Arautegia
InprimatuUrtarrilaren 23ko 19/1986 DEKRETOA, Lan, Osasunketa eta Gizartesegurantza Sailaren egitura organikoa finkatuz.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Lana, Osasuna eta Gizarte Segurantza
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 26
- Hurrenkera-zk.: 319
- Xedapen-zk.: 19
- Xedapen-data: 1986/01/28
- Argitaratze-data: 1986/02/07
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak
Testu legala
1985.eko Abenduaren 30eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarikó 265. alean argitaratutako aipatutako Aginduaren testuan huts egin denez ohartuta, dagozkien zuzenketak ematen dira ondoren: - Idazburuan gazteleraz, «Orden del Departamento de Economía y Hacienda de 17 de Diciembre por la...» dioenean, aOrden del Departamento de Economía y Hacienda de 17 de Diciembre de 1985 por la..» esan behar du. B) letran, Euskadiko Autonomia Elkartearen Herri Kontaduritzaren Egitamuaren Edukia-n, gaztelaniaz, 5. parrafoan «...subgrupos y cuentas corresponden la segunda...» dioenean, «...subgrupos y cuentas corresponden a la segunda...» esan behar du. C) letran, Euskadiko Ekonomia Elkartearen Herri Kontaduritzaren Egitamuaren Berarizkotasunak eta Erabiltze Eremua-n, 1 zenbakiko 4. parrafoan, gaztelaniaz, a...porque estas últimas fases del proceso de ingresos y pagos..» dioenean, esaldiaren errepikapena kendu behar da. Cuadro de Cuentas titulopean Grupo 2. Inmovilizado delakoan, -Gaztelaniaz, «2542. A Organismos Autónomos Comerciales, Industriales y Financieros» dioenean, «2542. A Organismos Autónomos Mercantiles" esan behar du. -Gaztelaniaz, «2552. A Organismos Autónomos Comerciales, Industriales y Financieras» dioenean, «2552. A Organismos Autónomos Mercantiles» esan behar du. -Gaztelaniaz, «270. Fianzas y largo plazo» dioenean, «270. Fianzas a medio y largo plazo» esan behar du. Grupo 5. Cuentas Financieras delakoan, -Gaztelaniaz, «58. Cuentas de enlace y movimientos internos» dioenean, «58. Cuentas de movimientos internos» esan behar du. Grupo 6. Compras y· Gastos por naturaleza delakoan, -Gaztelaniaz, «672. A Organismos Autónomos Comerciales, Industriales y Financieros» dioenean, «672. A Organismos Autónomos Mercantiles» esan behar du. -Gaztelaniaz, «682. A Organismos Autónomos Comerciales, Industriales y Financieros» dioenean, «682. A Organismos Autónomos Mercantiles» esan behar du. Grupo 7. Ventas e Ingresos por naturaleza delakoan, -Gaztelaniaz, «720. Tasas» dioenean, «723 Tasas» esan behar du. -Gaztelaniaz, «721. Tributos parafiscales» dioenean, «724. Tributos parafiscales» esan behar du. -Gaztelaniaz, «752. De Organismos Autónomos» Comerciales, Industriales y Financieros» dionean, «752. De Organismos Autónomos Mercantiles» esan behar du. - Gaztelaniaz, «762. De Organismos Autónomos Comerciales, Industriales y Mercantiles» dioenean, «762. De Organismos Autónomos Mercantiles» esan behar du. · Grupo 0. Cuentas de Control Presupuestario y de Orden titulopean, - Honako kontu eta kontuatal multzo hau ezabatu egin behar da gaztelaniaz: 015. Presupuesto de ingresos de ejercicios sucesivos. 0150. Presupuesto de ingresos de ejercicios sucesivos. Año 1. 0151. Presupuesto de ingresos de ejercicios sucesivos. Año 2. 0152. Presupuesto de ingresos de ejercicios sucesivos. Año 3. 017. Liquidaciones de derechos de ejercicios sucesivos. 0170. Liquidaciones de derechos de ejercicios sucesivos. Año 1. 0171. Liquidaciones de derechos de ejercicios sucesivos. Año 2. 0172. Liquidaciones de derechos de ejercicios sucesivos. Año 3. Definiciones y relaciones contables titulopean, Grupo 2. Inmovilizado delakoan: - 20. Inmovilizado material propio delakoan: - 209 kontuan, salketaren gai diren ondasunak idazburupean, lehenengo parrafoaren azkenean, gaztelaniaz, «...de la cuenta señalada» dioenean, «..de la cuenta señala» esan behar du. - 22. Inmovilizado en curso titulopean: - 220/228 kontuen azken parrafoan, gaztelaniaz, «...o de sus Organismos Autónomos Administrativos» delakoaren ondoren, honako hau gehitu behar da:»lleven a cabo para sí mismos». - 25. Inversiones financieras en el sector públiko titulopean: - 251 kontuaren azken parrafoan, gaztelaniaz, «...del capital de sociedades estatales» dioenean, «...del capital de sociedades públicas» esan behar du. -Gaztelaniaz, «2542. A Organismos Autónomos Comerciales, Industriales y Financieros» dioenean, «2542. A Organismo Autónomos Mercantiles» esan behar du. -Gaztelaniaz, «2552. A Organismos Autónomos Comerciales, Industriales y Financieros» dioenean, «2552. A Organismos Autónomos Mercantiles» esan behar du. - 29. Amortización del inmovilizado y provisiones titulopean: - 293 kontuaren azken parrafoan, gaztelaniaz, «...que se indican en BO dioenean, «...que se indican en b)» esan behar du. - 295 kontuaren idazburuan, gaztelaniaz, «..provisión por epreciación de...» dioenean, «...provisión por depreciación de...» esan behar du. Grupo 3. Existencias titulopean. - 31. Productos Terminados delakoan: - 2. parrafoan, gaztelaniaz, «...su movimiento es el subgrupo 30» dioenean, «...su movimiento es el del subgrupo 30» esan behar du. Grupo 4. Acreedores y deudores titulopean. - 40. Acreedores por obligaciones reconocidos. Ejercicio corrientes delakoan: - 400 kontuan, gaztelaniaz, «a.4)..., así como la concesión de préstamos a corto plazo» dioenean, «.4)..., así como la constitución de fianzas y depósitos a corto plazo y la concesión de préstamos a corto plazo» esan behar du. - 400 kontuko b.2) apartaduko 3. parrafoan, gaztelaniaz, «...en el asiento de apertura, el saldo...» dioenean, «...en el asiento de apertura. El saldo...» esan behar du. - 43. Deudores de derechos reconocidos titulopean: -430 kontuako a.1) puntuan, gaztelaniaz, «...Cuentas del Grupo 1, por las subvenciones, empréstitos,...» dioenean, «...Cuentas del grupo 1, por los empréstitos...» esan behar du. - 430 kontuko b.3) puntuko 3. parrafoan, gaztelaniaz, «...en el asiento de apertura, su saldo...» dioenean, «...en el asiento de apertura. Su saldo...» esan behar du. - 431 kontuko b.4) puntuan, gaztelaniaz, «...pendientes de cobro y no apremiados...» dioenean, «...pendientes de cobro» esan behar du. - 431 kontuko b.4) puntuko 2. parrafoan, gaztelaniaz, «...antes de la regularización B.3). El total...» dioenean, «...antes de la regularización b.3). El total...» esan behar du. - 432 kontuko b.2) puntuan, gaztelaniaz, «...por los ingresos que se compensen pagos..» dioenean, «...por los ingresos que compensen pagos...» esan behar du. - 432 kontuko azken aurreko parrafoan, gaztelaniaz, «...antes de la regularización B.3), recoge...» dioenean, «...antes de la regularización 6.3), recoge...» esan behar du. - 47. Entidades Públicas titulopean: - 475 kontuko a) apartaduan, gaztelaniaz, «...cuentas del subgrupo 40 «Acreedores por derechos reconocidos»...» dioenean, «..cuentas del subgrupo 40 «Acreedores por obligaciones reconocidas...» esan behar du. Grupo 5. Cuentas financieras titulopean. -Gaztelaniaz, «58. Cuentas de enlace y de moimientos internos» dioenean, «58. Cuentas de mvimientos internos» esan behar du. Grupo 6. Compras y gastos por naturaleza titulopean. -62. Gastos financieros delakoan: - 621/622 kontuetan, gaztelaniaz, «...tributos del Estado, provincia y municipio...» dioenean, «...tributos de todo tipo» esan behar du. - 67. Transferencias y subvenciones corrientes recibidas delakoan. -Gaztelaniaz, «672. A Organismos Autónomos Comerciales, Industriales y Financieras» dioenean, «672. A Organismos Autónomos Mercantiles» esan behar du. - 68. Transferencias y subvenciones de capital concedidas delakoan. - Gaztelaniaz, «682. A Organismos Autónomos Comerciales, Industriales y Financieras» dioenean, «682. A Organismos Autónomos Mercantiles» esan behar du. Grupo 7. Ventas e ingresos por naturaleza delakoan. -Gaztelaniaz, «73. Impuestos corrientes sobre la venta y el patrimonio» dioenean, «73. Impuestos corrientes dobre la renta y el patrimonio» esan behar du. - 7.5. Transferencias de capital recibidas delakoan. -Gaztelaniaz, «752. De Organismos Autónomos Comerciales, Industriales y Financieros» dioenean, «752. De Organismos Autónomos Mercantiles» esan behar du. - 76. Transferencias corrientes recibidas delakoan. -Gaztelaniaz, «762. De Organismos Autónomos Comerciales, Industriales y Financieros» dioenean, «762. De Organismos Autónomos Mercantiles» esan behar du. - Gaztelaniaz, «765. De empresas privadas» dioenaan, «767. De empresas privadas» esan behar du. Grupo 8. Resultados titulopean. - 80. Resultados corrientes del ejercicio delakoan. - 800 kontuko a.2) apartaduan, gaztelaniaz, «...por las exigencias iniciales...» dioenean, «...por las existencias iniciales...» esan behar du. - 822 kontuko azken parrafoan, gaztelaniaz, «...se entrega en la cuenta...» dioenean, «...se integra en la cuenta...» esan behar du. Grupo 0. Cuentas de control presupuestario y de Orden titulopean. - 00. De control presupuestario. Ejercicio corriente delakoan. - 0030 kontuataleko b.1) apartaduan, kreditu eskuragarriak atalean, gaztelaniaz, «...fase a de la ejecución del presupuesto...» dioenean, «...fase A de la ejecución del presupuesto...» esan behar du. - 0031 kontuataleko lehen parrafoan, eutsitako eta erabiltzearen zain dauden kredituak atalean, gaztelaniaz, «...de transferencias y de las derivadas...» dioenean, «...transferencias de crédito y de las derivadas...» esan behar du. -004 kontuko a.1) apartaduan. Gastuetarako aurrekontua: Baimenaren gai izan diren gastuak atalean, gazteleraz, «...fase a de la ejecución del presupuesto...» dioenean, «...fase A de la ejecución del presupuesto...» esan behar du. -008 kontuko azken parrafoan, Sarreren Aurrekontua: Behin-betiko prebisioak atalean, gaztaleraz, «...mediante análogos a los descritos...» dioenean, «...mediante asientos análogos a los descritos...» esan behar du. - O1. De control presupuestario. Ejercicios posteriores delakoan. - Honako parrafo hau ezabatu egin behar da: 015. Presupuesto de ingresos de ejercicios sucesivos. 0150. Presupuesto de ingresos de ejercicios sucesivos. Año 1. 0151. Presupuesto de ingresos de ejercicios sucesivos. Año 2. 0152. Presupuesto de ingresos de ejercicios sucesivos. Año 3. 017. Liquidaciones de derechos de ejercicios sucesivos. 0170. Liquiciaciones de derechos de ejercicios sucesivos. Año 1. 0171. Liquidaciones de derechos de ejercicios sucesivos. Año 2. 0172., Liquidaciones de derechos de ejercicios sucesivos. Año 3. - Honako Farrafo honetan, «...la ley de Régimen Presupuestario de Euskadi, y los derechos liquidados que tengan lugar en la Administración de la Comunidad Autónoma o en sus Organismos Autónomos Administrativos, para ser percibidos en ejercicios sucesivos.» dioenean, «...la Ley de Régimen Presupuestario de Euskadi.» esan behar du. -«015. Presupuesto de ingresos de ejercicios sucesivos» delakoaren eta «...la cuenta 010 y la de la cuenta anterior» delakoaren arteko testua ezabatu egin behar da. -«017. Liquidación de derechos de ejercicios sucesivos» delakoaren eta «...la cuenta 010 y la cuenta 0140 delakoen arteko testua ezabatu egin behar da.Urtarrilaren 27ko 5/1985 Dekretoak, aurretiko Lan Saila, alde batetik, eta Osasunketa eta Gizartesegurantza baita, bestetik, gaurregungo Lan, Osasunketa eta Gizartesegurantza Sailean elkartzea erabaki zuen. Bestalde, 1985.eko «Autonomia Elkarteko Guztientzako Erakundeen eta horien Lurralde Historikoetako Foru-Organoen artuko Harreman»-ei buruzko Azaroaren 25eko 27/1983 Legea aplikatuz Guztientzako Erakundeen eta Foru Organoen artean 1985. urtean zehar egin zen zerbitzu-traspasatzeak, Sail horrek Osasunketa eta Gizarte Ongizate alorretan gauzatu beharreko egitekotan, birregokitze garrantzitsuak sortarazi zituen. Guzti horrek, aholkugarri egiten du Sailaren egitura organiko berri bat gertatzea, egoera berriarekin koherentzia izanez, ez dezala aurrekoa eraz jaso soilik, baizik eta, Autonomia Elkarteari, transferitutako zerbitzu eta egiteku berrien integraketa zuzena ahalezkoa egin dezala horren Erakunde berezien artean eta, batez ere, Administrazio Publikoak, Sail berri honen xede diren gaietan legozkiokeen arazoei eta eskariei aurre egiteko ihardutze-esparrua ezar dezala. Egitura Organiko berri hau, besteak beste, honako irizpide hauetan oinarritzen da: 1.- Arrazoinaltasuna, eragimena eta ekonomia administratiboa. 2.- Iharduketa eremu berezien arteko atxikimendua, gizarte ongizate kontzeptuaren garapen haundiagoa lortzeko xedez. Bestalde, erizpide horiek, praktikan, baldintzapen batzuez mugaturik daude. 1.- Transferentzien prozesu irekia, giza eta ekonornia-finantziar baliabideei dagokienean, seguru aski, Gizartesegurantza, Lana eta Lanbide Hezkuntza gaietan magnitude haundiko konpetentziez baliatzea dakarrena. 