Langileentzako laguntzak
Berdintasun, Justizia eta Gizarte politiketako Sailak laguntza ekonomikoen zenbait lerro eskaintzen dizkie langileei, haien familien zaintza eta lan-jarduera bateragarri egiten laguntzeko.
Ondorengo dekretuak arautzen ditu familiei zuzendutako ohiko laguntzak: 164/2019 DEKRETUA, urriaren 22koa, familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzkoa.
Hauek dira lau laguntza-ildoak:
- Seme-alabak zaintzeko eszedentzia edo lanaldi-murrizketa (gutxienez % 33koa) duten langileentzako laguntzak (N lerroa) ESKATU.
- Mendetasun-egoeran edo osasun-egoera oso larrian dauden senitartekoak zaintzeko eszedentzia edo lanaldia murriztu duten (gutxienez % 33) langileentzako laguntzak (D lerroa) ESKATU.
- Eszedentzian egoeran dauden eta guraso bakarrak diren langileentzako laguntzak, umearen lehen urtean zaintzeko (E lerroa) ESKATU.
- 14 urtetik beherako seme-alabak zaintzeko langileak kontratatzeko laguntzak (Z lerroa)* ESKATU.
*Ondorengo dekretuak arautzen du: 102/2022 DEKRETUA, irailaren 7koa, 14 urtetik beherako seme-alaba adingabeak zaintzeko langileak kontratatzeko laguntzena.
Urteko edozein unetan eska daitezke.
Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu Familien eta Haurren Zuzendaritzaren webgunea edo 012 telefonora deitu (ZUZENEAN zerbitzua).
Kontziliaziorako laguntzez gain, Familia eta Haurren Zuzendaritzak hilero laguntza ekonomiko bat eskaintzen die familiei seme-alabak, bizitzako lehen urteetan, zaintzeko eta hazteko.
Seme-alaben hazkuntzarako laguntzak ondorengo dekretuak arautzen ditu: 27/2023 DEKRETUA, otsailaren 21ekoa, seme-alabaren bat duten familientzako laguntzena.
DIRULAGUNTZAK ALABA EDO SEME BAKOITZEKO
Alaba eta seme guztiak hazi eta mantentzeko dirulaguntza emango da, hilean 200 eurokoa, baldintza hauetan:
- Jaiotzaren kasuan, alabak edo semeak 3 urte bete arte.
- Adopzioa, adopzio aurreko elkarbizitzarako zaintza edo tutoretza ematen denean, hiru urteko aldia amaitu arte.
Hirugarren alaba edo semea eta hurrengoak hazi eta mantentzeko laguntza gehigarriak.
- Hilean 100 eurokoa dirulaguntza jasoko da, alabak edo semeak 3 urte betetzen dituenetik 7 urte betetzen dituen arte (lau urtez).
APARTEKO DIRULAGUNTZAK ERDITZE ANIZKOITZAGATIK, ADOPZIO NAZIONAL ANIZKOITZAGATIK ETA NAZIOARTEKO ADOPZIOAGATIK
Erditze anizkoitzak eta adopzio nazional anizkoitzak diruz laguntzeko, ordainketa bakarreko laguntza emango da.
- Erditze anizkoitza dela ulertuko da haurdunaldi batetik bi haur edo gehiago jaiotzen direnean.
- Adopzio nazional anizkoitza dela ulertuko da Estatuan, bi adingabeko edo gehiago adoptatzen direnean prozedura berean eta behin ebazpen judiziala edo hori eratzen duen dokumentua dagoenean.
Adingabeen nazioarteko adopzioak diruz lagunduko dira (bakarra edo anizkoitzak izan) eta ordainketa bakarreko laguntza emango da.