Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

297/2010 DEKRETUA, azaroaren 9koa, euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuko mailekin parekatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila; Kultura Saila; Justizia eta Herri Administrazio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 219
  • Hurrenkera-zk.: 5372
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/11/09
  • Argitaratze-data: 2010/11/15

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuak bere 6. artikuluan xedatzen du euskara, Euskal Herriaren berezko hizkuntza, ofiziala dela autonomia erkidegoan gaztelaniarekin batera, eta herritarrek bi hizkuntzak ezagutzeko eta erabiltzeko eskubidea dutela.

Halaber, Euskararen erabilera arautzen duen azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legeak euskara eta gaztelaniaren erabilera arautzen du Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde-esparruan.

Arau oinarri horiekin, denboran zehar euskararen jakite-maila egiaztatzen duten titulu eta ziurtagiri ugari sortu dira, esparru zehatzetan aplikatzekoak, eta ondorioa da bide ezberdinak daudela euskararen jakite-maila egiaztatzeko.

Egiaztapen sistemen aniztasun hori kontuan hartuta apirilaren 8ko 64/2008 Dekretuak, euskararen jakite-maila egiaztatzen duten titulu eta ziurtagirien arteko baliokidetzak finkatu eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratura egokitzekoak, araubide bat ezarri zuen, otsailaren 24ko 48/2009 Dekretuaren bitartez osatu zena, honek lehenengoa aldatu baitzuen hezkuntza arloko zenbait titulu eta ziurtagiri jasotzeko.

Dekretu honen bidez baliokidetze sisteman sartzen dira, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuarekin parekatu, euskararen jakite-maila egiaztatzen duten titulu eta ziurtagiri batzuk, aipatutako bi dekretuetan jasotzen ez direnak.

Horrela, Hezkuntzako Langileen Euskara Agiria (HLEA) jasotzen da alde batetik, Hezkuntza Bereziko lan-legepeko hezkuntza-langile ez-irakasleen hizkuntza-eskakizunak sortu eta arautzen dituen apirilaren 5eko 66/2005 Dekretuan arautua. Aipatutako 64/2008 Dekretuak bere azken xedapenetako lehenengoan aurreikusten zuen jada agiri hau baliokidetze sisteman sartuko zela.

Bestalde, Iparraldeko Euskararen Erakunde Publikoa-Office Public de la Langue Basque erakundeak bere jarduteko lurralde eremuan proben antolaketa eta Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) ziurtagiria emateko ardura bere gain hartu duela aintzat hartuta, ziurtagiriaren hizkuntza gaitasunaren deskribatzaileak ezarrita, dekretuko 3.3 artikuluko titulu eta ziurtagiriekin geldituko da baliokidetuta.

Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Aretoak apirilaren 14an emandako 260/2010 epaiaren aurrean, honek hizkuntza-eskola ofizialetan egindako ikasketen egiaztapen titulazioei buruz 48/2009 Dekretuan jasotako xedapen batzuk baliogabetu baitzituen, beharrezkoa da aipatutako epaiarekin bat datorren titulazio horien arauketa berria prestatzea.

Orobat, aipatutako titulu eta ziurtagiriak jasoko dituen eta lehengo epaiari erantzungo dion arau berria egin behar denez, egoera baliatuko da euskararen jakite-maila egiaztatzen duten titulu eta ziurtagiriak baliokidetzeari buruzko araudia erregularizatu eta argitzeko, arau bakarrean sartuz dagokion arauketa, eta apirilaren 8ko 64/2008 Dekretua zein otsailaren 24ko 48/2009 Dekretua indargabetuz.

Ondorioz, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat etorriz, Herrizaingoko sailburuak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuak, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak, Osasun eta Kontsumoko sailburuak eta Kulturako sailburuak proposatuta, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2010eko azaroaren 9ko bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

  1. Titulu eta ziurtagiri hauek Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuaren B-1 mailarekin egongo dira parekatuta, eta elkarren baliokideak izango dira:

    Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (HAEE) emandako 1. hizkuntza-eskakizuna, Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duen apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuan jasoa.

    Kultura Sailak emandako 1. mailako ziurtagiria (HABE-Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundearen deialdiak), Helduen Euskalduntzearen oinarrizko curriculumean ezarritako euskararen jakite-maila egiaztatzeko sistema zehaztu zuen Kulturako sailburuaren 2003ko abuztuaren 6ko Aginduan jasoa.

    Osakidetzako 1. hizkuntza-eskakizuna, euskararen erabilera Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan normalizatzeko martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuan eta Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duen apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuan jasoa.

  2. Titulu eta ziurtagiri hauek Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuaren B-2 mailarekin egongo dira parekatuta, eta elkarren baliokideak izango dira:

    Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (HAEE) emandako 2. hizkuntza-eskakizuna, Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duen apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuan jasoa.

    Kultura Sailak emandako 2. mailako ziurtagiria (HABE-Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundearen deialdiak), Helduen Euskalduntzearen oinarrizko curriculumean ezarritako euskararen jakite-maila egiaztatzeko sistema zehaztu zuen Kulturako sailburuaren 2003ko abuztuaren 6ko Aginduan jasoa.

    Osakidetzako 2. hizkuntza-eskakizuna, euskararen erabilera Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan normalizatzeko martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuan eta Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duen apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuan jasoa.

    Ertzaintzako 1. hizkuntza-eskakizuna, Ertzaintzan euskararen normalkuntza prozesua arautzen duen otsailaren 24ko 30/1998 Dekretuan jasoa.

    Irakaspostuen 1. hizkuntza-eskakizuna, irakaspostuetarako hizkuntza-eskakizunak eta derrigortasun egunak zehazteko irizpideak finkatzen dituen martxoaren 9ko 47/1993 Dekretuan arautua.

  3. Titulu eta ziurtagiri hauek Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuaren C-1 mailarekin egongo dira parekatuta, eta elkarren baliokideak izango dira:

    Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (HAEE) emandako 3. hizkuntza-eskakizuna, Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duen apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuan jasoa.

    Kultura Sailak emandako 3. mailako ziurtagiria (HABE-Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundearen deialdiak), Helduen Euskalduntzearen oinarrizko curriculumean ezarritako euskararen jakite-maila egiaztatzeko sistema zehaztu zuen Kulturako sailburuaren 2003ko abuztuaren 6ko Aginduan jasoa.

    Osakidetzako 3. hizkuntza-eskakizuna, euskararen erabilera Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan normalizatzeko martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuan eta Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duen apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuan jasoa.

    Ertzaintzako 2. hizkuntza-eskakizuna, Ertzaintzan euskararen normalkuntza prozesua arautzen duen otsailaren 24ko 30/1998 Dekretuan jasoa.

    Euskararen Gaitasun Agiria (EGA), Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren 1982ko apirilaren 22ko Aginduaren bidez sortua, eta bere baliokideak Euskararen Gaitasun Agiriaren eta irakaspostuetarako Hizkuntza-eskakizunen baliokidetzak finkatu, eguneratu eta berresten dituen urriaren 6ko 263/1998 Dekretuaren arabera.

    Euskaltzaindiaren D agiria.

    Irakaspostuen 2. hizkuntza-eskakizuna, irakaspostuetarako hizkuntza-eskakizunak eta derrigortasun egunak zehazteko irizpideak finkatzen dituen martxoaren 9ko 47/1993 Dekretuan arautua.

  4. Titulu eta ziurtagiri hauek Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuaren C-2 mailarekin egongo dira parekatuta, eta elkarren baliokideak izango dira:

    Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (HAEE) emandako 4. hizkuntza-eskakizuna, Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duen apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuan jasoa.

    Kultura Sailak emandako 4. mailako ziurtagiria (HABE-Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundearen deialdiak), Helduen Euskalduntzearen oinarrizko curriculumean ezarritako euskararen jakite-maila egiaztatzeko sistema zehaztu zuen Kulturako sailburuaren 2003ko abuztuaren 6ko Aginduan jasoa.

    Osakidetzako 4. hizkuntza-eskakizuna, euskararen erabilera Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan normalizatzeko martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuan eta Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duen apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuan jasoa.

  1. Dekretu honetako 3.1 artikuluan jasotako titulu eta ziurtagiriekin baliokidetuta daude:

    Hizkuntza-eskola ofizialetako euskal ikasketen 3. maila gaindituta izatea (Antzinako Ikasketa Plana, urtarrilaren 24ko 47/1992 Errege Dekretuaren araberakoa).

    Hizkuntza Eskola Ofizialetan egindako ikasketak egiaztatzen dituen Tarteko Maila, araubide bereziko hizkuntzen irakaskuntzako curriculumaren alderdi oinarrizkoak finkatzen dituen abenduaren 29ko 1629/2006 Errege Dekretuan jasoa.

  2. Dekretu honetako 3.2 artikuluan jasotako titulu eta ziurtagiriekin baliokidetuta daude:

    Hizkuntza Eskola Ofizialetako euskal ikasketen 4. maila gaindituta izatea (Antzinako Ikasketa Plana, urtarrilaren 24ko 47/1992 Errege Dekretuaren araberakoa).

    Hizkuntza Eskola Ofizialetan egindako ikasketak egiaztatzen dituen Maila Aurreratua, araubide bereziko hizkuntzen irakaskuntzako curriculumaren alderdi oinarrizkoak finkatzen dituen abenduaren 29ko 1629/2006 Errege Dekretuan jasoa.

  3. Dekretu honetako 3.3 artikuluan jasotako titulu eta ziurtagiriekin baliokidetuta daude:

    Hizkuntza Eskola Ofizialetako 5. maila edo euskal gaitasun maila (Antzinako Ikasketa Plana, urtarrilaren 24ko 47/1992 Errege Dekretuaren araberakoa).

    Euskal Autonomia Erkidegoko Hizkuntza Eskola Ofizialetan egindako ikasketak egiaztatzen dituen menderatze operatibo eraginkorreko Gaitasun Maila (C1) (otsailaren 24ko 46/2009 Dekretua, araubide bereziko hizkuntzen ikasketak eta ikasketa horien oinarrizko, tarteko, aurreratu eta gaitasun mailetako curriculuma ezartzen dituena), eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuaren C-1 mailarekin bat Hizkuntza Eskola Ofizialetan egindako ikasketak egiaztatzen dituzten bestelako ziurtagiriak.

Dekretu honetan Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuaren C-1 edo C-2 mailekin parekatutako euskararen jakite-maila egiaztatzeko titulu eta ziurtagiriak dituztenek ez dute Hezkuntzako Langileen Euskara Agiria (HLEA) lortu beharko, betekizun hau duten lanpostuak betetzeko.

Baliokidetzen Jarraipen Batzordeak etorkizunari begirako egokitzapenen jarraipena egingo du. Honetarako, titulu eta ziurtagiri ezberdinen baliozkotze-ikerketa egingo du, egindako aldaketak eta egokitzapenak Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuaren irizpideekin alderatzeko.

  1. Baliokidetzen Jarraipen Batzordea honako hauek osatuko dute:

    Presidentea: Hizkuntza Politikarako sailburuordea, edo berak eskuordetzen duena.

    Funtzio publiko gaietan eskumena duen sailaren ordezkari bat, sailburuorde maila duena, edo berak eskuordetzen duena.

    Osasun gaietan eskumena duen sailaren ordezkari bat, sailburuorde maila duena, edo berak eskuordetzen duena.

    Herrizaingo gaietan eskumena duen sailaren ordezkari bat, sailburuorde maila duena, edo berak eskuordetzen duena.

    Hezkuntza gaietan eskumena duen sailaren ordezkari bat, sailburuorde maila duena, edo berak eskuordetzen duena.

    Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeko (HABE) zuzendari nagusia, edo berak eskuordetzen duena, ahotsa izango duena baina botorik ez.

    Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko (HAEE) zuzendaria, ahotsa izango duena baina botorik ez.

  2. Baliokidetzen Jarraipen Batzordea osatuko duten pertsonak izendatzerakoan, trebakuntza, gaitasun eta prestakuntza egokia duten emakumeen eta gizonen ordezkaritza orekatua izan dadila sustatuko da.

  3. Idazkari lana Hizkuntza Politikarako sailburuordeak izendatzen duen pertsonak beteko du, ez da Baliokidetzen Jarraipen Batzordeko kidea izango, eta ahotsa izango du baina botorik ez.

  4. Baliokidetzen Jarraipen Batzordeak adituen laguntza eskatu eta jaso ahal izango du.

  5. Artikulu honetan aurreikusten ez den guztiari dagokionez, Baliokidetzen Jarraipen Batzordearen jardunean Administrazio Publikoen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen II. tituluko II. kapituluan ezarritakoari eutsiko zaio.

Lehenengoa. Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Sailak ematen duen Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) (urriaren 30eko 1535/1985 Foru-Aginduaz sortua, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuaren C-1 mailarekiko bere parekotasuna ekainaren 22ko 102/2009 Foru Arauan ezarria), dekretu honetako 3.3 artikuluan jasotako titulu eta ziurtagiriekin dago baliokidetuta.

Bigarrena. Iparraldeko Euskararen Erakunde Publikoa-Office Public de la Langue Basque erakundeak emandako Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) dekretu honetako 3.3 artikuluan jasotako titulu eta ziurtagiriekin dago baliokidetuta.

Lehenengoa. Dekretu honen 3., 4. eta 5. artikuluetan jasotako titulu eta ziurtagiriak eskuratu dituztenei, bertan zehaztutako baliokidetzak eta parekotasunak aitortzen zaizkie.

Bigarrena. Balio mugagabea izango dute 2008ko apirilaren 16an indarrean zeuden 1. hizkuntza-eskakizunaren egiaztapenek, Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duen apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuan arautua.

Lehenengoa. Indarrik gabe gelditzen dira apirilaren 8ko 64/2008 Dekretua, euskararen jakite-maila egiaztatzen duten titulu eta ziurtagirien arteko baliokidetzak finkatu eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratura egokitzekoa, eta aldatu zuen otsailaren 24ko 48/2009 Dekretua.

Bigarrena. Indargabetuta gelditzen dira, maila berekoak edo beheragokoak izanda, dekretu honekin bat ez datozen xedapenak.

Lehenengoa. Sail edo erakunde bakoitzak bere euskara tituluen eta ziurtagirien erregistroa duenez gero, beharrezko pausoak emango dira erregistro horiek modu bateragarrian jaso ahal izateko eta herri-erakundeek erraz kontsultatu ahal izateko. Edozein kasutan ere, euskara tituluen eta ziurtagirien erregistro bateratu honen kudeaketa hizkuntza politikaren eskumena duen sailaren ardura izango da.

Bigarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duen apirilaren 15eko 86/1997 Dekretua aldatzen da, bere eranskin gisa erantsiz dekretu honetako II. eranskinaren edukia.

Hirugarrena. Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2010eko azaroaren 9an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Herrizaingoko sailburua,

RODOLFO ARES TABOADA.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.

Osasun eta Kontsumoko sailburua,

JAVIER RAFAEL BENGOA RENTERÍA.

Kulturako sailburua,

MARÍA BLANCA URGELL LÁZARO.

Hizkuntzen ikaskuntza, irakaskuntza eta ebaluaziorako Europako Erreferentzi Marko Bateratua

  1. koadroa. Erreferentzi maila bateratuak: eskala orokorra.

    Erabiltzaile gaitua C2 Gai da irakurtzen edo entzuten duen ia guztia erraz ulertzeko. Badaki idatzizko nahiz ahozko iturri desberdinetatik datorren informazioa eta argudioak berreraikitzen, eta era koherentean eta labur adierazten. Badaki bat-batean, jariotasun handiz eta zehaztasunez gauzak adierazten, eta esanahiaren ñabardura txikiak bereizten ditu, baita konplexutasun handiko egoeretan ere.

    C1 Gai da era askotako testu luzeak irakurtzeko eta nolabaiteko eskakizun-mailari erantzuteko, eta gai da, orobat, testu horietan esanahi inplizituei antzemateko. Badaki jariotasunez eta bat-batean gauzak adierazten, esapide egokia aurkitzeko ahalegin handia egiten ari denik sumatzen ez zaiola. Hizkuntza malgutasunez eta eraginkortasunez erabil dezake, helburu sozial, akademiko eta profesionalekin. Testu argiak, ongi egituratuak eta xeheak ekoizteko gai da, baita gai konplexuei buruzkoak ere, testuaren antolaketa-, artikulazio- eta koherentzia-mekanismoak zuzen erabiliz.

    Erabiltzaile independientea B2 Gai da gai zehatzei nahiz abstraktuei buruz diharduten testu konplexuetako ideia nagusiak ulertzeko, baita testu teknikoenak ere, betiere bere espezialitatearen arlokoak badira. Jatorrizko hiztunekin mintza daiteke, jariotasunez eta naturaltasunez, halako eran non ez solaskide batek ez besteak ez duten ahaleginik egin behar elkar ulertzeko. Testu argiak eta xeheak sor ditzake gai askori buruz, eta gai da, orobat, gai orokorrei buruzko ikuspegi jakin bat aldezteko, aukera bakoitzaren aldeko eta kontrako argudioak emanez.

    B1 Gai da argi eta hizkuntza estandarrean idatzitako testuen puntu nagusiak ulertzeko, gai ezagunei buruzkoak badira, lanaren esparruan, ikasketen esparruan eta aisialdian. Badaki hizkuntza hori erabiltzen de lurraldeetan bidaiatzean sor daitezkeen egoera gehienetan moldatzen. Gai ezagun edo interes pertsonalekoei buruzko testu soilak eta koherenteak osa ditzake. Esperientzien, gertaeren, nahien eta asmoen berri emateko gai da, eta gai da, orobat, bere iritziak labur-labur arrazoitzeko edo bere asmoak azaltzeko.

    Oinarrizko erabiltzailea A2 Bereziki esanguratsuak dituen esperientzia-esparruekin loturiko esaldiak eta esapideak, eguneroko bizitzakoak, ulertzeko gai da (bere buruari eta familiari buruzko oinarrizko informazioa, erosketei, intereseko lekuei, lanbideei eta abarri buruzko informazioa). Badaki ataza soilak eta arruntak egiteko orduan komunikatzen, baldin eta ezagunak edo ohikoak dituen gaiei buruzko informazio-truke erraza eta zuzena bakarrik eskatzen badute. Badaki bere iraganaz eta inguruneaz deskribapen errazak egiten, baita bere berehalako beharrei buruzko deskribapenak egiten ere.

    A1 Gai da eguneroko bizitzan sarri erabiltzen diren esapideak ulertzeko eta erabiltzeko, eta baita berehalako beharrak asetzera bideratutako esaldi soilak osatzeko ere. Badaki bere buruaren eta besteren aurkezpena egiten, eta helbideari, gauzei eta ezagutzen duen jendeari buruzko oinarrizko informazio pertsonala ematen eta eskatzen. Oinarrizko harremanak izan ditzake, baldin eta solaskideak mantso eta argi hitz egiten badio eta laguntzeko prest badago.

  2. koadroa. Erreferentzi maila bateratuak (autoebaluazio-eskalak).

    A1 A2 B1 B2 C1 C2

    Ulermena Ahozkoa Gai naiz niri, nire familiari eta inguruko gauzei buruzko hitz arruntenak eta oso oinarrizko esapideak ulertzeko, jendeak astiro eta argi hitz egiten duenean. Gai naiz lexiko eta esapide erabilienak ulertzeko zuzenean dagozkidan arloetan (adib. oinarrizko informazioa nitaz, nire familiaz, erosketez, inguruaz, lanaz). Iragarki eta mezu labur, sinple eta argietan gai naiz ideia nagusiaz jabetzeko. Gai naiz ideia nagusiak ulertzeko, hizketa argi eta estandarra denean, eta gaiak ezagunak direnean: lana, eskola, aisialdia etab. Ulertzen dut gaur egungo gaiez edo interes pertsonaleko edo profesionaleko gaiez diharduten telebista- edo irrati-saioetako ideia nagusiak, baldin eta poliki eta argi hitz egiten badute. Gai naiz konferentzia eta hitzaldi aski luzeak ulertzeko. Era berean, argudio konplexuak ere ulertzen ditut, baldin eta gaia gutxi-asko ezaguna badut. Ulertzen ditut telebistako albistegiak eta eguneko gorabeherei buruzko saio gehienak. Gai naiz hizkuntza estandarrean ematen diren film gehienak ulertzeko. Gai naiz berbaldi luze bat ulertzeko, oso garbi egituratuta ez badago ere edo erlazioak oso esplizituak izan ez arren. Telebista-programak eta filmak neke handirik gabe ulertzen ditut. Ez dut inolako arazorik edozein hizketaldi ulertzeko, ez zuzenekoa, ezta komunikabideetakoa ere, baita jatorrizko hiztunen abiaduran hitz egiten dutenean ere, baldin eta bere hizkera-moduarekin ohitzeko denbora badut.

    Idatzia Gai naiz hitz eta izen oso ezagunak ulertzeko, baita esaldi oso sinpleak ere. Adibidez, iragarkietan, posterretan edo katalogoetan. Gai naiz testu labur eta oso sinpleak irakurtzeko. Gai naiz informazio jakin eta aurreikus daitekeena eguneroko dokumentu arruntetan bilatzeko, esate baterako iragarkietan, prospektuetan, menuetan eta ordutegietan. Gai naiz gutun pertsonal labur eta sinpleak ulertzeko. Gai naiz hizkera arruntean idatzitako testuak edo nire lanari buruzkoak ulertzeko. Gai naiz gertaeren deskribapena edota sentimenduen eta desioen azalpena ulertzeko gutun pertsonaletan. Gai naiz gaur eguneko gaiei buruzko artikuluak eta txostenak irakurtzeko, egileak jarrera jakin bat edota ikuspuntu berezia erakusten duenean. Gai naiz gaur eguneko hitz lauzko literatura-testuak irakurtzeko. Gai naiz gertakarietan oinarritutako testuak edo literatura-testu luze eta konplexuak ulertzeko eta estiloak bereizteko. Gai naiz artikulu espezializatuak eta argibide tekniko luzeak irakurtzeko, nire eremuak ez badira ere. Gai naiz edozein testu-mota irakurtzeko, baita abstraktuak eta egituraz edo hizkuntzaz zailak direnak ere. Adibidez, eskuliburuak, artikulu espezializatuak edo literatura-lanak.

    Mintzamena Ahozko elkarreragina Gai naiz modu sinplean komunikatzeko, baina solaskidearen menpe nago, hark prest egon behar baitu nik esandakoa astiro errepikatzeko, birformulatzeko edo nahi dudana esaten laguntzeko. Gai naiz berehalako premiei edo oso gai arruntei buruzko galdera errazak egin eta erantzuteko. Gai naiz komunikatzeko jarduera eta arlo ezagunetan, informazio-trukea zuzena eta sinplea denean. Elkarrizketa osoa jarraitzeko adina ulertzen ez badut ere, gai naiz informazio-truke labur-laburrak egiteko. Gai naiz hizkuntza mintzatzen den herrialdera egindako bidaia batean gerta litezkeen egoera gehienei aurre egiteko. Gai naiz, prestatu gabe ere elkarrizketan parte hartzeko, gaiak ezagunak direnean, interes pertsonalekoak edo bizimodu arruntekoak (familia, aisialdia, lana, bidaiak, albisteak,..). Gai naiz jatorrizko hiztun batekin normal mintzatzeko, berezkotasun eta erraztasun nahikoarekin. Gai naiz elkarrizketan era aktiboan parte hartzeko eta nire iritziak azaldu eta defenditzeko egoera ezagunetan. Gai naiz natural eta jarioz hitz egiteko, esapideen bila nabarmen luzatu gabe. Badakit hizkuntza gizarte-edo lanbide-erlazioetan malgu eta eraginkor erabiltzen. Badakit neure ideia eta iritziak zehatz adierazten eta neure adierazpenak beste solaskideenekin trebeziaz lotzen. Gai naiz ahalegin handirik gabe, edozein elkarrizketa edo eztabaidatan parte hartzeko. Esamoldeak eta lagunarteko hizkera ondo erabiltzen ditut. Ideiak jarioz eta ñabardura guztiekin adierazten ditut. Zailtasunen bat badut gai naiz atzera egiteko eta hutsunea trebeziaz konpontzeko solaskidea ia konturatu gabe.

    Ahozko adierazpena Gai naiz esaldi eta esapide sinpleak erabiliz nire bizilekua eta jende ezaguna deskribatzeko. Gai naiz esaldiak eta esapideak sorta batean erabiltzeko honelakoak era sinplean deskribatuz: nire edo beste norbaiten familia, nire bizimodua, ikasketak, oraingo edo lehengo lana. Gai naiz esaldiak era sinplean josteko, honelakoak deskribatzearren: esperientziak, gertaerak, ametsak, itxaropenak eta helburuak. Gai naiz nire iritzi edo proiektuen arrazoiak eta azalpenak laburki emateko. Badakit istorioak kontatzen, liburuen eta filmen argumentuak azaltzen eta horiek nigan sortutako erreakzioa adierazten. Badakit zehatz eta argi hitz egiten nire intereseko gai askori buruz. Gai naiz gaur eguneko gorabeheren gainean nire ikuspuntua adierazteko, aukera desberdinen alde onak eta txarrak azalduz. Gai naiz deskribapen argiak eta xeheak egiteko gai konplexuei buruz, horiekin lotutako gaiak integratuz, zenbait puntu garatuz eta berbaldia egoki amaituz. Gai naiz deskribapen edo argudioen azalpen argiak jarioz egiteko eta testuinguruari egokitutako estiloan, horretarako egitura logiko eta eraginkorrak erabiliz, entzuleari ideia nagusiei erreparatzen eta haiek gogorarazten laguntzeko.

    Idazmena Idatzizko adierazpena Gai naiz postal laburrak eta errazak idazteko, esaterako oporretakoak. Gai naiz nire datu pertsonalak galdetegi batean idazteko. Adibidez, izena, nazionalitatea edo helbidea hoteleko erregistro-orrian. Gai naiz berehalako premiei buruzko ohar eta mezu sinpleak idazteko. Gai naiz gutun pertsonal oso sinpleak idazteko, adibidez eskerrak ematekoak. Gai naiz testu sinpleak eta koherenteak idazteko, gai ezagunen edo interes pertsonalekoen gainean. Gai naiz gutun pertsonalak idazteko, nire esperientziak eta irudipenak adieraziz. Gai naiz nire intereseko gai askoren inguruan, testu argiak eta xeheak idazteko. Gai naiz idazlan bat edo txosten bat egiteko informazio jakin bat adieraziz edota iritzi baten aldeko edo kontrako arrazoiak emanez. Gai naiz gutunak idazteko, gertaerei eta esperientziei ematen diedan garrantzia nabarmenduz. Gai naiz testu argi eta ongi egituratuak osatzeko, neure ikuspuntua luze-zabal adieraziz. Badakit gai konplexuak adierazten gutun, idazlan edo txostenetan, garrantzizkoen iruditzen zaizkidan puntuak azpimarratuz. Gai naiz hartzaileari egokitutako estiloa erabiltzeko. Gai naiz testu argiak jariotasunez idazteko, estilo egokian. Gai naiz gutun, txosten edo artikulu konplexuak idazteko, argudioak egitura logiko eta eraginkorraren bidez antolatuz, irakurleak puntu nagusiak ulertu eta gogoan har ditzan. Gai naiz idazlan profesionalak edo literatura-lanak idatziz laburtzeko eta kritikatzeko.

  3. koadroa. Erreferentzi maila bateratuak: ahozko hizkuntzaren alderdi kualitatiboak.

    MAILA ZUZENTASUNA JARIOTASUNA ELKARRERAGINA KOHERENTZIA

    C2 Malgutasun handia du ideiak berriro formulatzeko, eta hizkuntz moldeak bereizten ditu, zentzuaren ñabardurak zehatz-mehatz adierazteko, gauzak nabarmentzeko, bereizketak egiteko eta anbiguotasuna saihesteko.

    Esapide bereziak eta lagunartekoak menderatzen ditu. Hizkuntzaren maila konplexuari dagokion gramatika ongi menderatzen du, nahiz eta beste alderdi batzuei (adibidez, solaskidearen erreakzioen jarraipenari edo planifikazioari) arreta eman. Bat-batean eta xehetasunez jarduteko gai da, berezko jariotasunez eta lagunarteko hizkeran, zailtasunak besteak ia ohartu gabe saihesteko moduan. Elkarrizketan erraztasunez eta trebetasunez jarduteko gai da, ez-ahozko kodeei eta intonazioari itxuraz zailtasun handirik antzemateko eta erabiltzeko. Diskurtso koherentea eta kohesioduna osatzen du, antolaketa-egituren erabilera osoa eta egokia eginez, eta lokailuak eta beste kohesio-mekanismo asko erabiliz.

    C1 Ongi menderatzen ditu hizkuntzaren hainbat alderdi, eta horrek aukera ematen dio gai orokor, akademiko, profesional edo aisiakoei buruz argi eta estilo egokian jarduteko formulazioa aukeratzeko, esan nahi duenari mugarik jarri gabe. Gramatika-zuzentasun handia du; akats gutxi egiten du, antzematen errazak dira eta, oro har, akatsa egin orduko zuzentzen du. Jariotasunez eta bat-batean jarduten du, ahaleginik ia egin gabe. Kontzeptualki zailak diren gaiekin bakarrik galtzen du adierazpenetan jariotasuna. Diskurtsoaren funtzioetan eskua duen sailetik esaldi egokiak hautatzen ditu bere oharrak egiteko, hitza hartzeko edo hitzari eusteko eta bere jarduera eta gainerako solaskideena trebetasunez uztartzeko. Diskurtso argia, jariotasun handikoa eta ongi egituratuta sortzen du, eta antolaketa-egiturak, lokailuak eta beste kohesio-mekanismo batzuk modu egokian erabiltzen ditu.

    B2+

    B2 Hizkuntz maila zabala du, gai orokorren deskribapen argiak egiteko eta gai horiei buruz duen ikuspegia aditzera emateko modukoa, hitzen bila dabilela agerian utzi gabe, eta badaki hori lortzeko esaldi konplexuak osatzen. Gramatika nahiko ongi menderatzen du. Ez du ulergarritasuna galarazten duen akatsik egiten, eta bere akats gehienak zuzentzeko gai da. Diskurtso-zatiak nahiko erritmo uniformean sortzeko gai da; dena dela, zalantza egin dezake egituren edo esamoldeen bila ari denean. Eten luze gutxi egiten ditu. Diskurtsoa hasten badaki, une egokian hartzen du hitz egiteko txanda eta amaitu behar duenean amaitzen du elkarrizketa, beti dotoretasunez ez bada ere. Eguneroko gaiei buruzko eztabaidetan parte hartzen du, bere ulermena sendotuz, besteak parte hartzera bultzatuz, etab. Kohesio-mekanismoen sail mugatua erabiltzen du bere esaldiekin diskurtso argia eta koherentea osatzeko, nahiz eta mintzaldia luzea denean nolabaiteko «urduritasuna» erakuts dezakeen.

    B1+

    B1 Hizkuntz errepertorio zabala eta hiztegi egokia du familiari, zaletasunei eta interesei, lanari, bidaiei eta gaur egungo gertaerei buruzko adierazpenak egiteko, nahiz eta tarteka zalantzak izan eta itzulinguruka ibil daitekeen. Arrazoizko zuzentasunez erabiltzen du eguneroko gaiei eta aurreikus daitezkeen egoerei loturiko formula- eta egitura-errepertorioa. Era ulergarrian hitz egiten jarrai dezake, nahiz eta eten nabarmenak egiten dituen gramatika eta lexikoa planifikatzeko eta bere jarduna zuzentzeko, batez ere adierazpen libreko tarte luzeetan. Gai da, interes pertsonaleko eguneroko gaiei buruz, aurrez aurreko elkarrizketa errazak hasi, haiei eutsi eta amaitzeko. Norbaitek esandakoa errepika dezake, elkar ulertzen dutela berresteko. Gai da elkarri loturiko ideia-sail lineal bat egituratu ahal izateko osagai labur, berezi eta soilak lortzeko.

    A2+

    A2 Oinarrizko esaldiez osatutako egiturak, esamoldeak, hitz gutxiko esapideak eta buruz ikasitako formulak erabiltzen ditu, egoera arrunt eta eguneroko bizitzakoetan informazio mugatuak jakinarazteko. Zuzen erabiltzen ditu egitura erraz batzuk, baina funtsezko akats sistematikoak egiten ditu oraindik. Esan nahi duena ulertarazteko gai da, esapide oso laburrak erabiliz, baina oso agerikoak ditu etenak, hasierako zalantzak eta birformulazioak. Badaki galderei erantzuten eta baieztapen errazak egiten. Badaki elkarrizketa bat ulertzen duela adierazten, baina elkarrizketa bati bere kabuz eusteko ulermen-mailarik ez du ia. Gai da hitz-multzo batzuk lokailu sinpleekin «eta», «baina» eta «bait»- lotzeko.

    A1 Hitz eta esaldi sinpleen oinarrizko errepertorio bat du, bere datu pertsonalak eta eguneroko bizitzako egoerak adierazteko. Gramatika-egitura sinple batzuen eta buruz ikasitako esaldi-eredu batzuen kontrol mugatua du. Oso esamolde laburrak bakarrik erabiltzen ditu, han-hemenka eta aurrez prestatuak, eta eten asko egiten ditu esamolde egokiak aurkitzeko, oso arruntak ez diren hitzak ahoskatzeko eta komunikazioa zuzentzeko. Datu pertsonalei buruzko galderak egiten ditu eta galdera horiei erantzuten die. Elkarrizketa errazetan parte hartzen du, baina komunikazioa esaldien errepikapenean, birformulazioan eta zuzenketan oinarritzen du. Gai da hitzak edo hitz multzoak oso lokailu sinpleekin «eta» eta «orduan» lokailuekin adibidez- lotzeko.

Eskakizun bakoitzeko hizkuntza-gaitasunen azalpena.

  1. Hizkuntza-eskakizuna.

    Hizkuntza-eskakizun hau dagokion lanpostuaren jabea bere ohiko den ahozko nahiz idatzizko edozein testuren ideia nagusia ulertzeko gai izango da, ñabardurez konturatzen ez bada ere.

    Gai izango da, halaber, elkarrizketa batean oinarrizko mailan hitz egiteko, eredu-bildumak eta zerbitzu-oharrak ulertzeko, agiriak sailkatzeko, zerrendak egiaztatzeko, eskuliburuak edo dossierrak kontsultatzeko, e.a.

    Bere lanean ohiko diren hizkuntz alorreko ekintzei ahoz nahiz idatziz erantzuteko adinako oinarrizko gaitasuna izango du.

