Arautegia
Inprimatu48/2009 DEKRETUA, otsailaren 24koa, euskararen ezagutza egiaztatzen duten titulu eta ziurtagirien arteko baliokidetzak finkatu eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratura egokitzeko Dekretua aldatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Ogasun eta Herri Administrazio Saila; Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila; Osasun Saila; Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 51
- Hurrenkera-zk.: 1425
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/02/24
- Argitaratze-data: 2009/03/13
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Apirilaren 8ko 64/2008 Dekretuak euskararen ezagutza egiaztatzen duten hainbat titulu eta ziurtagiriren arteko baliokidetzak finkatu eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratura egokitu zituen.
Horretarako, aintzat hartu ziren esparru ezberdinetako titulu eta ziurtagiriak, egiaztatzen zituzten hizkuntza gaitasunak aztertu, eta egokiak ziren baloratu zen.
Hala ere, kanpoan utzi ziren hezkuntza arloko titulu eta ziurtagiri batzuk, Dekretuan gerora sartzeko asmoarekin. Horrela, 64/2008 Dekretuko azken xedapenetako lehenengoak aurreikusi zuen araua argitaratu eta sei hilabeteko epean moldatuko zela, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak kudeatzen dituen zenbait titulu eta ziurtagiri erantsiz.
Dekretu honen helburua beraz, aipatutako agindua bete eta 64/2008 Dekretuari Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak kudeatzen dituen zenbait titulu eta ziurtagiri eranstean datza.
Orobat, Dekretu honen baliokidetze-taulara bildu dira Eusko Jaurlaritzaren 263/1998 Dekretuak, urriaren 6koak, ezarri zituen baliokidetza nagusiak, Euskararen Gaitasun Agiriaren eta irakaspostuen hizkuntza-eskakizunen baliokidetzak finkatu baitzituen hark.
Ondorioz, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat etorriz, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuak, Herrizaingo sailburuak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak, Osasun sailburuak eta Kultura sailburuak proposatuta, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2009ko otsailaren 24ko bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
Titulu eta ziurtagiri hauek Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuaren B-1 mailarekin egongo dira parekatuta, eta elkarren baliokideak izango dira:
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (HAEE) emandako 1. hizkuntza eskakizuna, Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duen apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuan jasoa.
Kultura Sailak emandako 1. mailako ziurtagiria, Helduen Euskalduntzearen oinarrizko curriculumean ezarritako euskararen ezagutza maila egiaztatzeko sistema zehaztu zuen Kultura sailburuaren 2003ko abuztuaren 6ko Aginduan jasoa.
Osakidetzako 1. hizkuntza eskakizuna, euskararen erabilera Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan normalizatzeko martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuan eta Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duen apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuan jasoa.
Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako Foru Erkidegoko Hizkuntza Eskola Ofizialetako euskal ikasketen 3. maila gainditua izatea (Antzinako Ikasketa Plana, 1992ko urtarrilaren 24ko 47/1992 Errege Dekretuaren araberakoa).
Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako Foru Erkidegoko Hizkuntza Eskola Ofizialek emandako Tarteko Maila, araubide bereziko hizkuntzen irakaskuntzako curriculumaren alderdi oinarrizkoak finkatzen dituen abenduaren 29ko 1629/2006 Errege Dekretuan jasoa eta, Euskal Autonomia Erkidegoko Hizkuntza Eskola Ofizialei dagokienez, otsailaren 24ko 46/2009 Dekretuan, araubide bereziko hizkuntzen ikasketak eta ikasketa horien oinarrizko, tarteko, aurreratu eta gaitasun mailetako curriculuma ezartzen dituenean, garatua.
Titulu eta ziurtagiri hauek Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuaren B-2 mailarekin egongo dira parekatuta, eta elkarren baliokideak izango dira:
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (HAEE) emandako 2. hizkuntza eskakizuna, Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duen apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuan jasoa.
Kultura Sailak emandako 2. mailako ziurtagiria, Helduen Euskalduntzearen oinarrizko curriculumean ezarritako euskararen ezagutza maila egiaztatzeko sistema zehaztu zuen Kultura sailburuaren 2003ko abuztuaren 6ko Aginduan jasoa.
Osakidetzako 2. hizkuntza eskakizuna, euskararen erabilera Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan normalizatzeko martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuan eta Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duen apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuan jasoa.
Ertzaintzako 1. hizkuntza eskakizuna, Ertzaintzan euskararen normalkuntza prozesua arautzen duen otsailaren 24ko 30/1998 Dekretuan jasoa.
Irakaspostuen 1. hizkuntza eskakizuna, irakaspostuetarako hizkuntza eskakizunak eta derrigortasun egunak zehazteko irizpideak finkatzen dituen martxoaren 9ko 47/1993 Dekretuan arautua.
Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako Foru Erkidegoko Hizkuntza Eskola Ofizialetako euskal ikasketen 4. maila gainditua izatea (Antzinako Ikasketa Plana, 1992ko urtarrilaren 24ko 47/1992 Errege Dekretuaren araberakoa).
Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako Foru Erkidegoko Hizkuntza Eskola Ofizialek emandako Maila Aurreratua, araubide bereziko hizkuntzen irakaskuntzako curriculumaren alderdi oinarrizkoak finkatzen dituen abenduaren 29ko 1629/2006 Errege Dekretuan jasoa eta, Euskal Autonomia Erkidegoko Hizkuntza Eskola Ofizialei dagokienez, otsailaren 24ko 46/2009 Dekretuan, araubide bereziko hizkuntzen ikasketak eta ikasketa horien oinarrizko, tarteko, aurreratu eta gaitasun mailetako curriculuma ezartzen dituenean, garatua.
Titulu eta ziurtagiri hauek Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuaren C-1 mailarekin egongo dira parekatuta, eta elkarren baliokideak izango dira:
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (HAEE) emandako 3. hizkuntza eskakizuna, Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duen apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuan jasoa.
Kultura Sailak emandako 3. mailako ziurtagiria, Helduen Euskalduntzearen oinarrizko curriculumean ezarritako euskararen ezagutza maila egiaztatzeko sistema zehaztu zuen Kultura sailburuaren 2003ko abuztuaren 6ko Aginduan jasoa.
Osakidetzako 3. hizkuntza eskakizuna, euskararen erabilera Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan normalizatzeko martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuan eta Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duen apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuan jasoa.
Ertzaintzako 2. hizkuntza eskakizuna, Ertzaintzan euskararen normalkuntza prozesua arautzen duen otsailaren 24ko 30/1998 Dekretuan jasoa.
Euskararen Gaitasun Agiria (EGA), Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren 1982ko apirilaren 22ko Aginduaren bitartez sortua. Era berean, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Sailak ematen duen EGA agiria (urriaren 30eko 1535/1985 Foru-Aginduaz sortua) eta Euskaltzaindiaren D agiria.
Irakaspostuen 2. hizkuntza eskakizuna, irakaspostuetarako hizkuntza eskakizunak eta derrigortasun egunak zehazteko irizpideak finkatzen dituen martxoaren 9ko 47/1993 Dekretuan arautua.
Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako Foru Erkidegoko Hizkuntza Eskola Ofizialetako, eta Madrilgo Hizkuntza Eskola Ofizial Nagusiko 5. maila edo euskal gaitasun maila (Antzinako Ikasketa Plana, 1992ko urtarrilaren 24ko 47/1992 Errege Dekretuaren araberakoa).
Euskal Autonomia Erkidegoko Hizkuntza Eskola Ofizialek emandako menderatze operatibo eraginkorreko Gaitasun Maila (C1), otsailaren 24ko 46/2009 Dekretuak, araubide bereziko hizkuntzen ikasketak eta ikasketa horien oinarrizko, tarteko, aurreratu eta gaitasun mailetako curriculuma ezartzen dituenak, garatzen duena, araubide bereziko hizkuntzen irakaskuntzako curriculumaren alderdi oinarrizkoak finkatzen dituen abenduaren 29ko 1629/2006 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera.
Titulu eta ziurtagiri hauek Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuaren C-2 mailarekin egongo dira parekatuta, eta elkarren baliokideak izango dira:
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (HAEE) emandako 4. hizkuntza eskakizuna, Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duen apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuan jasoa.
Kultura Sailak emandako 4. mailako ziurtagiria, Helduen Euskalduntzearen oinarrizko curriculumean ezarritako euskararen ezagutza maila egiaztatzeko sistema zehaztu zuen Kultura sailburuaren 2003ko abuztuaren 6ko Aginduan jasoa.
Osakidetzako 4. hizkuntza eskakizuna, euskararen erabilera Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan normalizatzeko martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuan eta Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duen apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuan jasoa.
Artikulu honetan jasotakoa kaltetu gabe, Euskal Autonomia Erkidegoko Hizkuntza Eskola Ofizialetara sartzeko eta horietan euskararen ezagutza egiaztatzen duten ziurtagiriak eskuratzeko araubidea haien berariazko araudiak finkatuko du.
Bosgarrena. Sail edo Erakunde bakoitzak bere euskara-ziurtagirien erregistroa duenez gero, beharrezko pausoak emango dira erregistro horiek modu bateragarrian jaso ahal izateko eta herri-erakundeek erraz kontsultatu ahal izateko. Edozein kasutan ere, euskara-ziurtagirien erregistro bateratu horren kudeaketa Hizkuntza Politikaren eskumena daukan Sailaren ardura izango da.
«Seigarrena. Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.»
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2009ko otsailaren 24an.
Lehendakaria,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,
IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.
Herrizaingo sailburua,
JAVIER BALZA AGUILERA.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,
JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.
Osasun sailburua,
GABRIEL M.ª INCLÁN IRIBAR.
Kultura sailburua,
MIREN KARMELE AZKARATE VILLAR.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (3)
- Indargabetutakoa: 297/2010 DEKRETUA, azaroaren 9koa, euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuko mailekin parekatzeko dena.
- Ikus: 88/2009DEKRETUA, apirilaren 21ekoa, zinpeko itzultzaile eta interpreteen habilitazioari buruzkoa.
- Aldatzen du: 64/2008 DEKRETUA, apirilaren 8koa, euskararen ezagutza egiaztatzen duten titulu eta ziurtagirien arteko baliokidetzak finkatu eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratura egokitzekoa.