Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

Abenduaren 20ko, 31/1983 LEGEA, Euskadiko Diruegitamuen Jaurpideez.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Legea
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 5
  • Hurrenkera-zk.: 32
  • Xedapen-zk.: 31
  • Xedapen-data: 1983/12/20
  • Argitaratze-data: 1984/01/11

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Ogasun

Testu legala

Eusko Legebiltzarrak Euskadiko Diruegitamuen Jaurpideei buruzko Abenduaren 20ko 31/1985 Legea onartu duela jakinarazten zaie Euskadiko herritar guztiei. Beraz, Lege honi men egitea eta men eginaraztea agintzen diet Euskadiko herritar, norbanako eta agintari guztiei. Gasteiz, 1988.eko Abenduak 20. CARLOS GARAIKOETXEA URRIZA. ZIOEN ADIERAZPENA 1. LEGEAREN AURKEZPENA Autonomia-Estatutoaren 44garren Atalean Euskadiko Guztizko Diruegitamuak Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren zati direnez aipatzen dira, "Orotariko herri-ekintzako diru-eskuraketak eta gastuak berebaitan izan, eta Eusko jaurlaritzak egin eta Eusko Legebiltzarrak ontzat emango dituztela" dioenean. Manu hori kontutan izanik, Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarau-Legeak, Herriogasuntza osoarentzakoak izan eta Euskadiko Guztizko Diruegitamuak Autonomia-Elkartea osatzen duten Izaikien dirueskuraketen eta gastuen zehaztapen-zerrendek eta horiei zorpetzeko eta gaudimenak emateko jartzen zaizkien mugak berebaitan dituzten Izaiki horien diruegitamuak batean biltzean datzan oinarri-irizpide bat jartzen da. Oinarri-irizpide horretatik abiatuta, Lege honek Euskadiko Guztizko Diruegitamuak araupetzeari heltzen dio, argitasun eta erazkotasun-zurrean beste gai batzuen antolaketa bereziki egitea beste legepide batzuentzat utziz. Bestalde, Lege honek ez dakarkio Euskadiko Guztizko Diruegitamuen eta Lege-alorraren arteko Euskadiren Guztizko Diruegitamu-Legeen bidezko estekaketari kalterik, Euskal Herriko Herriogasunlza Nagusiaren Antolarau-Legea azkeneko horietzaz ari bait da, Herriogasuntza Nagusi hori antolatzeko araupidetan duten eragina dela eta. Eta Legearen edukiaz ari garela, zera esan behar da: Autonomia-Elkarteak alor horretan dituen beharrei erantzuteko lanabes egoki bat izateko xedez gertatu dela, eta teknika-alderdiak horretarako berariz kontutan izanik. Lege hau gertatzean eraginik gehien izan duten erakundegoren-mailako alderdiak honako hiru hauetan laburtu daitezke: a) Ekonomia-Itune bat egoteak dakartzan dirubidetza eta diruegitamu-bereizitasunak oinarri dituen Euskadiko Autonomia-Elkartearen egitura berezia. b) Autonomia-Estatutoan agintzen denaren ondorioz Elkartearen agintepide eta/edo zerbitzuen mailan Erresumarekiko eta Kondaira-Lurraldeekiko izan daitezkeen aldakuntzak aurrez ohartematea. c) Autonomia-Estatutoak Euskadiko Autonomia-Elkarterako jarritakoa bezalako demokraziazko eta legebiltzarbidezko erapidetza baten oinarri-irizpideak heurak. Teknikaren aldetik, berebiziko eta oso-oso berarizko diruegitamu-erakuntza bat lortzera jo da, erkatze Legelaritzan dauden irizpiderik berrienak eta gauzak direneantxe hartzezko irizpideak kontutan izanik. Alderdi horiek ditugu oinarririk nagusienak Lege honen Diruegitamugintza-taiuak Euskadiko Autonomia-Elkartearen ekonomia-ekintzaren egiterapenerako esparrutzat jotzeko. 2. I IDAZPURUKO OROTARIKO MANUAKI Idazpurua Legearen xedea zehaztuz eta Euskadiko Guztizko Diruegitamuak osatzen dituzten diruegitamuak izendatuz hasten da, gero Euskadiko Autonomia-Estatutoan horri buruz agindutakoaren arauera Gizarte-Segurantza horietan sartzea oharteman, eta diruegitamu horien indarraldia Euskal Herriogasuntza Nagusiaren Antolarau-Legearen arauera araupetzera igaroz, diruegitamu-alorreko garrantzizko hiru oinarri irizpide emanaz bukatzeko: Norbere zergei doazkien zergalaritza-hobariak erasota uztea, ekonomia-alorreko eskubide eta eginbeharren iturri diren egintza guztiak agertzea, eta diruegitamu bakoitzari hasierako mentsik gabe ekitea. Araupide horietan, duten eragina eta garrantzia dela eta, Guztizko Diruegitamtien zeinezkoari eta zertazkoari buruzko manuak azpimarragarri dira. Izan ere, 2garren Atalak dioenaren arauera, Autonomia-Elkartea osatzen duten Erakunde guztien Diruegitamuek osatzen dituzte Euskadiko Guztizko Diruegitamuak; beraz, Autonomia-Elkarteko herri-alor osoa horietan biltzen da, Euskadiko Guztizko Diruegitamuen zeinezkoaren eta herri-alor horrenaren arteko erabateko berdintasuna garbi utziz. Bestalde, 6garren Atalean erasota uzten den orokortasun-irizpideak, lakatu-asmo diren eskubide guztiek eta horiei erantzun beharreko eginbeharrek, bat, bera ere utzi gabe, osatzen dituzten Guztizko Diruegitamuen zentazkoa zermugatzen du. Bi alderdi horiek, zeinezkoa eta zertazkoa alegia batean biltzeak, Guztizko Diruegitamuak Euskal Herriko Herriogasuntza nagusiaren Antolarau-Legearen gai den AutonomiaElkarteko Herri-alor osoaren ekonomiazko ihardunaren zenbatekoa zehazteko lanabes gisa eratzen ditu, herriarentzako gardentasuna eta diruegitamuekiko arta bereziki indartuz. 3. DIRUEGITAMUEN EDUKIA Legearen II Idazpuruak; ekonomia-urtearen barruan lakatu beharreko ekonomiazko eskubide bereziak eta bai ordaintzeko bai gerorako antzematezko eginbeharrei erantzuteko beharrezko izan daitezen diruizendapenak barne dituen Guztizko Diruegitamuen edukia araupetzea du xede. Dirueskuraketen zehaztapen-zerrendei buruzko Idazpuru honetako Lehenengo Atalburuak diruegitamu-alorreko argitasuna lortu nahizko honako bi alderdi berri hauek dakartza: a) 10garren Atalak dioenez, diru-eskuraketen zehaztapen-zerrendetan sartutako zenbatekoei antz ematezko edo behin-betiko balioa ematea. b) 18garren Atalaren bidez "eraentzatikako dirueskuraketak" delako zernolakoa sartoea. Bigarren Atalburuak gastuen zehaztapen-zerrendak ditu gai, diruizendapen-mota bereziak araupetuz, gero norbere gain hartu beharreko eginbeharrekiko zenbatekozko aintzin-ohartematen diren diruizendapenak gastuon oinarri direnetik abiatuta. Diruizendapenen zernolakoak kontuan dituela, 19garren Atalak ordainketetarakoetan eta gerorako lotzezkotan banatzen ditu, lehenengo sailkaketa gisa. Aurrez norberegain hartutako edo zorretan dauden eginbeharrak beteaz diruegitamu-urte berean agindu edo ordaindu daitezkeen gastuei erantzuteko beharrezko izan daitezenak jotzen dira ordainketetarako diruizendapentzat, eta gerorako lotzezko diruizendapenak, berriz, urte batzuetarako ordainkizunei dagozkie, horien garrantzia aurrerako aipatzen dela. Ordainketetarako diruizendapenentzako orotarikojaurpideak Bigarren Atalburu honen Lehenengo Sailean araupetzen dira, diruizendapen mugadunen eta antzematezkoen arteko bereizkuntza egin, eta orohartzezko diruizendapen bat egin ahal izatea ohartematen dela. Hala ere, ordainketetarako diruizendapenek batzutan bereizitasun batzuk dituzte, eta horregatik bereizten dira diruizendapen gehikizunak, diruizendapen aldakizunak, eraentzarako diruizendapenak eta geldialdiango diruizendapenak. Diruizendapen gehikizunek esandako gainontzekoekiko duten garrantzia dela eta, Bigarren Sail osoa hoiek araupetzeko erabiltzen da, gainontzekoez aritzea Hirugarrenerako uzten dela. Lehen esan denez, Legean ordainketetarako diruizendapen-moeta bereziez gainera beste diruizendapen-sail haundi bat, hots, gerorako lotzezko diruizendapenena dago. Diruizendapen horiek ontzat ematen direneko diruegitamuurtearen ondorengoetan egiteratu beharreko egintzen dirubidetarako hartu beharrezko legezko eginbeharrei aurre egitekoak dira gerorako lotzezko diruizendapen; horiek, gerorako lotzezko diruizendapen horiek norbere gain hartutako urte batzuetarako eginbeharrei babes ematea izango dute xede. Gerorako, lotzezko diruizendapenmoeta horrentzako jaurpideak Bigarren Atalburuko Laugarren Sailean araupetzen dira, zenbatekoari eta aldiari buruzko mugak ohartéman, eta horiek aldatzeko jaurpideak finkatzen direla. Diruegitamuetan ekonomia-urte berean egitaratzen hasi ez dedin eta horretarako ordainketa-diruizendapenez hornituta egon ez dedin gerorako lotzezko diruizendapenik ezingo dela sartu esanez egiten den mugapena bereziki azpimarratu behar da. Hori norberetzakotu deneko ekonomia-urtearen hurrengoetan ere egiteratu beharreko eginbehar bat norberegain, hartzezko, ekonomia-urte horretan egiteratuko den zatia urte horretako diruegitamuetan ordainketetarako diruizendapen gisa, eta ondorengo ekonomia-urteetan egiteratzeko zatia gerorako lotzezko diruizendapen gisa sartuta egotea beharrezkoa izango da. 4. DIRUEGITAMUEN EGITURA Diruegitamuen egitura gai duen Legearen III Idazpurua, Lehenengo Atalburuan dirueskuraketen eta gastuen zehaztapen-zerrendak egitura horrentzat jarritako arauei egokitu beharretik hasten da, gero gastuak Lege honek dioenaren arauera zermugatzeko agintepidea eman, eta euskal herri-alor osoa baten biltzea ohartemanez. Esandako Idazpuru horretako II Atalburua kontaduritza-egituraz ari da, diruegitamuen alorra barne-egokitasunez antolatzeko ezinbesteko diren arauak jarriaz. Hirugarren eta Laugarren Atalburuek, Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren eta horren Arduralaritzazko Ihardutze-Erakunde Burujabeen diruegitamuak aurkezteko era ditu gai. Diruegitamu horien aurkezpenerako egitaraukako sailkaketa nabarmentzen da, egituraz diruegitamugintza-teknikaren aldetikako joerarik berrienen arauerakoa izan eta Autonomia-Elkartearen zerbitzurako eraentza-lanabes baliotsua gertatzen bait da. Egitaraukako sailkaketa horren osagarri soil, eta horrek baino garrantzi gutxiagorekin, ihardutze-egituraren zertarakoaren arauerako sailkapenak egiten dira. . Bosgarren Atalburua ere azpimarragarria da, Aurretiazko Ustiaketa-Kontua, Aurretiazko Kontugarbitasuna, Hastapeneko Zehaztapen-Zerrenda eta Diruaren Aurretiazko Eratxikipena barne dituen Dirubidetzazko Aurretiazko Zehaztapen-Zerrenden bidez merkataritzako Ihardutze-Erakunde Burujabeen, Norbanako-alorreko Legepeko Izaikien eta Herri-Baltzuen ihardunarekiko xehapenak sarrarazten bait-ditu. Azkenean, Seigarren Atalburuak, egitarauak eta Dirubidetzazko Aurretiazko Zehaztapen-Zerrendak ahal den neurrian eta 59garren atalean ohartemandako modutan Lurraldeka sailkatzeko irizpideak finkatzen ditu. 5. EUSKADIKO GUZTIZKO DIRUEGITAMUAK GERTATZEKO ERA Legearen IV Idazpurua Euskadiko Guztizko Diruegitamuak gertatzeko eraz ari da, horiek gauzatzeko artezpidetatik hasi eta Legebiltzarrari bidaltzeraino; Ekonomia eta Herriogasun-Sailari bidali behar zaizkion egitasmotzako eta agiri-sorta, Sail horren gertatze-lana eta Jaurlaritzak ontzat ematea barne direla, hori guzti hori Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarau-Legeak agintzen duenari egokituz. 6. EUSKADlKO GUZTIZKO DIRUEGITAMUEN ALDAKUNTZETARAKO JAURPIDEAK Legearen V ldazpuruak, Guztizko Diruegitamuen aldakuntzetarakojaurpideei buruz aldezaurreko eta orotariko eragina duten manuei eskaintzen die bere Lehenengo Atalburua. Lehenengo eta behin, Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren legezko egiturarekiko eratxikipena finkatzen da, Euskadiko Guztizko Diruegitamuen Legeak ekonomia-urte bakoivean bere-baitan izan ditzan nolanahiko baimen-emate eta baliatzeak Idazpuru horretako arauei eta esandako Herriogasuntza Nagusi horren Antolarau-Legearen II Idazpuruan jarritako lehentasun-arauen ariora Guztizko Diruegitamuen Legeak berak dakartzanei atxikiz aldatu ahal izango direla dioenean. Bigarrenez, honako aldakuntza hauen arteko bereizketa egiten da: a) Euskadiko Guztizko Diruegitamuak osatzen dituzten egitarauetako bakoitzeko dirueskuraketa eta gastuen zehaztapen-zerrendei dagozkienak. b) Euskadiko Guztizko Diruegitamuen Legeak ekonomia-urte bakoitzerako berebaitan izan ditzan gainontzeko baimen-emateei dagozkienak; horiek, bakoitzerako Legez jarri daitezen berarizko jaurpideei atxikiko zaizkie. Orohartzezko ikuspegi horren barruan, hurrengo Atalburuek aldakuntzetarako berarizko jampide horietako batzuen araupeketa egiten\dute (Merkataritzako Ihardutze-Erakunde Burujabeen, Norbanako-alorreko Legepeko Herri-Iza kien eta Herri-Baltzuen Diruegitamuetan diruizendapenak bestetarakotzea, diruizendapenetarako diruzko horniketa, diruizendapenak sartzea, diruizendapenak itzultzea, gehitzezko diruizendapenak eta aldakuntzak). Autonomia-Elkartearen oraingo egoera dela eta, Autonomia-Elkarte horren agintepide eta/edo zerbitzuen maila-aldakuntzei darizkien aldaketei buruzko Atalburu bat ere sartzen da, Erresumarekin eta Kondaira-Lurraldeekin zerikusia dutenen arteko bereizkuntza eginaz. Azkenean, IX Atalburuak, gizarte-ekonomiaren aldetikako oraingo egoerari datxezkon eta dagozkien gastuen zehaltapen-zerrendekiko eragina duten neurri batzuk ditu gai. 7. ITUNE-BIDEZKO JAURPIDEAK Legearen VI Idazpuruak, Autonomia-Elkarteak Erresumarekin, beste Elkarte, Kondaira-Lurralde eta Toki-Erakunde batzuekin egin ditzakeen Ituneen diruegitamu-alorreango eragina araupetzen du, Itune horiek egiteko araupidetan sartu gabe, horretarako 121garren Atalak, berariz, Autonomia-Estatutoak eta Ekainaren 30eko 711981 Jaurlaritza-Legeak agintzen dutenera jo-arazten bait-du. 8. DIRUEGITAMUEN EGITERAPENA Izenpuru hori daraman VII Idazpuruak bi Atalburu ditu, bakoitzak diruegitamuen egiterapenean bereizi daitezkeen bi alderdietako bat, hots, dirueskuraketen egiterapena eta gastuena gai dituztela. Gastuari gagozkiola, horien egiterapenean, Bigarren Atalburuaren Lehenengo Sailean agindutakoari atxikiz, honako aldi hauek bereizten direla azpimarratu behar da: Gastua egiteko baimena, gastua egiteko manua, ordaindu dedila agintzea eta ordaintzea, horietako bakoitza zertan datzan zehaztuz: Gastuaren egiterapena araupetzeko, behin-banako arduralaritza-arta, agiri-bidezko egiaztapena eta idatzizko erasopena jartzen dira artezpide. Agintepideei buruzko alderdi batzuk araupetu ondoren, arta hartzearen aldetikako manu garrantzitsu bat sartzen da, arta egite hori elkarri eta ordainketa-agintaritzari eta artekaritza eta kontaduritza-zerbitzuei atxiki gabeko zerbitzuek egin beharko dutela aginduz. Bigarren Saila egiterapenaren aldi bati, hots, ordainketa egin dedila agintzekoari ematen zaio, hori izatea eta borren egitura Lege honek berak ematen dituen lege-araupideak bait-ditu funtsezko oinarri. Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren Diruegitamuen pentzutan emandako ordaintzeko aginduek dirubidetza-egitamu bat eta agiri-bidezko egiaztapena beharrezkoak izango dituztela erabakitzen da. Era berean, eta diruegitamuen egiterapenak eta horiekiko artak duten garrantzia dela eta, ordaintzeko idazmanuez ere ari da eta, bukatzeko, ordaintze-moduak zehazteko araudi-bidezko manuetara jo-arazten du. Atalburu horren azkenengo Saila, Hirugarrena alegia, diruizendapenen ezeztatze-jaurpideez ari da, Lege honek taiututako diruegitamu-erapidetzari atxikiz ordainketetarako diruizendapenen eta gerorako lotzezkoen arteko bereizkuntza egiten dela. 9. DIRUEGITAMUEKIKO KONTU-GARBITASUNA Legearen VIII Idazpurua gai horretzaz ari da, kontuak isteko eguna, behar den agirisorta, diruegitamuekiko kontu-garbitasuna gertatzea eta ontzat ematea bezalako alderdirik garrantzitsuenak araupetuz. Euskadiko Guztizko Diruegitamuekiko kontu-garbitasuna egiteko agirisorten taiuketa egiten da. Agiri-sorta hori, arta-zaingorako garrantzizko lanabes denez, Legebiltzarrak onartu beharko du; horretarako Jaurlaritzak horretzazko Lege-Egitasmoa bidaliko dio, Herri-Kontuen Euskal Epaitegiak hori sortarazi eta antolatu dezan araupidetzak jarri ditzan modutan eskuhartzearen kaltetan gabe. Gainera eta argipidetarako ez bestetarako, agirisorta hori Guztizko Diruegitamuen Lege-Egitasmoari erantsiko zaio. 10. LUZAPEN JAURPIDEAK Legearen IX Idazpuruaren edukiak dakarren alderdi herria Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarau-Legean iadanik aurrez iragarri zen, ekonomia-urte baten hasieran urte horretarako Diruegitamuak onartu gabe egon zitezkeela oharteman eta aurreko urteko Guztizko Diruegitamuen Legearen indarraldia urte horretarako luzatu dedila agintzen duenean, indarraldia luzatze hori, nolanahi ere, luzapenarekiko jaurpideen orotariko antolaketa egin dezan araupidetzari atxikiz egingo dela gehituz. Aintzin-arau hori horrela, Legearen IX Idazpuruak, egoera horretan sortu daitezkeen auziei itzuri egiteko, Guztizko Diruegitamuen luzapenerako orotariko araupide horiek jartzea du xede. 11. GAINONTZEKO ERABAKIAK Esandako araupide horietzaz gainera, Legeak zazpi Erabaki Gehigarri, Aldibaterako Erabaki bat eta Azken Erabaki bat daramatza. Erabaki Gehigarriek oinarri bereiziak dituzte. Horrela, Lehenengoa eta Bosgarrena Kupoaren Legean eta Euskadiko Autonomia-Elkarte Osoko Erakundeen eta Kondaira-Lurraldeen Arteko Harremanen Legearen barruango diruegitamugintza-bideen onarpena ohartemateko diren artean, Bigarrena, Autonomia-Estatutoak Elkarteari Gizarte-Segurantzaren alorrean ematen dion agintepideaz ari da; Hirugarren eta Laugarren Erabaki Gehigarriek, erabili diren legegintza-teknikabideak dituzte gai; eta Seigarrenak, berriz, Autonomia-Elkarteko Izaikien berarizko Diruegitamu-jaurpideak beharrezko denez Lege honetan ohartemandakoei egokitzea du xede. Aldibaterako Erabakia Hirugarren Erabaki Gehigarriak agintzen duenaren ondorioa da, Euskadikó Autonomia-Elkarteko Kontaduritza-Egitamua indarreanjarri dedin arterako Herri-Baltzuen egoera behin-behingorako araupetzen duela. Azken Erabakiak Legea indarrean jartzea du gai, Legeak ohartematen duen Diruegitamu-erapiderzak dakartzan berrikuntza haundiak eta teknikaren aldetikako berarizkotasuna direla eta oraingo diruegitamu berrira igarotzeak dakarren aldakuntza kontutan izanik, gauzak direnez hartu eta indarrean jartzeko eguna eta bertako manuak egiteratzekoa hereizteari komenigarri erizten zaio, bihurdurak gertatzeari ihes egin, eta diruegitamuen alorrean berebiziko garrantzia duen Lege-jaurpidetzari ahalik eta ondoen egokitzea bermatzeko xedez.II DAZPURUA OROTARIKO ERABAKIAK Lehenenqo Atala.-Lege honen Zertarakoa Lege honek Euskadiko Guztizko Diruegitamuak, eta bereziki horien edukia, egitura, egiterapen-iharduera, eraentza eta egiterapena, horiekiko kontu-garbitasuna eta, hala baledi, horien luzapen-jaurpidea araupetzea du xede. 2garren Atala.-Zerrendapena 1. Euskadiko Autonomia-Elkarteko herri-alorra osatzen duten Erakundetako bakoitzari dagozkion diruegitamuek eta horiekin erabilgarri izan daitezen gaudimenak emateko eta zorpetzeko goren-mugek osatzen dituzte Euskadiko Guztizko Diruegitamuak. 2. Honako hauek dira aurreko zatian esan eta Guztizko Diruegitamuak osatzen dituzten diruegitamuak: a) Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren Diruegitamua. b) Ihardutze-Erakunde Burujabeen Diruegitamuak. c) Norbanako-alorreko Legepeko Herri-Izaikien Diruegitamuak. d) Herri-Baltzuen Diruegitamuak. 3garren Atala.-Gizartesegurartzaren ekonomia jaurpideen eraentza Gizartesegurantza Autonomia-Elkarteko herri-alorrean sartuko da, Euskadiko Autonomia-Estatutoaren 18garren Atalean eta Behin-behingo Erabakietako Boskarrenean ohartemandako ari darien moduan eta, manu horiei darienaren kaltetan gabe, haren ekonomia jaurpideen eraentzak Lege honek eta Autonomia-Elkartean diruegitamu-jampideekin erabilgarri diren gainontzeko manuek agindu ditzatenak izango ditu jaurpide. 4garren Atala.-Indarraldia 1. Luzatu ahal izatearen kaltetan gabe, Guztizko Diruegitamuen indarraldiak urtebeteko ekonomia-aldi bat iraungo du. 2. Ekonomia edo diruegitamu-urtea egutegi-urtearekin baterakoa izango da. 5garren Atala.-Zerga-hobariak Hala egokituz gero, Autonomia-Elkartearen eta horren Ihardutze-Erakunde Burujabeen Diruegitamuek bere zergei buruzko zegalarirza-hobarien zenbatekoa berebaitan izango dute. Era berean, Autonomia-Elkartearen Arduralaritzako Diruegitamuek, Euskal Herriko diruegitamu-xahupenei laguntzeko Foru-Diputazioek egin ditzaten diruekarketekiko zerga-hobariei buruz Dirubideketarako Euskal Kontseiluak Jaurlaritzari eman diezazkion argipideak ere berebaitan izango dituzte. 6garren Atala.-Orokortasun-irizpidea 1. Guztizko Diruegitamiiek, lakatu-asmo diren eskubide guztiak eta horiei erantzun beharreko eginbehar guztiak barne izango dituzte, bat bera ere utzi gabe. 2. Ekonomiazko eskubideen edo eginbeharren iturri izan daitezen eragiketa guztiek dagokien diruegitamuan behar bezala agertu beharko dute. Ustegabeko eragiketak diruegitamuak egiteratuala erasota utziko dira, bakoitzean erabilgarri izan daitezen arauei atxikiz. 7garren Atala.-Diruegitamu-oreka Lege honen 2garren Atalaren 2garren idazpuruaren gai diren diruegitamuak, dirubidetza-oreka irizpide dela gertatuko dira, horietako bakoitzean dirueskuraketen guztizkoak gastuena berdindu dezaneko moduan.III DAZPU RUA DIRUEGITAMUEN EDUKIA 8garren Atala.-Zehaztapena Lege honen 2garren Atalaren 2garren idazpuruan esandako diruegitamuetako bakoitzak honako hauek izango ditu borne, bakoitzarentzatjarri daitezen zehaztasun-maila eta egiturarekin: a) Ekonomia-urtean lakatu beharreko ekonomiazko eskubide bereziekiko dirueskuraketen zehaztapen-zerrenda bar. b) Bai ordaintzezko bai gerorako lotzezko eginbeharrei erantzuteko beharrezko izan daitezen diruizendapenen zehaztapen-zerrenda bat. LEHENENGO ATALBURUA Dirueskuraketen zehaztapen-zerrendez 9garren Atala.-Edukia Lege honen gai diren diruegitamuetako dirueskuraketen zehaztapen-zerrendek, Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarau-Legearen eta Atalburu honetan agindutakoaren arauera diruegitamu horiek dagozkien Erakundeek diruegitamu-urtean zernahiren eretzean lakatu-asmo dituzten dirubideen zenbatekoa jasoko dute. 10garren Atala.-Antzematezko edo behin-betiko balioa Dirueskuraketen zehaztapen-zerrendetan sartutako dirueskuraketek antzematezko balioa izango dute, zerrenda horietan bertan edo Guztizko Diruegitamuez besteko Legeren baten indarrezko berarizko zermugapenez behin-betiko balioa eman dakienean salbu. 11garren Atala.-Lurraldeen Ekarketak Autonomia-Elkartearen diruegitamu-gastutarako Kondaira-Lurraldeen laguntza gauzatuz Foru-Diputazioek Autonomia-Elkarteari egindako diru-eskuraketak Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren Diruegitamuetako dirueskuraketen zehaztapen-zerrendatan sartuko dira. 12garren Atala.-Zergak eta Zerga-gehigarriak Autonomia-Elkarteaten zergak, eta hala egokituz gero horrek inorenei jarri diezaizkiekeen gehigarriak, Elkarteko Arduralaritzaren Diruegitamuetako dirueskuraketen zehaztapen-zerrendan sartuko dira. 13garren Atala.-Lurraldearteko Ordezkaketa-Baltza Lurraldearteko Ordezkaketa-Baltzaren pentzutango bidalketei dagozkien dirueskuraketak Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren Diruegitamuetako dirueskuraketen zehaztapenzerrendan sartuko dira, horretan indarrean dauden araupideen arauera diruezarketa-egitasmo zehatzak egiteratzea dagokien Erakundeei eskuratu ahal dakizkienaren kaltetan gabe. 14garren Atala.-Erresumagandikako eta gainontzeko Nerri-Izaikiengandikako beste dirubide batzuk 1. Autonomia-Elkarteak Erresumaren Diruegitamu Nagusien pentzutan hartu ditzan Lege honen 13garren Atalean esandakoez besteko gainontzeko dirubideak, hartu ditzan Izaikiaren diruegitamuetako dirueskuraketen zehaztapen zerrendan sartuko díra, hala badagokie horien berarizko araupideeí atxikiz. 2. Berdin egingo da beste Herri-Izaiki batzuengandikako dirubideekin ere. 15garren Atala.-Zorpetze-bidezko dirueskuruketak Izaiki bakoitzak zorpetuz lortu-asmo izan ditzan dirueskuraketen zenbatekoak, bakoitzaren diruegitamuetako dirueskuraketen zehaztapen-zerrendan bilduko dira, hori guzti hori horretaz indarrean egon daitezen arauen ariora. 16garren Atala.-Merkataritzako Ihardutze-Erakunde Burujabe, Norbanako-alorreko legepeko Herri-Izaiki eta Herri-Baltxuentzako eskuraketak 1. Merkataritzako Ihardutze-Erakunde Burujabeek, Norbanako-alorreko Legepeko Herri-Izaikiek eta Herri-Baltzuek ezein erakunde edo norbanakoren gandik hartu ditzaten eskuraketa eta agizko dirutaguntzak dagokien Erakundeen ihardunaren adierazpide izan daitezen dirueskuraketen zehaztapen-zerrendetan sartuko dira. 2. Erakunde horiek hartu ditzaten domu-eskuraketak eta domuzko laguntzak, domu-egiketetarako dirubidetarako eskuarte direnez ez dute horien ihardunaren emaitzarekiko eraginik, hartutako diruak beste norbanako edo izaiki batzuei domuzko laguntza ematekoak edo domua eskuratzekoak ízan badira salbu. 17garren Atala.-Gastu-itzulketak eta diru-gaindikinak 1. Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren eta horren Arduralaritzazko Ihardutze-Erakunde Burujabeen Diruegitamuen kontu-garbitasunetikako dirugaindikinen erabilpena, Ekainaren 22ko 12/1985 Legearen lehenengo atalaren 2garren idatzatiko e) txatalean agintzen denaren arauera, Euskal Herriko Diru-jaurpidetza Nagusia araupetzezko Legea zehaztu dezan ihardunbidearen mende jarriko da. 2. Aurreko idatzatian esaten diren Diruegitamuetan lortutako gastu-itzulketetatikako dirusarreren erabilpenak, Lege honetako 104garren atalean araupetzen den itzulketa-ihardupidea izango du jaurpide 18garren Atala.-Eraentzatikako irabaziak 1. Autonomia-Elkartearen agintepeko izan ez daitezen gastu-egitasmoak egiteratzeko beste Herri-Izaiki batzuegandik hartu daitezen diruak ere dagozkien diruegitamuetako dirueskuraketen zehaztapen-zerrendatan sartuko dira, behar bezala zehaztuta eta bereizita. 2. Bereziki, eta Legeren batek besterik egiteko baimena emanten badu salbu, aurreko zatian esandako gaiei buruzkoak izan eta Erresumak Autonomia-Elkarteari horiek egiteratzeko eskua emandako egitasmoei buruzko Lurraldearteko Ordezkaketa-Baltzutikako diruizendapenak Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren Diruegitamuetako dirueskuraketen zehaztapen-zerrendan erasota utziko dira. BIGARREN ATALBURUA Gastuen zehaztapen-zerrendak 19garren Atala.-Edukia Diruegitamuetako gastuen zehaztapen-zerrendek honako hauek izango dituzte barne, Lege honek bakoitzerako jarri dezan berarizkotasunez: a) Aurrez norberegain hartutakoak edo zer ziren eginbeharrak beteaz diruegitamu-aldiaren pentzutan agindu edo ordaindu daitezkeen gastuei erantzuteko beharrezko izan daitezen ordainketarako diruizendapenak. b) Diruizendapenok ontzat eman daitezeneko ekonomia-aldiaren ondorengoetan egiteratu beharreko egintzen diru-bidetarako norberegain hartu beharreko agizko legepidepeko eginbeharrei aurre egiteko gerorako lotzezko diruizendapenak, horretarako dagokion ordainketarako diruizendapena egina izan dedilarik, guztia Lege honetan zehaztutako esate-modu eta neurritan. Lehenengo Saila.-Ordainketetarako diruizendapenak 20garren Atala.-Autonomia-Elkarteko Arduralaritza eta Arduralaritzako Ihardutze-Erakunde Burujabeak Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren eta horren Arduralaritzako Ihardutze-Erakunde Burujabeen diruegitamuetako gastuen zehaztapen-zerrendetan sartutako ordainketetarako diruizendapenak: a) Guztizko Diruegitamuen Legeek eta Lege honetako aginduen arauera egindako aldaketek horietarako baimena emandakoetarako erabiliko dira. b) Mugadunak izando dira, bere diru-zenbatekotik gorako gasturik ezin norberegain hartu ez ordaindu daitekeela, gastuaren zenbatekotzat diruizendapen horrentzat hasieran ontzat emandakoa, edo hala badagokio Lege honetako araupideen ariora egindako aldakuntzen ondorioz ateratzeri dena jotzen dela. Hala ere, ordainketa-diruizendapenak gerorako lotzezko diruizendapen baten gai ere izan daitezen eginbeharrei buruzkoak izan daitezenean, bi diruizendapenon guztizkoa adinako diru-zenbatekorako gerorako lotzea egin ahal izango da. 21garren Atala.-Orohartzezko Diruizandapena 1. Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren diruegitamuetako dirueskuraketen. zehaztapen-zerrendan, ordainketetarako beste diruizendapen batzuen urriari, horietarako dirurik izendatu gabeko behar berriei aurre egiteko, edo Lege honetan agintzen denaren arauera gehikizunetan zermugatutako diruizendapenen dirubidetarako orohartzezko ordainketa-diruizendapen bat sartu ahal izango da.. 2. Horrela egindako orohartzezko diruizendapenaren zenbatekoak ezingo du Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren diruegitamuetako ordainketa-diruizendapenen-guztizkoaren ehuneko 5 etik gora jo, guztiko horretan oro-hartzezko diruizendapen hori bera ere sartzen dela. 3. Jaurlaritza, orohartzezko diruizendapen horretzaz Ekonomia-Batzordeak baiezkoa eman ondoren Ekonomia eta Herriogasun-Sailak egindako saloz baliatu ahal izango da. 4. Jaurlaritzak, Ekonomia eta Herriogasuntza-Sailaren bidez hiru hilabetez behin, Eusko Legebiltzarreko Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamuen Batzordeari, orohartzezko diruizendapenetik eginbideratutako puntuen berri emango dio. 22garren Atala.-Merkataritzako Ihardutze-Erakunde Burujabeak, Norbanakoalorreko Legepeko Herri-Izaikiak eta Herri-Baltzuak 1. Merkataritzako Ihardutze-Erakunde Burujabeen, Norbanako-alorreko Legepeko Nerri-Izaikien eta Herri-Baltzuen diruegitamuetako gastuen zehaztapen-zerrendetan sartutako ordainketa-diruizendapenak, hurrengo zatietan egiten diren salbuespenekin, antzematezkoak izango dira; beraz dagokion Izaikiaren ekonomia-aldiango bere ihardunaren egiterapenarekiko aurretiazko usteak jasoko ditu, eta hori aldatzea Lege honen V ldazpuruko VIII Atalburuan jartzen diren jaurpideei atxikiz egingo da. 2. Bai agizko bai domuzko eskuraketa eta laguntzetarako ordainketa-diruizendapenak beti mugatze-indarrekoak izango dira. 3. Merkataritzako Ihardutze-Erakundeei dagozkienetan, aurreko zatian esandakoez gainera gauzetango diruezarketetarako eta dirubidetza-egiketetarako ordainketa-diruizendapenak ere mugatze-indarrekoak izango dira, eta bai andeapen-saritarako, emendiotarako eta irabazihanaketarako egindako ordainbide-horniketak ere, hori guzti hori dagokion Ihardutze-Erakundearen araupidetzak agindu dezanaren kaltetan gabe. 23garren Atala.-Lanarigo-gastutarako ordainketa-diruizendapenak Nolakoz, dagozkien diruegitamuetako gastuen zehaztapen-zerrendetan sartutako lanarigo-gastutarako ordainketa-diruizendapenak honako era hauetakoak izango dira: a) Autonomia-Elkarteko Arduralaritza eta Arduralaritzazko Ihardutze-Erakunde Burujabeak izan daitezenean, bai diruizendapenaren zenbatekoari bai lanari-erroldeari buruz mugatzeindarrekoak izango dira. b) Merkataritzarako Ihardutze-Erakunde Burujabeak, Norbanako-alorreko Legepeko Herri-Itzaikiak, edo Herri Baltzuak izan daitezenean diruizendapenak antzematezkoak izango dira, Merkataritzako Ihardutze-Erakunde Burujabeen bere herri-lanarien lanarigo-gastuetarako ordainketa-diruizendapen izan daitezenak salbu, horiek aurreko zatian jarritako jaurpidepekoak izango bait-dira. 24garren Atala.-Herri-Zorraren dinuaritarako eta kitapenerako ordainketa-diruizendapenak Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren edo horren Ihardutze-Erakunde Bunjabeen Herri-Zorragatikako dirusariak ordaintzeko eta hori kitatzeko ordainketa-diruizendapenak, beti, bakoitzean diruegitamuetako gastuen zehaztapen-zerrendan sartuta egongo dira, eta Jaurlaritzak, Ekonomia eta Herriogasun-Sailaren saloz, Legebiltzarreko Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamu-Batzordeari adieraziz, emandako jaulkipen-arauei edo horretarako indarrean egon dedin araupidetzari atxikiz beste jaulkipen batekoez ordezkatu ditzanari egokituz aldatu ahal izango ditu. 25garren Atala.-Lurraldearteko Ordeakakela-Baltza Autonomia-Elkartearen agintepeko izan eta horietarako dirubideak Lurraldearteko Ordezkaketa-Baltzaren pentzutangó eskuraketetatikakoak izan daitezen diruezarketa-egitamutarako ordainketa-diruizendapenak, Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren Diruegitamuetako gastuen zehaztapen-zerrendan sartuko dira. Bigarren Saila.-Diruizendapen gehikizunak 26garren Atala.-Zermugapena 1. Lehenengo eta behin mugatze-indarrekoak izan, eta horien zenbatekoak araudi-bidez jarrita dauden edo geroan jarri daitezen baldintzak beteaz zenbatekoz gehitu daitezkeen diruizendapenak zermugatuko dira diruizendapen gehikizunetan, ondoren zehazten diren zernolakoen arauera: a) Diruizendapen horri edo horiei horretzaz indarrean dauden manuen arauera artez eratxikitako dirueskuraketak egin izana. b) Ekonomia-urte horretako berarizko eginbehar direnaren Lege-mailako manuzko aitorpena. c) Guztizko Diruegitamu-Legeek ekonomia-urte bakoitzerako jarri ditzaten mugak eta baldintzak. d) Autonomia-Elkarteko herri-alorreko izan eta dagokien Guztizko Diruegitamu-Legea indarrean jarri zen egunean oraindik sortu gabe zeuden Izaikien diruegitamuak Lege honetan agindutakoari atxikiz ontzat eman izana. 2. Gehikizunetan zermugatutako ordainketa-diruizendápenak, horietakoak direla berariz adierazita sartuko dita dagozkion diruegitamuetako gastuen zehaztapen-zerrendetan. 3. Gehikizunetan zermugatze hori Atal honen 1 zatiko c) txatalean esandakoari ez beste ezeri balerio, gastuen zehaztapen-zetrendetan hori gehienera zenbateraino gehitu daitekeen adieraziko da. Horrelakotan, Jaurlaritzak,erabakiko du, Ekonomia-Batzordeak ontzat eman ondoren eta Ekonomia eta Herriogasun-Sailaren saloz, gehitze hori egiteko era. 4. Atal honen lehenengo zatiko d) txatalaren gai denekoan, Izaiki horiei eskuratu beharreko ordainketa diruizendapenak dagokion diruegitamuak onartu dedinean jarri ditzan mugetaraino gehitu ahal izango dira. 27garren Atala.-Nolakoz gehikizun diren Diruizendapenak Lege honen 26garren Atalean agintzen direnak horrela direla ere, honako hauek dagozkien diruegitamuetako gastuen zehaztapen-zerrendetan gehikizun direla berariz agertu beharrik gabe horietan zermugatuko dira: a) Lanarigoaren gizarte-emendioen jaurpideei dagozkien bazkide-saritarako ordainketa-diruizendapenak, gizarte-emendioen ordainketa-jaurpidetzan egon daitezen aldakuntzen ondorioz bakoitzean erabilgarri izan daitezen manuen arauera aitortu eta lakatu daitezen eginbeharrei darien zenbatekoz. b) Merkataritzako Ihardutze-Erakunde Burujabeentzako ez beste inorentzako izendapen hauek: - Ihardutze-Sailarentzat indarrean dauden araupideen ariora egindako irabazi-banakuntzei buruzkoak. - Emendio eta andeapen-baltzak hornitzekoak. - Partzuer direneko Norbanako-alorreko Legepeko Herri-Izaiki eta Herri-Baltzuei izendatutakoak eskuratzekoak, Lege honen 110garren atalak jartzen duen mugarekin. c) Agizko laguntzetarako izendapenak, egindako dirueskuraketen arauera zehaztu behar direla aurrez aginduta egon dedinean. 28garren Atala.-Diru-bilketagatikako gehikuntza Eratxikita dauzkaten diru-eskuraketak benetan biltzearen arauerako gehikizunetan zermugatutako diruizendapenen zenbatekoa, araudi bidez jarri daitezen artezpideak esan dezatenaren arauera egokituko dute zenbateko hori. Hirugarren Saila.-Beste ordainketa-diruizendapen batzuk 29garren Alala.-Diruizendapen Aldakorrak 1. Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren Diruegitamuetako gastuen zehaztapen-zerrendan egon, eta horien behin-betiko zenbatekoa hori zehazteko kontutan izan beharreko neurtzearauen balioaren arauera finkatu beharreko ordainketa-diruizendapenak izango dira diruizendapen aldakor. 2. Diruizendapen aldakorrak izen horretxekin eta horientzat lehenengoan ohartemandakoei dagokien zenbatekoz agertuko dira gastuen zehaztapen-zerrendan. 30garren Atala.-Eraentza-Diruizendapenak 1. Diruegitamu bakoitzeko gastuzehaztapenean, Autonomia-Elkartearen agintepeko, izan ez daitezen gaiei buruzko egitasmoak egiteratzeko beste Herri-Izaiki batzuengandik diruak hartu izanaren ondoriozko eginbeharrei erantzuteko hehar daitezen ordainketa-diruizendapenak agertuko dira. 2. Aurreko zatian esandako egoeraren ondoriozko izan daitezen ordainketa-diruizendapenak, horietakoak direla adieraziz sartuko dira gastuen zehaztapen-zerrendetan, eta horien egiterapena, indarrean dauden horretzazko araupideei atxikiz egingo da. 3. Batipat, Autonomia-Elkartearen agintepeko izan ez eta horien egiterapena Erresumak haren eskutan utzitako egitamuei buruzko ordainketa-diruizendapen izan, eta horientzako dirubideak Lurraldearteko Ordezkaketa-Baltzatikakoak izan daitezenean, Lege honen 18garren Atalaren 2 zatian agintzen denez egingo da. 31garren Atala.-Geldialdiango Diruizendapenak 1. Guztizko Diruegitamuen zati diren egitamuetatik edozeinetako gastuen zehaztapen-zerrendaren barruan, Guztizko Diruegitamuen Legea onartu zen egunean oraindik sortu gabeko Autonomia-Elkarteko Erakundegoren-Arduralaritzako beste Izaiki batzuen agizko nahiz domuzko egiketetarako diruz hornitzeko ordainketa-diruizendapenak ez dira finkotzat ez behin-betikotzat joko, eta dagokien Izaikia sortarazi eta horren Diruegitamua Lege honetako manuen arauera ontzat eman ondoren Izaiki horren benetako beharrak zehaztu ahal ditzanerarte zintzilik geldituko dira. 2. Aurreko zatian esaten dena, Lege honen 71garren Atalean ohartematen denaren kartetan gabe izángo da. Laugatren Saila.-Gerorako lotzezko diruizendapenak 32garren Atala.-Zer diren 1. Urte batzuetarako izan eta ekonomia-urtean hitzartu daitezkeen gastu guztiek osatzen dute gerorako lotzezko diruizendapenen zehaztapen-zerrenda. 2. Gerorako lotzezko diruizendapenen zehaztapen-zerrendak, bakoitzaren guztizko zenbatekoa eta egiteratzeko ohartematen diren ekonomia urteak adieraziko ditu. 3. Gerorako lotzezko diruizendapenen zehaztapen-zerrenda onartzeak, horiek jarritako modutan sendesteko baimena ematen du. 4. Diruegitamuetan ezingo da ekonomia-urte berean egiteratzen hasi ez dedin gerorako lotzezko diruizendapenik sartu, eta horretarako ordainketa-diruizendapenak hornituta egon beharko dute. 33garren Atala.-Autonamia-Elkarteko eta Arduralaritzazko Ihardutze-Erakunde Burujabeen Arduralaritza Autonomia Elkarteko eta Arduralaritzazko Ihardutze-Erakunde Burujabeetako Arduralaritzaren diruegitamuetan sartutako gerorako lotzezko diruizendapenak gauzetango diruezarketei, zuzkiketazko, teknika eta zientzia ahokularitzako eta antolapide-alogerako eragiketei buruzkoak badira, Jaurlaritzak, Ekonomia-Batzordeak onartu ondoren, horiekiko ituneak lehenengoan ontzat emandako zenbatekoari ehuneko 20koa gehituz eta lehen ohartemandako aldia baino urtebete gehiagorako sendetsi daitezeneko baimena eman ahal izango du. Baimen horien berri, Eusko Legebiltzarreko Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamu-Batzordeari hiru hilabetez behin emango zaio. 34garren Atala.- Merkataritzako Ihardutze-Erakunde Burujabeak Norbanako-alorreko legepeko Herri-Izaiki eta Herri-Baltzak 1. Merkataritzako Ihardutze-Erakunde Burujabeen eta Norbanako-alorreko Legepeko Herri-Izaiki eta Herri-Baltzuen Diruegitamuetan sartutako gerorako lotzezko diruizendapenen zehaztapen-zerrendan, ez dira domu-eragiketei buruzkoak baino sartuko. 2. Izaiki berezien arduradun izan daitezen ihardutze-sailek, Ekonomia eta Herriogasun-Sailari asmoa jakinarazita, lehenengoan ontzat emandako zenbatekoak ehuneko 10 gehitu ahal izango dituzte. Ekonomia-Batzordeak aurrez onartuta, Jaurlaritzaren baimenez, gehikuntza horrek ehuneko 30ekoraino iritsi ahal izango du. Baimen-emate horien berri, Eusko Legebiltzarreko Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamu-Batzordeari, hiru hilabetez behin emango zaio. 35garren Atala.-Baimenik gabeko gerorako loturak 1. Hurrengo ekonomia-urtetan ere egiteratu beharreko gastuez jabetzeko ez da onarpenik ez baimenik beharko gastu hoiek indarrean dauden legebideei atxikiz egindakó zorpetzeei darizkien dirubidetza-zamei eta kitapenei badagozkie. 2. Gainera, eta 33garren Atalean esandako erakundeak izan daitezenean, ogasun mugiezinen alogerei buruzko gerorako loturetarako ere ez da onarpenik ez baimenik beharko. 36garren Atala.-Haundiagotzea Gerorako lotzezko diruizendapenen zehaztapen-zerrendan dagokion ordainketa-diruegitamuetako diruatal gebikizun egotea gertatuz gero, dagokion diruegitamuan, beti, ordainketa-dinxegitamuaren gehikuntzak dagokion gerorako lotura nola aldatzen duen adierazi beharko da.III IDAZPURUA DIRUEGITAMUEN EGITURA LEHENENGO ATALBURUA Orotariko araupideak 37garren Atala.-Egitura-arauak Guztizko Diruegitamuen zati izan daitezen diruegitamu guztietako dirueskuraketen eta gastuen zehaztapen zerrendak, Idazpuru honetan dauden egitura-arauei eta horiek osabideratzeko gainontzeko manuei atxikiz egingo dira. 18garren Atala.-Agintepidea 1. Ekonomia eta Herriogasun-Sailari dagokio Diruegitamuen egitura Lege honetan agintzen denaren arauera zehaztea; horretarako, diruegitamu horietako bakoitzaren berarizko zernolakoak kontutan izan beharko dira eta bai doakien Sail, Ihardutze-Erakunde, Baltzu eta Norbanako-alorreko Legepeko Herri-Izaikiek egin ditzaten saloak eta eman ditzaten aholkuak ere. 2. Sail bakoitzari dagokio bere agintepeko IhardutzeErakundeen Diruegitamuen egitura gauzatzea. 3. Herri-Baltzu edo Norbanako-alorreko Legepeko Herri-Izaiki bakoitzak, bere Diruegitamuentzat Ekonomia eta Herriogasun-Sailak jarritako oinarrizko egitura bere berezitasunei egokituz egiteratu ahal izango du. 39garren Atala.-Euskal herri-alorra batean biltzea Foru-Diputazioek eta Toki-Erakundeek, eta bai horien menpeko Ihardutze-Erakundeek ere 27/1988 Legearen 15garren atalean aditzera ematen denez, Lege honek dakartzanen kide izan daitezen irizpideak erabiliko dituzte bere diruegitamuen egituraketan, euskal herri-alorra osatzen duten diruegitamu guztiak batean bildu ahal izateko bide. BIGARREN ATALBURUA Kontaduritza-egitura Lehenengo Saila.-Autonomia-elkartearen, ihardutze-erakunde burujabeen eta norbanako-alorreko Legepeko herri-izaikien ardurataritza 40garren Atala.-Ekonomiazko zerdena Sail honen gai diren erakundeen dirugitamuetan sartutako dirueskuraketen eta gastuen zehaztapen-zerrendak, diruegitamuen ekonomiazko nolakoa oinarri dela zehaztuako kontaduritza-egituraren arauera aurkeztuko dira. 41garren Atala.-Diruizendapen-moetak 1. Aurreko Atalaren gai diren gastuen zehaztapen-zerrenden kontaduritza-egituran, agizko gastutarako eta domueragiketetarako diruizendapenen arteko bereizketa egingo da. 2. Agizko gastutarako diruizendapenetan, honako hauek bereiziko dira: a) Lanari-gastutarakoak. b) Ihardunagatikako gastutarakoak. c) Agizko gastutarako eskuraketak eta dirulaguntzak. d) Ondarea osatzen duten ogasun finkoen andeapen-saritarakoak eta bai egindako gastu kitagarrien kitapenerakoak ere. Domu-eragiketetarako diruizendapenetan, diruezarketetarako diruizendapenen eta dirubidetza-egiketetarakoen arteko bereizkuntza egingo da. 4. Domu-eragiketetarako diruizendapenetan honako hauek bereiziko dira: a) Gauzetango diru-ezarketak. b) Gauzetango diru-ezarketetarako eskuraketak eta diru-laguntzak. 5. Dirubidetza-eragiketetarako diruizendapenetan honako hauek bereiziko dira: a) Zorpetzearen ondoriozko dirusaritarakoak. b) Dirubidetza-ogasunak gehitzekoak. c) Dirubidetza-zoipideak gutxitzekoak. d) Dirubidetza-eragiketetarako eskuraketa eta diru-laguntzatarakoak. 6. Lege honi dagozkionetarako, hartzaileak Autonomia-Elkarteko herri-alorra osatzen duten Izaikietakoak direnean horiei dirua ordainik gabe ematea dirueskuraketa izango da, eta diruen hartzaileak beste nolanahiko enpresak edo norbanakoak izan daitezenean, berriz, dirulaguntzak. Bigarren Saila.-Herri-baltzuak 42garren Atnla.-Herri-Kontaduritzaren Egitamua Herri-Baltzuen dirueskuraketen eta gastuen zehaztapen-zerrenden Kontaduritza-egitüra, Autonomia-Elkarteak jarri dezan Herri-Kontaduritzaren Egitamuari egokituko zaio. HIRUGARREN ATALBURUA Egitaraukako sailkapena 43garren Atala.-Edukia Autonomia-Elkartearen eta horren Arduralaritzazko Ihardutze-Erakundeen Arduralaritzaren Diruegitamuetako ordainketa-diruizendapenak egitarauka sailkatuta aurkeztuko dira. 2. Egitarau bakoitzak lortu nahi diren helburuei, ekonomia-urtean beharko diren gizakizko eta dirubidezko baliapideei, egiteratu beharreko ihardunari eta egiterapenaren arduradunei buruzko argipideak izango .ditu berebaitan. 3. Lortu nahi diren helburuak, zenbakiz neurtzeko eta jarraipena egin ahal izateko modutan zehaztuko dira. Helburuak zenbakiz neurtu ezinekoak izan daitezenetan, lortu nahi diren helburuen egiterapen-mailaren zaingoa izateko bide eman dezaten ezagukarizko zenbakirik egokienak hartuko dira. 4. Egitarau bakoitzak, hala badagokio, hori egiteratzetik atera-asmo izan eta dagozkion diruegitamuetako dirueskuraketen zehaztapen-zerrendan sartutako dirueskuraketei buruzko argipideak izango ditu berebaitan. . 44garren Atala.-Gerorako lotzezko diruizendapenak Autonomia-Elkartearen eta horren Arduralaritzazko Ihardutze-Erakunde Burujabeen Arduralaritzaren Diruegitamuetango gerorako lotzezko diruizendapenak, dagozkien ordainketa-diruizendapenak barne izan ditzaten egitarauen barruan dagozkien ordainketa-diruizendapenak zeintzuk diren behar bezala zehaztuz aurkeztu eta era berean, Lege honen 40garren eta 41garren Atalean esandako Kontaduritza-egituraren arauera sailkatuko dita. 45garren Atala.-Aurkezte-modua 1. Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren Diruegitamuetan, egitarauak, Arduralaritza horrek une bakoitzean izan dezan erakuntzaren arauera aurkeztuko dira. 2. Sail bati baino gehiagori dagozkien egitarauak, Jaurlaritzak Ekonomia eta Herriogasun-Sailaren saloz agindu dezan moduan aurkeztuko dira. 46garren Atala.-Egitura-gastuentzako Egilarauak Egitarau berezien bateango gastu izan, eta horietako bakoitzarekiko eratxikipena egitea ezinezko izan dedinean, egitura-gastuetarako egitarauak gertatu ahal izango dira. Egitura-gastuen egitarauetan sartutako diruizendapenetan, zein egitarautarakoak diren adierazi beharko da. 47garren Atala.-Orotariko diruizendapenetarakn eta dirusaritarako egitarauak Beti ere, honako hauetarako diruzko horniketak banakako egitaraukakoak izango dira: a) Lege honetako 21garren Atalak dioen orotariko diruizendapenak egitekoak. b) Zorpetze-eragiketen ondoriozko dirusari eta kitapen-zatiak ordaintzekoak. 48garren Atala.-Eraentza-egitarauak Lege honetako 30garren Atalean esandako erantzarako diruizendapenak baizik barne izan ez ditzaten egitarauei, eraentza-egitarau deituko zaie. Egitarau horiek, Lege honen 18garren Atalean aipatzen diren eta horiei dagozkien eraentzatikako dirueskuraketei buruz egoki izan daitezen argipideak izango dituzte barne, aurreko 43garren Ataleko 4garren zatiak jartzen dituen modutan. 49garren Atala.-Izaikientzako eskuraketak 1. Egitarau batek, bere helburuak betetzeko Autonomia-Elkarteko herri-alorra osatzen dutenetako beste Izaiki batzuei eskuraketak egiteko ordainketa-diruizendapenak barne izatea gertatuz gero,egitarau horrek, edo dirua hartzen duen Izaikiaren diruegitamuetan hori dagokion egitarau edo zehaztapen-zerrendak, diru horien azkeneko zertarakoari buruzko behar adinako argipide izango du berebaitan, Lege honen 43garren, 55garren eta ondorengo Ataletan zehazten den modutan. 2. Aurreko zatian esandako Izaiki horiek Guztizko Diruegitamuen Legean ontzat eman dedin egunean oraindik sortu gabe egotea gertatuz gero, horiei dagozkien egitarauei Lege honetango arauei atxikiz egindako Izaiki horientzat aintzin-ohartemandako diru-egitamua erantsi beharko zaie. 50garren Atala.-Lurraldearleko Ordezkaketa-Baltza Lurraldearteko Ordezkaketa-Baltzaren pentzutan egin beharreko diruezarketak gauzatzeko bide izan eta Autonomia-Elkartearen agintepeko gaiei buruzkoak izan daitezen ordainketa-diruizendapenak, dagozkion egitarauetan sartuko dira, horietakoak direla garbi erasota utziz. 51garren Atala.-Lanarigo-gastuak Lanarigo-gastuei erantzuteko ordainketa-diruizendapenek, egitarau bakoitzean, egitarau horri eratxikitako lanari-erroldeak zehaztuko dituzte, ohartematen diren lanari berriak, horiei dagokien Izaikiekiko legezko atxikipen-modua, duen lanari-maila eta ordainsari bereziak adieraziz. LAUGARREN ATALBURUA Egituraren eta Ihardunaren Arauerako Sailkapenak 52garren Atala.-Eremua Autonomia-Elkarteko eta horren Arduralaritzazko Ihardutze-Erakunde Burujabeen Arduralaritzaren Diruegitamuetako gastuen zehaztapen-zerrendak egitarauka eginda egoteaz gainera, egituraren eta ihardunaren arauerako sailketa baten ariora egingo dira. 53garren Atala.-Egituraren arauerako Sailkapena 1. Egituraren arauerako sailkaketak, ordainketa-diruizendapenak eta gerorako lotzezkoak Lege honen 40garren eta 4lgarren Atalak dioten Kontaduritza-egituraren arauera kidekatuta aurkeztuko ditu, agindu dedin erakuntza-zehaztasunarekin. 2. Lurraldearteko Ordezkaketa-Baltzaren pentzutango dirubideek izan ditzaten diruezarketa-egitasmoak, aurreko zatian esan den erakuntza-zehaztapenari atxiki gabe kidekatuz egingo dira, eta horien barne-banakuntza egitasmo horien nolakoaren arauerakoa izango da. 5 4garren Atala.-Ihardunaren ararurako Sailkapena Ihardunaren arauerako Sailkaketa, ordainketa-diruizendapenak eta gerorako lotzezkoak zehaztu daitezen erakuntza-zati bakoitzak egiteratu beharreko ihardunaren nolakoaren arauera kidekatuz egingo da. BOSGARREN ATALBURUA Dirubideen Aurretiazko Zehaztapen-Zerrendak 55garren Atala.-Zerrendapena Nolanahiko Merkataritzako Ihardutze-Erakunde Burujabeen ekintzapideak, eta bai Norbanako-alorreko Legepeko Herri-Izaikien eta Hetri-Baltzuenak ere, honako Diruebideekiko Aurretiazko Zehaztapenetan erasota utziko dira: a) Ustiaketa-kontua. b) Garbitasun-kontua. c) Diruen Nondikakoaren eta Zertarakoaren Zehaztapen-zerrenda. Aurreko zatian esandako agirisortaren gehigarri, ekonomia-urtean norberegain hartu-asmo diren urte batzuetarako gerorako loturen zehaztapena erantsiko zaio, Lege honen 54garren Atalean esandako moduan. Aurreko lerroaldietan ohartemandako dirubideen zehaztapen-zerrendek eta urte askotarako lotzezkoen xehapenak Izaiki bakoitzaren Ekintza-Egitarauan sartuko dira, bertan iraganean izandako helburuek eta horien betebideratze-mailak, baita jarritako jomuga berriek ere horien ahalbidetasuna eta nahitasuna zurituz, berariz azaldu beharko dutela. 56garren Atala.-Aurretiazko Ustiaketa-Kontua 1. Aurretiazko Ustiaketa-Kontuak, bakoitzean, dirueskuraketen zehaztapen-zerrenda eta horri dagozkion haztapenak eta gastuen zehaztapen-zerrenda, beharren balioa zenbatuz bilduko ditu, horiek guzti horiek ekonomia-urte horretako ihardunari dagozkiola. 2. Dirueskuraketen zehaztapen-zerrendak berariz bereiztuko ditu Autonomia-Elkarteko Arduralaritzagandik eta horren herri-alorra osatzen duten gainontzeko Izaikiengandik hartzekoak, Lege honen 16garren Atalean esaten diren modutan. 57garren Atala.-Aurretiazko Garbitasun-Kontua Aurretiazko garbitasun-kontuan, bere gai den Izaikiaren ondarea ekonomia-urtearen azken egunean nola egongo denaren aintzin-soma izango du barne. 58garren Atala.-Diruaren Nondikakoaren eta Zertarakoaren Aurretiazko Zehaztapen-Zerrenda , Diruen Nondikakoaren eta Zertarakoaren Aurretiazko Zehaztapen-Zerrendak, horren gai den Izaikiaren dirubidetza-egoerak ekonomia-urtean ustez egingo duen aldakuntza erakutsiko du. SEIGARREN ATALBURUA Lurraldekako Sailkaketa 59garren Atala.-Lurraldekako Sailkapena ' 1. Egitarauen eta Dirubidetzazko Aurretiazko Zehaztapen-Zerrenden egiturak dimeskuraketen, ordainketa-diruizendapenen eta gerorako lotzezkoen lurraldekako sailkapena izango du barne, horien egiterapenerako ohartematen diren gaien eta zertzeladen nolakoek hori eginkizun egin dezaten neurrian, arau-bidez jarri daitezen arauen ariora. 2. Nolanahi ere, domu-eragiketak lurraldeka sailkatuko dira. 3. Aurreko zatian esandako gastuen eta diruizendapenen lurraldeen arauerako sailkaketa Kondaira-Lurraldeka egingo da eta, hala egokituz gero, egoki eritzitako beste lurralde-eremu batzuen eretzean. IV IDAZPURUA GUZTIZKO DIRUEGlTAMUAK GERTATZEKO BIDEAK 60garren Atala.-Artezpideak 1. Ekaineko lehenengo astearen barruan Jaurlaritzak, Ekonomia-Batzordeak bere orrarpena eman oridoren Ekonomia eta Herriogasun-Sailak egindako saloz, hurrengo ekonomia-urterako Diruegitamuak gertatzeko ekonomiazko artezpideak Sailburu bereziei jakinarazi, eta horiek bere menpeko Izaiki guztiei ezagutaraziko dizkiete. 2. Aurreko zatian esandako ekonomiazko artezpideekin batean, Jaurlaritzak, Ekonomia eta Herriogasun-Sailak Lege honek dakartzan araupideei atxikiz gertatutako teknikazko artezpideak bidaliko ditu. 61garren Atala.-Aintzin-Egitasmoak 1. Aurreko Atalean esandako artezpideak beteaz, Jaurlaritzako Sailburu bereziek eta beste erakuntza-elkarte batzuetako arduradunek, honako hauek gertatu eta Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuari bidaliko dizkiote: a) Sailaren beraren dirueskuraketa eta gastuen zehaztapen-zerrenden aintzin-egitasmoak, eta baita bere menpeko Ihardutze-Erakunde Burujabe, Norbanako-alorreko Legepeko Herri-Izaiki eta Herri-Baltzu bakoitzari dagozkionak ere. b) Diruegitamu bakoitzak indarrean dagoenarekiko izan dituen ezberdintasun garrantzitzuenei eta hura gertatzeko erabilitako irizpideei buruzko Argipide-Txosten bat. c) Norbanako-alorreko Legepeko Herri-Izaikien eta Herri-Baltzuen aurreko urteko diruegitamuen kontu-garbiketa. d) Jaurlaritzak komenigarri eritzi eta aurreko 60garren Atalaren 1 zatian esanda bezala eskatutako beste edozein argipide. 2. Aurreko idazputuko a) zatian esandako aintzin-egitasmoak Jaurlaritzak emandako artezpideei atxikiz egingo dira, eta bai indarrean egon eta bakoitzean baliagarri izan daitezen manu eta arauei ere, eta dagokion Sail edo Izaikiak izendatuta dauzkan egitekoen ondorioz egiteratu beharreko ekintzapide, eragiketa eta zerbitzu guztiak izango dituzte barne. 3. Merkataritzako Ihardutze-Erakunde Burujabeak, Norbanako-alotreko Legepeko Herri-Izaikiak edo Herri-Baltzuak izan daitezenean, Aurretiazko Ustiaketa-Kontuaren aintzin-egitasmoak, noIanahi ere, Autonomia-Elkartearen Arduralaritzagandik hartu beharreko agizko eskuraketen zenbatekoa izango du barne eta baita, egon badaude, gastuen zehaztapen-zerrendaren aintzin-egitasmoa dirubidez berdintzeko Autonomia-Elkarteko herri-alorreko beste Izaiki batzuegandikakoena ere. Hotretzazko diruegitamuen arauera inori eskuratu beharreko eta hartu beharreko diruzenbatekoak berdinak izan, eta ekonomia-urteko dirubidebeharrei egokitu beharko zaizkie. Domu-eskuraketentzat ere, dagozkien Aurretiazko Garbitasun-Kontuan eta jarritako zenbatekoek eta horiei datxezkien diruegitamuetangoek berdinak izan beharko dute. 62garren Atala.-Jaurlaritzuri bidaltzea 1. Ekonomia eta Nerriogasun-Sailak honako hauek bidaliko dizkio Jaurlaritzari, horietzazko erabakiak har ditzan: a) Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren Diruegitamuen Aintzin-Egitasmoa. b) Autonomia-Elkarteko herri-alorra osatzen duten gainontzeko Izaiki etako bakoitzaren diruegitamuen aintzin-egitasmoa. c) Hala egokituz gero, Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren eta horren Ihardutze-Erakundeen berenezko zergei buruzko zergalaritza-hobarien diruegitamuen aintzin-egitasmoa. d) Guztizko Diruegitamuen Legearen aintzin-egitasmoa. 2. Aurreko zatian esandako aintzin-egitasmo horiek Ekonomia eta Herrigasun-Sailak egingo ditu, bai Lege honen 6lgarren Atalean aipatzen diren argipideak, bai horien diruegitamuek Euskadiko Guztizko Diruegitamuek osatzen dituzteneko Sail eta lzaiki berezien berarizko ihardunei ez datxezkien dirueskuraketei buruz berak egin ditzan haztaketak oinarri dituela. . 63garren Atala.-Erantsi beharreko Agirisorta Honako agiri hauek gertatuko ditu eta Jaurlaritzari bidaliko dizkio Ekonomia eta Herriogasun-Sailak aurreko Atalaren 1 zatian esandakoari erantsitako agirisorta gisa: a) Euskadiko ekonomiazko egoerari buruzko Argipide-Txosten bar. b) Guztizko Diruegitamuekiko Adierazpen-Txostena, Diruegitamu horiek indarrean daudenen eretzean, adieraz garrienak azpimarratuz, dituzten aldaketen azterketa bat eginez, baita bakoitzaren edukiarena eta Guztizko Diruegitamuen Lege-Egitasmoango gainontzeko manuera ere. c) Autonomia-Elkarteko Herri-Alorraren Bateango Osoko Diruegitamuak. d) Indarrean dauden Dirugitamuak zenbateraino egiteratu direnari buruzko Argipide-Txosten bat, ahalik eta gaurkotasun gehienarekin eginda, eta Ekainaren 30a baino lehenagokoa inola ere ezin izango dena; honek berariz zehaztu beharko ditu hurrengo urtean egiteratzen jarraituko duten egitarauak eta ekonomia-urtearen azkenean zer neurritan egiteratuta egongo direnarekiko ustea, bertan Lege honetako 81garren atalean araupetzen diren eta egiteratu gabeko egitarauen aipamena egingo dela. e) Aurreko urteko Guztizko Diruegitamuen kontu garbiketa, lortzen den egiterapen-mailari buruzko Argipide-Txosten batekin batean, Txosten horretan ekonomia-urte horretan burututako egitarauen berarizko azterpena egiten dela. Jaurlaritzak egoki eritzitako beste ezein argipide. 64garren Atala.-Legebiltzarrari Aurkeztea Jaurlaritzak, Egitasmoa hartarako deneko ekonomia-urtearen aurreko Azaroaren lehenengoa baino lehen aurkeztuko dio Legebiltzarrari Guztizko Diruegitamuen Lege-Egitasmoa, Lege honetako 62garren eta 63garren Ataletan esandako agiri-piloarekin batean.V IDAZPURUA GUZTIZKO DIRUEGITAMUEN ALDAKETETARAKO JAURPIDEAK LEHENENGO ATALBURUA Orotariko araupideak 65garren Atala.-Erabilgarren den Araupidetza 1. Orotariko Diruegitamuen Legeak ekonomia-urte bakoitzerako izan ditzan nolanahiko baimen eta diruez baliatzeak, idazpuru honetako arauen eta Lege honek dakartzanen ariora aldatu ahal izango dira, Euskal Herriko Herriogasunoa Nagusiaren Antolarauen Legeko II Idazpuruan jarritako lehentasun-arauei atxikiz. 2. Idazpuru honek dakartzan aldakuntza-jaurpideak, honako hauentzat dira: a) Guztizko Diruegitamua osatzen duten diruegitamuetako bakoitzeko dirueskuraketen eta gastuen zehaztapen-zerrendentzat. b) Lege honetan eta erabilgarri izan daitezen bestetan agindutakoaren arauera Guztizko Diruegitamuen Legeak ekonomia-urte bakoitzerako eman ditzan baimenentzat. 66garren Atala.-Dirueskuraketen eta Gastuen Zehaztapen-zerrendetango aldakuntzak Guztizko Diruegitamuak osatzen dituzten dirueskuraketen eta gastuen zehaztapen-zerrenden aldakuntzak honako moeta hauetakoak izan daitezke: a) Xahupenen zehaztapen-zerrenda horiek Guztízko Diruegitamuen Legean onartu zirenez jotien zuten guztizkoa aldatu ez dezatenak; horiek, Lege honen 68garrenetik 85garrenerainoko Atalek diruizendapenen zertarakoa aldatzeko jaurpideei, 114garrenak dion baliatu ezinari, eta 110garrenetik 112garrenerainokoek aldakuntzentzat jarritakoei egokituko zaizkie. b) Doakien zehaztapen-zerrenden guztizko zenbatekoak aldatu daitezenean, honako jaurpide hauek izango dituzte: - Lege honen 86garrenetik 92garrenerainoko Ataletan araupetzen den agintepideen eta/edo zerbirzuen maila aldatzen denerakoak. - 93garrenetik 97garrenerainoko Ataletan araupetutako Ordainbide-Horniketetarakoak. - Diruizendapenak diruegitamuetan sartzeko 98garrenetik, 105garrenerainoko Ataletakoak. - 104garren Atalean Diruegitamuetan berriz sartzeko jartzen direnak. - 105garrenetik 109garrenerainoko Atalek Diruizendapen Gehigarrientzat dakartzatenak. - 113garren Atalean araupetzen diren Berarizko Diruezarketa-Egitasmoentzakoak. - VIIdazpuruan araupetzen diren Itunentzakoak. 