Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Jatorrizko Izendapen eta Adierazpen Geografiko Babestuak

Gaur egun, babestutako jatorri-deitura berri bat aitortzeko izapide-fasean:

Arabako Mahastiak / Viñedos de Álava

“Arabako Mahastiak / Viñedos de Álava” jatorri-deitura babestuaren baldintza-agiria

Dokumentu bakarra, “Arabako Mahastiak / Viñedos de Álava” jatorri-deitura babestuari buruzkoa


Nekazaritzako eta elikagaigintzako produktuen kalitate-erregimenei buruzko Europako Parlamentuarena eta Kontseilu Europararren 2012ko azaroaren 21eko 1151/2012 Erregelamenduak1151/2012 (UE) Erregelamenduak definizio hauek ezartzen ditu:

Jatorrizko Izendapen Babestuak

1151/2012 (UE) Erregelamenduari dagokionez, produktu bat identifikatzen duen izen bat "jatorri-deituratzat" hartuko da:

  • Produktua leku jakin batekoa, eskualde batekoa edo, salbuespen gisa, herrialde batekoa denean
  • Produktuaren kalitatea edo ezaugarriak, funtsean edo esklusiboki, ingurune geografiko berezi bati zor zaizkionean, ingurune horretako faktore naturalekin eta giza faktoreekin
  • Ekoizpen-fase guztiak zehaztutako eremu geografikoan gertatzen direnean

Euskal Autonomia Erkidegoan 7 Jatorrizko Izendapen daude:

- Euskal Sagardoa/Sidra del País Vasco/Cidre du Pays Basque/Cidre du Pays Basque-Euskal Sagarnoa - Mugaz gaindiko Babestutako Jatorri Deituraren proposamena

Dokumentu Bakarra

Baldintzen Plegua

- Arabako Txakolina / Txakoli de Álava / Chacolí de Alava

- Bizkaiko Txakolina / Txakoli de Bizkaia / Chacolí de Bizkaia

- Getariako Txakolina / Txakoli de Getaria / Chacolí de Getaria

- Rioja

- Idiazabal

- Cava

Adierazpen Geografiko Babestuak

1151/2012 (UE) Erregelamenduari dagokionez,, produktu bat identifikatzen duen izen bat "adierazpen geografikotzat" hartuko da:

  • Produktua leku, eskualde edo herrialde jakin batekoa denean
  • Produktuak ezaugarri jakin bat, ospe bat edo funtsean jatorri geografikoari egotz dakiokeen beste ezaugarri bat duenean
  • Ekoizpen-faseetatik, bat, gutxienez, zehaztutako eremu geografikoan egiten denean

Euskal Autonomia Erkidegoan 2 Adierazpen Geografiko daude:

- Euskal Okela / Carne de vacuno del País Vasco

- Gernikako piperra / Pimiento de Gernika

Azken aldaketako data: