Kontziliazio esparruko laguntzak
Familia eta lana bateragarri egitea. Familiei laguntzea COVID-19ren inpaktu ekonomikoari erantzuteko |
EAE |
Laguntza berria, zain |
Urtebetetik beherako seme-alabak dituzten familiei laguntzea COVID-19ren inpaktu ekonomikoari erantzuteko: eskakizunak aldatzea |
EAE |
Baldintza aldaketak/Irekia |
Adingabekoak zaintzeko subsidioaren eta langabeziagatiko edo jardueraren eteteagatiko prestazioaren bateragarritasuna |
Estatua |
Baldintza aldaketak/Irekia |
Lana eta familia bateragarri egiteko laguntzak: eskakizunak zabaltzea eta malgutzea
|
EAE |
Baldintza aldaketak/Irekia |
1. Familia eta lana bateragarri egitea. Familiei laguntzea COVID-19ren inpaktu ekonomikoari erantzuteko. (EAE)
- Norentzako
- Lan-eszedentziako eta lanaldi-murrizketako egoeran dauden hartzaileak (% 100eko lan-murrizketa berezia eszedentziaren parekoa da), 14 urtetik beherakoak zaindu eta zaindu behar dituztenak, mendekotasuna duten pertsonak, COVID-19 koronavirusak kutsatutako edo isolatutako pertsonak.
- Laguntzaren helburua
- Laguntzak konpentsatu egin nahi du seme-alabei (duten adinagatik), besteren mendeko pertsonei edo Covid-19 koronabirusak erasan dien gaixoei (kutsatuak nahiz isolatuak izan) laguntzeko, arreta emateko eta haiek zaintzeko lana betetzeko lantokia edo lanpostua erabat edo partez utzi behar izan duten langileen soldata-murrizketak dakarren diru-sarreren galera.
- Eskaera egiteko epea
- (Oraindik ireki gabe) Eskaera egiteko epea urtebete izango da, alarma-egoera amaitu eta hurrengo egunetik aurrera.
- Efektuen hasiera daMartxoaren 9a baino lehenago hartutako lanaldi-murrizketei, baldin eta langileak data horretatik aurrera egokitu edo aldatu baditu, diruz lagundutako epearen hasiera izango da lanaldi-murrizketa egokitu edo aldatu den eguna.
- Lan-eszedentziaren edo lanaldiaren murrizketaren hasiera-data, beti ere, aintzat hartuta, 2020ko martxoaren 9tik (egun hori barne) edozein egunetan hasi behar izan duela.
- Eskaera egiteko modua
- Modu elektronikoan nahiz ez-elektronikoan aurkeztu ahal dira laguntza-eskabideak
- Erreferentziazko araudia
- Informazio gehiago: https://www.covid19laguntzak.eus/eu/
2.- Urtebetetik beherako seme-alabak dituzten familiei laguntzea COVID-19ren inpaktu ekonomikoari erantzuteko: eskakizunak aldatzea (EAE)
- Norentzako
- Urtebetetik beherako adingabeak ardurapean dituzten eszedentzian dauden langileak.
- Laguntzaren helburua
- Laguntza honen helburua da semea edo alaba jaio ostean bi gurasoek jaiotzagatiko eta zaintzagatiko kotizaziopeko dirulaguntzetan baliatutako aldiak berdindu ahal izatea, eta eskubidea izatea iraupen bereko aldi bat izateko (16 aste), besterenezina, ordaindua eta une berean hartu behar ez dena. COVID-19ren inpaktu ekonoikoari erantzuteko eskakizunak aldatu dira.
- Eskaera egiteko epea
- Etengabea
- Efektuen hasiera da
- Atzeraeragina: COVID-19k eragindako osasun-krisiaren ondorioz sortutako lan-baldintzen aldaketei aplikatzekoa.
- Eskaera egiteko modua
- Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko urriaren 22ko 164/2019 Dekretuaren II. kapituluko 1. ataleko laguntzak ezartzen duenez (9. artikulutik 13. artikulura).
- Erreferentziazko araudia
- Informazio gehiago: https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2019/lan-eszedentzian-dauden-langileentzako-laguntzak-jaiotzagatiko-edo-urtebete-baino-gutxiagoko-adingabearen-zaintzagatiko-gurasoen-kotizaziopeko-prestazioen-aldiak-berdintzeko/web01-tramite/eu/
3. Adingabekoak zaintzeko subsidioaren eta langabeziagatiko edo jardueraren eteteagatiko prestazioaren bateragarritasuna (Estatu)
- Norentzako
- Zaintza lanak egiten dituzten pertsonak.
- ERTE.
- Lanaldiaren murrizketa osoa/partziala duten langileak.
- Langabetuak.
- Autonomoak.
- Baldintzak
- Besteren konturako langileak edo autonomoak, minbizia edo beste gaixotasun larriren bat duten adingabeak zaintzeko sorospena jasotzen dutenak 2020ko martxoaren 14an, eta kontratua eten edo lanaldia murriztu zaienak.
- ABEEE-a adingabearen zaintzak eragiten ez dion lanaldiaren zatiari dagokionean.
- Eskaera egiteko epea
- Alarma egoerak iraun bitartean.
- Ebazpena eskaera egin eta bost eguneko epean emango da.
- Efektuen hasiera da
- Lanaldiaren etete edo murrizketa datatik, betiere 2020ko martxoak 14aren ondoren.
- Eskaera egiteko modua
- Eskabidea aurkezterako garaian, enpresak, minbizia edo beste gaixotasun larriren bat duten adingabeak zaintzeko subsidioaren titularra izateagatik lanaldia murriztua duten pertsonen zerrenda adieraziko du, bai eta ERTE-ak eragindako lanaldiaren zatia.
- Erreferentziazko araudia
- Informazio gehiago: https://www.boe.es/buscar/act.php?id=BOE-A-2020-4208
4. Lana eta familia bateragarri egiteko laguntzak: eskakizunak zabaltzea eta malgutzea
- Norentzako
- Adingabeak edo ardurapeko pertsonak dituzten familiak.
- Baldintzak
- Onuradunak:
- Aitatasun eta amatasun baimenak dituzten gurasoak, kontratua etenda dutenak.
- Adingabeak eta/edo mendekotasuna duten pertsonak zaintzeko eszedentziarako edo lanaldi-murrizketarako laguntzak jasotzen dituzten pertsonak, baldin eta hezkuntza-zentroak edo arreta-zentroak ixteak eragiten badie.
- Baldintzak (aldatuak):
- Orain arte 59 egunekoa zen gutxieneko aldiaren baldintza ezabatu egingo da, baldin eta zentroen itxierarekin edo diagnostikatutako pertsonek isolatuta egon behar duten denborarekin bat badator.
- 14 urtetik beherakoei eszedentzia hartzeko eta lanaldia murrizteko laguntzetan estaliko dituen adingabeak zaintzeko laguntzetan adina handitu egingo da.
- Onuradunak:
- Efektuen hasiera da
- Atzeraeraginezko izaera zentroak itxi ziren egunetik edo diagnostikatutako pertsonek isolatuta egon behar dutenetik.
Azken aldaketako data: