Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

Abuztuaren 10eko 299/1984 DEKRETOA, Lan-Sailari, erakuntzaz eta ihardutzez, egitura berria emanez.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lana
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 150
  • Hurrenkera-zk.: 1809
  • Xedapen-zk.: 299
  • Xedapen-data: 1984/08/10
  • Argitaratze-data: 1984/09/13

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 1984.eko Uztailaren 28ko 128. Alean argitaratutako Nekazaritza eta Arrantzu-Sailaren 1984.eko Uztailaren 11ko Aginduan zenbait huts egin zenez ohartuta, beharrezko diren zuzenketak egiten dira ondoren: 1. Atala.- Ondoko idazkera duen lerroaldi hau erantsiko zaio askenean: "Halaber, Gipuzkoan, Otsailaren lehenengo iganderarte luzatzen da oilagorrak. ur-hegaztiak eta paseko usoak ehizatzeko aldia." 9. Ataleko 2,c) idaz-zatian, zera dioenean: Aretxabaleta eta Arraste", zera jarri behar du: "Aretxabaleta, Arrasate eta Legazpia".Euskadiko Autonomia-Elkarteko Herri-Arduralaritzak, Eusko Jaurlaritzako Sailen egitekoak zehazteari buruzko Apirilaren 18ko 101/1984 Dekretoz, hartutako erakuntza berriak eta aurreko agintealdian izandako hazturak beharrezko egiten dute Lan-Saila, erakuntzaz eta ihardutzez, birregituratzea, eta hori, dagozkion egitekoak betetzerakoan arduralaritza-eginkortasun haundiagoa lortzeko xedez. Horren ondorioz, Lan-Sailburuaren saloz, Lehendakaritzaren onarpenaz, eta Jaurlaritza-Batzarrak 1984.eko Abuztuaren 10eko bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau, ERABAKITZEN DUT: Lehenengo Atala.- Autonomia-Estatutoaren eta erabilgarri izan daitezen gainontzeko manuen arauera Lan-Sailari dagokion agintepidea, Sailburuaren goreneko artezkaritzapean, honako ihardutze-sail hauen bidez egiteratuko da: BAT. IHARDUTZE-SAIL NAGUSlAK 1. Lan-Sailburua. 2. Lan-Sailordetza. 2.1. Goradei eta Zigorpide-Artezkaritza. 2.2. Bateango Harremanen Artezkaritza. 2.3. Koperatiben eta Lankidetza-Erakundeen Artezkaritza . 3. Lanbide-Sailordetza. 3.1. Lanbide-Artezkaritza. 4. Zerbitzu-Artezkaritza. 5. Teknika-Urgazlaritza. BI. TOKIAN-TOKIKO IHARDUTZE-SAILAK 1. Arabako Lurralde-Ordezkaritza. 1.1. Idazkaritza Nagusia. 1.2. Artekotza, Ebazpen eta Itunebide-Zerbitzua. 2. Gipuzkoako Lurralde-Ordezkaritza. 2.1. Idazkaritza Nagusia. 2.2. Artekotza, Ebazpen eta Itunebide-Zerbitzua. 3. Bizkaiko Lurralde-Ordezkaritza. 3.1. Idazkaritza Nagusia. 3.2. Artekotza, Ebazpen eta Itunebide-Zerbitzua.I IDAZPURUA IHARDUTZE-SAIL NAGUSIAKI Atalburua Lan-Sailburua 2. Atala Lan-Sailburua, Saileko ihardutze-sail nagusia da eta bertan dauden beste guztiak, aginte-mailaz, haren menpe egongo dira, Araudi honetan esaten den moduan. Honako agintepide hauek izango ditu Lan-Sailburuak: a) Sailaren aginte-eremuko gaiei buruzko Lege-Egitasmo eta Dekretoak Jaurlaritzari aurkeztea honek onar ditzan; halaber, Lehendakariak onartu beharreko Dekretoak berari aurkeztea. b) Sailak duen araugintza-ahalmena egiteratzea. c) Sailaren baitako ihardutze-sailen arteko agintepide-auziak ebaztea eta beste Sailekingo agintepide-auzietan arioa hartza. d) Sailaren ihardutze-sail eta ekintzapide guztiak egitarautu, suztatu, arteztu, erakidetu eta horien arta egitea. e) Erabilgarri diren arauetan ohartematen direnean, goradeiak erabakitzea. f) Sailarenak izan eta bertako ihardutze-sailen bati edo haren menpeko Erakunderen bati eskuratuta ez daudenak. g) Indarreango legeek berariz emanda edo Jaurlaritza-Sailburu ororentzat emanda egoteagatik dagozkiokeenak. II Atalburua Sailordetzak Lehenengo Zatia.- Lan-Sailburuordea3. Atala Lan-Sailburuordeari, aginte-mailaz Lan-Sailburuaren artezko menpekotasunez honako agintepide hauek dagozkio: a) Beste Agintari, Erakunde eta Bazkun Ofizialekingo harremanetan, Sailaren ordezkaritza egitea, Sailburuak horretarako eskua emanda. b) Sailordetzaren eta horren menpeko arduralaritza-banakoen arauak eta ekintza-egitamuak Sailburuari aurkeztea. c) Sailordetzaren eta horri atxikiako Artezkaritzen ekintza-egitamuen eta helburuen antolapena artezketa. horien lan-egitasmoak onartuz eta beren tegietan eta idazguetan, ekinzapideen erakideketaz eta zaingoaz arduratzea. d) Sailordetzaren lanarigo osoaren buruzagitza egitea eta. bere aginte·eremuan, horri buruzko arazo guztiak erabaki tzea. e) Sailaren eta horri atxikitako arduralaritza-banakoen barne-erakuntzarako eta ihardunerako beharrezko izan daitezen adierazpen, manu eta aginduak ematea. f) Indarreango arauei atxikiz, egoki eritzitako agintepide eta eskubideetarako esku-emateak egitea. g) Sailaren Lurralde-Ordezkaritzak arteztu, antolatu eta erakidetzea. h) Ondoren aipatzen diren alorretan eta indarrean dauden legeen indarrez, eta/edo Kondaira-Lurralde baten eremutik gorakoa delako, Lan-Sailburuordeari dagokio izendatze hutsez aipatzen diren agintepide hauek egiteratzea: 1. Lanarekiko Banakako-Harremanak - Ondoren zehazten direnei buruzko zehaztapidetzez, lehen-ekinaldian edo goradei-aldian, arduratzea eta erabakitzea lurralde-eremuaren arauera: * Lan-akurapenen eraldaketa ekar dezaketen lan-aukerak aldatzea. * Neurtutako lanaren arauzko lansariak finkatzea eta aldatzea, eta bai neurtu gabekoenak ere, hobariak egon daitezenean; orohar, hobari-bidezko erapidetzak jartzeari, erabiltzeari, aldatzeari, birraztertzeari edo kentzeari buruzko zehaztapidetza gutiez arduratuko da. * Lansarien ordain-agiriak. * Lan-egunak eta orduak, araupekoez gainetikako orduak eta txandakako lana. * Igandeko eta asteko atsedenaldia. * Emakumeen eta gara-adinera gabekoen lana. * Urrutitasunagatikako eta garraioagatikako gehigarriak. * Lantokiak irekitzeko eta horietan lanak egiteko baimena ematea eta bai, horiek egin ondoren, lanei birrekiteko baimenak ematea ere. *Janguak eta Ekonomatoak. * Lan-Iraskundeak. 