Justizia eta Giza Eskubideen Saila

Praktika onak

Hitzarmen kolektiboetan aitor daitezkeen beste kontziliazio-neurri batzuk ere badaude, edo erakundeek beraiek hobekuntza gisa ezar ditzakete beren langileentzat, egoera, testuingurua, langileen beharrak eta enpresaren aukerak aztertu ondoren.

Horien artean daude: lege bidez araututako baimen hobetuak, lan-denborei buruzko neurriak, ordutegi-malgutasuneko neurriak, espazio-malgutasuneko neurriak, lanaldien malgutasuneko eskuragarritasuna eta beste laguntza-neurri osagarri batzuk.

Neurria

Helburua

Gutxinaka lanean hastea jaiotzagatiko baimenaren ondoren

Helburua: Jaiotzagatiko baimenaren ondoren berriro hasten diren langileen kontziliazioa erraztea.

Zertan datza: Egokitu ordutegia modu malguan eta lan ordutegia pixkanaka luzatzen joan gaixorik egon den pertsona ohiko lanaldira itzuli arte.

Seme-alaben edo senideen gaixotasunagatik ordaindu gabeko baimena

Helburua: Familia-beharrak dituen langileari lagundu gaixo dagoen edozein pertsona artatu ahal izateko lanak estres gehigarririk ekarri gabe.

Zertan datza: Ordaindu gabeko baino lanpostuaren erreserba bermatzen duen eszedentzia hartzeko (adib. egun/ordu kopuru mugatuarekin) aukera familiaren beharrei erantzuteko.

Gaixotasun larriak dituzten edo mendekoak diren senideak dituzten pertsonei lanaldia murriztea

Helburua: Familia-beharrak dituen langileari lagundu gaixo dagoen edozein pertsona artatu ahal izateko lanak estres gehigarririk ekarri gabe.

Zertan datza: Lanaldia malgutu gaixotasun larriak dituzten senideak dituzten langileen beharretara egokitzeko, kontziliazio eta familia-denbora handitzeko. (adib. aukera eman lanaldia epe mugatuan murrizteko soldata galdu gabe).

Familiako larrialdien ondorioz lanpostua uztea

Helburua: kontziliazio gaitasuna hobetzea eta kasu askotan familiako larrialdiei erantzuteko beharrak dakarren estresa murriztea.

Zertan datza: Familia larrialdietara joateko lana uzteko aukera izatea.

Jaio aurreko azterketak eta erditze-prestakuntza egiteko laguntza/erreztea

Helburua: langileen ongizatea hobetu eta ikastaro horiek lanorduarekin bat etortzea ekar dezakeen estresa  murriztu.

Zertan datza: baimena eman haurdun dagoen pertsonari (eta umeduna ez denari) jaio aurreko azterketetara eta erditze-prestakuntzara joateko.

Laguntza adopzio kasuetan, adopziorako zaintza kasuetan edota harrera kasuetan, informazio eta prestakuntza saioetara joateko, aurreko egokitasun-informe psikologiko eta sozialak egiteko, beti ere, lanorduetan suertatzen badira

 

Helburua: langileen ongizatea hobetu eta aipatutako saioetara bertaratzea lanorduarekin bat egitea ekar dezkaeen estresa murriztu.

Zertan datza: langileei baimena eman saio horietara joateko.

 

Edoskitze denboraldia administratzeko autonomia

Helburua: berriki ama/aita izan diren langileen kontziliazioa lagundu legeak adostutako edoskitze-orduak administratzeko eta horrela, baja ondoren lanean sartzea ekar dezakeen estresa murriztu.

Zertan datza: Edoskitze orduak banatzerakoan malgutasuna eskaintzea (edo legeak ezarritako epea handitzea), pertsonaren beharren arabera taldekatzeko aukerarekin.

Etxe-aldaketa egiteko epea handitzea

Helburua: Eskaini etxez aldatuko diren langileei  denbora bat etxe-aldaketa egin ahal izateko.

Zertan datza: Etxe-aldaketetarako legez ezarrita dauden egun libreak gehiagotu.

Ezkontza eta izatezko batasunaren arteko berdintasuna

Helburua: Gozamen-baldintzak berdindu ezkontza eta izatezko batasunaren kasuetan.

Zertan datza: berdindu oporren eta sarien baldintzak ezkontza kasuan eta izatezko batasunaren kasuan.

Haurren zaintzarako lanaldia murriztea soldata murrizketarik gabe epe jakin batean (urte 1etik 5. urtera)

Helburua: Lana eta familia bizitza-arloak uztartzearen alde egitea.

Zertan datza: Haur txikiak dituzten pertsonei aukera eman zaintzarako lanaldia murrizteko soldata murrizketarik gabe.

Lanorduen trukea atseden orduengatik (ordu bankua)

Helburua: Langileen ordutegian malgutasuna handitzea.

Zertan datza: Orduen Bankua sistema (edo antzekoa) ezartzea lankideen artean ordu trukea ahalbidetzeko eta, horrela, kontziliazioa hobetzeko.

Sarrera eta irteera orduetan malgutasuna

Helburua: Langileen kontziliazioa ahalbidetzea ordutegiaren malgutasunaren bidez eta murriztu goizeko edo arratsaldeko lehen orduetan lan egitearen beharrak ekar dezakeen estresa, baita aisialdirako jarduerak egiteko malgutasuna izatea ere.

Zertan datza: Ezarri sartzeko ordu-tarte bat, pertsona bakoitzak bere lana egunez egun egokitzen zaizkion orduetan antolatzeko aukera izan dezan. Gainera malgutasuna izan daiteke jateko orduetan pertsona bakoitzak erabaki dezan noiz egiten duen (adib. 30 minutu eta 2 ordu arteko denbora eman bazkaltzeko). Horrela, pertsonek ahalko dute bulegoan bertan jan eta lanean jarraitu edota aisialdirako jarduerak egin (adibidez, gimnasiora joan) bazkaltzeaz gainera.

Lanaldi jarraitua lantokiko bertakoak edota ingurukoak ez diren pertsonentzat

Helburua: Kontziliazioa, helburuetara orientazioa eta eraginkortasuna lagundu.

Zertan datza: Bizilekua lantokitik 30 minutura baino gehiagora dagoen jendearentzako lanaldia konprimitu.

Txanda/oporrak hartzeko lehentasuna arrazoi anitzengatik

Helburua: Kontziliazio denbora hobetu eta pertsonen beharretara egokitu.

Zertan datza: Lehentasuna eman txandak hartzeko orduan pisuko arrazoiak dituzten pertsonei. Hauek izan daitezke: zaintza partekatua, menpekoak, azterketak, gertakizun bereziak.

Txanda aldaketen sistema

Helburua: Langileen ordutegien malgutasuna handitu.

Zertan datza: Ezarri txandak modu formalean aldatzeko sistema bat, txanda/ordezkapen aldaketak errazteko eta kontziliazioa hobetzeko.

Oporraldien hautaketa librea

Helburua: Baimena eman langileei oporrak libreki hautatzeko.

Zertan datza: Langileek oporraldiak hautatu ditzakete, baldin eta departamentuaren koordinazioa ematen den eta beharrezko zerbitzua eskaintzen jarraitzen den.

Oporraldien erosketa

Helburua: Kontziliazio denbora hobetu eta pertsonen beharretara egokitu.

Zertan datza: Aukera eman langileek oporretako egunak erosteko egun libre gehiago behar badituzte.

Astean lanaldiaren kontzentrazioa 4 egunetan

Helburua: Langileen denboraren kontziliazioa eta kudeaketa eraginkorrak ahalbidetu.

Zertan datza: Asteko lanordu guztiak betetzea asteko lehenengo 4 egunetan, ostiral librea izateko ezarritako hilabete kopuru batean behin.

Lanaldi trinkoa udaldian

Helburua: Kontziliazioa ahalbidetu/denbora librea handitu eguraldi oneko aldietan osasuna laguntzeko.

Zertan datza: Urteko lan-ordutegia egokitu udaldiko lanorduak murrizteko eta denbora libre gehiago izateko udako hilabeteetan.

Egun jarraiak edo intentsiboak... egun seinalatuetan (urtebetetzeak, Gabon Zahar gaua eta Urtezahar bezpera, erregeen aurreko eguna ...)

Helburua: Langileek haien urtebetetzean (edo senideren baten urtebetetzean) arratsaldea libre gozatzeko aukera.

Zertan datza: Lanorduen konpresioa... egun seinalatuetan.

Atzerriratutako langileentzako oporraldi osoa (nazioartekotutako enpresak)

Helburua: Oporren kudeaketa eraginkorra.

Zertan datza: Lehentasunezko tratua eman atzerriratutako langileei, opor guztiak etenik gabe eskatzeko aukera izan dezaten.

