferoak modu artifizialean berriz betetzeko egindako lanak, ibai-ibilguetako lanak, ur-lasterrak egokitzeko egindakoak eta uraldietatik babesteko egindakoak; eta, horiekin batera, obra hidraulikotzat hartzen dira uraren jabari publikoa babesteko beharrezkoak diren lanak ere.

  32. – Lur azpiko ur-kopuru erabilgarria: lur azpiko uren masa osoa berriz erabat kargatzeko tasaren urte arteko batez besteko balioa ken lur azpiko ur horiei lotuta dauden lur azaleko uren kalitate ekologikoa lortu ahal izateko behar den batez besteko urte arteko ur-emaria, ur horien guztien egoera ekologikoak nabarmen behera egin ez dezan eta ur horiei lotuta dauden lurreko ekosistemetan kalte nabarmenik gerta ez dadin.

  33. – Ibaia: gehienbat lur azalaren gainetik doan ur-masa kontinentala, baina ibilbidearen zati batean lur azpitik ere joan daitekeena.

  34. – Urarekin zerikusia duten zerbitzuak: etxebizitzen, erakunde publikoen edo edozein jarduera ekonomikoren onura bilatzen duten zerbitzu guztiak, baldin eta zerbitzuak hauek badira:

    1. Lur azaleko edo lur azpiko urak atera, presatu, biltegiratu, tratatu eta banatzea.

    2. Gero lur azaleko uretara isurtzen diren hondakin-urak jaso eta araztea.

  35. – Azpiarroa: bertako lur azaleko jariatzea ur-laster, ibai eta, halakorik baldin badago, aintziretatik zehar ur puntu jakin batera (gehienetan aintziraren bat edo ibaien elkargune bat) bideratzen deneko lur-eremua.

  36. – Gai arriskutsuak: toxikoak eta iraunkorrak izan eta bioakumulazioa eragin dezaketen gaiak edo gai multzoak, eta baita maila bereko arriskua sor dezaketen beste gai batzuk edo gai multzo batzuk ere.

  37. – Lehentasunezko gaiak: 2000/60/EE Zuzentarauko 16. artikuluaren 2. paragrafoan esaten denaren arabera identifikatutako gaiak, hain zuzen ere zuzentarau horren berorren X. eranskinean zerrendatuta daudenak; gai horien artean sartzen dira lehentasunezko gai arriskutsuak, hau da, 2000/60/EE Zuzentarauko 16. artikuluaren 3 eta 6. paragrafoetan identifikatzen direnak, eta horien kasuan 16. artikulu horretako bertako 1 eta 8. paragrafoetan aipatzen diren neurriak hartu beharko dira.

  38. – Gehienezko isurketa-balioak: epe jakin batean edo epe batzuetan halako balio bat gainditu ezin duen isurgai-masa –parametro zehatzen baten bidez adierazia–, isurgai-kontzentrazioa eta/edo -maila; era berean, gehienezko isurketa-balioak ezar daitezke gai jakin batzuen multzo, familia edo kategorietarako ere.

    Gehienezko isurketa-balioak isurgaiak instalaziotik irteten diren lekuan aplikatuko dira, eta, balio horiek zehazteko, ez dira kontuan hartuko gerta litezkeen diluzioak. Uretara zeharka egiten diren isurketen kasuan, eta dena delako instalazioaren gehienezko isurketa-balioak zehazteko orduan, posible izango da hondakin-uren araztegi batek izan dezakeen eragina kontuan hartzea, baldin eta bermatzen bada ingurumena maila berean babestuko dela eta ingurumenean kutsadura-maila handiagorik ez duela sortuko.

  39. – Hezeguneak: padurak, gune zingiratsuak edo putzuz betetzen direnak, lokatz- edo zohikatz-guneak; naturalak edo artifizialak izan daitezke, iraunkorrak edo aldi batekoak, ur-jario gelditu, moteldu edo lasterrekoak eta ur geza, gazi edo gazikarakoak (gatz-edukia edozein dela ere); era berean, hezegunetzat hartuko dira itsasbeheran gehienez bost metro sakon diren itsas ureko guneak.

  40. – Emari ekologikoa edo ingurumen-emaria: uretako ekosistemen funtzionamendua, osagaiak eta egitura egoera naturalean mantentzeko gai den emaria edo, hala badagokio, ur-baliabidearen bolumena.

Lege honetan aipatzen diren gaietan, administrazio publikoen jarduna ondorengo printzipioen araberakoa izango da:

  1. Demarkazio hidrografikoak kudeatzerakoan eta horien plangintza egiterakoan, kudeaketaren eta plangintzaren batasuna errespetatzea.

  2. Tratamendu eta plangintza integrala, uraren ekonomia, baliabidearen iraunkortasuna, uraren egoeraren kontrola eta uraren erabilera arrazionala.

  3. Koordinazioa, administrazioen arteko kooperazioa, gardentasuna eta uraren inguruko politika zehaztu eta ezartzerakoan erakunde eta pertsona erabiltzaileek ere parte hartzea.

  4. Uraren kudeaketa publikoa bateragarria izatea lurraldearen antolamenduarekin eta ingurumena kontserbatu, babestu eta lehengoratzearekin.

  5. Eraginkortasunez eskaintzea horniketako, saneamenduko eta arazketako zerbitzu publikoak, betiere lehenengo helburutzat horniketa unibertsala hartuta.

  6. Solidaritatea, erantzukizuna eta erabiltzaileak uraren kudeaketak eta erabilerak eragindako kostuak ordaintzea.

  7. Uraren inguruko informazioa herritar guztiek eskuratu ahal izatea, eta bereziki isurketei eta ur-masen egoerari buruzko informazioa jaso ahal izatea.

  8. Urak eragindako uholde eta hondamendiei aurrea hartzeko politika.

  9. Ura merkatuko legeetatik eta salerosketa asketik kanpora dagoen ondasun publikotzat hartzen duen politika.

Lege honetan aipatzen direnetarako, Euskal Autonomia Erkidegoa honela dago banatuta:

  1. Barneko arro hidrografikoak: Asua, Barbadun, Butron, Estepona, Galindo, Gobelas, Oka, Lea, Artibai, Deba, Oiartzun eta Urola.

  2. Erkidego arteko arro hidrografikoak: Karrantza, Aguera, Ibaizabal, Oria, Urumea, Bidasoa, Ebro, Puron, Omezillo, Baia, Zadorra, Arakil, Inglares eta Ega.

Uraren Euskal Agentzia sortzen da. Zuzenbide pribatuko erakunde publikoa izango da, nortasun juridiko propioa izango du, eta jarduteko erabateko gaitasuna bere eginkizunak betetzeko. Eusko Jaurlaritzan ingurumenaren arloko eskumenak dituen sailari atxikirik egongo da, eta lege honetan eta bere estatutuan xedatutakoaren arabera jardungo du; estatutu hori Eusko Jaurlaritzaren dekretu baten bidez onartuko da, ingurumenaren arloko eskumenak dituen sailak proposaturik.

  1. – Uraren Euskal Agentzia azaroaren 26ko 30/1992 Legeari, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearenari, lotuko zaio bere jardunean, administrazioaren ahalak erabiltzen dituenean, eta uraren arloan indarrean diren arauei, lege honi eta aipatutako araudiaren garapeneko xedapenei. Bere gainerako jardunetan Zuzenbide pribatuari lotuko zaio.

  2. – Honako hauek dira, bereziki, agentziaren administrazio-izaerako egintzak:

    1. Jabari publiko hidraulikoaren antolamendu- eta kudeaketa-egintzak.

    2. Zehatzeko ahalaz baliatuz emandako egintzak.

    3. Uraren arloan indarrean dagoen legeriak ezarritako zergak kudeatzeko, kitatzeko, ikuskatzeko eta biltzeko egintzak.

    4. Agentziak beste organo eta erakundeekin dituen eta ahal publikoak erabiltzea dakarten harremanetatik sortutako egintzak.

  3. – Uraren Euskal Agentziak indarrean dagoen Zuzenbide publikoa bete beharko du arlo hauetan: zergak, aurrekontuaren erregimena, kontrol ekonomikoa, ondarea eta kontratazioa.

  4. – Uraren Euskal Agentziaren erabakien aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio ingurumenaren arloko eskumenak dituen sailaren buruari. Zerga-egintzen aurka, nahi izanez gero, berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango da, errekurritutako egintza eman zuen organoaren aurrean. Berraztertze-errekurtsoaren ebazpenaren edota, jarri ez bada, egintzaren beraren aurka, Euskadiko Ekonomia-Arduralaritzako Epaitegian erreklamazioa aurkeztu ahal izango da, epaitegi hori arautzen duten xedapenekin bat etorriz.

  5. – Auzibidean jardun beharra badago, Uraren Euskal Agentziako zerbitzuen eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko zerbitzu juridikoen ardura izango da agentzia ordezkatzea eta defendatzea, arauetan xedaturik daukatenaren arabera.

Uraren Euskal Agentziak eginkizun hauek ditu:

  1. Lege honetan plangintza hidrologikorako aurreikusitako tresnak prestatu eta Jaurlaritzari bidaltzea, eskumena duten erakundeetan agiri horiek onartu, aldatu edo izapidetzeko.

  2. Estatuko plangintza hidrologikoan parte hartzea, erkidego arteko arro hidrologikoen kasuan, gaia arautzen duen araudiarekin bat etorriz.

  3. Jabari publiko hidraulikoa babesteko egin beharrekoak egitea, bereziki administrazioaren emakida eta baimenak ematea eta jabari publiko hidraulikoaren araudiarekin bat ez datorren arau-hausterik gertatzen den edo ez zaindu eta ikuskatzea.

  4. Bere jardunaren arloei dagozkien xedapen orokorren proiektuak egitea eta Euskal Autonomia Erkidegoko agintari eskudunei helaraztea.

  5. Estatuko Administrazioak eskualdatutako, eskuordetutako edo beraren ardurapean jarritako eskumenak.

  6. Interes orokorreko obra hidraulikoak.

  7. Uren Erregistro Nagusiaren antolamendu eta funtzionamendua.

  8. Gune Babestuen Erregistroaren antolamendu eta funtzionamendua.

  9. Indarrean dagoen araudiaren arabera ezarri beharreko kanon eta zergei buruzko azterketa eta txostena egitea.

  10. Uraren arloan indarrean dagoen legeriak ezarritako zergak kudeatu, kitatu, ikuskatu eta biltzea.

  11. Hasierako onarpenaren ondoren, plan orokor, arau subsidiario, plan partzial eta plan bereziei buruzko txostena egitea. Txosten hori loteslea izango da, eta udal-plangintzaren eta jabari publiko hidraulikoaren babesaren eta erabileraren arteko harremana izango du gai bakarra, arloari zein ingurumenari dagozkion arrazoiengatik aplikatzekoak diren beste legeek xedatzen dutena gorabehera. Bi hilabeteko epean eman eta jakinarazten ez bada, dagokion plan edo araua ontzat ematen dela joko da.

  12. Hasierako onarpena baino lehen, plan orokor, arau subsidiario, plan partzial eta plan bereziei buruzko txostena egitea. Txosten hori loteslea izango da, eta Euskal Autonomia Erkidegoko interes orokorreko obren eta udal-plangintzaren arteko harremana izango du gai bakarra, arloari zein ingurumenari dagozkion arrazoiengatik aplikatzekoak diren beste legeek xedatzen dutena gorabehera. Bi hilabeteko epean eman eta jakinarazten ez bada, dagokion plan edo araua ontzat ematen dela joko da.

  1. Uholdeak egon daitezkeen guneetan erabilera-mugak jartzeko proposatzea Jaurlaritzari, baldin eta pertsonen eta ondasunen segurtasuna bermatzeko beharrezkoa izan daitekeela pentsatzen bada.

  2. Lehorretik itsasora isurketak egiteko baimena ematea.

  1. Lehor eta itsas zorra dagoen guneei dagokienez, baimenak ematea eta gune horiek zaintzea, ikuskatzea eta horietan izandako arau-hausteak zehatzea.

  2. Bere eskumeneko arloekin zerikusia duten dirulaguntzak ematea.

  3. Lege eta erregelamenduek agentziari jarritako gainerakoak, bereziki urez hornitzearekin, saneamenduarekin eta ureztatzearekin zerikusia duten arloetan, eta baita kudeaketa-organoak eta erabiltzaileen elkarteak kontrolatzearekin zerikusia dutenetan ere; esandakoez gainera, emango dizkioten gainerakoak ere bai.

  4. Arloko eskumenak dituzten administrazioekin koordinatuta, jabari publiko hidraulikoaren babes eta kontserbazioa bermatzea.

  1. – Uraren Euskal Agentziako lanpostuak horretarako kontratatutako langileek eta Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoetako langileek beteko dituzte, betiere lanpostu bakoitzak izango dituen eginkizunen izaeraren arabera.

  2. – Uraren Euskal Agentzian aritzeko kontratatutako langileak Lan Zuzenbidearen menpe egongo dira.

  3. – Ahal publikoez baliatzeko aukera izango duten lanpostuak funtzionarioek bete beharko dituzte, eta langile horiek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorreko funtzio publikoa arautzen duten arauak bete beharko dituzte.

  4. – Uraren Euskal Agentziaren esku dago lanpostuak betetzeko sistema erabakitzea, baldintzak eta hautaproben ezaugarriak zehaztea nahiz lanpostuak betetzeko eta lanbide-promozioko prozeduretarako deiak egitea eta prozedura horiek kudeatzea eta ebaztea, betiere meritu- eta gaitasun-printzipioekin bat etorriz.

Uraren Euskal Agentziak honako ondasun eta baliabide hauek izango ditu bere eginkizunak betetzeko:

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan urtero zehaztuko den kopurua.

  2. Dirulaguntzak, Estatuaren edo foru-administrazioen eta toki-administrazioen ekarpenak eta agentziaren alde egindako donazioak.

  3. Bere jardunak ematen dizkion diru-sarrerak, ohikoak nahiz ohiz kanpokoak.

  4. Hala badagokio, eta Euskadiren ondarea arautzen duen legeriaren arabera bere ondarea osatzen duten ondasun eta balioak, eta horien fruitu eta errentak.

  5. Uraren arloko zergen bilketari dagozkion diru-sarrerak.

  6. Zehapenen ondorioz eskuratutako diru-sarrerak.

  7. Jabari publiko hidraulikoari eragindako kalte-galerengatik ezarritako ordainak, jabari horretako uren zaintza agentziaren ardura bada, edo agentziaren ondasunei nahiz berari atxikitakoei eragindako kalte-galerengatik ezarritakoak.

  8. Beste edozein baliabide, legez berari eman daitekeena baldin bada.

Uraren Euskal Agentziak urtero-urtero aurrekontu-aurreproiektua egin eta onartu beharko du. Gero Eusko Jaurlaritzari bidali beharko dio, hark, behar bezain ondo bereizita, Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan txerta dezan, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu-erregimena arautzen duten legeen arabera.

  1. – Uraren Euskal Agentziak honako organo hauek izango ditu gobernu-, kudeaketa- eta aholkularitza-lanetarako: Erabiltzaileen Batzarra, Administrazio Kontseilua, Zuzendaritza, Euskal Autonomia Erkidegoko Uraren Kontseilua eta erakundearen estatutuen arabera finkatuko diren gainerakoak.

  2. – Eusko Jaurlaritzak onartuko ditu, dekretu bidez, agentziaren estatutuak, eta horiek izango dira agentziaren antolaketa eta funtzionamenduko araubidea bideratzen dituen oinarria.

  3. – Dekretu bidez, kudeaketa eta aholkularitzako beste organo batzuk ere sortu ahal izango dira, beste batzuei ere parte hartzeko bidea eskainiko dietenak, bereziki erakunde eta pertsona erabiltzaileei, urtegi-husteei eta indarrean dagoen araudian eta arau hau garatzeko egindakoan adierazitako beste gai batzuei eragiten dieten arloetan.

  4. – Erabiltzaileen Batzarra agentziaren parte hartzeko organoa da, eta, Legebiltzarrak hautatutako bi kidez gainera, Euskadiko Administrazio autonomoaren ordezkariak, uraren arloko eskumenak dituzten administrazioenak eta erabiltzaileen elkarteenak izango ditu kide. Osaera erregelamendu bidez zehaztuko da, baina erabiltzaileek kide guztien herena baino txikiagoa izango ez den ordezkari-kopurua izango dutela bermatu beharko da. Erabiltzaileen Batzarreko lehendakaria ingurumenaren arloko eskumenak dituen sailaren burua izango da (edo horrek izendatutako ordezkoa), eta kalitateko botoa izango du.

    Erabiltzaileen batzarreko gai-zerrendan berariaz udal batean edo udal-talde batean eragina duten gaiak sartzen direnean, deitu egingo zaio alkateari edo alkate interesdunen ordezkariari. Pertsona hori edo horiek, berek izendatutako norbait lagun dutela, deitzeko bidea eman duen gaia aztertzen den bitartean bakarrik izan ahalko dira batzarrean, eta hitz egiteko aukera izango dute, baina ez botoa emateko.

  5. – Administrazio Kontseilua agentziaren gobernu-organoa da, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ordezkariak eta lurralde historikoetako foru-aldundienak izango ditu kide, bi aldeek kide kopuru dutela. Osaera erregelamendu bidez zehaztuko da, baina lurralde historiko bakoitzak gutxienez ordezkari bat izango duela bermatu beharko da. Administrazio Kontseiluko lehendakaria ingurumenaren arloko eskumenak dituen sailaren burua izango da (edo horrek izendatutako ordezkoa), eta kalitateko botoa izango du.

  6. – Agentziako Zuzendaritza agentzia kudeatu eta ordezkatzen duen organo betearazlea da. Zuzendaria Eusko Jaurlaritzak izendatuko du, ingurumenaren arloko eskumenak dituen sailaren buruak proposatuta, Administrazio Kontseiluaren iritzia entzun ostean. Uraren Euskal Agentziako zuzendaria goi-kargua izango da; aurretik eginkizun publikoren bat betetzen bazuen, zerbitzu berezietan geratuko da, eta Autonomia Erkidegoko Administrazioko goi-karguen bateraezintasun-sistemaren pean egongo da.

  7. – Euskal Autonomia Erkidegoko Uraren Kontseilua agentziak parte-hartzearen bidez eztabaidarako eta aholku emateko duen organoa da, eta honako ordezkari hauek izango ditu kide: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ordezkariak, foru-aldundienak, toki-erakundeenak, Estatuarenak, erabiltzaileenak eta natura babesteko elkarteenak. Osaera erregelamendu bidez zehaztuko da, baina erabiltzaileen ordezkariak kide guztien herena baino gutxiago ez direla izango bermatu beharko da. Uraren Kontseiluko lehendakaria ingurumenaren arloko eskumenak dituen sailaren burua izango da (edo pertsona horrek izendatutako ordezkoa), eta kalitateko botoa izango du.

  8. – Oso-osorik Euskal Autonomia Erkidegoan dauden arroetako urei dagozkien ustiapenen titular diren erabiltzaileen elkarteak, administratiboki, agentziari atxikita geratuko dira, eta agentziak eramango ditu aurrera arroko erakundeari indarrean dagoen legeriaren arabera dagozkion eginkizun eta eskumen guztiak.

Eginkizun eta eskubide hauek izango ditu Erabiltzaileen Batzarrak:

  1. Ingurumenaren arloko eskumenak dituen sailaren bidez, Euskadiko demarkazio hidrografikoko plangintza hidrologikoa eta plangintza horren aldaketak proposatzea Jaurlaritzari, onartu edo izapideak egin ditzan, dituen eskumenen arabera.

  2. Agentziaren jarduera-plana egitea.

  3. Gehiegi ustiatutako akuiferoak zein diren adieraztea eta babes-perimetroak zehaztea.

  4. Agentziako zuzendaria nor izango den aldez aurretik jakitea.

  5. Euskadiko demarkazio hidrografikoan, erabiltzaileen eta ureztatzaileen elkarteen ordenantza eta estatutuak onartzea.

  6. Legeek edo agentziaren estatutuek ematen dizkioten gainerako eginkizunak aurrera eramatea.

  7. Uraren erabileraren tarifen erregelamenduari buruzko txostena egitea; txosten hori loteslea izango da.

  8. Agentziako langile-zerrenda onartzea.

  9. Zehatzeko ahala erabiltzea arau-hauste oso larrien kasuan.

Administrazio Kontseiluak, eginkizun hauek izango ditu, besteak beste:

  1. Euskadiko demarkazio hidrografikoko plangintza hidrologikoaren proposamena egitea, baita plangintza horren aldaketena ere.

  2. Euskal Autonomia Erkidegoak dituen proposamen edo iradokizunak egitea, legeak Estatuko plangintza hidrologikoan parte hartzeko aurreikusten dituen gaietan.

  3. Ingurumenaren arloko eskumenak dituen sailaren bidez, interes orokorreko azpiegiturak zeintzuk izango diren proposatzea Jaurlaritzari, onar ditzan.

  4. Ingurumenaren arloko eskumenak dituen sailaren bidez, horniketa-, saneamendu- eta arazketa-zerbitzuen eta ureztatzearen araubide juridikoa Jaurlaritzari proposatzea, onar dezan.

  5. Agentziaren aurrekontuaren aurreproiektua onartzea.

  6. Eraikuntza-proiektuak behin betiko onartzea, eta agentziak zein zerbitzu eskainiko dituen erabakitzea.

  7. Plan orokor, arau subsidiario, plan partzial eta plan bereziei buruzko txostenak egitea, 7. artikuluko k) eta l) idatz-zatietan ezarritakoarekin bat etorriz.

  8. Legeek edo agentziaren estatutuek ematen dizkioten gainerako eginkizunak, baita, agentziaren eginkizunen artean agertuarren, agentziako beste inolako organori eman ez zaizkionak ere.

  9. Aldian-aldian bere jardueraren berri ematea Erabiltzaileen Batzarrari.

Euskal Autonomia Erkidegoko Uraren Kontseiluak eginkizun hauek izango ditu, besteak beste:

  1. Urarekin zerikusia duten arloetan aholkularitza ematea eta jarduteko proposamenak egitea.

  2. Plangintza eta programazio hidrologikoen eta horiek berrikustearen inguruko txostenak egitea, nahitaez.

  3. Kontu hidrologikoekin zerikusia duten xedapen orokorren proiektuei buruzko txostenak egitea, nahitaez.

  4. Gehiegi ustiatutako akuiferoak zein diren adierazteko eta babes perimetroak zehazteko espedienteei buruzko txostenak egitea, nahitaez.

  5. Agentziaren estatutuek eman diezazkioketen beste eginkizun batzuk.

Gutxienez, eginkizun hauek izango ditu:

  1. Administrazio Kontseiluaren erabakiak betearaztea.

  2. Ura eta jabari publiko hidraulikoa erabili eta ustiatzeko emakida eta baimenak ematea, baita hondakin-urak isurtzeko emakida edo baimenak ere, agentziaren eskumenekoak diren kasuetan.

  3. Agentziari dagokion jabari publikoaren araubide fiskala ezartzea.

  4. Zehatzeko ahalaz baliatzea arau-hauste arin eta larrietan, eta, egin beharrekoa baldin bada, jurisdikzio penalera espedienteak igortzea.

  5. Euskadiren Ondarearen Legearen arabera agentziari legozkiokeen eskumenak erabiltzea, berariaz beste organoren bati egotzita ez badaude.

  6. Urtero Administrazio Kontseiluari honako hauek aurkeztea: jarduera-, inbertsio- eta finantziazio-programen proposamenak, balantzeak eta urteko txostena.

  7. Uren Erregistro Nagusia antolatu eta kudeatzea.

  8. Gune Babestuen Erregistroa antolatu eta kudeatzea.

  9. Agentziaren aurrekontu-kredituen kontura egin beharreko gastuetarako baimena ematea, betiere agentziaren estatutuetan aipatzen diren mugen barruan.

  10. Agentziako langile eta zerbitzuen goi-zuzendaritza egitea.

  11. Agentziako langile-zerrenda proposatzea Administrazio Kontseiluari.

  12. Kontratazio-organo bati dagozkion eginkizunak betetzea.

  1. Administrazio Kontseiluak beraren esku utzitako gainerakoak.

Jarduera publikoak, lur azaleko urak babesterakoan, helburu hauek izango ditu:

  1. Lur azaleko ur-masa guztien egoeraren andeatzeari aurrea hartzea.

  2. Egoera onean dagoen uraren behar besteko horniketa bermatzea, ur horretaz modu iraunkorrean baliatuta; horretarako, baliabide hidrikoak epe luzerako babestea hartuko da oinarri.

  3. Lur azaleko ur-masa guztiak babestu, hobetu eta beren onera ekartzea, ur artifizial eta asko eraldatutakoen kasuan aplikatu beharrekoa aplikatuta betiere, horrela 2015eko abenduaren 31 baino lehen egoera ekologiko ona lortzeko.

  4. Ur-masa artifizial eta asko eraldatutako guztiak babestu eta hobetzea, lur azaleko ur horiek 2015eko abenduaren 31 baino lehen gaitasun ekologiko ona eta egoera kimiko ona izan dezaten.

  5. Lehentasunezko gaiek eragindako kutsadura progresiboki murriztea, eta lehentasunezko gai arriskutsuen isurtze, igortze edo galtzeak etetea edo mailaz maila desagerraraztea.

  6. Lurraz edo baliabide naturalez baliatzerakoan, ur-masak eta uretako ekosistemak errespetatzen dituzten jokaerak bultzatzea.

  7. Uholdeen eta lehorteen ondorio kaltegarriak arintzea.

  8. Euskadiko ingurumena babesteko araudian ezarritako helburuak betetzea.

Jarduera publikoak, lur azpiko urak babesterakoan, helburu hauek izango ditu:

  1. Lur azpiko uretara gai kutsatzaileak iristea saihestea edo kopurua murriztea, eta lur azpiko ur-masa guztien egoeraren andeatzea saihestea.

  2. Lur azpiko ur-masa guztiak babestu, hobetu eta berenonera ekartzea, eta lur azpitik ateratzen den uraren eta sartzen denaren artean oreka bermatzea, 2015eko abenduaren 31rako lur azpiko uren egoera ona izatea lortzeko.

  3. Lurraz edo baliabide naturalez baliatzerakoan, ur-masak eta uretako ekosistemak errespetatzen dituzten jokaerak bultzatzea.

  4. Edozein gai kutsatzaileren kontzentrazioak gizakiaren jardunaren eraginez gora egiteko joera nabarmen eta etengabea duela ikusten baldin bada, joera hori alderantzikatzea, lur azpiko uren kutsadura progresiboki gutxiagotzeko.

  1. – Lur azaleko ur-masa bat artifizial edo asko eraldatutzat jo ahal izango da baldin eta ur-masa horren egoera ekologikoa ona izatera iristeko beraren ezaugarri hidromorfologikoetan egin beharreko aldaketek eragin kaltegarri nabarmena badute honako hauetan:

    1. Inguruan (ingurua modu zabalean ulertuta).

    2. Nabigazioan, horren barruan portuetako instalazioak direla, edo aisialdiko jardueretan.

    3. Ura biltegiratuz bermatu nahi diren jardueretan, hau da, edateko urez hornitu, energia sortu edo ureztatzeko jardueretan.

    4. Uraren erregulazioan, uholdeen aurkako babesean, lurren drainaduran, edo

    5. Gizakiak aurrera daramatzan eta orobat garrantzitsuak diren beste jarduera iraunkor batzuetan.

  2. – Plan hidrologikoetan lur azaleko urak ur artifizial edo asko eraldatutako ur-masatzat joko dira (horretarako arrazoiak emanda), honako egoera honetan baldin badaude: ur-masaren ezaugarri artifizial edo eraldatuen onurak ezin baldin badira lortu, ingurumenaren ikuspegitik nabarmen aukera hobea den beste bideren baten bidez, zentzuzko modu batean, dela aukera teknikoen ondorioz edo dela kostuak neurriz gaindikoak direlako.

  1. – Aurreko artikuluetan ezarritako helburuetako bat baino gehiago direnean ur-masa jakin bati buruzkoak, helbururik zorrotzena bete beharko da.

  2. – Ingurumen-helburuak lortzeko jarritako epeak luzatu egin ahal izango dira, baldin eta eragindako ur-masa horren egoera andeatzen ez bada edo ondoren aipatzen diren baldintza guztiak betetzen badira:

    1. Eskumena duen administrazio hidraulikoak erabakitzea ur-masetan hobetu beharreko guztia ezin dela hobetu, zentzuz jardunda, 2000/60/EE Zuzentarauko 4.1 artikuluan ezarritako epean, ondoren aipatzen den arrazoiren batengatik behintzat:

      1. Dauden baliabide teknikoak egonda, lortu nahi diren hobekuntza guztiak lortzeko, hasieran jarritako epeak luzatu beharra egotea nahitaez.

      2. Ezarritako epean hobekuntza horiek guztiak lortzea oso garestia izatea, neurriz gaindikoa.

      3. Ezarritako epean, baldintza naturalek aukerarik ez ematea ur-masen egoera hobetzeko.

    2. Epearen luzapena eta horretarako izan diren arrazoiak zehazki jasotzea eta azaltzea kasuan kasuko plangintza hidrologikoko agirian.

    3. Luzapenik izatekotan, gehienez ere bi aldiz berrikusi ahal izatea kasuan kasuko plangintza hidrologikoko agiria, non eta baldintza naturalen ezaugarri bereziengatik helburuak ezin diren lortu ezarritako epeetan.

    4. Plangintza hidrologikoko agirietan laburbilduta agertzea zer-nolako neurriak diren derrigorrezkoak ur-masak progresiboki, eta luzatutako epearen barruan, eskatzen den egoerara iristeko; horrekin batera, neurri horiek indarrean jartzeko izandako atzerapen nabarmenen arrazoiak zein diren ere zehaztea, bai eta neurri horiek ezartzeko zein epe aurreikusi diren ere. Demarkazioko plan hidrologikoa berrikusiko duten agirietan, neurriak zenbateraino betearazi diren erakusten duen azterlan bat eta hartutako bestelako neurrien laburpen bat jasoko dira.

  3. – Indarrean dagoen legerian ezarritako ingurumen-helburuak apalagoak lortzen ahalegintzea zuritu daiteke, ur-masa jakin batzuei dagokienez, jarri ziren helburuak lortzea ezinezkoa baldin bada edo horren kostua neurriz gaindikoa baldin bada, giza jardueraren eraginaren ondorioz edo ur-masa horien egoera naturalaren eraginez, eta horrekin batera baldintza hauek ere betetzen badira:

    1. Gorago aipatutako giza jarduera horrek betetzen dituen premia sozioekonomiko eta ekologikoak ezin lortu izatea ekologikoki nabarmen hobeak diren beste bide batzuetatik, neurriz gaindiko kosturik gabe.

    2. Honako hauek bermatzea erabat:

      1. Lur azaleko urei dagokienez: posible den egoera ekologiko eta kimiko onena izatea, betiere kontuan izanda zentzuzko jarduera baten barruan ezin saihestu izan diren ondorioak, dela giza jardueraren edo kutsaduraren ezaugarriengatik.

      2. Lur azpiko urei dagokienez: egoera onean ahalik eta aldaketa gutxien egitea, betiere kontuan izanda zentzuzko jarduera baten barruan ezin saihestu izan diren ondorioak, dela giza jardueraren edo kutsaduraren ezaugarriengatik.

      3. Eragindako ur-masaren ezaugarrietan gerora andeatzerik ez gertatzea.

      4. Ingurumen-helburu arinagoak ezartzea eta hori egiteko arrazoiak demarkazioko plan hidrologikoan jasota egotea berariaz, eta helburu horiek sei urtean behin berrikustea.

Ur-masen egoera aldi batez andeatu egiten baldin bada, dela naturako gertakarien eraginez edo ezinbestez, bereziki uholde larrien edo lehorte luzeen kariaz, edo zentzuz jardunda ezin aurreikusi ziren istripuen ondoriozko inguruabarrengatik, honako hauek izango dira ingurumen-helburuak:

  1. Har daitezkeen neurri guztiak hartzea, egoera horrek andeatzen jarrai ez dezan eta lege honetan ezarritako helburuak beste ur-masa batzuetan lortzea arriskuan jar ez dadin, aipatutako inguruabarrek eragin ez dieten kasuetan.

  2. Demarkazioko plan hidrologikoan jasotzea zein baldintzatan jo ahal izango diren inguruabar horiek zentzuzko egoera batean ezin aurreikusizkotzat edo salbuespenezkotzat, eta horretarako adierazle egokiak jartzea.

  3. Neurrien programan jasotzea salbuespenezko inguruabar horien aurrean hartu beharreko neurriak, dena delako egoera desagertu eta gero ur-masaren kalitatearen berreskuratzea arriskuan ez jartzeko moduan.

  4. Salbuespenezkoak edo zentzuz jardunda ezin aurreikusizkoak ziren inguruabarrek eragindako ondorioak urtero berrikustea, eta, zentzuz jardunda posible izan bezain laster, har daitezkeen neurri guztiak hartzea urak dena delako gertakaria izan aurretik zuten egoerara itzuli ahal izateko.

  5. Demarkazioaren plan hidrologikoa hurrengo berrikusten denean, aipatutako inguruabar horiek eragindako ondorioei eta hartutako edo hartuko diren neurriei buruzko laburpen bat jasotzea, betiere agindu honetako a) eta d) idatz-zatietan esaten denarekin bat etorriz.

  1. – Administrazio publikoentzat ez da derrigorrezkoa izango ingurumen-helburuak lortzea, artikulu honetako 2. paragrafoan aipatzen diren baldintzak betetzeaz gainera ondorengo inguruabarretakoren bat ere baldin bada:

    1. Lur azpiko uren egoera ona, uren egoera ekologiko ona edo, bestela, gaitasun ekologiko ona lortzeko ezintasunaren arrazoia nahiz lur azpiko edo lur azaleko ur-masa baten andeatzea eragozteko ezintasunaren arrazoia uraren ezaugarri fisikoen eraldaketa berriak izatea (lur azaleko uren kasuan) edo ur-masen maila-aldaketak (lur azpiko uren kasuan), edo

    2. Lur azpiko ur-masa bat egoera bikainetik egoera onera igaro bada, andeatze horren arrazoia gizakiak garapen iraunkorraren barruan aurrera eramandako jarduera berriak izatea.

  2. – Aurreko paragrafoan esaten dena ezarri ahal izateko, ondorengo baldintzak bete beharko dira:

    1. Ur-masei eragindako kaltea arintzeko, har daitezkeen neurri guztiak hartzea.

    2. Demarkazioko plan hidrologikoan berariaz jasotzea eta azaltzea izandako eraldaketa edo aldaketen arrazoiak, eta helburuak sei urtean behin berrikustea.

    3. Eraldaketak edo aldaketak eragin dituzten arrazoiak maila jasoago bateko interes publikoak eragindakoak izatea eta/edo ingurumen-helburuen bidez ingurumenak eta gizarteak lortuko lituzketen baina lortuko ez dituzten onurak konpentsatuta geratzea eraldaketa edo aldaketa berriek giza osasunari, gizakien segurtasunari edo garapen iraunkorrari ekarriko dizkioten beste onura batzuei esker, eta

    4. Ur-masen eraldaketa edo aldaketa horien bitartez lortutako onurak ingurumen aldetik nabarmen hobeak diren beste bide batzuetatik lortzeko modurik ez egotea, bide horiek teknikoki bideraezinak direlako edo kostua neurriz gaindikoa delako.

  3. – Dena den, ingurumena babesteko neurrietan aurreko paragrafoetan aipatzen diren salbuespenak ezarri ahal izateko, ondorengo printzipioak errespetatu beharko dira:

    1. Salbuespen horiek ezartzeak modu iraunkorrean ez eragoztea edo arriskuan ez jartzea demarkazio hidrografiko bereko beste ur-masa batzuetan lege honen helburuak lortzeko aukera, eta, horrekin batera, ingurumenaren arloan Batasunean, Estatuan edo Autonomia Erkidegoan indarrean diren gainerako arauekin ere bat etortzea salbuespenok.

    2. Beharrezko neurriak hartzea xedapen berriek Batasuneko, Estatuko edo Autonomia Erkidegoko arauen babes-maila behintzat eman dezaten.

  1. – Euskadiko plangintza hidrologikoa plan eta programa hauen bidez gauzatuko da: Euskadiko Demarkazio Hidrografikoko Plan Hidrologikoa, neurrien programa eta plan eta programa xeheak.

  2. – Uraren Euskal Agentziak Estatuko Administrazioari dagokion plangintzan ere parte hartuko du, beste demarkazio hidrografiko batzuen arloan edo erkidego arteko arroei dagokienean, betiere indarrean dagoen ordenamendu juridikoak dioenaren arabera.

  1. – Euskadiko Demarkazio Hidrografikoko Plan Hidrologikoak uraren arloan indarrean dagoen legeria orokorrak unean-unean eskatzen dituenak jasoko ditu, eta baita honako hauek ere:

    1. Ur-masen eta horien inguruaren, gizakiak eragindako presioaren eta presio horrek haietan sortzen dituen ondorioen ezaugarriak, eta baita ingurune sozioekonomikoaren ezaugarriak eta horniketarako, saneamendurako eta uraldien kalteetatik babesteko gaur egun indarrean dauden sistemen ezaugarriak ere.

    2. Lur azpiko eta lur azaleko ur-baliabideen, horien erabilera-moduen eta erabiltzeko dauden aukeren ebaluazioa.

    3. Gaur egun dauden eta etorkizunean izango diren premiak zein diren identifikatzea, betiere kontuan izanda eskaria behar bezala kudeatu behar dela, ura berrerabili egin behar dela eta uraz baliatzeko moduak eraginkorra izan behar duela.

    4. Ur-masak eta horien inguruak babestu eta berreskuratzeko jarraibide eta proposamenak, eta urak ustiatu, isuri eta erabiltzeko arauak.

    5. Etorkizunera begira izan daitekeen aukera bat baino gehiago kontuan izanda, baliabideen eta eskariaren arteko balantzea eta beharrezkoak izango diren oinarrizko azpiegitura eta jardueren definizioa.

    6. Planaren azterketa ekonomikoa eta hori finantzatzeko bideak, kostu eta onuren azterketa abiatuta; kostuen artean ingurumen-kostuak ere sartuko dira, eta kostuak berreskuratzeko printzipioa ere bai.

  2. – Euskadiko Demarkazio Hidrografikoko Plan Hidrologikoa egiteko, erregelamenduz ezarritako prozedura bete beharko da; betiere, herritarrek –2000/60/EE Zuzentarauko 14. artikuluan xedatutakoaren arabera– aktiboki parte hartzeko aukera izango dutela bermatu beharko da, eta gaiak eragiten dien administrazio publikoek esku hartzeko aukera izango dutela.

  1. – Oinarrizko neurrien programa bat zehaztuko da Euskal Autonomia Erkidego osorako, hain zuzen ere lege honetako III. kapituluan ezarritako helburuak lortu ahal izateko.

  2. – Neurrien programak honako hauek finkatuko ditu:

    1. Ur-baliabideen zerrenda; horien kalitatea eta kopurua zenbatekoa den zehaztu beharko da.

    2. Uraren azterketa ekonomikoa, ondasun hori kudeatzeko zerbitzuen kostua berreskuratzeko asmoz egindakoa; kutsatzen duenak ordaindu egin behar duela dioen printzipioa betetzen dela bermatu beharko da. Azterketa ekonomikoa orokorrean eta sektoreka egingo da, eta sektoreon artean gutxienez etxebizitzena, industriarena eta nekazaritzakoa hartuko dira kontuan. Azterketa, bestalde, ingurumen-kostuak berreskuratzeko asmoz ere egingo da.

    3. Ura erregulatu eta kudeatzeko politiketan sentsibilizazioa eta prestakuntza lortzeko helburua duten ekimenak.

    4. Dauden arroetan egin beharreko obra hidraulikoak edo horniketa-, saneamendu- eta arazketa-zerbitzuak eskaintzeko egin beharrekoak. Jarduerak finantzatzeko dauden aurreikuspenak.

    5. Herriak urez hornitzeko modua.

    6. Ur-hartzeak eta isurketak kontrolatzeko tresnak.

    7. Ura aurreztearekin, ura erabiltzeko moduak optimizatzearekin eta erabilera horren eraginkortasuna hobetzearekin zerikusia duten neurriak.

    8. Dauden sektoreetako hondakin-uren saneamendu eta arazketa.

    9. Hondakin-uren araztegietatik datorren ura berriz erabiltzeari dagozkion araubide ekonomikoa eta kudeaketa.

    10. Araztegietan, bereziki hondakin-uren araztegietan, sortutako hondakinen erregulazioa eta kudeaketa.

    11. Euri-ura jasotzeko aurreikusitako sistema.

    12. Ur-emari ekologikoen araubide juridikoa.

    1. Uren kalitatea babestu eta hobetzeko politika.

    2. Ur-inguruneari lotutako ekosistemak babestu eta hobetzeko politika.

    1. Gune babestuen erregistroa ezartzea.

    2. Uholde eta hondamendien aurkako prebentzio- eta defentsa-neurriak, eta baita istripuz gertaturiko kutsatzeen ondorioen aurkakoak ere.

      III. kapituluan jasotako helburuak lortzeko hartu beharreko neurriak, batez ere 2000/60/EE Zuzentarauko VI. eranskinean jasotakoak.

  1. – Ur-masa, eremu geografiko, ekosistema edo ekonomia-arloren batean lege honetako III. kapituluko helburuak lortzeko hala komeni bada, Eusko Jaurlaritzak bere esku izango du plan edo programa hidrologiko xeheak egitea.

  2. – Aurreko artikuluan jartzen duena dena delako esparru edo arloan betetzeko hartu beharreko neurriak zehaztuko dituzte plan edo programa hidrologiko xeheek.

  1. – Eusko Jaurlaritzak onartuko ditu –bere eskumenen esparruan– bai neurrien programa bai plan edo programa hidrologiko xeheak, erregelamenduz zehaztutako prozedurei jarraiturik. Tartean diren administrazioen parte-hartzeari leku berezia eman beharko zaio prozedura horietan.

  2. – Urgentziagatik justifikatuta dagoenerako, neurrien programa eta plan edo programa hidrologiko xeheetara aurretiaz jaso gabeko hainbat jarduera edo obra biltzeko aukera eman behar du prozedurak, edo, kontrara, aurreikusitako beste batzuk gauzatu gabe uzteko aukera.

  3. – Era berean, lege honetan jasota datozen plangintza-tresnen aldaketa puntualik izapidetu behar bada, zein kasutan egin behar den eta hartarako prozedura erraztua ere zehaztu beharko da.

  1. – Lurralde-antolamenduaren esparruan, lege honetan aurreikusitako plangintza-tresnek lurraldearen arloko planek dituzten ondorioak izango dituzte. Tresna horiek sortzen Euskal Herriko Lurraldearen Antolamendurako Batzordeak parte hartu beharko du.

  2. – Ingurumenari buruzko eta natura babesteko legeetan zehazturik dagoenaren arabera, gune babestuak direnek izaera horrekintxe agertu behar dute plangintza hidrologikorako tresna guztietan.

  3. – Zenbait gune, arro edo arro-zati, akuifero edo ur-masa, dauzkaten ezaugarri naturalak eta interes ekologikoa direla-eta, babes berezikotzat jo ahal izango dira, ingurumenari buruzko eta natura babesteko legeriarekin bat etorriz. Plan hidrologikoetan gune horien sailkapena eta beren babeserako baldintza zehatzak jasoko dira.

  1. – Lege honetan aurreikusitako plangintza-tresnak onartzeak horietan jasotzen diren azterketak, ikerlanak, jarduerak, proiektuak eta obrak herri-onurakotzat deklaratzea ekarriko du.

  2. – Proiektu hidraulikoak betearazi beharrekoak dira proiektuok parte diren plana eta programa onartzen diren unetik. Onartzeak honakoak dakartza berekin: herri-onurakotzat jotzea, nahitaezko desjabetzerako ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu beharra, aldi baterako okupatzea eta zortasunak ezarri edo aldatzea. Herri-onurakotzat jotzea eta okupatu beharra proiektuaren zuinketak eta horren ondoren onar daitezkeen obren aldaketek ukitutako ondasun eta eskubideei buruzkoak ere badira.

  3. – Urgentziazko kasuetan burututako obra edo jarduketek, betiere Eusko Jaurlaritzak horrela onartu baditu Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolakuntzari buruzko Legearen 26.1.f artikuluarekin bat etorriz, berekin ekarriko dute bai beharrezko ondasun eta eskubideak herri-onurakotzat jotzea eta horiek okupatu beharra, aldi baterako desjabetu edo okupatzeko, eta bai ondasun eta eskubide horiek urgentziaz okupatu beharra.

  1. – Debekaturik dago ur kontinentalak (lur azalekoak nahiz lur azpikoak), tarteko urak eta itsasertzeko urak, haiei loturiko ekosistemak eta haien inguruak zuzenean zein zeharka kutsa edo andea ditzakeen jarduera edo erabilera oro, eta, bereziki, debekaturik dago inolako hondakin-urik edo hondakin-produkturik botatzea, zuzenean nahiz zeharka (eta berdin dio likidoak, solidoak edo beste edonolakoak diren), non eta Uraren Euskal Agentziak ez duen, aurretiaz eta berariaz, hartarako administrazio-baimena ematen (horretaz gainera, baliteke beste administrazio-baimenik ere legez beharrezko izatea).

  2. – Lur azpiko nahiz azaleko ur kontinentaletan, ur-azpietan, ibilguetan, ur-bazter edo -ertzetan, tarteko uretan eta itsasertzeko uretan eragina duten edo izan dezaketen plan, programa eta jardueretan, edonolakoak direlarik ere, lehentasuna eman behar zaio ura eta haren ingurunea babestu, begiratu eta lehengoratzeari. Lurraldea eta hirigintza antolatzeko planetan eta tresnetan, bereziki, ura eta uraren ingurua kontserbatzeko beharrezko neurri egokiak jaso beharko dira; orobat, bihar-etziko eskariak aurreikusi beharko dira, bai eta eskari horiek ingurumenari kalte handirik egin gabe asetzeko baliabide teknikoak eta diru-iturriak ere.

  3. – Uraren Euskal Agentziak bere ebazpenetan jasoko du zein ingurumen-irizpide diren beharrezkoak ur-baliabideak kontserbatzeko, lege honetako III. kapituluan jasotako helburuen haritik.

  1. – Emakida eta baimen guztiak plan hidrologikoen aurreikuspenen arabera emango dira. Emakida eta baimenak emateko araubidea ur eta kostaldeei buruzko legeriaren menpe egongo da.

  2. – Emakida eta baimenetarako baldintzen artean, bi alderdi hauek bateratzeko behar diren neurriak egongo dira zehazturik: aprobetxamendua, jarduera eta erabilera, batetik, eta ingurumenarekiko errespetua, emari ekologikoak mantendu beharra eta lege honetako III. kapituluan eta plangintza hidrologikorako lan-tresnetan zehazturiko ingurumen-helburuak lortu beharra, bestetik. Uraren Euskal Agentziak dauka urari buruzko arauetan zehazturik dauden emakidak eta isurketa-baimenak emateko eskumena, eta hark egin beharko ditu, eta Eusko Jaurlaritzari proposatu, agindu honetan jasota dagoena gauzatzeko beharrezko erregelamendu-arauak.

  3. – Emakida-espedienteak ebazteko, gehienez ere 18 hilabeteko epea egongo da, eta baimenetarako, berriz, 6 hilabetekoa. Berariazko ebazpenik ez dagoenean, inoiz ere ez da uste izan behar emakida edo baimenik lortu denik.

  4. – Ingurumenaren gaineko eragina ebaluatzeko arauetan jasota datozen kasuak alde batera utzita, emakida edo baimena eman behar duenean Uraren Euskal Agentziak uste badu dena delako jarduera ingurumenerako arriskugarria gerta daitekeela, eman baino lehenago, ingurumenean eragin ditzakeen ondorioak aztertzeko eskatuko du, eta azterketa hori, nahi badu, ingurumenaren gaineko eragina ebaluatzea dagokion organoaren eskuetan utziko du, hartu beharreko neurri zuzentzaileei buruzko irizpena egin dezan. Uholde-arriskua aztertuko da batez ere, bai emakida edo baimena behar duen aprobetxamenduak, erabilerak edo jarduerak berak duten arriskua, bai inguruan edo hirugarren batzuengan sor dezaketen arriskua. Uraren Euskal Agentziaren ardura da, era berean, jabari publiko hidraulikoaren zaintza-eremuan inolako erabilerarik edo eraikinik baimentzea.

  1. – Uren Erregistro Nagusia sortzen da. Euskal Autonomia Erkidegorako bakarra izango da, eta Uraren Euskal Agentziak kudeatuko du.

  2. – Uren Erregistro Nagusia publikoa izango da, eta inork edukiaren berri jakin nahi badu, hartarako egiaztagiriak eskatzeko aukera izango du.

  3. – Erregistroan gorabehera hauek inskribatuko dira: ur-emakidak, aldaketa baimenduak, baimenak, zehapenak eta lege honetan arauturiko gainerako aprobetxamendu, erabilera edo jarduerak. Erregelamendu bidez zehaztuko dira erregistroaren antolamendua eta inskripzioetarako arauak.

  4. – Dagokien erregistroan inskribatuta dauden ur-emakiden titularrek beren eskubideak defendatzeko parte har dezala eska diezaiokete Uraren Euskal Agentziari, emakidaren edukiaren eta uren arloko legedian ezarritakoaren arabera.

  5. – Erregistroan inskribatuta egotea emakidaren existitzea eta egoeraren frogabide izango da.

  1. – Erregistro bat ezarriko da Euskal Autonomia Erkidegoko gune babestu guztientzat. Leku bat gune babestutzat hartuko da baldin eta berariazko edozein arauren bidez erabaki bada haren lur azaleko eta lur azpiko urak babestea edo zuzenean uraren mende dauden habitat eta espezieak kontserbatzea.

  2. – Erregistroan honako hauek agertuko dira:

    1. Gizakien kontsumorako ura hartzeko erabiltzen diren guneak, betiere egunean, batez beste, gutxienez 10 metro kubiko hartzen bada edo 10 pertsona baino gehiago hornitzen bada, eta, hala dagokionean, baita zedarritutako babes-perimetroak ere.

    2. Dagokion plan hidrologikoaren arabera, etorkizunean gizakien kontsumorako ura hartzeko erabiliko diren guneak.

    3. Ekonomiaren aldetik garrantzitsuak diren uretako espezieen babeslekutzat jo diren guneak.

    4. Aisialdiko erabilerakotzat jotako ur-masak, bainatzeko urtzat jotako guneak barne.

    5. Ura nekazaritzatik etorritako nitratoek sortutako kutsaduratik babesteari buruzko arauak aplikatuz, arriskuan dauden lekutzat jotako guneak.

    6. Hirietako hondakin-urak tratatzeko arauak aplikatuz, sentikortzat jo diren guneak.

    7. Habitat edo espezieen babeslekutzat jo diren guneak, non uraren egoera mantendu edo hobetzea horiek babesteko faktore garrantzitsua den.

    8. Ur mineralen eta ur beroen babes-perimetroak, dagokien legeria bereziaren arabera onartuak.

  3. – Erregistroa berrikusi eta eguneratu egin behar da dagokion plan hidrologikoa eguneratzen denean, eta, horretarako, erregelamenduak zehazten duen moduan jokatuko da. Erregistroaren laburpen bat demarkazio-planaren parte izango da.

  4. – Uraren Euskal Agentziak kudeatuko du Gune Babestuen Erregistroa.

  1. – Horniketa, saneamendua eta hondakin-uren arazketa egiteko, zerbitzu horiek arauturik egon behar dute, eta hurrengo artikulu hauen arabera egon ere arauturik.

  2. – Horniketa-zerbitzua eskaintzen duen Administrazio publikoak aprobetxamendurako dena delako emakidak dakartzan baldintzak bete beharko ditu, eta helburu hauek lortzen saiatu:

    1. Kontsumo publikoko edateko urez hornitzeko sistema bat edukitzea, udalerri bakoitzaren jardunerako behar diren emaria eta kalitatea ziurtatzen dituena.

    2. Kontsumo publikoko ura jatorririk egokienetik lortzea, erabilgarri dauden baliabide hidrikoen kalitatea eta kopurua kontuan izanda eta plangintza hidrologikoaren arabera.

    3. Edateko urak indarrean dauden arau tekniko eta osasun-arau orokorren arabera behar duen kalitatea lortzea horniketan.

    4. Ahalik eta urik gehiena aurreztea eta ura arrazionalki erabiltzea, eta, horretarako, batez ere, zehatz-mehatz jakitea beren horniketa-atal bakoitzean zenbat erabiltzen den etxerako, industriarako eta nekazaritza eta abeltzaintzarako; halaber, hondakin-urak berriro erabiltzeko joera bultzatzea eta ura aurrezteko kanpainak garatzea.

    5. Instalazioak modu eraginkor eta iraunkorrean kudeatzea, eta, horretarako, besteak beste, horniketarako eta ureztaketarako sare bereiztaileak jartzea.

    6. Administrazio eta erakunde guztien lehentasuna horniketa unibertsala izatea.

  3. – Saneamendua eta arazketa dela-eta, dena delako isurketa-baimenean datozen baldintzak bete behar ditu zerbitzuak, eta helburu hauek lortzen saiatu:

    1. Hondakin-urak behar bezala kanporatu eta tratatuko direla bermatzea, dauden ur-masak ez zikintzeko eta erabili behar diren edozertarako erabili ahal izateko, eta ur horiek berriro erabiltzeko joera bultzatzea.

    2. Araztegiek botatzen duten uraren kalitatea egokitzea, hirietako hondakin-urak arazteko oinarrizko arauak betetzeko moduan, plangintza hidrologikoak dakartzan ingurumen-helburuak ere bete behar direla ahaztu gabe.

    3. Industriak, nekazaritzak eta abeltzaintzak sorturiko hondakin-urak estolda-sareetara edo hodi biltzaileetara isurtzeko debekua jartzea, ur horiek dagokien ordenantzan edo erregelamenduan eskatzen zaizkien ezaugarriak betetzen ez badituzte, edo zerbitzurako dauden instalazioen funtzionamendua okertzeko arriskua badakarte.

    4. Toki-erakundeek bermatzea beren saneamendu-sareko isurketa guztiak behar bezalakoak direla horiei dagokien araztegiaren diseinu-ezaugarrien arabera.

    5. Instalazioak eraginkortasunez kudeatzea, eta, horretarako, besteak beste, sare bereiztaileak jartzea.

    6. Baimenak teknikaren aurrerabideak behar eta eskatzen duenera egokitzea. Egokitze hori egiteagatik ez dago kalte-ordainik; ez egiteagatik, ordea, baimena baliorik gabe utzi daiteke, edo kendu, nahiz eta neurriok zehapentzat hartzen ez diren.

Dagokion toki-ordenantzan egongo da arauturik ur-horniketarako zerbitzuaren araubide juridikoa. Ordenantzek ondoren adierazten diren gaiak arautu behar dituzte, Uraren Euskal Agentziak proposatu eta Eusko Jaurlaritzak hartarako onartzen duen esparru-erregelamenduaren arabera:

  1. Zerbitzua eskaintzeko araubidea, zerbitzua eteteko aurreikusitako kasuak eta larrialdietako horniketa.

  2. Ura hartzeko guneen sare publikoa.

  3. Eraikinetako ur-instalazioen betekizunak.

  4. Kontratazio-erregimenaren ezaugarriak.

  5. Benetan zenbat kontsumitzen den zuzenean neurtzeko tresnen instalazio eta funtzionamendurako araubidea, bai goi-horniketan eta bai behe-horniketan.

Dagokion toki-ordenantzan egongo da arauturik saneamendu- eta arazketa-zerbitzuaren araubide juridikoa. Ordenantzek ondoren adierazten diren gaiak arautu behar dituzte, Uraren Euskal Agentziak proposatu eta Eusko Jaurlaritzak hartarako onartzen duen esparru-erregelamenduaren arabera:

  1. Saneamendurako eta arazketarako instalazioak babestea eta instalazio horiek botatzen duten ura doan ingurunea babestea.

  2. Udaletako estolda-sareetara eta hodi biltzaileetara zer isur ez daitekeen eta zer isur daitekeen zehaztea, baita, ezer isurtzekotan, aurretiko zer tratamendu eska daitekeen ere.

  3. Etxeetakoaz bestelako isurketarik egin behar bada saneamendu-sarera, halako isurketak zein ezaugarri fisiko izan behar dituen, nola egin behar den eta zer administrazio-eskakizun bete behar dituen zehaztea.

  4. Istripuz isurketa arriskugarririk gertatzen denerako araubidea: isurketaren arduradunen betebeharrak, ondorioak leuntzeko neurriak eta pertsonengan eta ondasunetan egindako kalteak balioestea eta horiek erremediatzeko moduak.

  5. Zisterna-kamioien bidezko isurketen araubidea.

  6. Isurketak ikuskatzeko, haietatik laginak biltzeko, analizatzeko eta kontrolatzeko araubidea. Administrazioak une oro esku hartzeko modua ere jaso beharko da araubidean.

  7. Isurketa arautzeko ordenantzak artikulu honetako lehen lerroaldean aipaturiko esparru-erregelamenduaren aginduetara noizko eta zenbateraino egokitu behar diren zehaztea.

Eusko Jaurlaritzaren dekretu baten bidez arautuko da ureztaketaren araubide juridikoa, Uraren Euskal Agentziak proposaturik. Araubidean gai hauek jasoko dira:

  1. Plangintza hidrologikorako arauen edukiarekiko errespetua.

  2. Lur azpiko akuiferoen babes-perimetroak.

  3. Ureztaketaren isurketa-sortzaile izaera.

  4. Produktu kimikoen erabilera nekazaritzan.

  5. Uren gazitasun-arazoak.

  6. Lehorteak eta ur-eskasialdiak.

  7. Akuiferoen gehiegizko ustiatzea.

  1. – Uraren goi-horniketako instalazioak Uraren Euskal Agentziaren kontrolpean eta ikuskaritzapean daude, titularra edonor izanik ere eta edonork kudeatzen dituelarik ere. Legez dagozkion eskumenen esparruan, eginkizun hauek izango ditu agentzia horrek:

    1. Horniketa zaintzea. Horretarako, instalazioetara sartzeko eta instalazioak ikuskatzeko eskubidea izango du, instalazioen titularrak eragozpenik jarri gabe.

    2. Ur-emari batzuk uzteko eta beste leku batzuetako beste batzuk hartzeko agintzea, plangintza hidrologikoaren arabera.

    3. Ohiz kanpoko lehorterik edo beste premialdirik baldin badago eta ura berehalakoan behar bada, aldi baterako hainbat neurri agintzea.

    4. Horniketarako esparru-erregelamendua egitea eta Eusko Jaurlaritzari proposatzea, dekretu bidez onar dezan.

    5. Oro har, eskariak ondo kudeatzeko plan, programa eta ekintza-asmoak egitea, uraren erabileretan ahalik eta gehien aurreztea eta ahal den ekonomia- eta ingurumen-eraginkortasun handiena sustatzeko, lur azaleko eta lur azpiko ura osotasunean eta era integratuan aprobetxatuz, dena delako arloko plangintzaren aurreikuspenen arabera, halakorik baldin badago.

  2. – Era berean, hondakin-uren goi-saneamenduko instalazioak direla-eta, Uraren Euskal Agentziak, bere eskumenen esparruan, eginkizun hauek ditu, titularra eta kudeaketaren arduradunak edonor direlarik ere:

    1. Hondakin-urak isurtzeko baimena ematea, eta, hala badagokio, instalazio horiek botatzen duten ura berriro erabiltzeko baimena ematea.

    2. Urari buruzko arau orokorrek arroko erakundeei agintzen dieten ikuskatze- eta kontrol-lana egitea.

    3. Hondakin-uren saneamendurako eta arazketarako zerbitzua eskaintzeko esparru-erregelamendua egitea eta Eusko Jaurlaritzari proposatzea, dekretu bidez onar dezan. Erregelamendu hori Euskal Autonomia Erkidego osoan bete beharko da eta hartara egokitu beharko dituzte beren ordenantza eta araudiak instalazioak kudeatzen dituzten administrazioek.

    4. Isurketa sortu duen jarduera geldiaraztea egokia ez bada, baina isurketa horrek kalte larriak sortzen baditu, hondakin-urak arazteko instalazio publikoak edo pribatuak interbenitzea interes publikoak aginduta eta aldi baterako. Halakoetan, Uraren Euskal Agentziak instalazioen titularrei eskari hauek egingo dizkie:

      1. Instalazioak isurketa-baimenean zehazturiko moduan aldatzeko edo egokitzeko beharrezko inbertsioak egin ditzatela, eta, baimenik ez badago, baimena emateko bidea ireki dezatela.

      2. Instalazioak ustiatzeko, mantentzeko eta kontserbatzeko gastuak ordain ditzatela, interbentzioak irauten duen bitartean.

  3. – Orobat, ureztaketa-instalazioak direla-eta, Uraren Euskal Agentziak, bere eskumenen esparruan, eginkizun hauek ditu, titularra eta kudeaketaren arduradunak edonor direlarik ere:

    1. Ureztaketa zaintzea. Horretarako, instalazioetara sartzeko eta instalazioak ikuskatzeko eskubidea izango du, instalazioen titularrak eragozpenik jarri gabe.

    2. Ur-emari batzuk uzteko eta beste leku batzuetako beste batzuk hartzeko agintzea, plangintza hidrologikoaren arabera.

    3. Ohiz kanpoko lehorterik edo beste premialdirik baldin badago eta ura berehalakoan behar bada, aldi baterako hainbat neurri agintzea.

    4. Ureztaketarako esparru-erregelamendua egitea eta Eusko Jaurlaritzari proposatzea, dekretu bidez onar dezan.

    5. Oro har, eskariak ondo kudeatzeko plan, programa eta ekintza-asmoak egitea, uraren erabileretan ahalik eta gehien aurreztea eta ahal den ekonomia- eta ingurumen-eraginkortasun handiena sustatzeko, lur azaleko eta lur azpiko ura osotasunean eta era integratuan aprobetxatuz, dena delako arloko plangintzaren aurreikuspenen arabera, halakorik baldin badago.

  1. – Lurralde historiko bat baino gehiagotan eragina dutenak edo Eusko Jaurlaritzak hala izendatzen dituenak dira Euskal Autonomia Erkidegoko interes orokorreko obra hidraulikoak, honako kasu hauetan:

    1. Obrek ur-masen egoera hobetzeko edo kontserbatzeko balio dutenean, edo pertsonentzako arriskua txikiagotzeko balio dutenean.

    2. Obrak uholdeetan, ohiz kanpoko lehorteetan edo ur-masen kalitate edo egoera ekologikoarentzako berehalako arrisku-egoeretan egiten direnean.

  2. – Uraren Euskal Agentziak berak, Eusko Jaurlaritzako sailek eta gainerako administrazio publikoek eska dezakete –bakoitzak bere eskumen esparruan– prozedura horri hasiera emateko; erabiltzaile-elkarteek ere egin dezakete eskaera hori, eta gaiak eragiten dien kasuetan nahitaezkoa izango da beren iritzia entzutea.

  3. – Obra hidrauliko bat interes orokorrekotzat jo aurretik, txosten bat egin beharko da obraren bideragarritasun ekonomiko, tekniko, sozial eta ingurumenekoa egiaztatzeko.

  1. – Euskal Autonomia Erkidegoko interes orokorreko obra hidraulikoak Uraren Euskal Agentziak proiektatu eta egingo ditu. Horrek ez du esan nahi Eusko Jaurlaritzak gero baimenik eman ezin duenik obra horiek beste administrazio edo erabiltzaile-elkarte batzuen eskuetan lagatzeko, eman beharreko zerbitzua eman dezaten. Obra horien eraikuntza eta ustiaketa berariazko hitzarmen bidez edo kudeaketa-agindu bidez egin daitezke.

  2. – Eskumena duen administrazioak proiektatu eta egingo ditu interes orokorrekotzat jo ez diren obra hidraulikoak. Eskumena duten administrazio publikoek obra hidraulikoak egiteko eta finantzatzeko hitzarmenak egin ditzakete.

Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolakuntzari buruzko Legeak dakartzan eskakizunak betetzen badituzte, plangintza hidrologikoan aurreikusitako obra hidraulikoak ez dira udal-lizentzien menpe egongo; era berean, udalaz gaindiko izaera edo interesa duten obra hidraulikoak ere ez dira lizentzien menpe egongo. Obra hidraulikoak egin baino lehen, beren lurraldeak ukitzen dituzten egitasmoen berri eman behar dute toki-erakundeek, baita egitasmo horien berri jaso ere.

  1. – Urak gero ere irauteko moduan erabiltzeko bidea eman behar du urarekin zerikusia duten zerbitzuen kudeaketak.

  2. – Gainera, tarifa eta/edo kanon batzuk aplikatu beharko dira, toki-erakunde bakoitzak erabakitako kudeaketa-moduaren arabera, hau da, kudeaketa bakarka, elkarren artean edo partzuergoan egiten den kontuan hartuta. Tarifa eta/edo kanon horiek Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2000/60/EE Zuzentarauko 9. artikuluan jartzen duena bete beharko dute (2000ko urriaren 23koa da zuzentaraua, eta ur-politikaren arloko Batasuneko jarduera-esparrua ezartzen du). Tarifa eta/edo kanonen zenbatekoa zehazteko, kontuan hartuko da urarekin zerikusia duten zerbitzuen kostuak berreskuratu beharraren printzipioa (bereziki inbertsioaren kostu guztia, amortizazioarena eta zerbitzuak mantendu eta ustiatzearena), ingurumen-kostuak eta baliabideei dagozkienak berreskuratu beharra ere barne, eta orobat kontuan hartuko da kutsatzen duenak ordaindu egin behar duela dioen printzipioa.

  3. – Uraren kostua zuzenean lotuta egongo da erabilitakour-kopuruei eta erabilerak ingurunean sortutako andeatzeari, eta progresiboa izango da, kontsumitutako kopuruaren arabera.

  4. – Jaurlaritzak dekretu bidez onartuko du, Uraren Euskal Agentziak aurrez txostena emanda, zein kontzeptu jaso behar diren uraren erabileraren tarifan.

Uraren kanona sortzen da, honako helburu hauekin: ur-ingurunea babestea, lehengoratzea eta hobetzea; administrazio eskudunen arteko lankidetza sortzea, horniketa- eta saneamendu-zerbitzu eraginkorrak lortzeko; eta lurraldeen arteko elkartasuna erdiestea. Uraren Euskal Agentziak kudeatuko du kanon hau.

  1. – Plangintza hidrologikoak honako arlo hauetan dituen helburuak lortzeari lotua dago uraren kanona:

    1. Kutsadurari sorburuan bertan aurrea hartzea eta ura eta urari loturik dauden ekosistemak begiratzea, babestea, hobetzea eta lehengoratzea, ur-emari ekologikoak mantentzea barne.

    2. Ur-masen egoera ekologikoa ona izatea lortzea, 2000/60/EE Esparru Zuzentarauan jartzen duenaren arabera.

    3. Plangintza hidrologikoan interes orokorrekotzat jotzen diren azpiegiturak.

    4. Tokiko korporazioei, beste erakunde batzuei eta partikularrei laguntzak edo baliabide ekonomikoak ematea, plangintza hidrologikoko helburuak lortzeko; eta ura aurrezteko inbertsioak egitea, batez ere banaketa-sareetan ahalik eta ur gutxiena gal dadin saiatuz.

  2. – Uraren kanonaren etekina aipatutako helburuei lotzeko, baldintza hauek bakarrik izango dira: bildutako diru-kopuruarena eta gastu bakoitza finantzatu beharraren irizpidearena, eta finantziazio-behar hori Uraren Euskal Agentziak neurtuko du, behar bezala.

  3. – Uraren kanonarekin egindako bilketaren kontura berma daitezke interesen ordainketa eta kredituen amortizazioa.

Ura kontsumitzen denean sortzen da kanona ordaindu beharra –eta berdin dio benetan kontsumitzen den edo kontsumitzeko gaitasuna den hitzartzen–, nahiz eta lege honetako 52. artikuluan ezarritakoaren arabera eska daitekeen ordaintzeko obligazioa.

  1. – Euskal Autonomia Erkidego osoko ur-kontsumoa –benetakoa nahiz gaitasun hitzartua–, lege honetan zehazturik dagoen bezala, eta ura erabiltzeak ingurunean sor dezakeen eragina daude zergapean.

  2. – Hirugarren batek erabiltzaileari emandako ura, erabiltzaileek berek beren kontura bildutako ura eta zeharka euritik edo jariatzeetatik bildutako ura ere zergapean egongo dira, zer edo zer ekoizteko erabili edo ez.

Kanona ordaindu beharretik salbuetsita daude kontsumo hauek:

  1. Etxeko erabileretarako egindakoa, 130 litroraino pertsona eta eguneko.

  2. Ikerlan eta kontrol-lanetarako egindakoa, aprobetxabiderik gabeko esperimentuzko zundaketetarako egindakoa, eta jabari publiko hidraulikoa kudeatzeko eta hobetzeko egindakoa, baldin eta ekintza horiek guztiak Uraren Euskal Agentziak edota, agentziaren baimenarekin, beste administrazio publiko batzuek egin edo sustatu badituzte.

  3. Suteak itzaltzeko egindakoa edo agintari publikoek behar gorriagatik edo hondamendiren batengatik agindutakoak.

  4. Etxeko erabilerak, etxerainoko ur-horniketarik ez duten herrietan.

  5. Itsasoko ura hartzea, ur geza erabili ordez.

  6. Ura berriro erabiltzea eta, kontsumitu gabe, energia lortzeko edo bestelako industria-erabileretarako baliatzea, betiere uraren kopurua eta kalitatea aldatzen ez bada.

  7. 50 metro kubiko baino gutxiagoko urteko ur-kontsumoa, ur hori etxeak hornitzeko saretik ez badator.

Ehuneko laurogeita hamabosterainoko hobariak eman daitezke ondoren adierazten diren erabilerentzat, baina betiere kontuan hartuta horiek zenbateraino laguntzen duten ura iraunkortasun-irizpidez erabiltzen eta aurrezten, uraren erabilera arrazionalizatzen (urari beraren kalitatearen araberako erabilerak emanez), uren kalitatea hobetzen eta, oro har, plangintza hidrologikoaren helburuak betetzen:

  1. Herriko iturrietarako, monumentuetako iturrietarako, kaleak garbitzeko eta parkeak, lorategiak eta kirol-instalazio publikoak ureztatzeko erabiltzea ura, erakunde publikoek egiten baldin badute.

  2. Nekazaritza eta abeltzaintzarako edo industriarako erabiltzea, erabilgarri dauden teknikarik onenak baliatzen badira.

  3. Euri-urak edo jariatze-urak erabiltzea.

  1. – Uraren Euskal Agentzia da uraren kanonaren subjektu aktiboa.

  2. – Uraren behe-horniketa erabiltzen duten pertsona fisikoak edo juridikoak, publikoak nahiz pribatuak, eta Zerga Lege Orokorreko 35.4 artikuluak aipatzen dituen erakundeak dira subjektu pasiboak zergapeko gisa, eta berdin dio ura erakunde hornitzaile batetik eskuratzen duten edo horniketa-erregimenean beren kasa hartzen duten.

  3. – Erabiltzaileak urez hornitzen dituzten erakundeen ardura izango da uraren kanona kudeatzea eta biltzea, lege honetan eta berau garatzen duen erregelamenduan ezarritako baldintzetan. Orobat, modu solidarioan erantzungo diote uraren behe-horniketa erabiltzen duten pertsona edo erakundeei uraren kanona dela-eta exijitu behar izan dizkieten kopuruak sartu beharrari.

  4. – Uraren Euskal Agentziak kalte-ordainak eman ahal izango dizkie erakunde hornitzaileei, horiei esleitzen zaien kudeaketaren ondoriozko kostuak konpentsatze aldera.

  5. – Subjektu pasiboak ikusketez eta zehatzeko araubideaz zerga-legediak ezartzen dituen xedapenei lotuta egongo dira.

  1. – Kontsumitutako ur-kopurua da zerga-oinarria, edo, kopuru hori zein den jakin ezean, kontsumitu dela kalkulatzen den kopurua. Metro kubikotan adierazi beharko da.

  2. – Honela zehaztuko da zerga-oinarria:

    1. Orokorrean, zuzeneko kalkuluaren bidez, hau da, kontsumoa kontagailu homologatuen bidez neurtuta. Hori dela-eta, subjektu pasiboak behartuak daude benetan zenbat ur erabiltzen duten zuzenean neurtzeko tresna bat instalatu eta mantentzera, beren kontura.

    2. Kontsumoa zuzenean neurtzeko tresnarik ez badago, kalkulu objektiboaren sistema erabil daiteke zerga-oinarria zehazteko. Kontuan izanda bai uraren erabilera eta hartutako kopurua eta bai aprobetxamenduaren ezaugarriak eta inguruabarrak, erregelamendu bidez adieraziko dira kalkulu objektiboaren sisteman zerga-oinarria zehazteko moduak. Lege hau aplikatzeko behin-behineko aldirako adierazten dena alde batera utzita, edateko urarekin ez da erabiliko kalkulu objektiboaren sistema, edateko on bihurtzeko prozesuren batetik pasatu bada aurretiaz ur hori.

      Zergapekoek, nahi badute eta eskatzen badute, kalkulu objektiboaren sistema erabil dezakete, baina oinarria kalkulatzeko sistema hori aplikatzeak sor ditzakeen gastuak beren kontura ordaindu beharko dituzte.

    3. Zeharkako kalkulua erabiliko da baldin eta Administrazioak zerga-oinarria aurreko sistema horien bidez zehaztu ezin badu, arrazoi hauetakoren batengatik:

      1. Paragrafo honetako a) idatz-zatian agindutako neurketa-tresna instalatu ez delako, aurretiaz kalkulu objektiboaren sistemaren aldeko hautua egin ez bada behintzat.

      2. Derrigorrezko adierazpenak aurkeztu ez direlako, edo aurkeztutakoak behar bezain zehatz edo osoak ez direlako edo gezurra diotelako.

      3. Ikuskatze-lanari aurka egin zaiolako, aitzakiak jarri direlako edo uko egin zaiolako.

      4. Kontularitzako betebeharretan funtsezko ez-betetzerik izan delako.

        Zerga-oinarria zeharka kalkulatzeko, Administrazioak jarduera bakoitzeko berezko zeinuak, indizeak edo moduluak izan behar ditu kontuan, eta, horretaz gainera, zenbat ur hartu den jakiteko balioko duen beste edozein datu, ingurunabar edo aurrekari, bai subjektu pasiboarena bai beste zergapeko batzuena.

  3. – Plangintza hidrologikorako beharrezkoa bada edo ura behar beste aurrezteko edo behar besteko kalitatea lortzeko beharrezkoa bada, kutsadura edo emaria kontrolatzeko tresnak jarrarazteko aukera ere badago.

  1. – Aplikatu beharreko zerga-tasa sei euro-zentimo da metro kubiko ureko.

  2. – Zerga-oinarriari karga-tasa aplikatuz lortzen da zerga-kuota.

  1. – Uraren Euskal Agentziaren ardura da uraren kanona kudeatzea. Zuzenean pertsona edota erakunde erabiltzaileengandik edo ur-horniketarako erakundeen bitartez jasoko du agentziak kanona, uraren jatorriaren eta lege honetan ezarritako baldintzen arabera.

  2. – Uraren Euskal Agentziak zergaren kudeaketan burutzen dituen kudeatze-, kitatze- eta ikuskatze-egintzak, lege honek aurreikusten ez dituenetarako, zergei buruzko Euskal Autonomia Erkidegoko buruzko araubide orokorraren menpe egongo dira.

  1. – Erakunde hornitzaileek Uraren Euskal Agentziaren izenean eta horren kontu kobratu behar diete beren abonatuei uraren kanonari dagokion zenbatekoa, eta, horretarako, zenbateko hori fakturan bertan sartuko dute. Eta, sei hilean behin, kanon hori Uraren Euskal Agentziari aitortu eta kitapena egin beharko dute, nahitaez.

  2. – Uraren Euskal Agentziak, egoki jotzen bada, zuzenean kita diezaieke kanona erabiltzaileei.

  3. – Dagokion agirian uraren kanon gisa sartuta egonda erabiltzaileek ordaindu ez dituzten zenbatekoak Uraren Euskal Agentziari jakinarazi eta agiri bidez frogatu behar dizkiote erakunde hornitzaileek, erregelamenduz ezartzen diren moduan eta epeetan. Zenbatekook zuzenean exijitu behar dizkie Uraren Euskal Agentziak erabiltzaileei, zergei buruzko legeriarekin bat etorriz.

  4. – Uraren kanona ordaintzen ez den kasuetarako ekintzak, zergei buruz indarrean dagoen legeriak ezartzen dituenak izango dira.

  5. – Uraren Euskal Agentziaren ardura da lur azaletik edo lur azpitik hartutako uraren kanona kitatzea.

Lege honek arautzen dituen zergen kudeatze-, kitatze- eta ikuskatze-egintzen preskripzioaren araubide juridikoa Zerga Lege Orokorreko 66.etik 70.era arteko artikuluetan xedatutakoari lotuko zaio.

  1. – Lege honetan araututako gaietan, arau-hauste administratiboak hurrengo artikuluetan zehazten eta zehatzen diren edozein subjektu erantzuleren egite edo ez-egiteak dira.

  2. – Lege honetan ezarritako arau-hauste administratiboez gainera, erantzukizun zibil, penal edo bestelakorik ere izan dezakete arau-hausleek.

  3. – Portaera bat laneko segurtasun eta osasunerako araudiaren urratzea denean, arau-hauste horixe zehatuko da, araudi horretan aurreikusten denaren arabera.

  4. – Kapitulu honetan aurreikusi gabeko guztian Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoa aplikatuko da, eta, hala badagokio, Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioen Zigortzeko Ahalmenari buruzko otsailaren 20ko 2/1998 Legean ezarritakoa.

Hauek izango dira arau-hauste arinak:

  1. Zer edo zer eginez edo egin gabe utziz, lur azaleko, lur azpiko, tarteko edo itsasertzeko urei edo jabari publiko hidraulikoko gainerako ondasunei kalte egitea, kalte hori 15.000 euro baino gehiagokoa ez bada.

  2. Urari buruzko legerian zehaztuta dauden administrazio-emakida eta -baimenetan ezarritako baldintzak bete gabe uztea.

  3. Emakida edo baimena behar izanagatik ere, halakorik gabe egitea uren deribazioa eta halakorik gabe azaleratzea lur azpiko ura, edo ur horiek hartzeari ekin zaiola susmarazten duten lanak egitea edo ur horiek hartzen jarraitzen dela susmarazten duen edozein bitarteko mantentzea.

  4. Obretarako, lanetarako, zerbait ereiteko edo landaketetarako derrigorrezko administrazio-baimenik gabe aritzea ibilgu publikoetan edo helburu nahiz erabilerarako legezko mugaren bat duten guneetan, baldin eta jarduera horrek jabari publikoari kalterik egiten ez badio edo, egiten badio, kaltea 15.000 euro baino gehiagokoa ez bada.

  5. Baimenik gabeko isurketak egitea, baldin eta uraren kalitatea aldarazteko modukoak badira edo egin diren lekuko ingurumen-baldintzak edo baldintza hidraulikoak aldarazteko modukoak badira, eta jabari publikoari egindako kalteak 15.000 euro baino gehiagokoak ez badira.

  6. Ibilguak edo ur-azpiak inbaditzea edo okupatzea edo haietatik hondarra eta legarra ateratzea, dagokion baimenik gabe, baldin eta jabari publikoari kalterik egiten ez bazaio edo, egiten bazaio, kaltea 15.000 euro baino gehiagokoa ez bada.

  7. Obra hidraulikoak edo landaketak hondatzea, eta haiek eraikitzeko, kontserbatzeko, garbitzeko edo inausteko pilaturik dauden materialak lapurtzea edo material horiei kalte egitea, kalteen edo lapurtutakoaren balioa 15.000 euro baino gehiagokoa ez bada.

  8. Zorpean edo zaintzapean dauden ur-azpietan, ibilguetan, ur-bazter edo -ertzetan administrazio-baimenik gabe zuhaitzak moztea, edo adarrak, sustraiak, zuhaixkak edo ertzetako landareak edo uretako landareak moztea, irabaziak 15.000 euro baino gehiagokoak ez badira.

  9. Legezko baimenik gabe nabigatzea.

  10. Pertsonek, abereek edo ibilgailuek baimendu gabeko lekuetatik gurutzatzea ubideak edo ibilguak.

  11. Agentziako langileei ez obeditzea, beren lana bete beharrez zenbait agindu eman edo zenbait errekerimendu egiten dutenean.

  12. Laguntzeko betebeharrak ez betetzea.

  1. Lege honetan edo aplikatu beharreko araudian zehazturik dagoen edozein debeku urratzea, baita horietan ezarritako betebeharrak bete gabe uztea ere, baldin eta ez badira arau-hauste larriak edo oso larriak.

  2. Kontagailu homologatua instalatzeko betebeharra ez betetzea.

  1. Kontsumoak zuzenean neurtu beharra ez betetzea.

  2. Uren arloko legedian jasotzen diren zergak ez ordaintzea.

  3. Putzuak irekitzea eta haietan lur azpiko ura ateratzeko tresnak jartzea, ura ateratzeko beharrezkoa den emakida edo baimenik izan gabe.

  1. – Jabari publikoari egindako kalteak 15.000 euro eta 150.000 euro baino gehiagokoak badira, aurreko artikuluetan adierazitako arau-hausteak larriak edo oso larriak izango dira, hurrenez hurren, eta berdin dio zer edo zer egiteagatik edo egin gabe uzteagatik den. Era berean, aurreko artikuluko o) idatz-zatian jasotzen den arau-haustea larri edo oso larritzat joko da zor den zenbatekoa 15.000 eta 150.000 euro baino handiagoa bada, hurrenez hurren.

  2. – Era berean, zer edo zer egiteak edo egin gabe uzteak lege hau ez betetzea edo urari buruzko gainerako legeak ez betetzea badakar, arau-hauste hori larri edo oso larritzat jo ahalko da, kasua nolakoa den, lege honetako 57. artikuluan zehazturik dauden irizpideen arabera. Halakoetan, bi gauza izan beharko dira kontuan beti: dena delako arroko edo inguruko ingurumen-ezaugarri eta ezaugarri hidrologiko bereziak, alde batetik, eta arau-haustea gertatu den ibai- edo itsasertz-zatian, akuiferoan edo udalerrian jabari publiko hidraulikoa aprobetxatzeko zein erregimen daukaten, bestetik.

  3. – Ur-horniketako erakundeek ordainagirian ez badute uraren kanona jasotzen, eta jaso gabe utzitako zerga-kuotaren zenbatekoa 150.000 euro baino gehiagokoa bada, oso arau-hauste larria izango da, eta gainerakoetan, berriz, arau-hauste larria. Horretaz gainera, aipatutako agirian jaso gabe utzi duten uraren kanonaren zenbatekoa Uraren Euskal Agentziari ordaindu beharko diote.

  1. – Aurreko artikuluen arabera definituriko arau-haustearen larritasun-maila eta jarri beharreko zehapena zehazteko, irizpide hauek izan beharko dira kontuan:

    1. Jabari publikoaren antolamendu zuzenean eta aprobetxamenduan izan duen eragina.

    2. Zein garrantzi duen pertsonen eta ondasunen segurtasunerako.

    3. Dolurik egon ote den.

    4. Zein parte-hartze izan den eta zein irabazi lortu den.

    5. Uraren eta inguruaren egoera eta funtzioak zenbateraino andeatu diren.

  2. – Arau-hausleak, bere kasa eta berak hala nahi duelako, damua adierazten badu, eta, damuaren erakusgarri, eginak aitortzen baditu eta hasieran egindako kaltea leuntzeko neurri zuzentzaileak agudo hartzen baditu, jokaera hori aringarritzat hartuko da, aurreko puntuan jasotako irizpideak ere kontuan izanez.

  3. – Arau-haustea larriagoa izango da, ordea, hasierako kaltea areagotzeko gogo edo jarrera berezia igartzen bazaio arau-hausleari, edo, kalteak konpontzen edo leuntzen lagundu nahi ez, eta, azkenean, hasierakoa baino kalte handiagoa sortzen badu.

  1. – Euskadiko demarkazio hidrografikoko jabari publikoaren lege-araubidea urratuz gero, honako zehapen hauek jar daitezke:

    1. Arau-haustea arina bada, 30.000 eurorainoko isuna.

    2. Arau-haustea larria bada, 30.001 eta 300.000 euro bitarteko isuna.

    3. Arau-haustea oso larria bada, 300.001 eta 600.000 euro bitarteko isuna.

  2. – Hori da zehapen-sistema orokorra, baina, edonola ere, kasu hauetan zehaztutakora egokituko da:

    1. Jabari publikoko ondasunei kalterik eragiten ez badiete, 55. artikuluko d), f) eta g) idatz-zatietan jasota datozen arau-hauste arinak zehatzeko, 1.500 eurorainoko isuna jar daiteke, eta baita artikulu horretako i), j), k), l) eta m) idatz-zatietan jasota datozenak zehatzeko ere.

      55. artikuluko b) idatz-zatian zehazturik dagoen arau-haustea zehatzeko ere 1.500 eurorainoko isuna jar daiteke, baldin eta baldintzak ez betetze horrek ez badakar aurretiaz emandako administrazio-emakida edo -baimena iraungitzat jotzea edo baliogabetzea.

      55. artikuluko a), d), f) eta g) idatz-zatietako arau-hausteetarako, berriz, ondare publikoari kalte egin bazaio edo artikulu bereko h) idatz-zatian aipaturik datorren irabazia lortu bada, isuna ez da kopuru horiek halako bi baino txikiagoa izango, eta gutxienez 600 eurokoa eta gehienez 30.000 eurokoa izango da.

      55. artikuluko c) eta e) idatz-zatietan zehazturik datozen arau-hausteetarako, isunak 1.500 euro baino gehiagokoa izan behar du beti. Kalterik eragin bada, ez da izango eragindako kalteak edo arau-haustearekin lortutako irabaziak halako hiru baino txikiagoa, baina, gehienez ere, 30.000 eurokoa izango da.

    1. Artikulu horretako bertako b) idatz-zatian zehazturik datorren arau-hausterako, baldin eta aurretiaz emandako administrazio-emakida edo -baimena iraungitzat jotzea edo baliogabetzea badakar baldintzak ez betetzeak, isuna aurreko paragrafoan bezalaxe kalkulatuko da eta muga berberak izango ditu: gutxienez 1.500 euro eta gehienez 30.000 euro.

  3. – Zehapenaren ondorio erantsi gisa, konfiskatu egin daitezke arau-haustetik etorritako ondasunak, araua hausteko erabili diren tresnak, arau-haustearen euskarri material izan diren objektuak eta arau-haustetik etorritako irabaziak, izan dituzten aldaketak izan dituztela, non eta batzuk edo besteak arau-haustearekin zerikusirik ez duen fede oneko hirugarren batenak ez diren, legez eskuratu dituelako.

  1. – Lege honetan izendatzen diren Uraren Euskal Agentziako organo eskudunek erabiliko dute lege honetan arauturik dagoen zehatzeko ahala, Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumen diren gaietan aplikatzekoa den zehatzeko prozedurari buruzko arauei jarraiki.

  2. – Erabaki arrazoitu bidez bada, zuhurtziazko neurririk ere har daiteke, azken ebazpena eraginkorra izango dela bermatzeko. Neurri horiek, funtsean, jarduerak, emakidak edo baimenak aldi baterako etenda uztea, edo fidantzak ezartzea, edo kalteei zabaltzen ez uzteko beste edozein zuzenketa-, kontrol- edo segurtasun-neurri hartzea izango dira. Fidantza horiek badaezpada ezarriko dira, arau-hausleak zehapenik ordaindu behar badu ere, edo ondasun kaltetuak konpondu edo atzera lehengo moduan utzi behar baditu ere.

  3. – Era berean, eta salbuespen gisa, zehapen-espedientea abiarazi baino lehen, interesdunari entzun ondoren eta Zuzenbidean oinarritutako ebazpenaren bidez, zehatzeko ahala erabiltzeko eskumena duen organoak, ikuskatze-lanaren ardura duenak, egiten ari litezkeen kalteak geldiarazi edo leuntzeko berehala hartu behar diren zuhurtziazko neurriak har ditzake eta neurri horiek lege honetan arau-haustetzat jotzen den edozein egintzaren ustezko erantzuleari ezarri. Neurri horiek jarduera edo obrak geldiaraztea izan daitezke.

    Baldin eta zuhurtziazko neurriak ikuskatze-lanaren ardura duenak hartzen baditu, zehatzeko ahala erabiltzeko eskumena duen organoak lau egun naturaleko epean berretsi beharko ditu neurri horiek.

  4. – Hasten den egunetik, gehienez ere urtebeteko epea egongo da zehatzeko prozedura izapidetzeko eta ebazteko, eta epe hori gaindituz gero, prozedura iraungita geratuko da, azaroaren 26ko 30/1992 Legean jasota dagoen bezala (lege hori aldatu egin zen gero, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez).

  1. – Ezartzen diren zehapenak gorabehera, jabari publikoan egindako kalte eta galerak konpontzera behartu daitezke arau-hausleak, baita gauzak lehen zeuden bezala uztera ere, eta, hori ezinezkoa bada, zer kalte-ordain eman behar diren zehaztuko da.

  2. – Gauzak lehengo moduan utzi behar badituzte, arau-hausleek suntsitu edo eraitsi egin beharko dituzte legez kanpo egindako instalazio edo obra guztiak, eta hartarako behar diren lan guztiak egin beharko dituzte, erakunde eskudunak zehazten dizkion planoen, moduaren eta baldintzen arabera.

  3. – Ezinbestea edo ustekabea hautematen den kasuetan, eta, arau-hauste administratiborik izan gabe ere, jabari publikoari edo haren zorpeko eta zaintzapeko guneei kalte egin bazaie objektuak, materialak edo bestelako gaiak nonbait utzita edo isurita, orduan kalte-egileak lehengo moduan utzi beharko ditu gauzak, hau da, kendu egin beharko du dena delako objektu, material edo gaia eta lehengo moduan utzi beharko du kalteturiko ingurune materiala. Gauzak lehengo moduan utzi behar hori ez da, inola ere, zehapentzat hartuko.

  4. – Zehapen-espedientea alde batera utzita, beste espediente berariazko bat bidera daiteke, kaltearen arduraduna kaltea konpontzera behartzeko. Arau-hausleak edo kalte-egileak ez badu kaltea konpontzeko egin beharrekoa egiten, betearazte subsidiarioa etorriko da, arau-hauslea ohartarazi ondoren eta, egin beharrekoa egin dezan, beste epe bat jarri eta gero. Baina egoerak bere horretan iraunez gero giza osasunerako eta ingurumenerako berehalako arriskua baldin badago, ez da aurretiaz ohartarazi beharrik izango eta betearaztea berehala egin daiteke.

  5. – Gauzak lehengo moduan utzi beharra edo jabari publikoari egindako kalteak konpondu beharra hamabost urtez egongo da iraungi gabe.

  1. – Ez baldin bazaio kasu egiten, Uraren Euskal Agentziak hertsatzeko isunak jartzeko aukera du, bere ebazpenak betearazteko, eta, batez ere, jabari publikoan egindako kalteak konponarazteko.

  2. – Mota honetako isunak bata bestearen ondoren eta behin baino gehiagotan ezarri ahalko dira, agindutakoa betetzeko nahikoa diren aldietan. Egindako errekerimenduak betetzen ez diren guztietan ezarriko dira isunak, hamabost egunean behin, harik eta agindutakoa bete arte, eta isunaren zenbatekoa, berriz, konpontzearen kostuaren edo egindako arau-hausteari dagokion diru-kopuruaren % 10 edo gutxiago izango da, kasuan kasukoa. Hertsatzeko isun bakoitzaren zenbatekoa ez da egindako arau-hausteagatik jarritako isunarena baino handiagoa izango.

  1. – Toki-erakundeek, partzuergoak eta mankomunitateak barne, zehapen-espedienteak hasteko, izapidetzeko eta ebazteko eskumena izango dute, beren toki-ordenantzak aplikatuz.

  2. – Toki-ordenantzek arau-hausteetarako araubide propioa antola dezakete. Araua haustea zer den jakiteko, gutxieneko irizpide hauek izan behar dituzte: horniketarako edo saneamendurako araubidea ez betetzea edo toki-erakundeak bere zerbitzuak eskaintzean eta eskumenak erabiltzean emandako baimen edo ebazpenetako baldintzak edo eskakizunak ez betetzea.

  3. – Bestelako zehapenik ere jar dezakete toki-ordenantzek: diru-zehapenak, baimenak etetea, instalazioak ixtea edo instalazio edo zerbitzu publikoak erabiltzeko debekua.

  4. – Beren eskumenak erabiltzean, toki-erakundeek ere har ditzakete lege honetako 59. artikuluan jasota datozen zuhurtziazko neurriak.

  5. – Lege honetako 60. artikuluaren arabera, toki-erakundeek autotutoretza-ahala izango dute, jabari publiko hidraulikoan egindako kalteak konpontzeko eskatzeko.

Arau-hauste larri edo oso larriengatik zehapen irmoa jaso duten pertsonek edo erakundeek ezingo dute Uraren Euskal Administrazioaren diru-laguntzarik lortu, harik eta zuzendu beharrekoa zuzendu arte eta zehapena bete arte.

  1. – Lege honetan aipatutako arau-hausteen preskripzio-epeak, arau-haustea egin zenetik edo –kaltea berehalakoan gertatu ez bada– hauteman zenetik kontatzen hasita, honako hauek izango dira:

    1. Urtebete arau-hauste arinetan.

    2. Hiru urte arau-hauste larrietan.

    3. Bost urte arau-hauste oso larrietan.

  2. – Lege honetan aipatutako zehapenen preskripzio-epeak honako hauek izango dira:

    1. Arau-hauste arinengatik ezarritako zehapenentzat, urtebete.

    2. Arau-hauste larriengatik ezarritako zehapenentzat, bi urte.

    3. Arau-hauste oso larriengatik ezarritako zehapenentzat, hiru urte.

      Preskripzio-epea zehapena eragin duen administrazio-ebazpenak irmotasuna hartzen duen egunaren biharamunetik kontatzen hasita kalkulatuko da.

  1. – Jardunaren hasiera eta dagokion Aurrekontu Legea indarrean sartzea batera gertatzen ez badira, Jaurlaritzaren Kontseiluak onartuko ditu Uraren Euskal Agentzia erakunde publikoaren ustiapen- eta kapital-aurrekontua, baita horren jarduna hasten den ekonomia-ekitaldiari dagozkion finantza arloko behin-behineko egoera-orriak ere, eta horren berri emango dio Eusko Legebiltzarreko Ekonomia, Ogasun eta Aurrekontu Batzordeari, hamabost eguneko epean. Horretarako, aurrekontuen arloko eskumenak dituen Eusko Jaurlaritzako sailak aurrekontuok osatzeko beharrezkoak diren aurrekontuko aldaketak egingo ditu, baina horiek ezin dezakete emendatu erakunde publikoaren jardunaren hasieran indarrean zeuden Aurrekontu Orokorretako partidetan izendatutako zenbateko globala.

"7. atala.

a)

  1. – Herri-lanak egiteak beste lurralde historiko batzuei eragiten ez badie edo Eusko Jaurlaritzak ez baditu interes orokorrekotzat jo.

    Aurrekoa gorabehera, Euskal Autonomia Erkidegoaren interes orokorrekotzat joko dira Eusko Legebiltzararraren Uraren Legeak definitzen dituen obra hidraulikoak. Uraren Euskal Agentziari dagokio interes orokorrekotzat jo diren obra hidraulikoak proiektatzea, egitea eta kudeatzea; baita lege honek ematen dion beste edozein eginkizun betetzea ere, obra horiek direla-eta.

    b)

  1. – Landare-osasuna; nekazaritza erreformatu eta garatzea; nekazaritza zabaldu, sustatu eta gaitzea; mahasgintza eta ardogintza; landareak ekoiztea, haziak eta mintegi-landareak izan ezik.

    Arlo honetan, Uraren Euskal Agentziari dagokio Erkidegoko Uraren Legeak ur-horniketa, saneamendu, arazketa eta ureztatze gaietan ematen dizkion eginkizunak betetzea; baita ureztatzearen araubide juridikoa arautuko duen dekretua Eusko Jaurlaritzari proposatzea ere, legeak ezartzen duen gutxieneko edukia jasota.

  1. – Ur kontinental publikoen eta horien berezko ibilguen, ur-bazterren eta zortasunen zaintza. Eusko Legebiltzarraren Uraren Legeak arautzen duenaren arabera egingo da zaintza hori".

Beraz, Lege honi men egiteko eta men eginarazteko agintzen diet, norbanako zein agintari direla, Euskadiko herritar guztiei.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko ekainaren 26a.

Lehendakaria,

Gaiarekin lotutako edukiak


Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.