2. Bateango Lan-Harremanak - Bateango Lan-Hitzarmenak edo ituneak erroldaratzea eta argitaratzea. - Antolapide-ebazpenak edo erabakiak ematea. - Bateango lan-auziez, lehen ekinaldian edo goradei-aldian, lurralde-ermuaren arauera arduratzea, horiek bideratzea eta erabakitzea. - Kondaira-Lurralde batetik gorako eremua duten lan-etenaldien azalpenez arduratzea, artekotza, ebazpen eta itunebide-agintepideak dituela. - Kondaira-Lurralde batetik gorako eremua duten ugazabcen ariozko ixtez arduratzea eta, hala badagokio, lantegia ireki dadineko eskea egitea, eta bai gai honi buruzko goradeiak erabakitzea ere. - Gutxienezko zerbitzuei buruzko arauak gertatzea. - Bateango hitzarmenen edo itunen edukiekiko estadistika egitea. - Orohar, bateango itunebideari dagozkion gaiak. 3. Laneango Segurantza eta Osasunbideei butuzko alorretan - Lan-Ikerlaritzaren bidez, ezbeharrei aurrea hartzea eta laneango segurantza eta osasunbideekiko zaingoa. - Lan pozoingarri, arriskutsu, berarizko nekagarri eta horrelakoen aldarrikapenari buruzko erabakiak eta gai honekin zerikusirik duten erabaki guztiak ematea. 4. Koperatibak - Suztapen, aholkapen, sailkapen eta errolderapen-alderdiei begira, Koperatiba-politikaren arteakaritza, eta bai Koperatiben babesa eta zaingoa ere. - Koperatiba-hezkuntzaren politika eta xedeen artezkaritza. - Koperatiben Kontseilu Nagusiaren politika eta xedeekingco antolakideketa. 5. Zigorpide-ahalmena - Lan-legeen hauspenagatik eta trabak jartzeagatik, 100.001 (Ehun mila eta bat) pesetatik 500.000 (Bostehun mila) peseterainoko zigorrak jartzea. - Gai horietan, Lurralde-Ordezkaritzek onartutako akordio edo erabakiaren aurka sartutako goradeiez arduratzea eta horick erabakitzea. i) Sailordetzako erroldetegietan edo agiri-gordetegietan dauden agiriak egiaztatzea edo horien lekukotza egitea. j) Indarrean dauden arauek diotenaren arauera, Sailburuak berariz eman diezaizkionak eta legeek aitor diezaizkionak edo Jaurlaritzaren Sailburuei modu orokor batez aitortuta agertzen direlako, agizko mailako izan daitezenak. 2. Zatia.-Lan-Sailburuordea 1. Atala Lan-Sailburuordeari dagokio, Lan-Sailburuaren artezko eta aginte-mailako menpetasunez, ondoren aipatzen diren aginteak egiteratzea: a) Beste Agintari, Erakunde eta Bazkun Ofizialekingo harremanetan, Sailaren ordezkaritza egitea, horretarako Sailburuak eskua emanda. b) Sailburuari, Sailordetzaren eta bere menpeko arduralaritza-banakoen araupidei eta ekintza-egitamuei buruzko saloa egitea. c) Sailordetzaren eta horri atxikitako Artezkaritzen ekintza-egitamuen eta xedeen eraentza arteztea, horien lan-egitasmoak onartuz eta horien tegi eta idazguetango ekintzak antolakidekatu eta horiekiko ikuskaritza eginez. d) Sailordetzako lanarigo osoaren burugoa egitea, hari dagozkion arazo guztiak here agintepideen barruan erabakiz, e) Sailordetzaren eta berari eratxikitako arduralaritza banakoen barne-erakuntzarako eta ihardunerako beharrezko izan daitezen oroidazki, manu eta aginduak egitea. f) Indarrean dauden araupideen arauera, bidezko eritzitako agintepide eta eskubideetarako esku-emateak egitea. g) Jarraian aipatzen diren alorretan eta indarrean dauden legeen indarrez, eta/edo Kondaira-Lurralde baten eremutik gorakoa delako, Lan-Sailburuordeari dagozkio izendaue hutsez aipatzen diren agintepide hauek egiteratzea: 1. Lanbidearekiko suztapena - Lanbide-suztapenezko egitarauak egitea. - Lanbide-egitarauei buruzko araupideak gertatzea. - Lanbide-suztapenerako, Enpresa, Erakunde eta Bazkunekingo akordioa eta hitzarmena egitea eta horiekiko saloa. - Lanbide Egitarauei dagozkien dirulaguntzak emateko zehaztapidetzak ezagutu eta beroiei ebazpena eman. - Sailaren izenean lanbidearen egitarauen Zaingo-Batzordearen buru izan. - Gizarte-Hezkuntza eta Suztapena. 2. Ikerketak - Euskadiko Autonomia Elkarteko lanbidearen egoeraren azterpena. - Euskal Herriko lanbidearen bilakaeraren eta politikaren arta. - Lanbideari buruzko ikerketak, adierazpenak eta argitalpenak egitea. - Emankortasuna. 3. Zigortze-Ahalmena - Bere agintepidearen gaietan 100.001 (EHUN MILA ETA BAT) pezetatik 500.000 (BOSTEHUN MILA) pezetatarainoko zigorrak ezartzea. - Gai horietan Lurralde-Ordezkariek emandako akordio eta erabakien aurka sartutako goradeiak ezagutu eta ebazpena ematea. h) Sailordetzako erroldetegi edo gordetegietan dauden agiripaperak egiaztatzea edo lekukotza ematea. i) Sailburuak indarrean dauden legeen arauera berariz eskura diezaizkionak eta legeek ematen dizkiotenak edo JaurIaritzako Sailburuordeei orokorki ematen zaizkienak. 3. Zatia-Artezkariez 5. Atala.- Goradei eta Zigor-Artezkaria Lan-Sailburuordearen pean artez eta aginte-mailaz egonez, honako egiteko hauek beteko ditu: a) Sailburuaren edo Lan-Sailburuordearen esku-ematez Batzar, Batzorde, Bilkura eta abarretan Sailaren ordezkotza izango du. b) Sailordetza honen aurrean. norbanakoen laneko harremanen alorrean, egin daitezen zehaztapidetzen haseera batetako ebazpen-saloei edo sar daitezen gora jotzeei bideak eginarazi eta horiek landuko ditu. Norbanakoen laneko harremanen alorrean, Sailordetzaren heIburuak egitamutu eta garatuko ditu, ikuskaritza eta artarako agintepidea izango duela. d) Zerbitzuen artezkaritza eta eraentzapideak egingo ditu eta Artezkaritzaren gaiei ebazpena emango die. e) Artezkaritzari atxikitako lanariei buruzko mailaz igotze, lizentzi eta baimen, oporraldi, zigor eta abartekiko saloak egingo ditu. f) Sailburuak edo Sailburuordeak indarrean dauden Iegeen arauera berariz eskura diezaizkionak eta legeek ematen dizkiotenak edo Jaurlaritzako Artezkariei orokorki ematen zaizkienak. 6. Atala.-Bateango Harremnnen Artezkaria Lan-Sailburuordearen pean artez eta aginte-mailaz egonez, honako egiteko hauek beteko ditu: a) Sailburuaren edo Lan-Sailburuordearen esku-ematez Batzar, Batzorde, Bilkura eta abarretan Sailaren ordezkotza izango du. b)Sailordetza honen aurrean, taldeen laneko harremanen alorrean, egin daitezen zehaztapidetzen haseera batetako ebazpen-saloei edo sar daitezen gora jotzeei bideak eginarazi eta horiek landuko ditu. c) Erroldetegiaren Arduraduna denez gero, Bateango Hitzarmenen eta ituneen errolderatzea beteko du. d) Araudi honetako 3. (h) ataleko laneko talde-harremanen alorrean elkarturik dauden buruzko ikerketak eta adierazpen txostenak egingo ditu. e) Laneko talde-harremanen alorrean, Sailordetzaren helburuak egitamutu eta garatuko ditu, ikuskarirza era artarako agintepidea izango duela. f) Zerbitzuen artezkaritza eta eraentzapideak egingo ditu eta Artezkaritzaren gaiei ebazpena emango die. g) Artezkaritzari atxikitako lanariei buruzko mailaz igotze, lizentzi eta baimen, oporraldi, zigor eta abarrekiko saloak egingo ditu. h) Sailburuak edo Sailburuordeak indarrean dauden legeen arauera berariz eskura diezaizkionak edo Jaurlaritzako Artezkariei orokorki ematen zaizkienak. 7. Atala.- Koperatiben eta Lankidetza Erakundeen Artezkaria Lan-Sailburuordearen pean artez eta aginte-mailaz egonez honako egiteko hauek beteko ditu: a) Sailbuuruaren edo Lan-Sailburuordearen esku-ematez Batzar Batzorde, Bilkura eta abarretan Sailaren ordezkotza izango du. b) Sailordetza honen aurrean, koperatiben alorrean, egin daitezen zehaztapidetzen haseera batetako ebazpen-saloei edo sar daitezen gora jotzeei bideak eginarazi eta horiek landuko ditu. c) Koperatiben alorrean. Sailordetzaren heIburuak egitamutu eta garatuko ditu, ikuskaritza eta artarako agintepidea izango duela. d) Zerbitzuen artezkaritza eta eraentzapideak egingo ditu eta Artezkaritzaren gaiei ebazpena emango die. e) Artezkaritzari atxikitako lanariei buruzko mailaz igotze, lizentzi eta baimen oporraldi, eta abarrekiko saloak egingo ditu. f) Sailburuak edo Sailburuordeak indarrean dauden legeen arauera berariz. eskura diezaizkionak eta Iegeek ematen dizkiotenak edo Jaurlaritzako Artezkariei orokorki ematen zaizkienak. 8. Atala.- Lanbidearen Artezkaria Sailburuordearen pean artez eta aginte-mailaz egonez, honako egiteko hauek beteko ditu: a) Sailburuaren edo Lanbide-Sailburuordearen esku-ematez Batzar, Batzorde, Bilkura eta abarretan Sailaren ordezkotza izango du. b) Sailordetza honen aurrean lan-arloari buruz egin daitezen zehaztapidetzen hasera batetako ebazpen-saloei edo sar daitezen gora jotzeei bideak eginarazi eta horiek landuko ditu. c) Sailordetzaren lan-arloko helburuak egitamutu eta garatuko ditu. ikuskaritza eta artarako agintepidea izango duela. d) Zerbitzuen artezkaritza eta eraentzapideak egingo ditu eta Artezkaritzaren gaiei ebazpena emango die. e) Artezkaritzari atxikitako lanariei buruzko mailaz jasotze, lizentzi eta baimen, oporraldi, zigor eta abarrekiko saloak egingo ditu. f) Sailburuak edo Sailburuordeak, indarrean dauden legeen arabera, ordezkotza berariz eskura diezaioneko egitekoak, legeek eman diezazkiotenak edo Jaurlaritzako Artezkariei orokorki ematen zaizkienak. 4. Zatia.-Zerbitzu-Artezkariaz 9. Atala.-Zerbitzu-Artezkaria Lan-Sailburuordearen pean artez eta aginte-mailaz, honako egiteko hauek beteko ditu: a) Sailburuaren esku-ematez, Batzar, Batzorde, Bilkura eta abarretan, Sailaren ordezkotza izango du. b) Sailean lan egin dezaten lanari guztiei buruzko arazoen arduralaritza-lana egin eta horiei bideak eginaraziko dizkie. c) Sailaren ihardutze-sail nagusietako eta tokian-tokiko lanarien beharrak aurrez aztertuko ditu eta berezko lanari-erroldeei eta lantokien sailkapenei buruzko saloak egingo ditu. d) Saileko lanarien arduralaritza-egoerari edo lansari-zernolakoei buruzko aldaketak egin aurreko txostenak landuko ditu. e) Saileko lanarien ordainketa, bazkide-saria, lan-ordainen aldaketa eta abarren ihardutze-moduei bideak eginaraziko dizkie. f) Sailak dituen helburuak edo Jaurlaritzaren politika orrokorrak garatze-bideetarako gizarterako egitamuen saloak egin eta gauzatuko ditu. g) Sailerako lanari herriak hartzea, horien lantoki-aldaketa edo lanuzteei eta langileen birsailkapenei ere, bideak eginaraziko dizkie. h) Horietarako agintepidea duten ihardutze-sailek har ditzaten erabaki eta ebazpenak beteko ditu. i) Artezkaritzari atxikitako lanarien mailaz.jasotze· lizentzi eta baimen, oporraldi, zigor eta abarrei buruzko saloak egingo ditu. ¡) Saileko ihardutze-sailekin batera, diruegitamuen aurregitamuak landuko ditu gero onartuak izan daitezen, eta Sailaren diruegitamuen eraentzaren arta eramango dvu k) Saileko ihardutze-sail ezberdinek eraman ditzaten honako ekintza hauek bateratuko ditu: Lanpostuen banaketa fisikoa eta horietarako hornidurak, hobetze eta eraldatzelanak, agirigordetegi-sistemak, alkartzepideak, guztizko zerbitzuak, e.a... I) Diru-xahupenen, zuzkiketarako erosketen eta Saileko zerbitzuen eraentza eramango du. m) Barne-antolaera, informatikabideak erabiltze eta lan-moduei buruzko saloak egingo ditu, lanaren emankortasuna hobetzeko. n) Lurralde-Ordezkaritzetako Idazkaritza Nagusien erakidetza egingo du, horien agintepeko diren arloetan. ñ) Sailburuak, indarrean dauden legeen arauera, ordezkotza berariz eskura diezaioneko agitekoak, legeek eman diezazkiotenak, edoJaurlaritzako Artezkariei orokorki ematen zaizkienak. 5- Zatia.-Teknika-Urgazlaritzaz 10. Atala Sailburuaren pean artez eta aginte-mailaz, honako hauek dagozkio Teknika-Urgazlaritzari: a) Sailburuak izenda dakizkion egitekoak garatzea. b) Saileko sarreren eta irteeren etrolderapenak eratzea, horien arta eramatea eta horiek gainbegiratzea. c) Sailak eman ditzan araubidezko erabakiak ezagutzea eta horien berri ematea. d) Sailburuak edo Sailburuordeek eska diezaiotenean, teknika eta lege-laguntza, eta guztizko aholkularitza ematea. e) Saileko lanari guztientzako etengabeko hezkuntzarako egitarauen saloa egitea. f) Saileko argitalpenak eta hauen hedapen egokia antolakidetzea. g) liburutegia, agirigordetegia eta teknika-agiripaperak osatu eta zaintzea. h) Sailaren agintepeko diren legebideak edo arduralaritzabideak aldatzeko eta hobetzeko ikerlanak egitea.II IDAZBURUA TOKIAN-TOKIKO LANSAILAKI Atalburua Lurralde-Ordezkaritzak 11. Atala Kondaira-Lurralde bakoitzean, Lan-Sailak bere duen eta ihardutze-sail bakar gisa Lurralde-Ordezkaritza bat antolatzen da, beroaren arduraduna Ordezkari bat izango dela, eta Sailak dituen agintepideak betetzeko beharrezko diren zerbitzu guztiak honen menpe egongo direla, lurralde-eremu barruan.II Atalburua Lurralde-Ordezkariaz 12. Atala Lurralde-Ordezkariak, artez eta aginte-mailaz Lan-Sailordearen peko dela bere lurralde-eremu barruan eta Lan-Sailak agintea duen gai guztietan, Lan-arazoetarako Goreneko Agintaritza izango du, argibide gisa, honako egiteko hauek dagozkiolarik: a) Agintari eta erakundeen aurrean eta dagozkion agintepide-arloetan, Sailaren ordezkoaa egitea. b) Lan-araupidetza egiteratze eta betetzeari buruzko eta bai Saileko helburuei eta egitarauei buruzko guztiez ere arduratzea. c) Lan-legeak bete daitezenaz arduratzea, bere iharduna betetzeko egoki eritzitako lan-eskualde, tegi edo enpresetara berenez joateko eskubidez. d) Bere Lurraldeko Artekotza, Ebazpen eta Itunebide-Zerbitzuari emandako egitekoak arteztea, antolakidetzea eta horien arta eramatea. Lan-Ikerlaritzari, zerbirzu zehatz eta jakinekoak egin ditzaneko aginduak ematea; gero zerbitzu horien berri eman behar zaio. f) Lan-legeak hautsi edo oztopoak jarri izateagatikako 100.000 (EHUN MILA) pesetarainoko zigorrak jartzea. g) Lehenengo ekinaldian eta dagokion lur-eremuan, bere agintepideari buruzkoak izan eta ondoren aipamen gisa adierazten diren zehaztapidetzez arduratzea eta horiek, bideratzea eta erabakitzea. - Lantegietan lan-ekintzapideak hasteko baimena, eta bai lantegi edo antolapidetzetan garrantzizko handiagotze edo aldaketak egin ondoren lanari berriz ekiteko edo jarraitzeko baimenak ematea. - Neurtutako lanaren arauzko lansariak finkatzea eta aldatzea, eta bai neurtu gabekoenak ere, bultzagarriak egon daitezenean; orohar, bultzagarri-bidezko erapidetoak jartzeari, erabiltzeari, aldatzeari, birraztertzeari edo kentzeari buruzko zehaztapidetza guztiez arduratuko da. - Lansarien ordain-agiriak. - Lan-orduak eta egunak, arauzkoez gainetikako lanorduak, txandakako lana, Igandetako eta asteko atsedenaldietarako jaurpideak. - Emakumeen eta gara-adinera gabekoen lana. - Urrutitasunagatikako eta garraioagatikako hobariak. - Lan-hitzarmenen aldakuntza dakarten lanerako baldintzak aldatzea. - Tokian-tokiko jaiegunak zehaztea. - Lan pozoigarri, arriskutsu, berarizko nekagarri edo horrelakoak aldarritzea. - Ekonomatoak eta jantokiak. - Lan-iraskundeak. h) Bateango lan-harremanen alorrean: - Berc lur-eremuan, bateango hitzarmenak eta itununeak errolderatzea eta bai argitaratzeko eta gordetzeko agindua ematea ere. - Bere aginte-eremuaren barruan, sor daitezen bateango Ian-auziei buruzko zehaztapidetzez arduratzea eta horiek, bideratzea eta erabakitzea. - Lan-etenen eta ugazaben ixtealdien alorretan, horiekiko aldarrikapenez arduratzea, horietarako adierazpenak hartu eta egoki badagokio artekotza, ebazpen eta itunebide-agintepideak egiteratzea; ugazaben ixtealdia gertatzekotan eta horrela izan beharrez gero, lantegia zabaltzeko eskea eginez. i) Lan-Ikerlaritzaren bidez ezbeharrei aurrea hartzearekiko eta laneango Segurantza eta Osasunbideekiko zaingoa. j) Koperatibeen alorrean: - Horrelako Erakundeak arteztea, zermugatzea eta Koperatiba-Erroldean erasota uztea. - Koperatiba-erakundei