Eskumenak eta transferentziak
Inprimatu297/1994 DEKRETUA, uztailaren 12koa (baliabide eta aprobetxamendu hidraulikoen arloko eginkizunak eta zerbitzuak EAEri eskualdatzeari buruz Transferentzien Bitariko Batzordeak 1994ko maiatzaren 31n hartutako erabakia onetsi zen dekretu honen bidez).
Identifikazioa
- Egoera: Eginda
- Transferentziaren urtea: 1994
- Gaia: Azpiegiturak
- Jardun-eremua: Garraio eta Herri Lanak
EAEk honako ahalmen hauek hartu zituen bere gain:
- EAEko aprobetxamendu hidraulikoak eta bestelako obra hidraulikoak antolatu, onetsi, gauzatu eta ustitatzea, betiere, EAEren interesekoak badira eta beste erkidego bati eragin beharrik ez badago –obrek interes orokorreko legezko kalifikazioa jaso dutenean izan ezik.
- Tokiko korporazioei, erakundeei edo partikularrei, hala badagokio, aurreko paragrafoan aipatutako obrak egiteko laguntza ekonomikoa ematea.
- Ibilbide osoa EAEn duten arroetako baliabide hidraulikoak antolatu eta ematea, eta, era berean, arro horietako jabari publiko hidraulikoa eta polizia-gunea erabiltzeko, ustiatzeko edota bertara zerbait isurtzeko baimenak ematea, betiere, Estatuak urari buruz eman dituen legeekin bat etorriz eta plan hidrologikoek finkatutakoa betez.
- Ibilbide osoa EAEn duten arroen plangintza hidrologikoa prestatu eta berrikustea.
Araudia
- Autonomia-araua: 297/1994 DEKRETUA, uztailaren 12koa (baliabide eta aprobetxamendu hidraulikoen arloko eginkizunak eta zerbitzuak EAEri eskualdatzeari buruz Transferentzien Bitariko Batzordeak 1994ko maiatzaren 31n hartutako erabakia onetsi zen dekretu honen bidez).
- Estatu-araua: 1551/1994 ERREGE DEKRETUA, uztailaren 8koa (baliabide eta aprobetxamendu hidraulikoen arloan Estatuko Administrazioak zituen eginkizunak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeari buruzkoa).
Eskumenen konfigurazioa
- Autonomia Estatutua: 10.11 eta 33 artikuluak
- Konstituzioa: 149.1.22 eta 24 artikuluak
- Euskal Autonomia Erkidegoko Legeak:
- Estatuko Legeria:
- Jurisprudentzia:
- STC 17/1990 Ley del Parlamento de Canarias de Aguas
- STC 243/1993 Concesión de aprovechamiento de agua
- STC 161/1996 Aprovechamientos hidráulicos en relación con las competencias del Estado en mteria de aguas
- STC 15/1998 Pesca fluvial
- STC 110/1998 Protección de los ecosistemas acuáticos y de regulación de la pesca de Castilla y León
- STC 118/1998 Reglamento de la Administración Pública del Agua de la Planificación Hidrológica
- STC 227/1988 Ley de Aguas de 13 de junio de 1879
- STC 166/2000 Protección y Gestión de la Fauna Silvestre y su Hábitat
- STC 123/2003 Pesca fluvial y protección de los ecosistemas
- STC 102/2012 URA TAJO-SEGURA ISURIALDATZEAREN ARAUBIDEA. EK 149.1.22
LURRALDEZ HARAINDIKO IRIZPIDEA ESTATUAREN ALDE JOKATZEN DU.
Castilla-La Manchak 24/2011 Aurrekontuen Lege Lagungarriaren aurka ezarritako ez konstituzionaltasun errekurtsoa: Ezetsi egiten du Konstituzio Auzitegiak
- STC 195/2012 Errioxak aurkeztutako Ez Konstituzionaltasun Errekurtsoa Hidrologia Plan Nazionalaren aurka
Estatuaren eta Kataluniaren arteko bitariko harremana konstituzionala da