2: Ihardutze proiekto bat Jaurlaritzaren Antolakuntza eremuan, egitura organikoen homologazioa dakarrela eta, azken batetan, funtzio publikoaren eraketa berri bat. Guzti horrek, aholkugarri egiten du, beihin-behingoz, egitura organikozko Dekretoa onartzea, Saileko gestioaren orientaziozko jarraibide nagusiak finkatzen baditu ere, ez dezala behin-betirako egitura funtzionariala aurrepaitu. Horrela, Dekreto honek, Sailaren lehen zatiketa bat jasotzen du lau alor haunditan: A) Lan eta Arazo Sozialen eremurik zabalena mugatzen duten lehenengo biek, elkar lotuta dauden hainbat arazoen plangintza eta gestioari arrazoitasuna eta batasuna ematea dute xedetzat, Lan, Ekonomiza Sozial, Enplegu, Ongizate eta Gizartesegurantza arloetako gaiak, antolaketa mailan, elkartu ahal izateko. B) Hirugarrena, Osasunketa eta Konsumoari dagokiona, horien ikuspuntu positibo batez, osasunketa sorozpidetzari osasunketa publikoko politikaren barne kontzepzio baterakor bat eman diezaiola eta Kontsumoari, bezeroaren eskubideak defendatzeko eta suztatzeko kontzepzioa. C) Koordinakuntza, programaketa, ebaluaketa eta azpiegiturarako da laugarren arloa, Sailaren lanaren euskarri bat izango dela. Bere ihardunaren eremua, honako hau izango da: Zerbitzu orokorrak, funtzio publikoa, komunikabideak eta instituzio arteko harremanak, programaketa eta aurrekontuak, autonomia-garapena, E.E.E.-an sartzea eta Instituzioen partaidetza. Bestalde eta egiturari Zuzendaritzaz behetik eutsi ahei izateko eta euskal funtzio publikoaren antolaketaren ondorioak jaso ahal izateko, administrazio unitateak zerbitzu, sekzio eta negoziatutan egituratzeari uko egiten zaio espreski Sailburuari programak definitzeko eta Sailari dagokion langilegoa izendatzeko esku ematen zaiola, lan kategoria eta mailen kaltetan gabe. Hori horrela, Lan, Osasunketa eta Gizartesegurantza Sailburuaren proposamenez, jaurtze Batzordeak 1986.eko Urtarrilaren 28an egindako bilkuran eztabaidatu eta onartu ondoren, ERABAKITZEN DUT: I. TITULUAI. ATALBURUA. SAILAREN ZERBITZU NAGUSIAK ANT'OLATZEARI BURUZKOA 1. Atala.- 1.- Lan, Osasunketa eta Gizartesegurantza Saila, Sailburuaren goren Zuzendaritzapean eta indarrean dauden arauek ematen dizkion egitekoak burutzeko, honako organu hauetari egituratzen da: 1) Lan eta Gizartesegurantza Sailordetza. 1.1. Lan Zuzendaritza. 1.2. Kooperatiba eta Gizarte Ekonomia Zuzendaritza. 1.3. Gizartesegurantza Zuzendaritza. 2) Lanbide eta Gizarte Ongizate Sailordetza. 2,1. Enplegu Zuzendaritza. 2.2. Gaikuntza Zuzendaritza. 2.3. Gizarte Ongizate eta Komunitate Garapenerako Zuzendaritza. 3) Osasunketa eta Kontsumo Sailordetza. 3.1. Osasunketa Publikorako Zuzendaritza. 3.2. Osasunketa Sorozpidetzarako Zuzendaritza. 3.3. Osasunketa Antolakuntzarako eta Azpegiturarako Zuzendaritza. 3.4. Kontsumo Zuzendaritza. 4) Plangintzarako eta Administraziorako Sailordetza. 4.1. Zerbitzu Zuzendaritza. 4.2. Teknika-Kabinerea. 2.- Beheragoko administrazio unitateak gestio-egitarauetan gauzatzen dira, dagozkien Zuzendarien artezko menpetasunez. 2. Atala.- Maiatzaren 19ko 10/83 Legeak sortutako Servicio Vasco de Salud-Osakidetza Erakundea, Lan, Osasunketa eta Gizartesegurantza Sailera atxikita gelditzen da.II. ATALBURUA. SAILBURUARI BURUZ 3. Atala.- 1.- Lan, Osasunketa eta Gizartesegurantza Sailburuari, Ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 26 eta 28 ataletan ezarritako konpetentzien egiterapena dagokio eta, Urtarrilaren 27ko 5/1985 Dekretoz, Sailari dagozkion egitekoen eta eremuen alorrean, indarrean dagoen legediak eman dakizkiokeenak. 2.- Sailburuak, bere buruzagitzapean, Saileko Politika egiten lagunduko dion Zuzendaritza Batzorde bat izango du. Sailburuordeek eta Zerbitzu Zuzendariak, baita Sailburuak Nerak izenda ditzanak ere izango dira Batzorde honetakoak.III. ATALBURUA. SAILBURUORDETZEZ 1. Sekzioa. Lan eta Gizartesegurantza Sailordetzari buruz 4. Atala.- 1.- Lan eta Gizartesegurantza Sailburuordeari dagokio, Sailburuaren artezko menpetasunez eta jerarkipean, honako aginte hauek egiteratzea: a) Sailburuak delegatutako Sailaren ordezkotza izatea, gainontzeko Agintari, Erakunde eta Gorporazio Ofizialekiko harremanetan. b) Sailordetzaren arauak eta ihardutze-planak proposatzea Saüburuari, eta horren menpeko administrazio unitateena ere. c) Ihardutze-planen eraentza eta helburuak gainbegiratzea, horien menpeko zentruen eta tegien koordinaketa eta ikuskaritza bereganatuz. d) Seguritatea eta higienea suztatzea lanean, horrekin zerikusia duten gaitzezko eta informaziozko planak ezarriz. e) Lan istripuei eta lanbideko gaixoei aurrrehartzeko jokabidea finkatzea. f) Osasunketa eta Kontsumo Sailordetzarekin batera, okupazio osasunketako eta laneko medizina gaietan, ihardutze erizpideak ezartzea. g) Laneko Lurralde Ordezkaritzak zuzendu, antolatu eta koordinatu. h) Kooperatiba-politika, bere suztatze, aholku emate, gaitze, kalifikatze, zerrendaratze eta kontrolatze alderdietan zuzentzea. i) Gizartesegurantzari eta Gizarte Prebisiorako Entitateei buruzko auerketen eta arauen alorrean, Sailordetzaren aktuazioak indartzea eta egitarautzea. j) Sailordetzaren menpeko zerbitzuei zuzendutako eta beharrezko diren zirkulare, manu eta aginduak ematea Sailordetza horren funtzionamendu zuzenerako, eta langilego erregimenari dagozkion aginduak betetzen direla zaintzea. k) Sailordetzako Zuzendariek eta Lurralde Ordezkariek irartutakn akordio eta erabakien aurka sartutako Gora-Jotze errekurtsoen berri izatea eta horiek erabakitzea. l) Sailordetzaren menpeko Zerbitzuen proiektoak proposatzea, aurrekontuen aurreproiektoa gertatzeko xedez, gauzazko eta giza baliabideen beharrizenak zehaztuz. m) Indarrean dauden arauera, Sailburuak eskura diezazkionak eta ordenamendu juridikoak ernan diezazkionak ere. 2.- Lan eta Gizartesegurantza Sailburuordeak, berari artez atxikitako laguntzazko kabinete bat izango du, bere egitekoak betetzeari dagokion guztian laguntza emango diolarik. 3.- Honako Zuzendaritza hauek egongo dira Lan eta Gizartesegurantza Sailurdetzaren menpe - Lan Zuzendaritza. -Kooperatiba eta Gizarte Ekonomia Zuzendaritza. --Gizartesegurantza Zuzendaritza. 4.- Lan eta Gizartesegurantza Sailburordearen agintepean Gestio Komite bat egongo da, horren osakide, Sailordetzaren menpeko Zuzendariak eta Laneko Lurralde Ordezkariak izango direla eta kasu bakoitzean izenda daitezen pertsonak ere. 5. Atala.- 1.- Lan Zuzendariari, Lan eta Gizartesegurantza Sailburuordeak eskura diezazkiun aginteez gain, honako hauek dagozkio: a) Gainontzeko Agintari, Entitate eta Gorpurazio ofizialekingo harremanetan Sailaren ordezkotza egitea Sailburuaren ordez. b) Laneko Harreman Indibidualen alorrean, lurralde eremua kontutan hartuz begira, lehenengo ekinaldian, edo gora-jotzez, honako hauei buruzko espedienteen berri izatea eta horiek ebaztea: 1) Lan kontratoek aldatzeak ekar dezaten lan baldintzen aldaketa. 2) Lanaldiak eta lanorduak, ezohizko ortiuak eta txandakako lana. 3) Igandeko eta asteko atsedenaldia. 4) Emakurneen eta gara-adin g:rbekoen lana. 5) Distantziagatikako eta garraioagatikako plusak. 6) Lan-alorreko ekintzetarako irekitze-baimena lantegietan, baita, tzgi horietako lokal. eta instalazioetan aldaketak, haundiagotzeak edo erabert itzeak egin ondoren, lanei birrekiteko edo jarraitzeko, dagozkion baimena ematea ere. 7) Neurtutako lan-erregimenean alokairuak finkatzea edo aldatzea eta baseak eta sari-taulak suspergarriak daudenean neurtu gabekoetan eta, orohar, suspergarriak dituzten lan-sistemen ezarketari, aplikazioari, aldaketari eta birrazterketari edo gainbegiraketari buruzko espedienteez arduratuz. 8) Alokairuen erreziboak, 9) Lan-alorreko fundazioak. 10) Jantokiak. 11) Ekonomatoak. 12) Lanorduak gutxiagotzeko, tegnologia, ekonomia-mailako eta gainditu ezinezko arrazoiak direla eta, kontratzaileak lege-nortasuna galdu duelako lan-harremanak geldiarazteko eta bukatzeko baimena eman ahal izateko enplegu erregulaketarako espedienteei bideak eginaraztea eta ehaztea. Kasu horiek eman daitezenean eta enpresariaren heriotza, jubilazioa, edo gaieztasuna gerta daitezenean, legeek agintzen dutenaren arabera, Iegezko langabezia egoera onartzea eta elkarlan eran antolatutako kooperatibetako lankideei ere bai legeek agintzen dutenaren arabera. 13) Enpresak, lantegiak Lurralde Historiko batetan baino gehiagotau izan ditzanean, dagokion eran, gaia ebaztea eta Lan eta Gizartesegurantza Ministeritzari ebazlren-proposamena egitea edo informea ematea. 14) Maiatzaren 8ko 812/1985 Errege-Dekretoko eraskineko harnairugarren apartaduko 6-e-an aihatzen den informe emanketa. 15) Aurreratutako erretiroak 16) Elkarte Autonomoko eremuko lan-egutegiaren projekto bat egitea. c) Laneko Harreman Kolektiboen alorrean: 1) Hala behar izanez gero, Laneko Hitzarmen Kolektiboen erregistrapena, depositoa eta publikazina eginez, hitzarmen horiekiko ezagutza, halabor, gai horretako Gora-jotze Errekurtsoen ebazpena ere. 2) Euskadiko Hitzarmen Kolektiboen Erregistro Nagusiko Arduradunen egitekuak bete. i) Laneko gatazka kolektiboak, lurraldearen arabera, ezagutu eta tramitatu. 4) Lurralde Historikoaren eremuz gaindikako greba-deklarazioak ezagutu, beroietan bitartekotza, adiskidetzea eta arbitraia egiteko ahalmenez. ,5) Lurralde Historikoko eremuz gaindikako ixte patronalak ezagutu eta, hala beharrez gero, lantokia irekitzea eskatu. 6) Elkarteko zurbitzu esentzialak bermatuko dituen arautegiaren proposamena eratu. 7) Hitzarmen Kolektiboak extenditzeko prozedurak tramitatzea 8) Hitzarmen Kolektiboen eta Ituneen edukinen estadistikak eratu eta publikatu. 9) lndarrean dauden legeeen arauera, sindikatoan hautaketa-ondorioak egiaztatu. 10) Orokorki, negoziaketa kolektiboari dagozkion gaiak. d) Laneko Segurantza eta Higiene eremuan: 1) Lan istripuei eta lanbide eritasunei aurrea hartzea begiratu. 2) Lan puzoingarri, arriskutsu, bereziki nekagarri eta antzeko izaera duten beste batzuk horrelakotzat deklaratzeari buruzko akordioak eta gai horri buruzko erabaki guztiak ematea, dagozkien informe teknikoak jasoz. 3) Lan istripuen eta lanbidezko eritasunen estadistikak egin eta publikatu. 4) Produktibitateari eta laneko absentismoari buruz ikerketa lanak egitea. e) Santzio-ahalmenari buruz: Lege laboralak hausteagatik eta oztopoak jartzeagatik 1.000.000,-Pzta. arterainoko zigorrak ezarri. f) Bere konpetentziako alorretako erregistro eta artxiboetan dauden dokumentuei buruz egiaztapena edo lekukotasuna eman. 2.- Halaber, honako programa hauek gauzatzearen zuzendaritza ere bere gain hartuko du: - Lan-harremanak - Laneko baldintzak - Laneko Segurantza eta Higienea - Migrakuntza gaiak 6. Atala.- 1.- Lan eta Gizarte Segurantzako Sailburuordeak delegazio modura utzi diezazkion eskurantzaz gain, Kooperatiba eta Ekonomia Sozialaren Zuzendariari beste hauek ere badagozkio: a) Beste Agintari eta Erakundeekiko eta Korporazio ofizialekiko harremanetan, Sailburuak emandako delegazioz, Sailaren ordezkotza izatea. b) Kooperatiben mugimendua sustatzea, gai horri lotutako hezkuntza eta informazio egitasmoak finkatuz. c) Elkarteen berrikuntzaren bizgarri diren politikak eratu. d) Kooperatiba erakundeak uztailaren 26ko 161/1982 Dekretoaren arauera aztertu, sailkatu eta dagokion Erregistroan inskribatu. e) Ekonomia sozialeko kooperatiba eta enpresen elkarteei aholkuak ernan eta kooperatibei buruzko legeria betetzen den edo ez fiskalizatu. Kooperatibei buruzko legeriarekiko hauspenei zigorrak jarri, 1.000.000,- pezetataraino. g) Kooperatiba erakundeen erregistroetako estadistikak eratu. 2: Halaber, itonako programa hauek gauzatzearen zuzendaritza bere gain hartuko du: - Kooperatibari buruzko hezkuntza eta sustapena. - Elkarteen berrikuntza 7. Atala.- 1.- Gizartesegurantzako Zuzendariari, Lan eta Gizartesegurantza Sailburuak utzi diezazkion eskurantzaz gain, honako hauek dagozkio: a) Beste Agintari, Entitate eta Korporazio ofizialenganako harremanetan Sailaren ordezkotza, Sailburuaren delegazioz, edukitzea. b) Gizartesegurantzaren erregimen juridikoaren, erekurtso eta gastuen gaietan aholkuak ematea, halaber, Aseguru Sozialeko eta Prehisioko Entitateetako aituen gaietan ere. c) Borondatezko Prebisio Sozialeko Entitateei buruzko arautegia gertatu eta eratu. d) Gizartesegurantzaren Elkarte Autonomoko gastu eta errekurtsoen gestioari eta kontrolari buruzko ikerketa lanak egitea. e) Gizartesegurantzaren datoei buruzko informaketa sortzea eta horri eustea. f) Prebisio Sozialeko Entitateak kontrolatu, tutelatu, ikuskatu eta sustatu. g) Zigorketa ahalmena erabiltzea 1.000.000,- Pzta. arte. h) Borondatezko Prebisio Sozialeko Entitateen Erregistroa. i) Fundazio eta Elkarte benefiko eta partikularrei eta antzeko entitateei buruzko aholkuak ematea. 2: Halaber, honako programa hauen zuzendaritza e·re bere gain hartuko du: -Gizartesegurantzaren Administrazioa - Gizartesegurantzaren gestio ekonomikoa - Borondatezko Aseguru Soziala 2. Sekzioa. Enpleguaren eta Gizarte-Ongizatearen Sailordetza 8 Atala- 1.