Kanonarekin egindako ekintzak
Uraren Esparru Zuzentarauak (2000/60/CE) ezartzen dituen helburuen artean ingurumena babestea eta ur-ekosistemen hobetzea daude.
Helburu hauek jarraituz, Uraren Euskal Agentziak, ibilguen mantentze zerbitzuaren bitartez, zenbait ekintza eraman ditu aurrera arroak berreskuratu, egokitu eta mantentzeko, eta honela: arroen eta ibaiertzen egoera ekologikoa hobetzen saiatuz. Uraren Kanonak bere biziko garrantzia dauka arlo honetan, beraren bitartez ekintza hauek finantziatu ahal izan baitira.