Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

283/1986 DEKRETUA, Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko 1986. urterako Aurrekontu Nagusien luzapenaren alderdi batzuk araupetuz, 1987. urterako Arrrrekontuen Lege berria onartua izan dadinerarte.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ekonomia eta Ogasuna
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 257
  • Hurrenkera-zk.: 2886
  • Xedapen-zk.: 283
  • Xedapen-data: 1986/12/23
  • Argitaratze-data: 1986/12/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Ogasun

Testu legala

Atal bakarra: 1986garreneko azaroaren 30ean egindako hauteskundeen ondorioz hautatuta atera direnaren aldarrikapena egin zaien Legebiltzarkide jaunei 1987ga rreneko urtarrilaren zortziko eguerdi-eguerdian Eusko Legebiltzarreko Bilkura-Aretoan egin eta Eusko Legebiltzarraren Araudiko 3, 4, 5, 6 eta 7garren ataletan agindutakoa beteko deneko Eusko Legebiltzarraren Aintzin-Bilkurarako deia egiten zaie. Gasteizen, 1986garreneko Abenduak 29. Etengabeango Batzordeko Lehendakaria, JUAN JOSE PUJANA ARZA.Euskal Herrirako Autonomia-Estatutoaren 44. atalean jartzen denez, Eusko Jaurlaritzak gertatu eta Eusko legebiltzarrak onartuko ditu Euskal Herriko Aurrekontu Nagusiak. Euskadiko Diruegitamuen Jaurpideari buruzko Abenduaren 20ko 31/1983 Legeak hauxe dio bere aldetik: Jaurlaritzak, Egitasmoa hartarako deneko ekonomia-urtearen aurreko Azaroaren lehenengoa baino lehen aurkeztu beharko diola Legebiltzarrari Euskal Herriko Aurrekontu Nagusiei buruzko Lege-Egitasmoa. Halere, Legebiltzarra ezabatu izanaren ondorioz eta dagokion hauteskundetarako deia egin dela eta, Aurrekontuei buruzko Lege-Egitasmo hori aipaturiko eguna baino lehen Legehiltzarrari ezin aurkeztu izango zaionez gero, Irailaren 30eko 202 Dekretuaren indarrez, 1986.erako Aurrekontu Nagusiak epez luzatzea behar-beharrezko gertatzen da, 1987.erako Aurrekontuei buruzko Lege herria onartua izan dadinerarte. Abendrraren 20ko 31/1983 Lege horretako IX Idazpuruan oroharki esaten dena izango dugu araupide Irrzapen-aldi horretan, eta, horretaz gainera, ekonomiaurte berriko lehen egunetik hasita langilegoari lansariak igotzeko agintepidea aitortzen zaio Jaurlaritzari aipaturiko Legean. Nolanahi ere, Konstituzio-Auzitegiak Urtarrilaren 31eko 14/1986 eta Maiatzaren 21eko 63/1986 Epailaritza-Epaiek, esandako araupideari artez ez badagozkio ere, nahitaez egiten dute araupide horrretako zenbait atal eraldatzea. Hori dela eta, Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuaren saloz eta Jaurlaritzak 1986.eko Abenduaren 23an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau ERABAKITZEN DUT: 1 Atala.- Indarrean dauden legeez baliatuz, Abenduaren 20ko 10/ 1985 Legearen bidez onartu ziren Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen 1986.erako Aurrekontu Nagusiak, 1987.eko Urtarrilaren 1etik hasita luzatu egiten dira, 1987. urteari dagozkion Aurrekontuak onartu eta argitara daitezenera arte. 2. Atala: 1: 1987.eko Urtarrilaren 1eko indarrez, lan-legepean egon ez eta Autonomia-Elkarteko HerriArduralaritzaren zerbitzuango (eta iharduneango) lanarien orotariko lansari (urtekoak) guztien behin-behineko gehikuntza, Urriaren 14eko 214/ 1986 Dekretoan ohartemandako mailak, bertan adierazitako erabiltze-eremuan sartutako lantokiei izendatzeagatik sortarazitako lansariak egokitzearen ondorioz atera daitezen zenbatekoei, banaka eta, aipatutako erabiltze-eremuan sartzen ez diren lanarientzat 1986. urtean indarrean dauden zenbatekoei begira erabilitakoa, hain zuzen, %5ekoa izango da. 2: Halaber, 1987.eko Urtarrilaren 1eko indarrez, Euskadiko Autonomia-Elkarteko Herri-Arduralaritzaren zerbitzuango lanarien urteko lansari osoak, ezin izango du behin behingoz eta 1986. urteari begira, %5etik gorako gehienezko gehikuntzarik jaso, besteekiko berdinketa egiteko xedez. 3 Atala: 1: Luzapenaren gai diren diruizendapenak, 1986. urterako onartutakoak izango dira, beren hasierako zenbatekoan. 2: Halaber, Euskal Herriko Autonomia-Elkarteak. 1986. ekonomia-urtean Estatuarenak diren zerbitzuak eskuratu eta Ertzaintzarako dirubide-kostuari begira, horrek sortarazten duen ardura haundiagoaren ondorioz dagozkion egitarauetan finkatutako diru-izendapenak luzatu egingo dira. 4. atala: Epeak dirauen artean, Lurraldearteko Ordezkaketa-Baltzaren pentzutango egitasmoei buruzko aurrekontu-diruizendapenak, Euskal Herriko Autonomia-Elkarteari egokitu eta Estatuko Aurrekontu Nagusietako 33 Alorrean sartzen direnak izango dira. 5. atala.- Erakunde-mailako Administrazioaren Izaikiei egindako diru-ekarketak 1986.erako aurrekontuetan «Domu-gehiketak» itxurapean sartuta egotea gertatuz gero, epez luzatutako Aurrekontu Nagusietan sartzen diren zenbatekoz egingo dira ekarketa horiek luzapenaldiak dirauen artean. AZKEN ERABAKIAK Lehenengoa: Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Alizkarian argitara dadineko egunean bertan jarriko da indarrean, eta 1987.eko Urtarrilaren lehenengotik hasita izango du eragite-indarra Bigarrena: Esku ematen zaio Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuari Dekretu hau erabili eta osabideratzeko beharrezko izan daitezen neurriak hartu eta manuak emateko. Gasteizen, 1986.eko Abenduak 28. Eusko Jaurlaritzako Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Ekonomia eta Herriogasun-Sailburua, FERNANDO SPAGNOLO DE LA TORRE.