67garren Atala.-Beste aldakuntza batzuk Guztizko Diruegitamuen Legean egon eta Lege honetan araupetu gabeko beste ezein baimen aldatzeko, bakoitzean Legez jarri daitezen berarizko jaurpideei atxikiz egingo da. BIGARREN ATALBURUA Egitarau baten barruango diruizendapen-aldaketak Lehenengo Saila: Diruizendapenen aldaketa jaurpidea 68garren Atala.-Orotariko arauak 1. Egitarau baten barruan ordainketa-diruizendapenak batetik bestera aldatzea, honako arau hauen ariora egin ahal izango da: a) Lanari-gastutarako diruizendapenak Diruegitamuetan dirua izendatuta daukaten lan-tokiak kentzearen, horietarakoak hartzea atzeratu edo ez egin izanaren, edo ohartemanda zeuden lanariak baino maila apalagokoak akuratu izanaren ondorioz sqrtu daitezen gaindikinak, domu-eragiketetarako ordainketa-diruizendapenetara edo gehikizunetan zermugatutako beste nolanahikotarakotara aldatu ahal izango dira. b) Ihardunbide-gastutarako diruizendapenak. Nolako bereko beste diruizendapen batzutara aldatu, eta aurreko a) zatian esandako modu berean bestetarakotu ahal izango dira. c) Agizko dirulaguntzetarako diruizendapenak. Diruizendapen horiek Lurralde-Izaikiei, norbanako jabetzapeko enpresei, irabazte-xederik gabeko erakundeei eta familiei dirulaguntzak ematea helburu izan, eta horretzazko egitarauan hartzailea nor den zehaztuta egotea gertatutakotan, hartzekodunak dirulaguntza utzi edo nolanahi ere emateko jarritako baldintza guztiekin osorik onartu ez dezanean, diruizendapena bestetarakotu daitezkeenekotzat joko da. Gaindikin horiek, esandako nolako bereko hartzaileentzako hartzailea zehazki izendatu gabeko agizko diru-laguntzak ematerakoan edozergatik sortutakoekin batean, aurreko a) zatian esandako diruizendapenak bezalakoetara aldatu ahal izango dira. d) Gauzentango diruezarketetarako diruizendapenak. Nolako bereko beste diruizendapen batzutara aldatu ahal izango dira, eta bai lanarigoari edo ihardunbideari buruzko gastutarako diruizendapenetara ere, horiek diruezarketa berriak indarrean jartzeko beharrezkoak izan, eta indarrean jartze hori ekonomia-urtean bertan egin dadinaren baldintzapean. e) Domu-laguntzetarako diruizendapenak. Aurreko c) zatiak dakartzan araupideak erabiliko dira, domu-eragiketetarako diruizendapenetara baino aldatu ezingo direnaren salbuespenarekin. f) Dirubidetza-eragiketetarako diruizendapenak. Lege honen 72garren Atalean berariz araupetzen diren dirusaritarako eta domuaren kitapenerako diruizendapenak salbu, dirubidetza-eragiketetarako beste diruizendapen guztiak domu-eragiketetara aldatu ahal izango dira. 2. Bestetarakotze-jaurpideak gerorako lotzezko diruizendapenekiko izan dezaketen eragina Lege honen 84garren Atalak agintzen duenari atxikiko zaio. 69garren Atala.-Domu-eragiltetetarako diruizendapena 1. Egitarau bakoitzaren barruan, domu-eragiketetarako nolanahiko diruizendapenak bestetarakotzea, egitarauan bertan lehenik zeuden maila bereko diruizendapenetara, gauzazko diruezarketetara, domu-eskuraketetara eta dirubidetza-eragiketetara egin beharko da. 2. Aurreko zatian agindutakoa horrela dela ere, diruizendapenak bestetarakotzeak, beti ere, gauzazko diruezarketetarakoa izan ahal izango du. 3. Bestetarakotzea egiten deneko egitarauan domueragiketetarako diru izendapenik ez egotea gertatuz gero, hurrengo 70garren atalean esaten dena egingo da. 70garren Atala.-Berritan sortarazitako diruizendapenak 1. Lege honen 68garren eta 69garren Atalek dakartzaten arauak beteaz egindako diruizendapen-bestetarakotzeek, berritan sortarazitako diruizendapenak hornitzeko bide izan ahal izango dute; aurreko 69garren Atalaren 3garren zatian ohartemandakoan, diruizendapen horiek domu-eragiketetan sartutako ezein mailatakoak izan ahal izango dute. 2. Berritan sortarazitako diruizendapenak ezingo dira gehikizunetan zermugatu, ez Lege honetan jarritako bestetarakotze-jaurpideen arauera gehitu edo gutxitu ere. 71garren Atala.-Oraindik sortu gabeko Izakientzako diruizendapenak 1. Lege honen 31garren Atalean esandako diruizendapenak, horien zenbatekoak dagozkien Izaikien behin-betiko diruegitamuen eretzean beharrezkoa dena gainditu dezan neurritan bestetarakotu ahal izango dira. Bestetarakotie horiek egin ahal izatea, Izaiki horiek ekonomia-urtearen barruan sortu ez daitezenetara ere iritsiko da. 2. Direlako Izaiki horiek ekonomia-urte barruan sortu ez daitezenetan, hori doakien diruizendapenak aldatu eta Lege honen 49garren ataleko 2 lerroaldiaren aipamenaren gai den diruegitamuan sartzen diren gastu-zenolakoan erabili ahal izango dira, Izaiki horiek egiteratuko zituztela ohartemandako egitekoak beste Izaiki edo zerbitzuren batzuk egiteratu ditzaten neurrian, hori guzti hori horiei buruzko egitarauetan jarritako helburuen barruan. 3. Aurreko lehenengo lerroaldiko lehenengo zatian ohartemandakoetan, baita 2garren lerroaldian sartzen diren eta bertango araupidetza erabiltzen ez zaienekoetan ere, diruizendapen-aldakuntzak domu-eragiketen dirubidetarako erabili ahal izango dira, Lege honen 69garren eta 70garren atalek jartzen dituzten modutan. 72garren Atala.-Kitapenen eta disusarien egitarau 47garren atalaren b) zatiak dion dirusari eta kitapen-gastuei erantzuteko egitarauaren barruan, Ekonomia eta Herriogasun-Sailak Diruizendapenak zernolako batetik bestera aldatu ahal izando ditu, Lege honetxen 24garren Atalean zehaztutako modutan, bakoitzari darizkion beharkunei behar bezala erantzuteak hori eskatu dezanean. 73garren Atala.-Legebiltzarrari jakinaraztea Ekonomia eta Herriogasun-Sailak, hiru hilabetez behin, Sail honetako aurreko Ataletan bestetarakotzeentzat jarritako jaurpideen arauera egindako aldakuntzen zehaztapen-zerrenda bat bidaliko dio Eusko Legebiltzarreko Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamu-Batzordeari. 74garren Atala.-Birbanakuntza 1. Jaurlaritzako Sailburuek eta Arduralaritzazko Ihardutze-Erakunde Burujabeetako Lehendakariek edo Artezkariek, bete ardurapeko egitarauetako bakoitzean sartutako diruizendapenak diruegitamuetako zernolako bateko diruatal berezien artean banatu ahal izango dituzte, Ekonomia eta Herriogasun-Sailari jakinaraziz. 2. Birbanakuntza horrek hartzen dituen diruizendapenak lanari-gastutarakoak izanez gero, lanarigoaren alorrean gaitasuna duen ihardutze-ematea beharrezkoa izango da. Bigarren Saila: Egitarau-arteko bestetarakotzeak 75garren Atala.-Baldintzak Sail honetako berarizko araupideen kaltetan gabe, ondoren zehazten diren baldintzak betetzen direla diruizendapenak egitarau batetik bestera aldatu ahal izango dira: a) Aldakizun diren diru-zenbatekoek, Lege honen 68garren Atalaren a), c), eta e) zatietan eta 71garren Atalean agindutakoaren arauera gaindikinezkotan zermugatutakoak izan beharko dute. b) Diruizendapen gehikizunetarako edo domu-eragiketetarako erabili beharko dira, Lege honen 68garren Ataletik 70garreneráinokoetan ohartemandako modutan. 76garren Atala.-Zertarako zehatza Aurreko Atalean agindutakoa horrela dela ere, ordainketa-diruizendapenak egitarau batetik bestera aldatu ahal izango dira, bestetarakotutako diruizendapenari hasieran baimena hartarako eman zitzaioneko zertarako zehatzari eutsi dakionaren baldintzapean. 77garren Atala.-Guztizko Diruizendapena 1. 47garren Atalaren a) zatiak dion guztiko ordainketadiruizendapenaz baliatzea, Lege honetako 21garren Atalaren 3 idazpuruak dion modutan dagokien egitarau zehatzen barruan zertarako zehatzeko diruizendapenetara aldatuz egingo da. 2. Guztizko diruizendapen horri ezingo zaio gasturik artez leporatu. 78garren Atala.-Kitapenerako eta dirusaritarako egitarauak 1. Lege honen 72garren Atalean aipatzen den egitarauaren barruan, hasieran egindako diru-horniketatik benetako eta behin-betiko aurrezki bat egin dadinean baizik ez da beste egitarau batera aldatu daitekeen gaindikin bat dagoenik joko. Ordainketak berandutze hutsez sortutako gaindikinak ez dira bestetarakokizunak izango. 2. Aurreko zatian esan bezala zehaztutako gaindikina, Lege honen 75garren Atalaren b) txatalean esandako diruizendapenetarako erabili beharko da. 79garren Atala.-Egitarau berriak Jaurlaritzak, Lege honetan araupetutako bestetarakotzejaurpideez baliatuz, Lege honetxen 70garren Atalean agintzen denez horretarako gastuen zehaztapen-zerrendetan sartu gabeko egitarau berriak ordainbidez hornitzeko baimena eman ahal izango du. 80garren Atala.-Egitarau batzuk baten biltzea 1. Egitarau bateko edo batzuetako dirueskuraketa eta diruizendapen guztiak, horietako gastuei lehen izendatutako zertakoari eutsiz iadanik egon dagoen beste egitarau batera aidatzea da egitarau batzuk baten biltzea. 2. Jaurlaritzak, doakien Sailaren arioz eta Ekonomia-Batzordeak ontzat eman ondoren, Ekonomia eta Herriogasun-Sailak egindako saloz, egitarau batzuk baten biltzeko baimena eman ahal izango du, arduralaritzazko birrantolaketaren edo gastua egiten edo gastuei arta egiten eginkortasuna gehitzearen aldetikako zioek hori egingarri egiten badute. Bigarren Atala.-Egiteratu gabeko Egitarauak 1. Hartarako baimena eman zitzaieneko ekonomia-urtean edozergatik egiteratzen hasi gabeko ezein egitarautako ordainketa-diruizendapenak ezingo dira bestetarakotu. 2. Aurreko zatian esandakoaren arauera erabilkizun gelditutako diruez egiteratu gabeko egitarauaz bestelakotarako baliatu ahal izateko, hori Legez ontzat eman beharko da. 3. Ekonomia-urtea bukatu eta aurreko zatian esandako diruak erabili gabe gelditzea gertatuz gero, egitarau osoa hurrengo urteko dimegitamuetan sartuko da, Jaurlaritzak berariz besterik adierazitakoan salbu. 82garren Atala.-Legebiltzarrari jakinaraztea Lege honetan araupetzen diren egitarau-arteko diruizendapen-aldaketak, egitarau berriak egin izana, eta bai egitarau batzuk baten biltzeak ere, Eusko Legebiltzarreko Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamu-Batzordeari behar bezain zehazki jakinarazi beharko zaizkio, Jaurlaritzak horietarako baimena eman zuen hilaren hurrengoaren barruan. Hirugarren Saila.-Orotariko Arauak 83garren Atala.-Orotariko Mugapenak Nolanahiko diruizendapen-bestetarakotzeek honako mugapen hauek izango dituzte: a) Ezingo dute bestetarakotze jaurpideen arauera edo diruizendapen gehigarrien bidez gehitutako diruizendapenik murriztu, ez haiei dagozkien gerorako lotzezko diruizendapenak Lege honen 33garren Atalak dioenez gehitutakorik ere. b) Ez dute beste bestetarakotze batzuen bidez lehen gutxitutako diruizendapenik gehituko. c) Gehikizunetan zermugatutako diruizendapenak gehikizun izatetik kenduta murriztu ahal izango dituzte eta horiek, beraz, ezingo dira gero gehitu. d) Horretzazko berarizko araupidetzan besterik agintzen bada salbu, ezingo diete egitarau bakoitzean Lurraldearteko Ordezkaketa-Baltzaren pentzutan egiteko diruezarketak gauzatzeko egitarauetarako izendatuta zeuden ordainketa-diruizendapenei ikutu. 84garren Atala.-Gerorako Lotzezko Diruizendapenak 1. Diruizendapenak bestetarakotzeak gerorako lotzezko diruizendapenei dagozkien ordainketa-diruizendapenak gutxitzea balekar, Jaurlaritzak ezingo du, gutxitutako zenbatekoa kenduta, Lege honen 33garren Atalean ohartemandako itune-gehikuntzarako baimenik eman. 2. Aurreko zatian esandako bestetarakotzeak ordainketa-diruizendapenen baten diruzko horniketa osoari buruzkoak badira, ordainketa-diruizendapen hori Haren zati zeneko gerorako lotzezko diruizendapena berez eta besterik gabe ezabatuta geldituko da. 3. Diruegitamuetako zernolako berriak edo egitarau berriak sortarazi ditzaten bestetarakotzeek, gerorako lotzezko diruizendapen berrientzako diruzko horniketa izan ahal izango dute berebaitan, zernolako edo egitarau berriari dagokionaren herenaz gora gabeko diru-zenbatekoz. 4. Gerorako lotzezko diruizendapenei dagozkien ordainketa-diruizendapenen diruzko horniketa gehitzea ekarri dezaten bestetarakotzeek, honako ondorio hauetakoren batzuk izango dituzte: a) Gerorako lotzezko diruizendapenari bestetarakotutako zenbatekoa kentzea, edo b) Gerorako lotzezko diruizendapenen zenbatekoari lehengoan eustea. 5. Aurreko zatiko a) txataleko gertatuz gero, Jaurlaritzak, gerorako lotzezko diruizendapenaren diruzko horniketa berriari Lege honen 33garren Atalean ohartemandako gehikuntza egin dakioneko baimena eman ahal izango du, eta b) txatalak dioenean, berriz, manu horren gai diren baimenen mugak zehazteko kontatu egingo da. 6. Lege honen 80garren Atalaean araupetzen den egitarau-bateraketa, ordainketa-diruizendapenekin bezala gerorako lotzezkoekin ere egin ahal izango da. 85garren Atala.-Baimena emateko era Lege honetan berariz besterik agintzen bada salbu, Jaurlaritzak, eman beharko ditu, doakien Sailen arioz eta Ekonomia-Batzordeak ontzat eman ondoren Ekonomia eta Herriogasun-Sailak egindako saloz, diruizendapenak bestetarakotzeko baimen guztiak. HIRUGARREN ATALBURUA Agintepide eta/edo zerbitzuen mailetango aldakuntzak Lehenengo Saila.-Etresumarekiko 86garren Atala.-Diruizendapenak Diruegitamuetan Sartzea 1. Autonomia-Elkarteak Erresumagandikako agintepide eta/edo zerbitzu berriak beretzakotzeak, Guztizko Diruegitamuetan horri darizkion eginbeharrei erantzuteko beharrezko izan daitezen diruizendapenak sartzea ekarriko du, eta bai eskuratu-asmo diren diruzko eskubideenak ere, hurrengo zatietan agintzen den eran. 2. Aginte-eskuraketetarako Bitariko Batzordearen horretzazko Erabakia "Boletín Oficial del Estado"-n eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian azken argitaratu dadin egunetik hasi eta hogei lan-egun igaro baino lehen, Jaurlaritzak agintepide eta/edo zerbitzu berriari norberetzakotu zeneko ekonomia-urtea bukatu arterako aldirako dagozkion gastuen eta dirueskuraketen zehaztapen-zerrendak ontzat emango ditu. 3. Aurreko zatian esaten den Jaurlaritzak ontzat emate hori agintepide eta/edo zerbitzu berriarentzako Lege honek dakartzan arauei atxikiz egindako berarizko diruegitamuari huruzkoa izango da. 87garren Atala.-Ontzat emateko era 1 . Aginte-Eskuraketetarako Bitariko Batzordearen Erabaki bakoitzaren gai diren agintepide eta/edo zerbitzuei buruzko gastuen zehaztapen-zerrendan sartutako ordainketa-diruizendapenen ehuneko 5ekotik gora jo, eta hotren egiterapena ekonomia-urte bakoitzeko azaroaren lehenengoa baino lehen hastea gertatuz gero, Jaurlaritzak, autreko Atalean aginduta bezala gastuen eta dirueskuraketen zehaztapen-zerrendak ontzat eman zireneko egunetik hasi, eta hurrengo hogei lan-egunen barruan, agintepide eta/edo zerbitzu horiekiko diruegitamuei buruzko Lege-Egitasmo bat bidaliko dio Legebiltzarrarí, ontzat eman dezan. 2. Aurreko zatian oharteman gabeko guztietan, Jaurlarizak, horiei dagozkien egitarauetan, aurrez ontzat emandako diruegitamu-izendapenak eta dirueskuraketak erasoko ditu, eta horretzazko diruegitamutarapenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko dira. 3. Aurreko I idazpuruan gai diren Lege-Egitasmoek Legebittzarrean bere bideak egin ditzaten, Jaurlaritzak presako bideak eginarazi diezaizkiela edo/eta Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamu-Batzordeak legegintza ahalmen osoz ihardun dezala eskatu ahal ízango da. 88garren Atala.-Atzera itzultzea Guztizko diruegitamu horietarako dirua izendatuta egon dadineko agintepide eta/edo zerbitzu batzuk atzera Erresumari itzultzea gertatuz gero, Ekonomia eta Herriogasun-Sailak horretarako díruízendapenak bestetara otzeko zehaztapidetzak egingo ditu. Bigarren Saila.-Kondairalurraldeei buruz 89garren Atala.-Diruizendapenak Diruegitamuetan sartzea Autonomia-Elkarteak Kondaira-Lurraldeengandikako agintepideak eta/edo zerbirzuak beretzakotzea gertatuz gero, Lege honen 86garren Ataletan araupetutako bideak heurak egingo dira. 90garren Atala.-Kandaira-Lurraldeentzako eskuraketak Autonomia-Elkarteak Kondaira-Lurraldeei edo horietakoren bati eskuraketa gauzatu dadiri urteko Guztizko Diruegitamuak onartu ondoren erabakita egin diezaizkien aginte eta/ do zerbitzu-eskuraketak, horietarako gastuen zehaztapen-zerrendatik, dagokion Lurralderako jarrita egon eta eskuraketa benetan egiteratu dadin egunean erabili gabe egon daitezen ordainketa-diruizendapenak kentzea ekarriko du, eta bai eskuratutako agintepide eta/edo zerbitzua egiteratzeari dagozkionak izan, diruegitamuetan sartuta egon, eta egun horretan oraindik bildu gabe egon daitezen arielak eta gainontzeko dirueskuraketak ere. Lurraldekako zehaztapenik gabeko ordainketa-diruizendapenak izan daitezenean, Foru-Diputazio bakoitzari dagokion zatia, eskuratutako zerbitzuari eusteko zegokion eratxikitze-ehunekoa bera erabilita aterako da. 91garren Atala.-Lan-toki hutsak Aurreko atalean esandako eskuraketek gizakien zerbitzuei buruzkoak izan eta diruegitamuetan diruz hornitutako nolanahiko lan-tokiak hutsik gelditzea ekarri dezatenean, lan-toki horiek Erresumak Autonomia-Elkarteari eskuratutako lanarienak nahiz horrek artez aukeratutakoenak izan, Ekonomia eta Herriogasun-Sailak lantoki horientzat gastuen zehaztapen-zerrendan egon daitezen diruizendapenak lanari-erroldea gutxituz bestetarakotzea aginduko du. Bestetarakotze horien pentzatan, Kondaira-Lurraldeek hutsik gelditutako lantoki horiek bere lanariz edo horretarako akuratutakoz bete ahal izango dituzte. 92garren Atala.-Atzera itzultzea 89garren eta 90garren Atalean esandako agintepide eta/ edo zerbitzuak atzera itzultzea gertatuz gero, Atal horietan alderantzizkoa gertatuz gerorako jarritako bideak heurak egingo dira, noiz nola, eta era berean 91garren Atalean agindutakoa ere. LAUGARREN ATALBURUA Diruizendapenak ordainbidez hornitzea 93garren Atala.-Diruizendapen berrietarako erabili daitezen dirueskuraketak 1. Ekonomia-urtean benetan egin eta Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren diruegitamuetan oharteman gabe egon, edo zenbatekoz ohartemandakoaz gora jo dezaten dirueskuraketek, dagokien gastuen zehaztapen-zerrendan ordainketa-diruizendapenak sortarazi ahal izango dituzte. 2. Bereziki, honako eragiketa hauei dagozkienak jo ahal izango dira ordainkata-diruizendapen, egitarau, eta indarrean egon dagoen egitarau bat zabalagotzeko erabilgarritzat: a) Norbanako edo Lege-nortasundunek Autonomia-Elkartearekin edo horren Ihardutze-Erakunde Burujabeetakoren batekin batean nolakoz horien xede eta helburuen barruan egon daitezen gastuen dirubidetarako egindako ekarketak. b) Ondare-ogasunen salmenta. c) Zerbitzugintza. d) Jesanean emandakoak birreskuratzea, gertatzen bada. e) Lurraldearteko Ordezkaketa-Baltzagandik benetan hartutako diru-zenbatekoaren hasieran ohartemandakoarekiko gaindikina. f) Hala egokituz gero, Erresumaren Guztizko Diruegitamuen eta beste Herri-Izaiki batzuenen pentzutan nahiz norbanakoegandik edo norbanako-jabetzapeko erakundeengandik hartutako ekarketak. g) Autonomia-Elkartearen edo honen Ihardutze-Sail Burujabeen Arduralaritzaren diruegitamuetako diru-sarrerez zehaztapen-zerrendetan izendatutako kopuruez gaindikakoak izan daitezen beste dirusarrerenak, horiek baita norbere zergenak ere izan daitezkeela. 3. Aurreko zatiko a) eta b) txataletan esandako eragiketen bidez sortarazitako hornitutako diruizendapenak, hala gertatuz gero hoientzat hitzartutako egitasmo zehatzak egiteratzeko erabili beharko dira. 94garren Atala.-Biderapena Aurreko 93garren Atalean araupetutako diruizendapen-sortarazpena Jaurlaritzaren horretzazko Dekretoz egingo da Ekonomia eta Herriogasun-Sailapen edo hala egokituz gero doakien beste Sailen arioz, Ekonomia-Batzordeak ontzat eman ondoren, diruizendapen berrien zenbatekoak dagozkion diruegitamuetako gastuen zehaztapen-zerrendan dauden ordainketa-diruizendapen guztien ehuneko 5ekotik gora jo ez dezanaren baldintzapean. Bestelakotan Jaurlaritzak, araudibidez jarri daitezen bideak egin ondoren, diruizendapen-horniketarako Lege-Egitasmo bat aurkeztuko dio Legebiltzarrari. 95garren Atala.-Norbanako jabetzapeko Herri-Izaikiak eta HerriBaltzuak Norbanako-alorreko Legepeko Herri-Izaikiek eta HerriBaltzuek bere berenezko ihardunaz bestelakoetatik lortu eta bakoitzaren Aurretiazko Ustiaketa-Kontutan ohartemandakotik gorako dirueskuraketak zerbaitetarako erabiltzeko, Jaurlaritzak ontzat ematea beharrezkoa izango da. Dirueskuraketa hoiek lehen ohartemandakoen ehuneko 15ekotik gorakoak gertatuz gero Jaurlaritzak, araudiz jarri daitezen bideak egin ondoren, horretzazko Lege-Egitasmoa aurkeztuko dio Legebiltzarrari. 96garren Atala.-Legebiltzar-bideak Aurreko 94garren eta 95garren Ataletan esandakoetan Jaurlaritzak, horretzazko Lege-Egitasmoei Lege honen 87garren Atalaren 3garren zatian jarritako bideak eginarazi diezaizkieneko eskea egingo dio Legebiltzarrari. 97garren Atala.-Aldiarekiko baldintzak 1. Jaurlaritzak ezingo du aurreko 94garren Atalaren lehenengo lerroaldian esandako modutango diruizendapenik azaroaren 30az gero sortarazi, dirueskuraketak benetan egin zireneko eguna dena dela. 2. Nolanahi ere, ekonomia-aldiko azken egunean horientzako diruizendapena eginda eta erabili gabe gelditutako diruak, Euskal Herriko Diruzaingo Nagusira joango dira. BOSKARREN ATALBURUA Diruizendapenak diruegitamuetan sartzea 98garren Atala.-Ekonomia eta Herriogasun-Sailak sartzea Ekonomia eta Herriogasun-Sailak, bakoitzean, aurreko ekonomia-urteko zegokien Diruegitamuetako gastuen zehaztapen-zerrendan sartuta edo aitortutako eginbeharraz betetzeari eratxiki gabe egon, eta honako hauetakoren bati dagozkion ordainketa-diruizendapenak Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren eta horren Arduralaritzazko Ihardutze-Erakunde Burujabeen indarreango ekonomia-urteko Diruegitamuetan sartu ahal izango ditu: a) Jaurlaritzaren baimenarekin bestetarakotutako diruizendapenak eta egindako diruizendapen gehigarriak, biak ekonomia-urteko azken hiruhilabetekoan. b) Abenduan baino lehen hartu eta egiaztatutako zioegatik ezin egiteratu ahal izan diren eginbeharrei erantzuteko gastuei dagozkien diruizendapenak. c) Doazkien diruzko eskubideak benetan egiteratu izanaren arauerako baimena duten dlruizendapenak. d) Lege honen 93garren Atalean esandako eragiketen bidez sortarazitako diruizendapenak. 99garren Atala. Jaurlaritzak sartzea Jaurlaritzak, Ekonomia eta Herriogasun-Sailaren saloz eta Ekonomia-Batzordeak ontzat eman ondoren, aurreko Atalaren lehenengo zatian jai-ritako baldintzak bete eta Atal horretan ematen den zerrendan sartu gabeko diruizendapenak AutonomiaElkarteko Arduralaritzaren eta horren Arduralaritzazko Ihardutze-Erakunde Burujabeen hurrengo urteko Diruegitamuetan sartu ahal izango dítu, noiz nola. 100garren Atala.-Diruizendapenak sartzeko era 1. Aurreko 98garren Ataleko a) eta b) zatietan agindutakoen arauera sartutako diruizendapenak, noiz nola bestetarakotzeko, diruizendapen gehigarriarentzako edo gerorako lotzezko baimena emateko zio izandako gastutarako heuretarako erabili beharko dira. 2. Aurreko 99garren Atalean agindutakoaren arauera sartutako diruizendapenak domu-eragiketetarako erabili beharko dira. 101garren Atala.-Diruizendapenak sartzeko era 1. Aurreko 98garren eta 99garren Atalen gai izandako diruizendapen-sarttea, hurrengo ekonomia-urteko dagokien diniegitamuetako gastuen zehaztapen-zerrendetan sartuta egon eta, egiterapenean, sartzen diren diruizendapenak bertan zeudenekoen jarraipide izan daitezen egiterauetan sartuz egingo da. 2. Egitamu hoiek bukatuta daudelako edo beste edozergatik diruizendapenak aurreko idazpuruan esandako modutan hurrengo ekonomia-urteko diruegitamuetan dagozkien egitarauetan heuretan sartzea ezinezkoa izan dedinean, sartze hori, egitarau-arteko diruizendapen-aldaketentzat Lege honetan jarritako jaurpideei buruzko arauak beteaz egingo da. Hartarako baimena eman zeneko ekonomia-urtean egiteratzen hasi gabeko egitarau bateko diruizendapenak sartzea, Lege honen 81garren Atalak dionez egingo da. 102garren Atala.-Aldiari buruzko baldintzak 1. Sartutako diruizendapenek, sartze hori egiten deneko ekonomia-urtearen barruan egiteratu beharko dute, urte horretako abenduaren 31n erabili gabe gelditutako zatiari dagozkion diruak Euskal Herriko Diruzaingo Nagusian sartzen direla. 2. Sartzeko gai izan, eta hurrengo ekonomia-urteko ekainaren 30ean Lege honek dakartzan arauen ariora dagozkien diruegitamuetan sartu gabe egon daitezen diruizendapenak baliogabetuta gelditu dira eta hoietako diruak era berean, Euskal Herriko Diruzaingo Nagusian sartuko dira. 103garren Atala.-Gerorako lotzezko diruizendapenak Hartarako onartu zireneko ekonomia-urtea hitzartu ez, eta gerorako lotzezko diruizendapenei dagozkien ordainketa-diruizendapenak izan daitezenean, hoiek diruegitamuetan sartzeak gerorako lotzezkoak ere berez eta besterik gabe sartzea ekarriko du. SEIGARREN ATALBURUA Diruizendapenen itzulpena 104garren Atala.-Itzulpenak noiz 1. Egin behar ez eta diruegitamuetako diruizendapenen pentzutan egindako ordainketak atzera itzultzearen bidezko dirueskaketak izanez gero, dirueskuraketa horrek diruizendapenak berriz ordainketak egin ziren unean zeuden bezalaxe jartzea ekarriko du, bai ordainketa, eta bai dirueskuraketa, diruegitamu-urte berekoak izan daitezenaren baldintzapean. 2. Dirueskuraketa zertarakoaren zehaztapena lehenagoko diruegitamuetan egindako diruizendapenen bati badagokio, Jaurlaritzak, Ekonomia-Batzordeak ontzat eman ondoren Ekonomia eta Herriogasun-Sailak egindako saloz, itzulketa hori indarreango diruegitamuetako zer diruizendapeni edo diruizendapenei dagokion edo dagokien zehaztuko da. ZAZPIGARREN ATALBURUA Diruizendapen gehigarriak Lehenengo saila.-Ordainketa-diruizendapen gehigarriak 105garren Atala.-Noiz egin Gastu bat egin beharra izan eta horretarako zehazki egindako diruizendapenik ez egotea, edo egon egon arren, aski izan ez eta gehikizun ez izatea gertatu, eta horri Lege honetan araupetutako bestetarakotze-jaurpideez baliatuz erantzuterik ez badago, diruizendapen gehigarri bat egizteko bidetara joko da, hurrengo zatietan jartzen diren arauei atxikiz. 106garren Atala.-Lege-Egitasmoa 1. Aurreko Atalak dio gastua Autonomia-Elkarteko Diruegitamuen pentzutan egitekoa bazen, Ekonomia eta Herriogasun-Sailak, Ekonomia-Batzordeak bere baiezkoa eman ondoren, Legebiltzarrari diruizendapen gehigarri bat egiteko Lege-Egitasmo bat bidali dakioneko erabakia har dezaneko eskea egingo dio Jaurlaritzari, Lege-Egitasmo horretan herri-gastuaren gehikuntza horretarako dirubideak nondik egingo diren zehaztuz. 2. Aurreko zatian esandako horixe egingo da gastua Autonomia-Elkarteko Erakundegoren-mailako Arduralaritza osatzen dutenetako Izaikiren baten diruegitamuen pentzutan egin beharrekoa izan, eta hurrengo 107garren Atalaren a) zatian jartzen diren ehunekoak gainditzea gertatuz gero ere. 107garren Atala.-Arduralaritza baimena Diruizendapen gehigarriaren beharra Autonomia-Elkarteko Erakundegoren-mailako Arduralaritza osatzen duen Izaikietako baten gertatu, eta horren zenbatekoak Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren Diruegitamuetango diruizendapenak gehitzerik ez badakar: a) Baimena ematea honako hauei dagokie: - Horren zenbatekoak dagokion Izaikiaren gastuen zehaztapen-zerrendan sartutako ordainketa-diruizendapenen guztizkoaren ehuneko 3kotik gora jotzen ez badu, Ekonomia eta Herriogasun-Sailari. - Ehuneko 3tik gora jo eta Arduralaritzazko IhardutzeErakundeak badira ehuneko 5ekoa, eta Merkataritzazko Ihardutze-Erakunde Burujabeak, Norbanako-alorreko Legepeko Herri-Izaikiak eta Herri-Baltzuak izan daitezenean ehuneko l0ekoa gainditu dezanean, Jaurlaritzari, Ekonomia-Batzordeak bere baiezkoa eman ondoren eta Ekonomia eta Herriogasun-Sailaren saloz. b) Diruegitamu-aldi bakoitzean, aurreko a) zatian esandako ehuneko hoiek elkarpilatuz erabiliko dira. c) Diruegitamuak aldatzeko biderapena, aldakuntza hori haren diruegitamuari dagokioneko Sailaren, edo Izaikia hari datxekonaren erizpena barne izan dezan zehaztapidetza baten bidez egingo da, honako hauek berebaitan daramatzala: - Gastua beharrezkoa eta presakoa denaren egiaztapena. - Saloaren gai den gehikuntzarako dirubideak emango dituen baliapidearen zehaztapena. - Gehitu beharreko diruegitamuetako diruatala, behar bezala zehaztuta. d) Jaurlaritzak, hiru hilabetez behin, Atal honetzaz baliatuz egindako diruizendapenen kontuak emango dizkio Legebiltzarrari. 108garren Atala.-Epailaritza-erabakia Diruizendapen gehigarria epailaritza-erabaki bati darizkion eginbeharrak betetzeko izanez gero, hala badagokio Legebiltzarrari aurkeztu behar zaion horretzazko Lege-Egitasmoa erabaki horren adierazpen-egunetik hasi eta hurrengo hiru hilabeteen barruan aurkeztuko da. Bigarren saila.-Gerorako lotzezko diruizendapen gehigarriak 109garren Atala.-Jaurpideak Gerorako lotzezko diruizendapenei onartzerakoanjarritako baldintzak Lege honen 33garren eta 34garren Atalek dioten mugetatik gora aldatu ahal izateko, aurreko 106garren Atalak agintzen duenez egindako Lege bat izango da beharrezko. ZORTZIGARREN ATALBURUA Merkataritzako ihardutze-erakunde burujabeen, norbanako-alorreko legepeko herri-izaikien eta herri-baltzuen diruegitamuetango aldaketak 110garren Atala.-Dirubideen gehikuntza Atalburu honen gai diren Erakundeek ezingo dute bertan partzuer direneko Norbanako-alorreko Legepeko Herri -Izaikien edo Herri-Baltzuen Diruegitamuen dirubidetarako jarri dezaten diruaren guztizkoa ehuneko 5ekoa iritsi arte baizik gehitu, Ekonomia eta Herriogasun-Sailari jakinarazi ondoren. Bestelakotan Jaurlaritzaren baimena beharko da, Ekonomia-Batzordeak bere erizpena eman ondoren eta Ekonomia eta Herriogasun-Sailaren saloz. 111garren Atala.-Diruegitamuetango aldakuntzak Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren edo horren Ihardutze-Erakundeen Diruegitamuen pentzutangoak izan bainan hoien zenbatekoari eragiten ez dieten dirulaguntzak har ditzaten Norbanako-alorreko Legepeko Herri-Izaikien eta Herri-Baltzuen diruegitamuetan aldakuntzak egiteko baimena Jaurlaritzak emango du, Ekonomia-Batzordeak ontzat eman ondoren Ekonomia eta Herriogasun-Sailak eta doakien gainontzeko Sailek batean egindako saloz. 112garren Atala.-Diru-gaindikinak 1. Jaurlaritzak, ekonomia-urterako jarritako helburuak zenbateraino egiteratu diren ikusita, Autonomia-.Elkarteko Erakundegoren-mailako Arduralaritza osatzen duren Izaikiei emateko lehen zeuden diruen komenigarri erin.itako zatia gaindikintzat jo ahal izango du. Gaindikin hoiek, nolakoaren arauera, agizko nahiz domu-eragiketetarako erabili ahal izango dira, diruizendapenak bestetarakotzeko Lege honetan .jartzen diren jaurpideentzako araupideak beteaz. , 2. Merkataritzako Ihardutze-Erakunde Burujabeek, Norbanako-alorreko Legepeko Herri-Izaikiek eta Herri-Baltzuek, dirubaltzak hoien dirubidetarako zireneko helburuak bete ezaren edo atzeratu izanaren ondorioz izan ditzaten diru-gaindikinak, hurrengo ekonomia-urterako horretarako diruegitamuetako dirubideak zehazteko kontutan izango dira. BEDERATZIGARREN ATALBURUA Unean-Uneango Neurriak 113garren Atala.-Berarizko diruezarketa egitaraua 1. Aurreko Atalean esandako zioegatik heuregátik, Autonomia-Elkartearen diruegitamuetako gastuen zehaztaren-zerrendak berarizko diruezarketetarako egitarau bat izan ahal izango du barne, Jaurlaritzak ekonomia-egoeraren arauera egin ditzakeen domu-eragiketei buruzko behar bezala zehaztutako egitasmoak berebaitan daramatzala. Egitarau honen guztirakoa ez da Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren diruegitamuan sartutako domu-eragiketa guztien ordainketarako diruizendapenen, egitarau honi dagozkionak bazter utzirik, ehuneko 10ekoa baino beheragokoa izango. Egitarauak, hala egokituz gero barne daramatzan egitasmoen dirubidetarako erabiliko diren diru-eskuarteak zehaztuko ditu. 2. Berarizko diruezarketetarako egitarauan sartutako diruizendapenak ezingo dira beste egitarau batzuetara aldatu. 3. Egitarau hori eta horrek barne daramatzan egitasmoak egiteratzeko Jaurlaritzak Ekonomia-Batzordeak ontzat eman ondoren eta Ekonomia eta Herriogasun-Sailaren salaz bere baimena ematea beharrezkoa izango da, eta hiruhilabetekal Legebiltzarreko Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamu-Batzordeari horri buruzko kontuak emango zaizkio. 114garren Atala.-Egitasmoak ez egiteratzea 1. Ekonomiaren eta gizartearen aldetatikako uneango egoera dela eta Jaurlaritzak, Ekonomia eta HerriogasunSailaren saloz eta Ekonomia-Batzordeak bere baiezkoa eman ondoren, domu-eragiketei buruzko egitasmoak ez egiteratzea erabaki ahal izango du, Guztizko Diruegitamuak osatzen dituzten diruegitamu berezietako kontuen zehaztapenzerrendetan horrelako eragiketetarako egon daitezen ordainketa-diruizendapenen ehuneko 10ekoraino gehienera. 2. Erabakiari berarizko egitamu batzuk osatzen dituzten domu-eragiketa guztiak egin gabe uztea balerio, Lege-bidezko baimena beharko litzateke. 3. Aurreko bi zatietan esandakoaren ondorioz erabilkizun gelditutako diruez ekonomia-urte berean baliatu ahal izateko Lege-bidezko baimena beharko da, aurreko 1 idazpuruak diona gertatuz gero diru horietzaz baliatzea egiteratu gabe gelditutako diruizendapenen lehenengo zertarako bererako egiten bada salbu. VI IDAZPURUA ITUNE-BIDEZKO JAURPIDEAK 115garren Atala.-Erresumarekingo ituneak Autonomia-Elkarteak Erresumarekin diruezarketaegitasmo zehatzak batean egiteratzeko egindako ituneen ondorioz Guztizko Diruegitamuak osatzen dituztenetako ezein diruegitamutan hasieran ohartemandako diruez gainetikoak hartzea gertatuz gero, Ekonomia eta Herriogasun-Sailak hoiei dagozkien ordainketa-diruitendapenak dagozkien egitarau eta zehaztapen-zerrendetan edo horretarako berri-berritan sortarazi daitezenetan sartuko ditu. 116garren Atala.-Eraentzagatikako dirueskuraketa eta diruizendapenak Aurreko Atalean esandako ditu-gaindikinak AutonomiaElkartearen agintepeko izan ez, bainan egiteratzea horren esku utzitako egitasmotarako izanez gero, Atal honek dion diruegitamuetan sartze hori egin ahal izateko, dagozkien diruizendapenak, eta hala badagokio egitarauak, Lege honen 30garren eta 48garren Ataletan esandako moduan zehaztu beharko dira eta, era berean dirueskuraketak 18garren Atalean jarritako moduan zehaztuko dira. 117garren Atala.-Beste Elkarte, Kondaira-Lurralde eta TokiErakundeekiko itutuak Euskadiko Autonomia-Elkarteak bere egitekoak hobeki betetzeko beste Elkarte batzuekin, Kondaira-Lurraldeekin eta Toki-Erakundeekin egindako ituneen ondorioz lehen Guztizko Diruegitamuak osatzen dituztenetako ezein diruegitamutan oharteman baino diru gehiago eskuratzen badu, Lege honen 115karren eta 116garren Ataletan esandakoa bera egingo da. 118garren Atala.-Ituneentzako dirubideak 1. 115karren Atalean esandako ituneen ondorioz Autonomia-Elkarteko Arduralaritzak edo horren Erakundegoren-mailako Arduralaritza osatzen dutenetako ezein Izaikik ekarri behar ditzanen diru-eskuarte guztiak, edo hoietako batzuk, Lurraldearteko Ordezkaketa-Baltzatik eskuratutako-etatikakoak izan ahal izango dute eta, nolanahi ere, doazkien diruizendapenak bertako direneko egitarauetan behar bezala zehaztuta agertu beharko dute. 2. Itunea egitea onartu eta izenpetu ondoren, Ekonomia eta Herriogasun-Sailak beharrezko izan daitezen eskuarteak eskuratuko ditu, itune bakoitzak berarizjarri ditzan modutan. 119garren Atala.-Gerorako lotuzko diruizendapenak 1. Aurreko 115karren eta 117garren Ataletan esandako ituneei hurrengo ekonomia-urtetarako lotzezkoak izan, eta hoietarako dirubideak dagokion Izaikiaren diruegitamuetan sartutako ordainketa-diruizendapen guztien ehuneko 5ekotik gora jotzen duten hitz-emateak balerizkie, hitzemate hoiek egiteko Lege-bidezko baimena beharko litzateke. 2. Aurreko zatiak dioen baimen hori lortu ondoren, eta bai gerorako lotzezko hitz-ematetarako Lege-bidezko baimenik behar ez dedinetan ere, Ekonomia eta Herriogasun-Sailak gerorako lotzezko diruizendapen hoiek dagozkien egitarau eta zehaztapen-zerrendetan sartuko ditu. 120garren Atala.-Ekonomia-Itunea Lege honen 115karren Atalaren gai diren Erresumarekingo ituneak egitea, Ekonomia-Itunearen Laugarren Erabaki Gehigarriak dionaz bestekotzat jo behar da. Hala ere, manu horren arauerako ituneak egin izanak Autonomia-Elkarteari aurreko Ataletan esandako modutan diru gehiago eskuratzea, gerorako lotzea edo dirubidetza-beharrak balekarzkio, Atal hoiek diotena egingo da. 121garren Atala.-Araupideak Lege honen 117garren Atalean esandako ituneak egitea, Autonomia-Estatutoak eta Jaurlaritzaren Ekainaren 30eko 7/1981 Legeak agintzen dutenari atxikiz egingo da. VII IDAZPURUA DIRUEGITAMUEN EGITERAPENA LEHENENGO ATALBURUA Dirueskuraketa Egitea 122garren Atala.-Kobratu-bideak Diruegitamuetako dirueskuraketak, Autonomia-Elkartearentzako edo horren Ihardutze-Erakunde Burujabeen Arduralaritzentzako zerga-zorrak edo zergaz besteko zorrak direnez, araudi-bidez jarri daitezen bideez baliatuz eskuratuko dira. 123garren Atala.-Zertarakoa kentua Dagokien diruegitamua burutu ondoren egin daitezen dirueskuraketak, zegokiekeen berarizko zertarakotik iare geldituko dira, berriz ontzat eman eta indatreango ekonomia-urteko diruegitamuetan berriz zertarakoa jarri ahal izatearen kaltetan gabe. BIGARREN ATALBURUA Gastuen Egiterapena Lehenengo Saila.-Orotariko Arauak 124garren Atala.-Egiteratu-hurratsak 1. Diruegitamuen gastuen aldetikako egiterapenaren araupeketak, Autonomia-Elkartearen eta horren Ihardutze -Erakunde Burujabeen Arduralaritzaren Diruegitamuetan dauden diruizendapenez behar bezala baliatzeko hurrats guztiak hartzen ditu. Hurrats hoiek honako hauek dira: A) Gastua egiteko baimena. B) Gastuaren zehaztapena. C) Gastuaz jabetzea. D) Ordaintzeko agindua. E) Ordainketa. 2. Jakineko ordainketa-diruizendapen baten pentzutan, eta hori osorik edo horren zati bat horretarako bereiziz jakineko edo gutxi gorabeherako zenbatekoko gastu bat egiteko erabakiari deritza "Gastua egiteko baimena". 3. Dagozkion lege-bideak egin ondoren, eta horretarako ordainketa-diruizendapena zenbatekoz eta eraz erabat zehaztuta lan zehatz batzuk egitea, edo ogasunak jartzea, edo zerbitzuak egitea sendesteari deritza "Gastuen zehaztapena". 4. "Zehaztapena"-ren gai den ordaina hartu izana edo horri buruz elkar hartutako edo jarritako baldintzak bere izana asebetetzeko moduan egiaztatu izanaren ondorioz eskakizun diren diruizendapenak kontutan erasotzeari deritza "Gastuaz jabetzea". 5. Arduradunak "zehaztapena" dagoeneko eginda dagoen ordainkizunari buruz Euskal Herriko Diruzaingo Nagusiaren pentzutan ordaindu dedineko agindua emateari deritza "Ordaintzeko agindua". 125garren Atala.-Oinarri-irizpideak Diruegitamuetako gastuen aldetikako antolapena honako oinarri-irizpide hauen arauera egingo da: a) Hurrenez-hurreneko arduralaritza-zaingoa, biderapena osatzen duten hurratsetako bakoitza lehengoak behar bezala egin direla egiaztatu ondoren egin dedineko modutan. b) Biderapen-hurrats guztiak, ordaintza-idaztagindua barne, agiribidez egiaztatzezko oinarri-irizpidea. c) Arduradunek bere egitekoa bete dutela idatziz egiaztatu beharra. 126garren Atala.-Agintepideak 1. Aurreko Ataleko lehenengo idazpuruko A), B) eta C) zatietan zehaztutako eragiketak Sailburu bakoitzaren agintepekoak dira, bakoitzaren Sailari dagokion eremuan, eta Ihardutze-Erakunde Burujabeei dagozkienak bertako Lehendakari edo Artezkarien agintepekoak. Hala ere, gastua egiteko baimena ematea Jaurlaritzarentzat gordetzen da, horren nolakoa eta zenbatekoa direla eta akurapen-arauek eta Lege-mailako beste batzuk hori agindu dezatenean. 2. Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren diruegitamuen alorrean, ordainketak egiteko aginduak emateari buruzkoak Ekonomia eta Herriogasun-Sailari dagozkio. Ihardutze-Erakunde Burujabeei gagozkiela, ordainketak egiteko aginduak ematea bertako Lehendakari edo Artezkariei dagokie. l27garren Alala.-Elkartuezinak Artekaritzazko eta Kontularitzazko ihardunak Ekonomia eta Herriogasun-Sailari eratxikita egongo dira, eta elkarren gandik berezitako eta ordainketa-aginduak emateko zerbitzuez bestekoek egingo dituzte. Bigarren Saila.-Ordainketa-antolapena 128garren Atala.-Dirubidetza-egitamua Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren Diruegitamuen pentzutango ordainketak egin daitezeneko aginduak ematea, Jaurlaritzak hala egokituz gero, Ekonomia eta HerriogasunSailaren saloz diruez baliatzeari buruz jarri dezan egitamuari egokitu beharko zaio. 129garren Atala.-Egiaztatze-agiriak Autonomia-Elkartearen eta Ihardutze-Sail burujabeen diruegitamuen pentzutan egindako ordainketa-manuei hartzekodunak ordainketaren zio dena egin duela edo horren ordaina eskuratzeko eskubidea ba duela egiaztatzeko agirisorta erantsi beharko zaio, hori guzti hori gastua egiteko baimenaren eta gastuaz jabetzearen zio izandako itune, hitzarmen edo manuei dagokiela. 130garren Atala.-Behin-behingo ordaintze-manuak 1. Aurreko Atalean esandako agiriei dagokien ordaintze-manua erantsi ezin bazaie, hoiei buruzko ordainketa behin-behingokoa izango da, eta horretzaz araudi-bidez emandako arauei atxikiz egingo da. 2. Arduralaritza-eginkortasunak eskatu dezanean; dagokien arduralaritzetako norbanako eta sailei gastutarako aintzin-eskuraketak egiteko behin-behingo ordaintze-manuak egin ahal izango dira. 5. Behin-behingo ordaintze-manuei, beti ere, hori eskatu duenak horren beharra egiaztatuz egindako agiria erantsi, eta dagokion ordainketa-diruizendapenari eratxikiko zaio. 131garren Atala.-Behin-behingo ordaintu-manuak Behin-behingo ordaintze-manuen ondorioz hartutako diruak zertan erabili direnekoa, hartzaileak eskuratzen dituenetik hasi eta hilabeteko epearen barruan zuritu beharko da. Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuak eta dagokien Ihardutze-Erakunde Burujabeetako Lehendakariek edo Artezkariek, noiz nolakoaren eretzean, epe hori luzatu egin ahal izango dute. Nolanahi ere, epea hiru hilabetetik gora luzatzeko Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuaren baimena beharko da. 132garren Atala.-Behin-behingo diruizendapenak 1. Atal honen 3garren zatian zehazten direnetan Jaurlaritzak, Ekonomia-Batzordeak ontzat eman ondoren eta Ekonomia eta Herriogasun Sailaren saloz, Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren edo horren Arduralaritzazko Ihardutze-Erakunde Burujabeen diruegitamuetako gastu-zerrendan behin behingo ordainketa-izendapenak sartu daitezeneko baimena eman ahal izango du, dagokion Izaikiaren gastuzerrendan horretarako baimena dagoeneko ordainketadiruizendapenaren ehuneko 5ekorako gehienez ekonomia-urte osorako. 2. Behin-behingo ordainketa-diruizendapenak sartze horrek, hoien penzutango ordaintze-manuak egin ahal izatea izango du berebaitan. 3. Atal honen lehenengo zatian aipatutakoak honako hauek dira: a) Diruizendapen Gehigarri baten Lege-Egitasmoa Legebiltzarrean aurkeztu dedin unetik hasita. Hori gertatu dedinean, diruizendapenaren zertarakoaren zehaztapenaren zenbatekoak egingo du Lege-Egitasmoan eskatutakotik gora jo. b) Lege bat egiteratzeko diruizendapen gehigarri bat egitea beharrezkoa denean, Lege hori indarrean jarri dedinetik hasita. 4. Atal honen gai diren behin-behingo diruizendapenak, horrelakoak direla adierazi dezan egitarau berezi baten sartuko dira gero, dagokion diruizendapen gehigarria ontzat eman dedinean, behin-betiko egitaraura aldatuz. 133garren Atala.-Behin-behingo diruizendapenen kitapena Aurreko Atalak dion Diruizendapen Gehigarriaren Lege-Egitasmoa ez onartzea edo Atal honek dakarren baimenaren ondorioz benetan egindako gastuak jotzen duten zenbatekoa baino apalagorako onartzea gertatuz gero, gastu hoiek jotzen dutena Jaurlaritzak Ekonomia-Batzordeak ontzat eman ondoren Ekonomia eta Herriogasun-Sailak egindako saloz esan dezan diruegitamu-atalen pentzutan kitatuko da. 134garren Atala.-Ordainketa-eskuarteak Autonomia-Elkartearen eta horren Ihardutze-Erakundeen Arduralaritzei hoiek bere diruegitamuak egiteratzearen ondorioz eskatu dakizkiekeen ordainkizunak, araudi-bidez zehaztu daitezen ordainketa-eskuarteez baliatuz ordainduko dira. Hirugarren Saila.-Diruizendapenak baliogabetzea 135garren Atala.-Baliogabetze-jaurpideak 1. Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren Diruegitamuetan eta horren Arduralaritzazko Ihardutze-Erakunde Burujabeenetan sartuta egon eta diruegitamu-urteko azken egunean aldi horretan bere gain hartutako ordaindu beharrak betetzeari eratxiki gabe egon daitezen ordainketa-diruizendapenak, Legearen indarrez erabat baliogabetuta geldituko dira, Lege honen 98garrenetik 102garrenerainoko Atalek diotenaren arauera hurrengo ekonomia-urteko dagozkien diruegitamuetan sartzen badira salbu. 2. Eta berean, ekonomia-urteko azken egunean erabili gabe gelditutako gerorako lotzezko diruizendapenak ere baliogabetuta geldituko dira, Lege honen 103garren Atalean agintzen dena salbu. VIII IDAZPURUA DIRUEGITAMUEN KONTU-GARBIKETA 136garren Atala.-Ixte-eguna Ekonomia-urteko Guztizko Diruegitamuak urte bakoitzeko Abenduaren 91n itxiko dira egun horretararte eskuratutako harturenei eta norberegain hartutako ordainkizunei buruzkoetan 137garren Atala.-Agirisorta Honako hauek osatuko dute Guztizko Diruegitamuen kontu-garbiketarako agirisorta: A) Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren Diruegitamu-urteko Garbitasun-kontuak, honako hauek barne dituela: a) Baimenen gai izandako ordainketa-diruizendapenak eta hoien erabilpena erakutsi ditzan kuadro bat, honako hauek bereiziz: - Hasieran baimena zuten ordainketa-diruizendapenak. - Hoietan izan diren nolanahiko aldakuntzen orotariko laburpen bat, aldakuntza hoiek bidezko egiten dituzten Legeak, manuak eta erabakiak adieraziz. - Baimena duten guztizko diruegitamuen pentzutan hartutako erantzunbeharrak. - Betetako ordaintze-manuak. - Ordainketa-diruizendapenetako gaindizkoak. b) Gerorako lotzezko diruizendapenez baliatzeari buruzko lehengoa bezalako kuadro bat. c) Birreskuraketen zehaztapen-zerrenda erakutsi dezari kuadro bat: - Aurretiaz ohartemandakoak. - Aitortutako eta ordaindutako diruzko eskubideak. - Ekonomia-urte horretakotzajo beharreko ordaindutako diruzko eskubideak. - Harturen dauden diru-eskubideak. d) Egitarau bakoitza zenbateraino egiteratu den erakutsi dezan kuadro bat, aurreko zatietako xehapenak oinarri direla eginda. B) Diruegitamu-urteko Diruzaingo-Kontuak, Euskal Herriko Diruzaingo Nagusiaren egutegi-urteango eragiketak barne daramatzala, indarrean dauden diruegitamuei eta aurrekoei dagozkienak bereiziz, eta bakoitzeko gaindikina edo mentsa adieraziz. C) Arduralaritzazko Ihardurze-Erakunde Bunxjabeen Diruegitamu-urteko Garbitasun-Kontua, aurreko A) zatian esandako modu berean. D) Merkataritzako Ihardutze-Erakunde Burujabeen, Norbanako-alorreko Legepeko Herri-Izaikien eta Herri-Baltzuen Dirubidetzen Zehaztapen-Zerrendak. E) Gizartesegurantzaren Kontuak, gai hori araupetu dezaten berarizko manuei atxikiz eginda. F) Egitarauko helburuak zenbateraino bete diren erakusteko Argipide-Txostenen bat, ohartemanda egon eta bete direnak eta hoien gostea zehaztuz. 138garren Atala.-Agirigintza 1. Guztizko Diruegitamuen garbitasun-kontuari buruzko agiriak Ekonomia eta Herriogasun-Saileko horretarako zerbitzuek gertatuko dituzte, hurrengo ekonomia-urteko uztailaren 31 baino lehen. 2. Aurreko zatiko eguna jartze hori, Herri-Baltzuekin erabilgarri izan dedin araupidetzan jarritako epeen kaltetan gabekoa dela ulertuko da. 3. Aurreko lehenengo zatiak dion agirisorta Guztizko Diruegitamuen Lege-Egitasmoari erantsiko zaio, argipideematezko xede hutsez, Lege honen 63garren Atalak jartzen dituen modutan. 139garren Atala.-Onarpena 1. Jaurlaritzak Guztizko Diruegitamuekiko garbitasunari buruzko agirisorta, hala behar izanez gero eskatu daitezen Autonomia-Elkartearen diru-bidetzarei buruzko gainontzeko argipideekin batean, horretarako Lege-Egitasmoaren bidez Legebiltzarrari bidaliko dio, eztabaidatu eta onartu dezan. 2. Herri-Kontuen Euskal Epailaritzak, sortarazi eta antolatu dezan Araupidetzan jarri daitezen modutan eskuhartuko du aurreko zatiaren gai den bide-egite horretan. IX IDAZPURUA LUZAPEN JAURPIDEAK 140garren Atala.-Indarraldia Ekonomia-urte baterako Guztizko Diruegitamuen Legearen indarraldia Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren Antolatu-Legeko II Idazpuruak dionez hurrengo urterako luzatzea gertatuz gero, luza-arazitako Guztizko Diruegitamuentzako jaurpideak Idazpuru honetan jarritako modu eta neurriei atxikiko zaizkie. 141garren Atala.-Baimen luzapena Aurreko ekonomia-urteko Guztizko Diruegitamuetan egon daitezen baimenak, luzapenaren indarraldirako honela luzatuta geiditzen direla joko da: a) Lanari-erroldearentzako mugak: Lanari-erroldea, diruegitamu bakoitzean ontzat emandako goren-mugaraino gehitu ahal izango da. b) Dirulaguntzak: Jaurlaritzak, indarrean dauden manu eta itunen indarrez baimena duten agizko nahiz domueragiketetarako dirulaguntzak eman ahal izango ditu, manu eta itune hoietan jarritako zenbateko eta moduekin. c) Bestetarakotzeak: Luzatutako Guztizko Diruegitamuetan zeukaten zenbateko berekoak egin ahal izango dira. Agizko bestetarakotzeak hileanhilean egingo dira, esandako zenbateko horren hamabirenka. d) Urte batzuetarako gastuak: Lenen orduan indarrean zeuden baimenen ondorioz zertarakoa zehaztuta zeukaten gastuak, ekonomia-urte berriko lehenengo egunetik egin ahal izango dira. Gasto hoiek, ekonomia-urte berrirako zertarakoa zehaztuta euki eta hala gertatuz gero dagokien gerorako lotzezko diruizendapenak izan dezan zenbatekoa izango dute gorenmuga. e) Diruizendapenak sartzea: Lege honen 98garren eta 99garren Ataletan esandako diruizendapenak, dagozkien luzatutako diruegitamuetan sartu ahal izango dira. f) Diruizendapen gehigarriak: Luzatutako diruegitamuetan gehigarritan sailkatuta zeuden ordainketa-diruizendapenak izango dira, luzapenaldia, lehengo diruegitamuetan euki eta indarreangotan sartutako zenbatekoraino gehigarri. Gainera, Jaurlaritzak, jaulkitako zor-agirien dirusariak, domua eta gastuak ordaindu ahal izango ditu, hoien zenbatekoak bakoitzaren jaulkitze-arauei edo indarreango araupideek beste jaulkipen batekoegatik aldatzeko jarritakoei atxiki dakizkienaren baldintzapean. g) Gaudimenak: Luzapen-aldian, luzatutako Diruegitamuetan jarritako modutango gaudimenak eman ahal izango dira, haietan jarritako goren-mugaraino erabili gabeko zenbatekoz. h) Maileguak: Luzapen-aldiak diraueno, luzatzen diren Guztizko Diruegitemuetan jarritako mugapenak indarrean iraungo dute. 142garren Atala.-Lanarien lansariak Aurreko Atalean jarritako jaurpideak horrela direla ere Jaurlaritzak, ekonomia-urte berriaren lehenengo egunetik, bere zerbitzurako lanarien lansariak gehitu ahal izango ditu, azkeneko Guztizko Diruegitamuen Legean horretarako baimena emandako ehunekoa gehienera bakoitzari banaka gaineratuz. 143garren Atala.-Agintepide berriak hartzea 1. Autonomia-Elkarteak luzapenaldian erresumagandikako aginte eta/edo zerbitzu berriak hartzeak, Jaurlaritzari hartze horri darizkion eginbeharrei Lege honen 86, 87 eta 88garren Ataletan esandako zenbatekoz eta modutan eta hurrengo zatietan zehazten diren aldakuntzez bestekorik gabe erantzuteko beharrezko izan daitezen gastuak egiteko baimena ematea ekarriko du berekin. 2. Ordainketa-diruizendapenak horretarako zehaztea, ez da honako gastu hauei erantzuteko behar daitezenekin baino egingo: a) Lanari-gastutarakoekin eta orotariko gastutarakoekin, aginte-eskuraketaren gai izandako gizakizko eta gauzazko baliapidetara mugatu, eta agintepide eta/edo zerbitzu hoiek luzapen-aldian egiteratzeko ezinbesteko izan daitezen eskuarteak erantsiz. b) Agizko eta domuzko eskuraketa eta dirulaguntzekin, Lege honen 141garren Atalean esandako neurri eta modutan. c) Erresuma egiteratzen ari den gauzetango diruezarketekin, hoiek ekonomia-urte berrian bukatzekoak badirá horretarako beharrezko izan dedin zenbatekoz, edo bestela ekonomiaurte horretan egiten jarraitzeko behar dedin zenbatekoz. d) Aurreko zatietan zehaztu gabeko beste gastu batzuetarako, agintepideak eta/edo zerbitzuak beretzakotu izanaren ondoriozko eginbeharrei dagokien neurrian. 3. Aurreko zatiek diotenaren indarrez zertarako zehatzetarako jarritako diruizendapenak ezingo dira luzapen-aldiak diraueno bestetarakotu. 144garren Atala.-Diruizendapenak bestetarakotzeko, hornitzeko, eta beiriz indarrean jartzeko jaurpideak Luzapen-aldiak diraueno, diruizendapenak bestetarakotzeko, hornitzeko eta berriz indarrean jartzeko jaurpideak Lege honek dakartzan arauei atxikiko zaizkie. 145garren Atala.-Guza-arazitako diruixendapenen zenbatekoa Idazpuru honetan jarritako arauen ariora luza-arazitako diruizendapenen zenbatekoak, bukatu den ekonomia-urteko azken egunean ontzat emanda zeudenak direla ulertuko da, hots, ekonomia-urte horretan hoietarako baimenak izandako bestetarakotze, gehitze eta gainontzeko aldaketak kontatu ondoren zeuzkatenak. 146garren Atala.-Dirubideak 1. Luzapen-aldian Foru-Diputazioek, bukatutako diruegitamuan egindako guztizko ekarketari Bezeroentzako Prezioen Erakuskariak azkenengo aldiz iragarri zeneko egunerarteko azkeneko hamabi hilabetetan izandako gehikuntzaren zenbatekoa bera gehituz atera dedinaren seirena adinako diruzenbateko bat ekarriko diote, bi hilabetez behin, Autonomia-Elkarteari. Lehenengo ordainketa urtarrilaren 25a baino lehen egin beharko dute. 2. Esandako ekarketa hoiek aurreko ekonomia-urtean indarrean egondako ehunekoen heinean banatuko dira Kondaira-Lurraldeen artean. 3. Atal honen lehenengo zatian agindutakoaren ondorioz zehaztu daitezen ekarketak, aurreko 143garren Atala beteaz egin dedin diruizendapenaren zertarakoaren zehaztapenaren eraginez gehitu egingo dira. Foru-Diputazioek, aurreko ekonomia-urteko Guztizko Diruegitamuen Legean agintepide eta/edo zerbitzu berriak beretzakotzeko dirubidetarako jarritako moduaren arauera egingo dute gehitutako horren ordainketa. 4. Kondaira-Lurraldeek Atal honek dioena beteaz egin ditzaten ekarketak, ekonomia-urte berrirako Guztizko Diruegitamuen Legeak agindu dezanaren pentzutangotzat joko dira, horretzazko kontu-garbitasuna Lege horrek agindu dezana beteaz egin behar dezaten lehenengo zati-ordainketa egiterakoan eginaz. 147garren Atala.-Berarizko luzapena Ekonomia-urte berrirako Guztizko Diruegitamuen Legean Autonomia-Elkarteko Herri-alorra osatzen duten Izaikietakoren baten diruegitamuak sartzeke egotea gertatuz gero, Izaiki horrekin, ekonomia-urte berrirako bere diruegitamuak Lege honek dakartzan arauen ariora onartu daitezenerarte, Idazpuru honetan jarritako luzapenentzako jaurpideak erabiliko dira. 148garren Atala.-Elkarregokitasun-arauak 1. Idazpuru honetan araupetzen diren luzapen-jaurpideak, bere garaian onartu dedin Guztizko Diruegitamuen Legeak agindu dezanaren kaltetan gabekoak direla ulertuko da. 2. Ekonomia-urte berrirako Guztizko Diruegitamuen Legean luzapenjaurpideen arauerako baimena duten diruizendapenetako bat ez egotea edo zenbateko txikiagoarekin egotea gertatuz gero, dagokion zenbatekoa doakion egitarauaren pentzutan kitatuko da, eta hori ezinezkoa izanez gero, Lege honen 21garren Atalak dion Oronartzezko Diruizendapenaren pentzutan. ERABAKI GEHIGARRIAK Lehenengoa.-Lurraldearteko Ordezkaketa-Baltza l. Kupoaren Legean Ekonomia-Itunearen 50garren Atalak dionez Lurraldearteko Ordezkaketa-Baltzari eman beharrekoa zehaztu dedinean, Jaurlaritzak, Lege honetako diruegitamu-jautpideak, Baltza horri dagozkionetan, araupide hauei egokituko dizkio. 2. Egokitze hori, Lurraldearteko Ordezkaketa-Baltzaren araupidetza indarrean jarri eta hiru hilabeteko epearen barruan egingo da. Bigarrena.-Gizartesegurantza Hala egokituz gero egin daitezen ituneen edo onartu daitezen beste legebide batzuen ondoriozko Gizartesegurantzaren alorreko dirueskuraketak Gizartesegurantzaren berarizko dirubidetzari atxikita gelditu, eta alor horretako agintepideak eman dakizkion Izaikiaren diruegitamuetako gastuen zehaztapen-zerrendan sartuko dira. Hirugarrena.-Herri-Kontaduritza Lege hau indarrean jarri dedinetik hasi eta urtebeteko epearen barruan, Ekonomia eta Herriogasun-Sailak Autonomia-Elkarteko Herri-Kontaduritzaren Egitamua gertatu eta onartuko du. Laugarrena.-Autonomta-Elkarteko eta Ihardutze-Erakunde Burujabeetako Arduralaritzaren Ondare-Kontaduritza Autonomia-Elkarteko Herri-Kontaduritzaren Egitamua indarrean jarri eta urtebeteko epearen barruan, Jaurlaritzak, Lege honetan dauden Autonomia-Elkarteko eta Ihardutze-Erakunde Burujabeetako Arduralaritzari dagokien diru-egitamu-egiturari buruzko arauak Egitamu horretako ondare-kontaduritzarekiko oinarri-irizpideei egokituko dizkio. Bosgarrena.-Guztizko Diruegitamuak egiteko era Euskadiko Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta Kondaira-Lurraldeen arteko Harremanen Legea Indarrean jarri dedinetik hasi eta sei hilabeteko epearen barruan, Jaurlaritzak, Lege honetan Guztizko Diruegitamuak gertatzeari buruz dauden arauak Lege hari egokituko dizkio. Seigarrena.-Berarizko diruegitamu-jaurpideak Lege hau indarrean jarri dedinetik hasi eta sei hilabeteko epearen barruan, Jaurlaritzak, Euskadiko Autonomia-Elkarteko Izaikien berarizko diruegitamu-jaurpideak osatzen dituzten arauak Lege honak dakarrenari egokitúko dizkio. Zazpigarrena.-Agirisorta Gehigarria Lege hau indarrean jartzen denetik hiru urteren barruan, herri-zerbitzuen gostea eta hoiek eman dutena zurituzko Txosten bat eginez osatu beharko da 137garren atalean aipatzen den agirisorta. ALDI BATERAKO ERABAKIA Bakarra.-Herri-Baltzuen Kontaduritza Autonomia-Elkarteko Herri-Kontaduritzaren Egitamua indarrean jarri dedinerarte, Herri-Baltzuek, bere diruegitamuak eta dirubidetza-zehaztapenak egiteko, Ekonomia eta Herriogasun-Sailak ororentzat edo bakoitzean jarri dezan egiturari atxikiko zaizkio. AZKEN ERABAKIA Bakarra.-Indarrean jartzea 1. Lege hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dedin egunean bertan jarriko da indarrean. 2. Hala ere, Diruegitamu Nagusiak egiteari buruzkoan, Lege honetako araupideak erabiltzeari 1985garrenekoak gertatzearekiko ekingo zaio. Gainontzeko puntuei buruzkoan, erabilpenari 1985garreneko Urtarrilaren lehenengo egunetik aurrera ekingo zaio.

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (14)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak (0)

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa (0)

Ez dago lotutako edukirik.