- Enpleguaren eta Gizarte-Ongizatearen Sailburuordeari, Sailburuaren aginte zuzen eta hierarkikoaren pean, dagokio jarraiango eskurantza hauek gauzatzea: a) Sailburuaren delegazioz Sailaron ordezkotza beteko du beste Agintari, Entitate eta Korporazio ofizialekiko harremanetan. h) Sailordetzaren arautegi eta planak proposatuko dizkio Sailburuari eta bere horren pean dauden administraziozko unitateena ere bai. c) Bere tegi eta dependentzien koordinakuntza eta ikuskaritza bere gain hartuz, ekintza-planen eta helburuen gestioa superbisatu. d) Sailordetzaren pean dauden zerbitzuentzako beharrezko diren zirkular, instrukzio eta orabakiak ematea, egoki jardun dezaten eta, halaber, personalaren erregimenari buruzko erabakiak bete daitezen zaintzea. e) Elkarte Autonomikoan enpleguaren egoera eta eboluziioa aztertzea. f) Enplegurako politikak eta programak eratu eta proposatzea. g) Bere agintebidearen eremuan, enpresa, entitate eta korporazioekin akordioak izenpetzea. h) Enpleguarekin, heziketarekin eta lan merkatuarekin zerikusia duten ikerlan eta informeak gertatzea. i) Gizarte Zerbitzuen alorrean diharduten organismo publikoen aktuazioak planifikatu, sustatu eta koordinatu. j) Fundazio eta Elkarte benefiko eta partikularren aktibitateak sustatu eta tutoretza aurrera eraman. k) Gizarte-Ongintzaren Euskal Kontseiluko lehendakaritza. l) Sailordetzako Zuzendariek hartutako akordio eta erabakien aurka sartutako Gorajotze errekurtsoen berri izatea eta horiek ebaztea. m) Sailordetzaren pean dauden zerbittuetako projektuak proposatu, gauzazko eta pertsonazko errekurtsoen beharrak zehaztu, aurrekontuen aurreprojektua egin ahal izateko. ñ) Indarrean dauden legeen arauera Sailburuak expreski delega diezazkionak eta lege ordenamenduak eman diezazkionak. 2.- Enpleguaren eta Gizarte-Ongizatearen Sailburuordeak laguntzarako kabinete bat edukiko du, berari zuzenean atxikia, bere egitekoak betetzeari buruzko gauza guztietan lagunduko diona. 3.- Enpleguaren eta Gizarte-Ongintzaren Sailordetzapean jarraiango honako Zuzendaritza hauek egongo dira: - Enpleguaren Zuzendaritza - Heziketaren Zuzendaritza -Gizarte-Ongizatearen eta Komunitate Garapenaren Zuzendaritza. 4.- Enpleguaren eta Gizarte Ongizateraen Sailburuordearen Lehendakaritzapean, Gestiorake Batzorde bat egongo da bertako rartaide izango direla Sailordetzako Zuzendariak eta kaso bakoitzean aukeratuko diren beste kideak. 9. Atala.- 1.- Enpleguaren Zuzendariari, Enpleguaren eta Gizarte-Ongizatearen Sailburuordeak delega diezaizkion atribuzioz gain, honako lan hauek dagozkio: a) Sailburuaren delegazioz Sailaren ordezkotza bete beste Agintari, Entitate eta Korporazio Ofizialekiko harremanetan. b) Lan merkatuaren, enpleguaren sustapenaren eta enpresa eraberritzearen alorretan Sailordetzak dituen helburuen plangintzan eta garapenean lagundu. c) 1.000.000,- Pzta. arteko zigor-ahalmena erabili. 2: Halaber, honako programa hauek gauzatzearen zuzendaritza bere gain hartuko du: - Lan merkatua - Enplegua sustatzea - Enpresaren eraberritzea 10. Atala.- 1.- Heziketaren Zuzendariari, Enpleguaren eta Gizarte-Ongizatearen Sailburuordeak delega diezaizkion atribuzioz gain, honako lan hauek dagozkio: a) Sailburuaren delegazioz Sailaren ordezkotza bete beste Agintari, Entitate eta Korporazio Ofizialekiko harremanetan. b) Lanbide hezkuntza eta hezkuntzaren berrikuntza alorretan Sailordetzak dinten helburuen plangintzan eta garapenean lagundu. c) Bere konpetentziako alorrak zuzenduko dituen arautegia eratzen lagundu. d) Lanbide Hezkuntzarekin zerikusia duten plan eta proposarnenak egitea. e) Dagozkien ekintzei adorea emanez, hezkuntzaren berrikuntzari buruzko ikerketa lanak eta proposamenak egin. 2.- Halaber, programa hauek gauzatzearen Zuzendaritza ere bere gain hartuko du: - Formazio okupazionala - Hezkuntzaren berrikuntza 11. Atala.- 1.- Gizarte-Ongintza eta Komunitate Garapenaren Zuzendariari, Enpleguaren eta Gizarte-Ongizatearen Sailburuordeak delega diezaizkion atribuzioz gain, honako lan hauek dagozkio: a) Sailburuaren delegazioz Sailaren ordezkotza bete beste Agintari, Entitate eta Korporazio Ofizialekiko harremanetan. b) Gizarte zerbitzuen eta komunitate garapenaren alorretan Sailordetzak dituen helburuen plangintzan eta garapenean lagundu. c) Gizartearen behar eta errekurtsoei buruz estatistika, ikerlanak eta egitasmoak eratzea. d) Komunitate garapenerako, marginazioari aurrea hartzeko eta gizartean integratzeko progaramak proposatzea. e) Zaingoa egitea eta Fundazioen, ongintza-sorozpidetzako Elkarteen eta gainontzeko laguntzazko erakundeen erregistroa mantentzea. Zigor agintea erabiltzea, 1.000.000 pesetara arte. 2.- Era berean, honako programa hauen gauzaketarako Zuzendaritza izango du: - Zerbitzu Sozialak. - Gizarte Ekintza eta Garapena. 3. Sekzioa. Osasunketa eta Kontsumo Sailordetza. 12. Atala.- 1 - Osasunketa eta Kontsumo Sailburuordeari, Saileko Iburuarekiko artezko eta hierarkiazko lotura izango duela, honako aginte hauek dagozkio: a) Gainontzeko Agintari, Erakunde eta Gorporazio ofizialekiko harremanetan, Sailburuaren delegazioz, Sailaren ordezkotza egitea. b) Sailordetzaren arauak, horren ekintza egitamuak eta bai honi atxikita dauden administrazio unitateenak ere, Sailburuari proposatzea. c) Ekintza egitamuen eta helburuen gestioa gainbegiratzea, bere zentroen eta dependentzien ekintzen koordinaketa eta ikuskaketa egingo duela. d) Osasunketa sistemaren egitamuketa, programaketa eta ebaluaketa egitea. e) Osasunketa sistemaren ikerketa, irakaskuntza, hezkuntza eta informaketarako ekintzak egitamutzea eta programatzea. f) Osasunketa Establezimendu, Zentro eta Zerbitzuen baimen, errejistrapen, katalogaketa, akreditapen eta konzertapenetarako proposamenak Sailburuari egitea. g) Osasunketarako Euskal Zerbitzuak - Osakidetzak bere egitekoak garatzerakoan erabili beharko dituen ekintza-erizpideak finkatzea. h) Kontsumatzaile eta bezeroen defentsarako ekintzak koordinatzea eta gainbegiratzea. i) Kontsumatzaile eta bezeroen hezkuntza eta informaketa-programak bultzatzea eta sustatzea. j) Euskal Osasunketa Batzordearen Buru izatea 10/1983 Legeko 7-3. atalak dioenaren arabera. k) Sailordetzari atxikitako zerbitzuentzako, beharrezko diren zirkularrak, instrukzioak eta erabakiak egitea, funtzionamendu egoki bat lortzeko xedez eta langile-errejimenari dagozkion erabakiak betetzen diren ala ez zaintzeko. I) Sailordetzako Zuzendariek hartutako ebatzi eta erabakien aurka sartutako errekurtsoen berri izateko eta horiek erabakitzea gora-jotze bidez. m) Sailordetzari atxikitako zerbitzuei buruzko projektoak proposatzea, giza-baliabide eta materiale beharrak zehaztuz, aurrekontuen aurreprojektoa landu ahal izateko. a) Indarrean dauden legeen arabera Sailburuak horietarako delegazioz emandakoak eta lege ordenamenduak eman diezazkionak. 2.- Osasunketa eta Kontsumo Sailburuordeak, berari artez atxikitako bere egitekoak betetzeari dagozkionetan lagunduko dion Laguntza-Kabinete bat izango du. 3.- Honako Zuzendaritza hauek izango ditu Osasunketa eta Kontsumo Sailordetzak bere pean: - Kontsumo Zuzendaritza. - Osasunketa Publikorako Zuzendaritza. - Osasunketa Laguntzetarako Zuzendaritza. - Osasunketa Antolaketa eta Azpiegituretarako Zuzendaritza. 4.- Sailordetzari atxikitako Zuzendari guztiak eta kasu bakoitzerako izenda daitezen pertsonak partaide izango direneko Gestio-Komite bat eratuko da, hanen Buru Osasunketa eta Kontsumo Sailburuordea izango dela. 13.- Atala.- 1 - Kontsumo Zuzendariak, Osasunketa eta Koutsumo Sailburuordeak izenda diezazkion aginteez gain, honako hauek izango ditu: a) Gainontzeko Agintari, Erakunde eta Gorporazio Publikoekiko harremanetan, Sailburuaren delegazioz, Sailaren ordezkotza egitea. b) Kontsumatzaile eta bezeroen defentsa, hezkuntza eta informaketa-alorrei buruzko projektoak eta programak lantzea. c) Kontsumatzailearen eta bezearoaren defentsa alorreko ekintzen gidaritza egitea eta zigor-agintea 1.000.000 pesetaraino erabiltzea. d) Kontsumorako Lurralde Bulegoen gidaritza eramatea. e) Kontsumatzaileen Elkarteen Zentsoaren mantenimenduaren gidaritza eramatea. 2: Era berean, honako programa hauen gauzaketaren gidaritza izango du bere gain: - Kontsumo Administraritza. - Kontsumatzaileen arazoen sustaketa. 14. Atala.- 1.- Osasunketa Publikorako Zuzendariasi, Osasunketa eta Kontsumorako Sailburuordeak eman diezazkion agintebideez gain, honako hauek dagozkio: a) Gainontzeko Agintari, Erakunde eta Gorporazio Publikoekiko harremanetan, Sailburuaren delegazioz, aailaren ordezkotza egitea. b) Osasunketaren sustapenari eta babesketari dagozkien ekintzak pregramatzea eta horien gidaritza eramatea. c) Gizakien osasunaren gain eragina duten faktoreen ikerketa, zainketa eta analisiak gidatzia. d) Higiene, elikaduren kontrola, epidemiologia zainketa eta zoonosiarekiko ekintzen gidaritza eramatea. e) Zigor agintea erabiltzea, 1.000.000 pesetetaraino. Drogazalekeriaren aurkako osasunketa ekintzak lantzea eta programatzea. 2: Era berean, honako programa hauen buruketaren ardura hartuko du: - Osasunketaren Babesketa. - Osasunketaren Sustaketa. - Elikaduraren Higienea eta Kontrola. - Drogazalekeriak. 15. Atala.- 1 - Osasunketa Laguntzetarako Zuzendariari, Osasunketa eta Kontsumo Sailburuordeak eman diezazkion agintebideez gain, honako hauek dagozkio: a) Gainontzeko Agintari, Erakunde eta Gorporazio Ofizialekiko harremanetan, Sailburuaren delegazioz, Sailaren ordezkotza egitea. b) Osasunketa sistemaren laguntza-helburuak proposatzea, horren planifikaketa, antolaketa, administrazioa eta ebaluaketa burutzea. c) Osasunketa zerbitzu, zentro eta establezimenduei dagozkion ekintzak lantzea eta proposatzea. d) Osasunketa zerbitzu, zentro eta establezimenduen zainketa eta ikuskaritza egitea. o Botikategien eraketa-programen gidaritza egitea. f) Zigor-agintea erabiltzea 1.000.000 pesetetaraino. g) Buru-osasunarekiko helburuak proposatzea eta ekintzak koolrdinatzea. 2.- Era berean, honako progarama hauen gauzaketaren gidaritza hartuko du: - Lehen mailako Asistentzia. -Ospitale Asistentzia. - Buru-Osasuna. - Farmazia. 16. Atala.- 1.- Osasunketa Antolaketa eta Azpiegituretarako Zuzendariari, Osasunketa eta Kontsumo Sailburuordeak izenda diezazkion agintebideez gain, honako hauek dagozkio: al Gainontzeko Agintari, Erakunde eta Gorporazio Ofizialekiko harremanetan, Sailburuaren delegazioz, Sailaren ordezkotza egitea. b) Osasunketa Publiko eta Osasunketa-Asistentziarako Zuzendaritzarekin elkarlana egitea, osasunketa helburuak finkatzerakoan eta programak lantzerakoan. c) Osasunketa informaziorako egokia den sistema bat jartzeko eta horri eusteko beharrezko diren ikerketak eta ekintzak proposatzea eta burutzea. d) Osasunketa hezkuntzarako programak lantzea eta burutzea, Sailordetzako gainontzeko unitateekin batera. e) Osasunketa ikerkera, irakaskuntza eta hezkuntzarekin lotura duten ekintzen gidaritza egitea. f) Osasunketa arkitektura eta injenieritza alorrari buruzko aholkuak ematea. 2.- Era berean, honako programa hauen buruketaren Zuzendaritza hartuto du: -Osasunketa Informaketa. - Osasunketa Hezkuntza. - Ikerketa, irakaskuntza eta hezkuntza. -Osasunketa arkitektura eta injenieritza. 4. Sekzioa Plangintzarako eta Administrazioarako Sailburuordeaz 17. Atala.- 1.- Idazkari Nagusiari, Saileko Sailburuari artez eta hierarkikoki atxikita, honako aginte hauek dagozkio: a) Gainontzeko Agintari, Erakunde eta Gorporazio Ofizialekiko harremanetan, Sailburuaren delegazioz, Sailaren ordezkotza egitea. b) Planifikaketa eta programaketen egiteko nagusiak, gestio prozedimenduak, ikerketak, dokumentazioa, teknika aholkularitza eta infermazio laguntza koordinatzea eta gainbegiratzea. c) Barne errejimeneko zerbitzuak, ekonomia eta finantzaketen gestioa, patrimonio eta aurrekontuen gestioa, azpiegituraren antolaketa, Saila eta ordezkaritzak medio materialez hornitzea, erakunde autonomoen eta atxikitako elkarteen ekonomia-finantzaketen politika gidatzea, bultzatzea eta koordinatzea. d) Ondorio guztietarako, Sailaren langilego politika gidatzea horren erakunde autonomo eta atxikitakoena barne, horretarako beharrezko izan daitezen instrukzio orokorrak eta gai bati buruzkoak eman ditzakeela, politika hori indartu eta garatu ahal izateko bateratasunez eta koordinatuta. e) Sailaren ekintzak koordinatzea, estatutoaren garapenari dagozkionetan. f) Gainontzeko Administrazio, Jaurlaritzako Sail, Instituzio eta Erakundeekiko harremanetan Sailaren ordezkotza egitea, Saileko beste osgano batzuri arlo honetan dagoikien aginteen kaltetan gabe. g) Sailak eman ditzan erabaki orokorrak informatzea eta, hala eskatutakoan, lantzea. Era guztietako erabakiak gainbegiratzea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu baino lehen. h) Saileko organoen argitalpen-politika koordinatzea. i) Hizkuntza politika eta euskararen sustapena koordinatzea eta bultzatzea, Jaurlaritzak eman ditzan orientabideen arabera. j) Sailari atxikita dauden zentro eta erakundeen ikuskaritza egitea, beroietako arduradun hierarkikoei dagozkien aginteen kaltetan gabe. k) Saileko Sailburuak ebatzi beharreko administrazio errekurtsoei eta bai epailaritza-bide zibilera jo aurreko eta beste edozein eratako murtziloei ere bideak eginaraztea. l) Sailaren eta honi atxikitako organismo eta erakundeen aurrekontu-projektoaren eraketa koordinatzea. m) Sailburuak egokitzat jo ditzan gaietan, honi teknika eta administrazio mailako laguntza ematea eta Zuzendaritzako Kontseiluaren batzarrak gertatzea. n) Jaurtze Kontseiluak eta Ekonomia Batzordeak aztertu beharreko gaiak informatzea eta proposatzea. ñ) Indarrean dauden legeen arabera Sailburuak espreski izenda diezazkion eta legeek ametenn dizkioten aginteak. 2.- Aurrez aipatutako egiteko horiek bete ahal izateko, beharrezkotzat jotako informe, dato eta dokumentu guztiak jaso ahal izango ditu Saileko. unitateetatik. 3-Honako hauek dagozkio artez Langintzarako eta Administrazioarako Sailburuordeari: -Zerbitzu Zuzendaritza. -Teknika Kabinetea. 4.- Gestio-Batzorde bat egongo da Plangintzarako eta Administraziorako Sailburuordea berorretako Buru dela eta Zerbitzu-Zuzendaria, Teknika Kabineteko Buruzagia eta kasu bakoitzerako izenda daitezen pertsonak izango direla kide. 18. Atala.- 1.- Zerbitzu Zuzendariari, Plangintzarako eta Administraziorako Sailburuordeak esku eman diezazkion aginteez gain, honako hauek dagozkio: a) Gainontzeko Agintaritza, Entitate eta Erakunde Ofizilakiko harremanetan, Sailburuaren delegazioz, Sailaren ordezkotza egitea. b) Sailaren lan-sail guztiei beharrezko prozeduraarauak ematea edo jakin araztea eta Aurrekonturako aurreprojektuaren gertakuntza zuzentzea. c) Izaera ekonomiko edo finantzaria duteu erabaki, ekintza. kontratu edo espedienteak tramitatzeari eta erregisrratzeari buruzko arautegia betearazi, eta behar izanez gero, hori gertatu. d) Eragin ekonomikoa izan dezaten erabaki, ekintza edo kontratu guzrien berri ematea. c) Ekonomia eragina izan dezatrn erabaki, ekintza edo kontrato guztiei buruzko berri ematea, Iegeek diotenaren arabera. f) Sailaren inbertsio, erosketa, horniketa eta zerbitzuak gestionatzea. g) Batzorde Ekonomikora eraman behar diren gaiak koordinatu eta prestatu. h) Sailari atxikitako pertsonal osoa administratu eta gestionatu. i). Pertsonalaren, beharrei erantzutea eta Sailaren eta bere lan-sailen plantilla-erakuntzarako proposamenak egitea. j) Gizarte-ekintzarako, eta pertsonala gaitzeko eta hobetzeko plan eta egitarauak gertatzea. k) Sailaren zerbitzuei eta lan-sailei, agintedun organoek hartutako pertsonalari buruzko akordioen eta erabakien berri ematea, horiek betetzen direla begiratuz. I) Barne antolakuntzarako bideak eta informazio sistemak proposatzea, lan-sistemak arrazionaldu eta hobetzeko. m) Sailaren Erregistro Nagusia eta Artxiboa zuzendu eta mantentzea. n) Lanpostuen toki-banakuntza eta ekipamendu, aldakuntza eta hobekuntza lan, artxibo-sistema, liburutegi, zerbitzu nagusi eta abarrekin zerikusia duten Sailaren unitate desberdinen ihardunak zuzentzea. 2.- Era berean, bere gain hartuko du ondorengo hauei buruzko programen exekuzioa zuzentzea. - Aurrekontu-Bulegoa. - Pertsonalaren administrazioa. - Antolaketa, Zerbitzu Nagusiak eta sistemak. - Euskara. - Giza-baliabideak. 19. Atala.- 1.- Kabinete Teknikoaren zereginak, honako hauek dira: a) Sailaren erakunde-harremanak koordinatzea. b) Sailaren Erabaki Orokorrak eta edozein motatako erabakiak koordinatu, informatu eta behar izanez gero gertatzea. c) Sailburuaren aurrean jar daitezen birjarpen eta gora-jotzeko errekurtsoei eta 10/83 Legearen 10. Atalean aurrikusitakoei buruzko proposamena tramitatzea baita Sailburuaren aurrean egin dadin edozein aurre-erreklamazioa ere. d) Sailarentzat interesgarria den legediaren, jurisprudentziaren eta doktrinaren bilketa egitea eta horietaz informatzea. e) Sailaren azterketa eta ikerketa programak koordinatzea. f) Sailaren argitaratze aktibitatea eta horren gizarte-komunikabideekiko harremanak koordinatzea. g) Sailburuari, honek egokiak direla derizkion gaietan, tenikazko eta administrazio-laguntza ematea. 2: Halaber, honako programa hauen Zuzendaritza bereganatuko du: - Harreman instituzionalak. - Argitalpenak eta gizarte-komunikabideak. -Koordinaketa juridikoa eta lege garapena. - Plangintzaren eta azterketen koordinaketa. 20. Atala.- Aurrez adierazitako egitekoak hobeki betetzeko, koordinaketa juridikorako eta Azterketetarako Batzordeak sortuko dira, Plangintzarako eta Administraziorako Sailburuordearen menpe egongo direlarik.II TITULUA. ORGANO PERIFERIKOAK LURRALDE ORDEZKARITZAK 21. Atala.- Lurralde Historiko bakoitzean Lan Saileko Lurralde Ordezkaritza bat jartzen da eta Ordezkari bat egongo da beretako arduradun eta Ordezkari horren pean egongo dira Sailaren eskumenak betetzeko beharrezko diren zerbitzu guztiak. 1. Sekzioa. Lan Saileko Lurralde Ordezkaria 22. Atala.- 1.- Lurralde Urdezkaria, zuzen eta hierarkikoki Lan eta Gizartesegurantza Sailburuordearen pean egonez, ondorio guztietarako eta Lan, Osasunketa eta Gizartesegurantza Sailarenak diren gai guztietan, bere jurisdikzioaren barruan, goreneko agintari laborala izango da eta ahalmen hauek izango ditu: a) Bere eskumeneko gaietan Sailaren ordezkari izatea Agintari eta Organismoen aurrean. b) Laboral arauak egin eta betetzeari buruzko guztia ezagutu eta Sailaren helburu eta programei buruzkoa ere. c) Laboral legeria betetzea zaindu eta, bere egirekoa betetzeko, egokitzat jotzen dituen eremu, enpresa, entitate eta lantoki edo tegiak pertsonalki bisitatu ditzakeelarik. d) Bere Lurraldeko Birartekotza, Arbitraia eta Adiskideketaren Zerbitzuari emandako funtzioak zuzendu, koordinatu eta kontrolatu. e) Lan ikuskaritzak zerbitzu konkretu eta zehatz batzuk egin ditzalaren ardura izan eta hori egitearen kontua berari eman behar zaiolarik. Dagokion Lurralde Hisrorikoaren barruan, ordezkaritzako zerbitzu eta pertsonalaren goi-zuzendaritza, koordinakuntza eta ikuskaritza betetzea. g) Ordezkaritzako beharrak, bai pertsonalarenak eta bai gauzazkoarenak ere, proposatzea, halaber, urteko aurrekontuaren gertaketa, garaketa eta kontrola. 2.- Lan saileko Lurralde Ordezkariari dagokio bere eskumeneko gaietako expedienteak, Iehenengo mailan eta bere lurraldearen barruan, ezagutu, tramitatu eta erabakitzea eta hemen jarraian seinalatzen direnak: 1) Laneko bakarkako harreman gaietan. a) Lan baldintzen aldaketak, lan kontratuaren aldaketa dakartenak. b) Laneko egun eta orduak, ordu extraordinariorak eta txandakako lanak. c) Toki mailako jaiegunak erabakitzea. d) Igandeko eta asteroko atsedena. e) Emakumezkoen eta adin txikikoen lana. f) Distantziaren eta garraioaren plusak. g) Lantokietako laboral ekintzak hasteko baimena, halaber horien toki edo instalazioen garrantzizko aldaketa. gehitze edo eraldaketak egin ondoren, lanak berrriz hasi edo jarrairzeari dagozkien haimena ematea h) Neurtutako lan erregimenean soldatak jartzea edo aldatzea eta neurtu gabekoan, eragingarriak daudenean, base edo tarifak eta, orokorki, eragingarrizko lan sistemen ezartzeko, aplikatzeko, aldatzeko, gutxitzeko edo kentzeko expedienteetan ere berak dakiela. i) Soldata erreziboak. j) Fundazio lahoralak. k) Jantokiak. I) Ekonomatoak. m) Lanaldi murriztapenak eta lan-harremanen etenaldiak eta ezabapenak baimentzeko enplegua araupetzeko espedienteak instruitzea eta horien ebazpena honelako kausa hauen ondorioz: tegnologikoa. ekonomikoa eta kontratoegilearen lege-nortasunaren ezabaketa eta, langabeziko lege-egoera onartzea agiango horietako lege-terminoetan eta enpresagizonaren heriotza, jubilazioa edo gaieztasuna izatekotan baira elkarlan eran antolatutako kooperaribetako langileak, legez ohartemandako terminoetan. n) Denboraz aurreko jubilazioak. 2) Laneko Harreman Kolektibo alorrean: a) Itune Kolektiboei buruzko espedienteez arduratzea, horiek errejistratzea, gordetzea eta argitaratzea aginduko duela bidezko denean. b) Laneko Arazo Kolektiboez arduratzea eta horiekiko espedienteei bideak eginaraztea, Lurralde eremuaren barruan. c) Greba-deklaraioez arduratzea horiei buruzko komunikazioak jasoko dituela eta, hala behar izan dadinean, artekotza, arbitraia eta baterakuntzarako aginteak erabiliko dituela; eta bai ugazaben itxiera deklarazioez ere, lantokia zabal dadila aginduko duela hala behar izan dadinean. 3) Lanpostuetako Segurantza eta Higiene arloan: a) Lan istripuetarako eta eritasunetarako aurre-arreta Fiskalizatzea. b) Lan toxiko, arriskutsu, bereziki neketsu eta antzekoekiko deklarazioei buruzko erabakiak eta gaiarekin lotura duten xedapenak ematea, egoki diren informe teknikoak jaso ondoren. 4) Kooperatiba arloan: a) Kooperatiba elkarteak aztertzea, sailkatzea eta dagozkion errejistroan inskribatzea, Uztailaren 26ko 161/1982 Dekretoak dioenaren arabera. b) Kooperatiba elkarteei eta ekonomia sozial erako enpresei, aholkuak ematea. c) Kooperatibei buruzko legeak betetzen diren ala ez fiskalizatzea. 5) Zigor-aginte arloan: a) Kooperatiba legearen hausketak direla eta, zigorrak ezartzea 100.000 pesetaraino. b) Lan-legeak hausteak eta lan-galerazketa ekintzak direla eta, zigorrak ezartzea 500.000 pesetarairto. 2. Sekzioa Idazkarilza Nagusiaz. 23. Atala.- Idazkaritia Nagusia, Lurralde Ordezkariaren artezko agintaritzapean, administrazio unitate ezberdinen organo koordinatzailea izango da, Lurralde Ordezkaria gaisorik, kanpoan eta abar... egon dadinean honen ordezkotza egingo duela aldi batez; horietaz aparte, sinestagiri publikoak egiteko eta indarrean dauden legeek eta Saileko agintea duten organoek eman diezaioten aginteak izango dituela. GEHIGARRIZKO ERABAKIA Organo bateko buruzagia ez egotean, gaisorik egotean edo kargua arduradunik gabe egoteao, maila bereko hurrengo goragoko buruzagiak hartuko du organo horretako ardura, 23garren atalean agindutakoa salbu. INDARGABETZE ERABAKIA Dekreto honek dioenaren kontrako maila bereko edo beheragoko erabaki guztiak indargabetuta gelditzen dira eta Abuztuaren 10eko 299/1984 Dekretoa eta Uztailaren 10eko 240/1984 Dekretoa bereziki. AZKEN ERABAKIETAKO LEHENENGOA Lan, Osasunketa eta Gizartesegurantza Saileko Sailburuari esku ematen zaio Dekreto hau garatzeko beharrezko diren erabakiak har ditzan. AZKEN ERABAKIETAKO BIGARRENA Dekreto hau, Euskal Harriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egun berean jarriko da indarrean. Gasteiz, 1986.eko Urtarrilak 28. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Lan, Osasunketa eta Gizartesegurantza Sailburua, JON IMANOL AZUA MENDIA.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (12)
- Ikus: Apirilaren 7ko 78/1987 DEKRETOA, Osasunketa eta Kontsumo-Saila organikoki eta funtzionalki antolatuz.
- Ikus: Urtarrilaren 27ko 5/1985 DEKRETOA, Jaurlaritzaren egitekoak eta ihardutze-alorrak zehaztuz.
- Ikus: Lan Zuzendaritzaren 1986.eko maiatzaren 13ko ERABAKIA, «Talleres San Miguel, S.A.» izeneko Enpresako Hitzarmen Kolektiboaren berriketa-akordioa inskribatzea, gordetzea eta argitaratzea erabakiz.
- Ikus: Lan, Osasunketa eta Gizartesegurantza Sailburuaren Apirilaren, 14eko AGINDUA, lan istripu, lanbidezko gaixotasun eta laneko segurtasun eta higiene gaietan, Lurraldeetako Lan Ordezkaritzen jardunerako arauak ezarriz.
- Ikus: Lan Zuzendaritzaren 1986.eko maiatzaren 27ko ERABAKIA, «Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa Ikastolak» izeneko Enpresako Hitzarmen Kolektiboa errejistra, gorde eta argitara dadila ebatziz.
- Ikus: Lan-Zuzendaritzaren 1986.eko apirilaren 17ko ERABAKlA, «lndustria eta Merkataritza Sailaren Langilegoaren» Hitzarmen Kolektiboaren erregistratzea, gordailaketa eta publikatzea aginduz.
- Ikus: Lan Zuzendaritzaren 1986.eko maiatzaren 26ko ERABAKIA, «TRANSPORTES PESA, S.A.» Enpresaren Hitzarmen Kolektiboaren berrikuspen-akordioaren erregistrapene, gordailuratzea eta argitaratzea agintzen duena.
- Indargabetutakoa: Ekainaren 16ko 240/1987 DEKRETOA, Lan eta Gizartesegurantza Sailaren antolaketa eta ihardutze-egitura ezarriz.
- Indargabetzen du: Abuztuaren 10eko 299/1984 Dekretoa, Lan-Sailari, erakuntzaz eta ihardutzez, egitura berria emanez. (Hutsen zuzenketa.)
- Indargabetzen du: Abuztuaren 10eko 299/1984 DEKRETOA, Lan-Sailari, erakuntzaz eta ihardutzez, egitura berria emanez.
- Indargabetzen du: Uztailaren 10eko 240/1984 DEKRETOA, Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailaren ihardutze-egitura eraldatzeari buruzkoa.
- Ikus: Azaroaren 25eko 27/1983 LEGEA, Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta bertako Kondaira-Lurraldeetako Foruzko Ihardutze-Erakundeen Arteko Harreman"ei Buruzkoa.