Laneko ordutegia antolatzeko askatasuna ekaineko azken astean eta iraileko lehen astean

Helburua: Lan-denbora ondo modu eraginkorrean kudeatzea produkzioa txikiagoa den epeetan. , eskoletako ordutegietan, adingabeen zaintzetan…

Zertan datza: Lan produkzio txikiarengatik edo eskolako ordutegien aldaketak eraginda, ekaineko azken astean eta iraileko lehen astean, askatasun handiagoa eman langileei lanaldiaren antolaketan, hobeto antolatu daitezen eta garai hauek ekartzen duten estresa murrizteko.

Eskolako egokitzapena burutzeko ordu poltsa

Helburua: Lana eta familia arloen arteko kontziliazioa lagundu.

Zertan datza: 2-3 urte baino gutxiagoko haurrak dituzten pertsonei ordu batzuk eskaini ikastetxearekiko egokitzapena ahalbidetzeko, hobeto antolatzeko eta horrek dakarren duen estresa murrizteko.

 

Denbora tarteak proposatu langilearen ez egote fisikoa zalantzan ez jarriz

Helburua: Lana eta familia arloen arteko kontziliazioa lagundu.

Zertan datza: Ezarri langileek bete beharreko denbora tarte bat.

Neurria

Helburua

Telelana / Urrutiko lana

Helburua: Zure lantokia malgutu etxetik edo beste edozein lekutik lan egin ahal izateko.

Zertan datza: Lan metodologia eta erabilitako teknologia aldatu, jendeak bulegoa ez den leku batean lana egin ahal izateko. Horretarako, beharrezkoa da: hodeian oinarritutako prozesuak ezartzea, lan egin ahal izateko beharrezko informazio guztia modu iraunkorrean eta berehalakoan erregistratuta egonik enpresako langileek partekatzen duten hodeian, ordutegi komun bat ezartzea bilerak egiteko bulegoan egon beharreko denbora gutxitzeko eta saiatu bilerak Skype edo antzeko tresnen bidez egiten bulegoko denbora hori gehiago murrizteko etab.

Neurria

Helburua

Enpresako jantokia cateringarekin

Helburua: Aukera eman langileek enpresan bazkal dezaten catering zerbitzuarekin.

Zertan datza: Sortu enpresan jantoki bat catering zerbitzuarekin, menu askotarikoa eta osasuntsuarekin. Horrela langileek lanaldia murriztu dezakete eta arratsaldean denbora libre gehiago izan. Gainera, catering zerbitzua izanik, ez da beharrezkoa janaria etxetik eramatea eta hori prestatzeko behar duten denbora, aisialdian edo beste jardueretan gozatu dezakete.

Laguntza atzerriratze, aberriratze eta nazioartekotze kasuetan

Helburua: Lanpostuaren mugikortasunak sortzen dituen administrazio- lege- eta zerga-zereginetara bideratutako denbora murriztu.

Zertan datza: Laguntza eta aholkularitza zergen kudeaketan eta kudeaketa fiskal edota finantzarioan, atzerriratze, aberriratze eta nazioartekotze kasuak dituzten langileentzat.

Enpresako aparkalekua

Helburua: Lantokira heltzea erraztu.

Zertan datza: Ezarri toki bat non langilegoak kotxea utzi dezakeen lanera iristean. Aparkalekuetako dirua aurreztuko dute edota egunero aparkalekua bilatzeko erabiltzen duten denbora ere.

Autobus zerbitzua

Helburua: Lantokira heltzea erraztu.

Zertan datza: Hirian lan egiten duten pertsonak hartu eta bulegoetara eramaten dituen (eta alderantziz ere) autobus zerbitzua eskaini enpresan. Trafikoa murrizteaz gain, langileei puntako orduetan gidatzeak, aparkalekua bilatzeak... ekartzen dien estresa murriztuko luke.

Lekuak erreserbatzea inguruko haur eskoletan

Helburura: Murriztu lantokia eta seme-alaben eskoletan artean mugitzeko distantzia eta beraz denbora. 

Zertan datza: Erreserbatu plazak lantokitik gertu dauden ikastetxe eta eskoletan, familia-denbora hobetzeko/handitzeko.

Etxebizitzaren gertutasuna

Helburua: Denbora librea gehiagotu bulegora mugitzeko denbora murriztuz.

Zertan datza: Kontratatzeko orduan, lehentasuna eman lantoki inguruan bizi diren pertsonei, mugikortasun-denbora eta -arriskua murrizteko.

Mediku-beharretarako malgutasuna

Helburua: Kontziliazio pertsonala hobetu.

Zertan datza: Langileen osasuna eta ongizatea hobetzeko neurriak ezarri. Hauek dira neurri batzuk: osasun azterketa urtero, medikuko eta hortz-kliniketako kontsultetara joateko doako orduak, langilegoarentzako eta senideentzako laguntza psikologikoa...