    Ahoz zein idatziz egoera mugatu eta apal, lagunarteko eta arruntetara egokituko den gaitasun komunikatibo eta funtzionala izango du, sarritan eredu-itxura duten esamoldeak erabiliz.

    Ahoz zein idatziz huts gramatikalak egin ahal izango ditu.

    Ahoz zein idatziz bestetan baino segurtasunik eza handiagoa agertuko du euskara lehen hizkuntza duten pertsonen aurrean.

    Beraz, gai izango da bisitariak leku eta pertsona egokiengana bidaltzeko, lankideei informazio sinplea eman eta eskatzeko, telefonoz zita bat egiteko, elkarrizketarako ordua zehazteko, bilera-eguna jartzeko, materiala agintzeko, mezu laburrak idazteko, eredu-bilduma nahiz galde-sorta betetzeko, material eskariak idazteko, e.a.

    Lehen hizkuntza euskara duenak duen erraztasunez ulertzeko gai izango da, nahiz eta hark baino erraztasun txikiagoa izan berak hitz egiteko.

    Fonema guztiak behar bezala bereziko ditu nahiz eta gaztelaniaren eragina izan ahoskatzerakoan (erritmoan, azentuan, doinuan).

    Ahoz batuaz zein gehien erabiltzen diren euskalkietan esandakoa ulertu beharko du, bai eta batuaz idatziriko testuak ere.

    Ahoz zein idatziz, modu apalean komunikatuko da, normalean esaldi errazak erabiliz.

    Hizkuntza-ezagupen zabala izan arren, idatzizko testuetan lehen hizkuntza euskara duenak ohiz egiten dituenak baino huts morfosintaktiko eta ortografiko gehiago egingo ditu; hutsak ugariagoak izango dira lanean ohikoak ez diren gaiak erabiltzean.

    Hizkuntzaren adierazmolde erabilienak era mugatuan erabiliko ditu.

    Bere lanean hiztegi aberatsa erabiliko du, idazterakoan hiztegia erabili behar badu ere.

    Fonologia-, ortografia-, morfosintaxi-, lexiko- eta semantika-mailan gaztelaniaren eragina izango du; halere, ez du zailtasun handirik izango mezua ulertzeko.

    Hitz egitean zein idaztean, bere lanean ohikoen diren egoera mugatuetara egokitutako erregistro eta hizkuntz formak erabiliko ditu. Halere, onartu egingo zaio lehen hizkuntza euskara dutenen hizkuntza aberastasunez ez erabiltzea. Zailtasun handiagoak izango ditu mugatuak eta ohikoak ez diren egoeretan.

    Hitz egitean zein idaztean, bere lanean ohikoen diren egoeretara egokitutako oinarrizko hizkuntz formak, jasoak zein lagunartekoak, era egokian aukeratuko ditu.

    Ondo igarriko ditu, ahozko zein idatzizko testuan, bere lanean ohikoen diren egoeretan eta, batez ere, egoera mugatuetan izan daitezkeen ohiko erregistro-aldaketak.

    Ahozko zein idatzizko testuinguruaren arabera, agerian ez dagoen informazioa atera egingo du, baita ezezagunak izanik testuaren arabera uler daitezkeen hitzen esanahia ere, batik bat, bere lanean ohikoen diren egoera mugatuetan erabiltzen direnean.

    Bere ahozko zein idatzizko hizkuntz gaitasunera egokituko ditu hizkuntz beharrizanak, bereziki bere lanean ohikoen diren egoera mugatuen ondorioz sortutakoak. Aurreko horrek, besteak beste, mezuaren edukia ezagutzen dituen hitz eta egituretara egokitu behar izatea ekarriko du, baita, errepikapena, berriro formulatu behar izatea, autozuzenketa egitea eta ulertu ez den informazioa eskatzea ere.

    Ahozko zein idatzizko testuinguruetan izan daitezkeen gai-aldaketak antzemango ditu, batez ere, bere lanean ohikoen diren egoera mugatuei dagozkienean.

    Joera nagusiak bigarren mailakoetatik bereiziko ditu ahozko zein idatzizko testuinguruetan, ideien arteko loturak zehaztuz.

    Ahoz zein idatziz zailtasunak izango ditu gaiaz aldatzeko.

    Lotura-elementuak oinarrizko mailan erabiliko ditu, ahoz zein idatziz eta arazoak izango ditu arrazoinamendu nahiz eztabaida luzeetan parte hartzeko.

  2. Hizkuntza-eskakizuna.

    Hizkuntza-eskakizun hau dagokion lanpostuaren jabea gai izango da edozein komunikabideren bitartez informazioa eskatu eta emateko, nahiz eta aurrez aurreko elkarrizketetan hobeto moldatu; talde-bilera eta eztabaidetan parte hartzeko, informazioa eta iritzia emanez; aginduak eta azalpenak emateko; lankide batekin iritziak komentatzeko; bere atalari, bilera bati, hitzaldi bati buruzko informazioa emateko.

    Gai izango da, halaber, bisitariekin eta kontsultagileekin hitz egiteko; telefonoa hartzeko; ama-hizkuntza euskara dutenek esandakoaren ideia nagusia ulertzeko, berbaren bat ez ulertzearren ideia galdu gabe; aginduak burutzeko; lan-bilera edo bilkuretan esandakoa ulertzeko; eskuliburu edo dossier bat kontsultatzeko; bere lanean ohikoen diren gaiei buruzko oinarrizko informazioa ateratzeko; memorandumak eta gutunak ulertzeko e.a.

    Ahoz parte hartu ahal izango du bere lanarekin zerikusia duten hizkuntz ekintza ugarietan.

    Laneko hizkuntz egoera mugatu gabekoetara egokitzeko ahozko adierazgaitasuna izango du; horrek, euskara luzaroan erabili behar izatea dakar.

    Gauza izango da bere lanarekin zerikusia duten gaiei buruzko bere ideietatik garrantzizkoena eta iritziak ahoz azaltzeko, nahiz eta eztabaida batean horiek defendatzeko eragozpen handiagoak izan, ñabardurak egitean zein gai berezituei buruz hitz egitean zalantza gehiago izan, eta gramatikazko hutsak egin.

    Ama-hizkuntza euskara dutenen erraztasun berdintsua edukiko du.

    Fonema guztiak bereiziko ditu, eta ama-hizkuntza euskara dutenen ebakera (erritmo, azentu eta ahoskera) bera edukiko du.

    Mintzatzean esaldi konplexuak erabil ditzake eta bereziki ama-hizkuntza euskara dutenen maila morfosintaktikoa edukiko du.

    Hizkuntz ezagupen zabala izango du, baina horrek ez du esan nahi hizkuntzarekiko kontrola konszientea izango denik; izan ere, gramatikazko hutsak egin ditzake. Hutsak nabarmenagoak izango dira idatzian ahozkoan baino, baita bere lanean ohiko ez diren gaiei buruzko azalpenetan ere.

    Hizkuntzaren ohiko esamoldeak erabiliko ditu.

    Hobeto menderatuko du euskara ahoz idatziz baino, eta aurretik aipatutako mailetan gaztelaniaren eragin gutxi izango du.

    Bere laneko egoera eta gaiari ez ezik, beste edozein egoera eta gairi ere egokituko zaien erregistro eta hizkuntz formak erabiliz mintzatuko da.

    Mintzatzean entzulearen hizkuntz gaitasunera egokituko du bere adierazgaitasuna; azken horrek garrantzi handia izango du, batez ere, entzulearen euskararen ezagupena 1. hizkuntza-eskakizunerako zehaztutakoa baldin bada.

    Bere lanean ohiko diren gaiei dagokienean, ideia nagusiak eta bigarren mailakoak bereiziko ditu mintzatzean, eta ideion arteko lotura zehaztuko, era berean.

    Ama-hizkuntza euskara dutenen mailan erabiliko ditu juntagailu eta elementu kohesiboak, eta ez du arazorik izango azalpen luzea eman, gaiaz erraz aldatu edo eztabaida luzeetan parte hartzeko.

  3. Hizkuntza-eskakizuna.

    Hizkuntza-eskakizun hau dagokion lanpostuaren jabea gai izango da era guztietako eskutitzak, barne-idazkiak, memorandumak, laburpenak, administrazio-espedienteak, e.a. idazteko.

    Oinarrizko ikasketak euskaraz egin dituen pertsona batek duen erraztasun berdintsua izango du idaztean.

    Gramatikaren ezagupen erabatekoa eta konszientea izango du.

    Fonologia-, ortografia-, morfosintaxi-, lexiko- eta semantika-mailan ez du ia gaztelaniaren eraginik izango.

    Bere laneko egoera eta gaiari ez ezik, beste edozein egoera eta gairi egokitutako hizkuntz formak behar bezala erabiliko ditu, ahoz zein idatziz.

    Bere laneko egoera eta gairi egokitutako erregistro-aldaketak bereizi egingo ditu, bai ahozko testuinguruan bai idatzizkoan.

  4. Hizkuntza-eskakizuna.

    Hizkuntza-eskakizun hau dagokion lanpostuaren jabea gai izango da egitarauei buruzko zehaztapenak aditzeko, bere lanarekin zerikusia duten egitarauei, jarduerei eta hainbat sailen politikari buruzko zehaztapenak ulertzeko; aditu bati eskatutako txostena ulertzeko. Era berean, gai izango da ikerketa-txostenak, artikuluak, egitarau politikoak, aldizkari berezituak zein lege baten edukia ulertzeko, eta idazki baten punturik interesgarrienak, hutsak nahiz aldaketak jasota geldi daitezen anotazioak egiteko.

    Bere lanarekin zerikusia duen edozein hizkuntz ekintzetan jariotasunez egingo ditu azalpenak mintzatzean zein idaztean, eta zuzentasun-, aberastasun-, zehaztasun- eta jatortasun-maila altua izango du.

    Mintzatzean zein idaztean esaldi konplexuak sortzeko eta erabiltzeko erraztasuna izango du, eta lanarekin zerikusia duten gaiei ez ezik, bestelako gai berezituei buruz erraztasunez hitz egin edo idatziko du.

    Informazioa eman, elkarrizketak egin, hizkuntza azalpen luzeak emateko erabili, txostenak, artikuluak, egitasmoak, memoriak, aginduak, berbaldiak, e.a. idatzi ahal izango ditu, baita laneko eztabaidetan parte hartu ere.

    Goi-mailako ikasketak euskaraz egin dituztenek behar duten beste denbora beharko dute haien idatzizko testuak eta ahozko jardunak ulertzeko.

    Goi-mailako irakaskuntza euskaraz egin dutenen pareko jariotasuna izango du.

    Goi-mailako irakaskuntza euskaraz egin dutenen pare idatzi ahal izango du, elementu morfosintaktiko konplexuak erabiliz.

    Gramatika bikainki ezagutuko du, eta ahoz zein idatziz gramatikazko huts gutxi egingo ditu.

    Hizkuntzaren adierazmoldeak aberastasunez erabiliko ditu.

    Lexikoaren ezagupen zabala izango du, goi-mailako irakaskuntza euskaraz egin dutenen parekoa. Era berean, bere lanarekin zerikusia duten gai berezituen lexikoa menderatuko du, eta ez du ia hiztegiaren beharrik izango.

    Fonologia-, ortografia-, morfosintaxi-, lexiko- eta seman

    tika-mailako gaztelerarekiko independentzi maila handia izango du.

    Bere laneko edozein egoeratan ohikoak diren hizkuntz formetan era jasoaz hitz egin eta idatziko du, eta oso erregistro berezitua erabiltzeagatik nabarmenduko da.

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (10)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.