eta "S.A.L." izenekoei aholkularitza ematea, eta Lan-Ikerlaritzaren bidez Koperatiba-Legeak betentzeari buruzko zaingoa. k) Lanbidearen alorrean: - Lanbide-egitarauetarako dirulaguntzak emateko zehaztapidetzak bideratzea. - Lanbiderako dirulaguntzei buruzko agiri-paperak ikuskatza. - Emandako lanbiderako dirulaguntzetan, itzulpen-zehaztapidetzak hasiaraztea. - Lanbide-egitarauen Jarraipen-Batzordeetan eskuhartzea. I) Dagokion Kondaira-Lurraldeko Eremuan, Saileko zerbitzu eta lanarien goi-mailako artezketa, antolakideketa eta ikuskaketa egitea. m) Lanarien nahiz gaien arrazoi eta guztizko beharretarako saloa egitea eta bai Ordezkaritzaren urteko diruegitamuaren prestaketa, egiterapena eta zaingoa ikuskatzea ere.III Atalburua Idazkaritza Nagusia: 13. Atala Idazkaritza Nagusia, Lurralde-Ordezkariarekiko artezko menpetasunez, arduralaritza-banako berezien erakidetze-saila izango da; Lurralde-Ordezkaria eri izatea, ez egotea... eta abar gertatzekotan honen aldibaterako ordezkotza egingo duela eta herri-sendesmena emateko ihardunaz gainera, honako berarizko agintepide hauek eukiko dituela: a) Ordezkariak adierazitako helburuak lortzeko lanegitamuak zehaztea. b) Bere ardurapean dauden gizakizko eta gauzazko eskuartak antolakidetzea eta ikuskatzea eta bai horien berri ematea ere. c) Dagokion Lurralde-Ordezkariari atxikitako lanarientzat mailaz igotze, lanutzarte, baimen, opor, zigor... eta abarretarako Saloa egitea. d) Diruegitamuen egitasmoa egiteratuz eta onartutako urteko egitamua erabili, zaindu eta osabideratuz, Saileko arrazoi eta guztizko beharretarako saloa egitea. e) Saileko Zerbitzu-Artezkariarekin elkar-lanean, Ordezkaritzaren kontaduritza-liburuak eramatea eta gastu eta diru-sarrera zehaztapidetzekiko eraentza egitea. f) Eskuratutako diru-izendapenak erabiliz, diruzaingoaren beharrei, ogasun eta zerbitzuen erosketagatikako gastuei erantzutea. IV Atalburua Artekotza, Ebazpen eta Itunebide-Zerbitzua 14. Atala Lan-Legeek aitor diezaizkion egiteko orokorrak eta bai Sailaren Ihardutze-Sailek, indarreango araupideekin bat etorriz, berariz eman diezaizkionak ere egiteratuko dituen Artekotza, Ebazpen eta Itunebide-Zerbitzu bat egongo da Kondaira-Lurralde bakoitzean, Lurralde-Ordezkariaren artezko eta aginte mailazko menpetasunez. AZKEN ERABAKIAK Lehenengoa.-Lan-Sailburuari baimena ematen zaio Dekretoan bertan eta indarrean dauden beste arauetan ere ezarritako mugekin, Dekreto hau osabideratzeko eta egiteratzeko arauak emateko. Bigarrena.- Dekreto hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadineko egunean bertan sartuko da indarrean. INDARGABETZEZKO ERABAKIA Dekreto honetan agindutakoaren aurka egon daitezeen agintza guztiak indargabetututa geldituko dira eta bereziki Eusko Jaurlaritzako Lan-Sailaren Ihardutze-Araudia aldatze eta idazberritzeari buruzko Uztailaren 6ko 85/1984 Dekretoa. Donostian, mila bederatzirehun eta larogeita laugarreneko Abuztuak 10. Lehendakaria, CARLOS GARAIKOETXEA URRIZA. Lan-Sailburua, XABIER CAÑO MORENO.