Ordaindutako beste baimen batzuk
DESKRIBAPENA
Langileen Estatutuak beste arrazoi batzuk jasotzen ditu langileek lanera ez joateko aukera izan dezaten, aldez aurretik jakinarazita eta justifikatuta, eta ordainsaria jasotzeko eskubidearekin. Honako hauek dira:
- Egutegiko hamabost egun, ezkonduz gero edo izatezko bikotea erregistratuz gero.
- Bi egun ezkontidearen, izatezko bikotekidearen edo odol-ahaidetasuneko edo ezkontza-ahaidetasuneko 2. mailara arteko senideen heriotzagatik. Desplazamendua egin behar bada, bi egun gehiago emango dira.
- Bost egun, ezkontidearen, izatezko bikotekidearen edo odol-ahaidetasunezko edo ezkontza-ahaidetasunezko bigarren mailarainoko ahaideen (izatezko bikotekidearen odol-ahaidetasunezko senitartekoa barne) istripu edo gaixotasun larriagatik, etxean atseden hartzea eskatzen duen ospitaleratzeagatik, bai eta langilearekin etxebizitza berean bizi den eta hura benetan zaintzea eskatzen duen beste edozein pertsonarengatik ere.*
- Egun bat ohiko etxebizitzaz aldatzeagatik (etxez aldatzeagatik).
- Eginkizun sindikalak edo langileen ordezkaritza-eginkizunak betetzeko.
- Haurra jaio aurreko azterketak eta erditzea prestatzeko teknikak egiteko behar den denbora, eta, adopzioa, adopzio aurreko zaintza edo harrera bada, nahitaezko informazio- eta prestakuntza-saioetara joateko eta egokitasun-adierazpenaren aurreko nahitaezko txosten psikologiko eta sozialak egiteko behar den denbora.
- Nahitaezko betebehar publiko eta pertsonal bat betetzeko, botoa ematea barne, behar den denbora.
*Emakumeen eta Gizonen Ordezkaritza Parekideari eta Presentzia Orekatuari buruzko abuztuaren 1eko 2/2024 Lege Organikoaren bederatzigarren xedapen gehigarriak aldaketa bat ezarri du Langileen Estatutuan. Aldaketa horren bidez, abuztuaren 22tik aurrera, enpresa batek bidegabe kaleratu ahal izango ditu bost eguneko baimena eskatzen duten edo erabiltzen ari diren pertsonak. Estatuko Gobernuak onartu du akatsa dela, eta lehenbailehen zuzenduko dutela adierazi du.
KONTUAN IZATEKO
Kasu horiek aplikatu beharreko hitzarmen kolektiboek zabaldu ditzakete.
Azken aldaketako data: