Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Cava JI

Ezaugarriak

Zorua eta klima

Dibertsitate geologiko eta orografikoa direla eta, penedeseko ohiko zonaldean era askotako zoruak daude. Mahastien laborantza erdigunean kokatuta dago, mediterranear itsasertzetik urrunduta eta montserrateko mendikateak babestuta.

Zoruak karedunak dira, mota ertaineko eta urarekiko iragazkorrak diren lurrak daude.

Ohiko mediterranear klima dago; argitsua eta eguzkitsua, negu leunekin eta oso uda beroekin.

Horrek guztiak eta urte osoan zehar banatzen den plubiometria moderatu batek mikroklima egoki bat sortzen dute mahastia laboratzeko eta mahatsa heltzeko.

Barietateak

Mahats zuriaren barietate nagusiak honako hauek dira: makabeo, xarello, parellada, chardonnay, subirat parent edo errioxako malbasia; eta mahats beltzeko 2 barietateak: garnatxa beltza eta monastrell. Cava gorriak besterik ez elaboratzeko  beste bi barietate beltz baimentzen dira: pinot noir eta trepat.

Euskadin elaboratzen den cavaren kasuan, erabilitako barietateak eta hartutako azalera ondokoak dira:

Makabeo: mahats-mordo konpaktuak eta azal mehea dute, eta usain fineko ardoa ematen dute. Botritisarekiko sentikorra den arren, udaberriko izozteei ongi eusten die eta bere laborantza gero eta ugariagoa da. Eaen inskribatutako azalera 19,92 ha. Da.

Chardonnay: lurrin, garraztasun eta gorputz handiko ardoak lortzen ditu. Kimatze goiztiarra eta izozte zein gaisotasunekiko sentikortasuna direla eta, laborantza finekoa eta mahatsa biltzeko lehena da, abuztuaren erdialdean. Gure erkidegoan 2,5 ha inskribatuta daude guztira.

Garnatxa beltza: cava gorria egiteko besterik ez da erabiltzen, baina egun bere laborantza oso urria da eta zenbait aldetan desagertu egin da. Barietate honetara hektarea bat bideratzen da euskadin.

Tipologia

Brut Azukrea gehitu gabe
Extra Brut Litroko 6 gramotik behera
Brut Litroko 15 gramotik behera
Estralehorra Litroko 12 eta 15 gramo bitartean
Lehorra Litroko 15 eta 35 gramo bitartean
Erdigozoa Litroko 33 eta 50 gramo bitartean
Gozoa Litroko 50 gramotik gora

Eremu Geografikoa

Cava ekoizteko eremua 7 Autonomia Erkidegotan kokatutako 160 udalerrik osatzen dute. Udalerri horien gehiengoa Bartzelona (67), Tarragona (52), Lleida (12) eta Gironako (5) eskualdeetan ardogintzak tradizioa duen aldean kokatuta dago.

Bestelako Autonomia Erkidegoak Errioxa, EAE, Nafarroa, Aragoi, Extremadura eta Valentziako Komunitatea dira. Euskadin Cavak eragina duen aldea Arabako 3 udalerrik osatzen dute: Guardia, Moreda eta Oion.

Araudia

Nekazaritza, Arrantza eta Elikaduraren Ministerioari atxikita eta Villafranca del Penedés herrian kokatuta, Kontseilu Arauemailea ondoko hauek osatzen dute: lau urtean behin hautatutako mahastizainek, eremuari dagozkion Autonomia Erkidegoetako eta aipatu Ministerioko ordezkariek.

1972an Ardo Apardunen Kontseilu Arauemailea bezala eratu zen, Jatorrizko Deituren Kontseiluen antzeko baliokidetzaz. Espainia Europako Ekonomia Erkidegoari atxikitzeak ekarri zuen Cavaren aintzat hartzea eskualde zehatzean ekoiztutako kalitateko ardo apardun gisa, eta 1991an Deiturari dagokion Erregelamendu berria aldarrikatu zen. 1993an Cavaren lehenengo Kontseilu Arauemailea eratu zen Erregelamendu berriarekin eta Europako Batasuneko xedapenekin bat etorriz.

Ekoizpen eta elaborazio prozesu osoa kontrolatzen du, Cavaren jatorria eta kalitatea bermatuz, Cavaren ezaugarri analitikoak eta organoleptikoak eta jatorriaren kalifikazioa eta ziurtagiria kontrolatzeko zerbitzu propioak xedatuz.

Zehatzeko ahala dauka, sektorearen erroldak daramatza, eta kalitatearen hobekuntzarako ikerketak sustatzeko zereginak betetzen ditu.

1991ko azaroaren 14ko Agindua, Cava Jatorrizko Deitura eta bere Kontseilu Arauemailearen erregelamendua onartzen dituena. (BOE 278, 1991ko azaroaren 10ekoa)

Kontseilu Arauemailea

Cava Jatorrizko Deitura Babestuaren Kontseilu Arauemailearen
Helbidea: Avinguda Tarragona, 24
08720-Villafranca del Penedés (Tarragona)
Tfnoa: 93 8903104
Faxa: 93 8901567
E-maila: consejo@crcava.es
Web: www.crcava.es

Datu ekonomikoak

Inskribatutako upategien zerrenda

Azken aldaketako data: