Arautegia
Inprimatu290/1986 DEKRETUA, Abenduaren 30ekoa. LurraldeAntolaketa eta Garraio-Sailaren ihardute-alorrekin zerikusia duten Arauen indarraldia luzatuz.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Lurralde-Antolaketa eta Garraioak
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 258
- Hurrenkera-zk.: 2899
- Xedapen-zk.: 290
- Xedapen-data: 1986/12/30
- Argitaratze-data: 1986/12/31
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Ogasun
Deskribapenak
Testu legala
Elektra energiaren autojenerazioa sustatzeari buruzko Apirilaren 2ko 907/1982 Errege Dekretoak, bere Erabaki Gehigarrian, zera agintzen du: beren Estatutoen indarrez, energia-errejimenaren legearen garapen eta gauzatze gaietan eskurnenak berenganatuak izan ditzaten Autonomia Elkarreetako lurraldeetan, aipatutako Errege Dekretuan agindutako elektrizitatezko autojeneradorearen izakera ematea, baimenak ematea eta ikuskaketak burutzea, Elkarte horietako eskudun zerbitzuei dagozkiela. Hori horrela, Jaurlaritzaren egitekoak eta ihardutze eremuak zehazteari buruzko Urtarrilaren 27ko 5/1985 Dekretuko 10. artikuluan agindutakoarekin bat, zera ERABAKITZEN DUT: Lehenengo artikulua.- Industriako Lurralde Ordezkaritzak izango dira, Apirilaren 2ko 907/1982 Errege Dekretuan agindutako autojeneradorearen izakera emateko, baimenak eskuratzeko eta ikuskaketak burutzeko organo eskudun. Bigarren artikulua.- Agindu honek, Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratua izan dadin egun berean hartuko du indarra. Gasteiz, 1986.eko Abenduak 26. Industria eta Merkataritza Sailburua, JOSE IGNACIO ARRIETA HERAS.Euskadiko Diruegitamuen Jaurpideari buruzko Abenduaren 20ko 31/83 Legeak ekonomia-urte batetako Aurrekontu Nagusiari buruzko Legearen luzapen-jaurpidea zehazten du bere IX Idazpuruan, baldin indarraldi hori hurrengo urterako luzatzen bada, eta hori da, hain zuzen ere, gertatuko dena; izan ere, Autonomia-Elkartearen 1987.erako Aurrekontu Nagusiak ez bait dira oraindik onartuak izan. Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailak, bere ihardunak egin ahal izateko, behar adinako aurrekontu-eskuarteak behar ditu eta, horiek ez izateagatik arazoak sortaraz daitezkeenez gero, beharrezko gertatzen da, aipaturiko Lege horretako 141 ataleko b) idazatiaren babespean, behar den dirutza bermatu ahal izango duten jakineko manu batzuren indarraldia luzatzea. Horren ondorioz, eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa-Sailburuaren saloz,faurtze-Batzordeak 1986.eko Abenduaren 30ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau ERABAKITZEN DUT: Lehenengo Atala.- Euskadiko Duruegitamu Jaurpideari Iiuruzko Áhenduaren 20ko 31/1983 Legearen 141 b) atalean ohartemandako ondorioetarako eta AutonomiaElkarteko Diruegitamu Nagusiei buruzko Legeak indarra har ez dezan hitartean, Eraskinean adierazten diren manuen indarraldia luzatu egiten da. Bigarren Atala.- Esku ematen zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa-Sailhuruari, 1986.erako izan eta Eraskinean adierazten diren Manuek hitzez-hitz diotenarekin bat ez etortzeagatik, beharrezko epeak eta bai baleiintza eta eskakizunak ere finkatzeko. ,AZKEN ERABAKIA Dekretu honek, 1987.eko Urtarrilaren lehenegotik hasita hartuko du eragite-indarra. Gasteizen, 198fi.eko Abenduak 30. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailburua, JOSE RAMON ESTOMBA GOIKOETXEA ERASKINA Martxoaren 4ko 59/ 1986 DEKRETOA, etxebizitzak suztatu, erosi eta birregokitzeko operazio batzuk finantzatzeko maileguen interes tipoa aldatzeari buruz. Otsailaren 18ko 51/1986 DEKRETOA, Gizarte-Hirigintzazko azterlanak eta Birregokitze-Egitamu Bereziak egiteko, Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailaren eta Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaioko Udalen arteko itunean izenPetzeko oinarri-arauak finkatuz. Lurralde Antolaketa eta Garraio Sailaren 1986.eko Martxoaren 4ko AGINDUA, Euskal Herriko Autonomia Elkartearen eremuan kokatuta dauden Ikastegiei, ingurugiroarekiko zuztapenerako, dirulaguntzak emateko prozedimendua ezarriz. Martxoaren 4ko 81/1986 DEKRETOA, ingurugiro alorrean Udalek egindako inbertsioetarako dirulaguntzak emateko funtsezko arauak ezarriz. 1986.eko Martxoaren 11ko 90/ 1986 DEKRETOA, Ingurugiro Enpresei dirulaguntzak ematezko oinarrizko arauak ezarriz.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Ikus: Abenduaren 20ko, 31/1983 LEGEA, Euskadiko Diruegitamuen Jaurpideez.
- Ikus: Lurralde Antolaketa eta Garraio Sailaren 1987.eko Otsailaren 18ko AGINDUA, Sozio-Hirigintzazko ikerketak eta berrabilketarako Plan bereziak idazteko Lurralde Antolaketa eta Garraio Sailaren eta Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Udalen artean 51/1986 Dekretuko