Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Bizkaiko Txakolina - Txakoli de Bizkaia JI

Bizkaiko Txakolinaren logotipoa

Ezaugarriak

Zoruak

Lurzoruak era guztietakoak diren arren, sakonera txikikoak dira oro har. Azido samarrak dira, limo buztintsukoak dira eta kareharrien zein tuparrien gainean daude.

Klima

Klima atlantikoa, hezea eta epela da. Hodeien eta kondentsazioaren ondorioz, argitasun gutxiagoko eremua izan arren, mahastiek intsolazio handiagoa jasotzen dute, orientazio bereziko lur-zatietan daudelako. Plubiometria 1.000 eta 1.300 mm artekoa da, eta neguan, udaberrian zein udazkeneko zati batean egiten du euri gehien.

Barietateak

Gomendatutako zuriak: Ondarrabi Zuri
Gomendatutako beltzak: Ondarrabi Beltza
Baimendutako zuriak: Ondarrabi zuri Zerratia (Petit Courbu), Mune Mahatsa (Folle Blanche), Izkiriota (Gros Manseng), Izkiriota Tttpia (Petit Manseng), Sauvignon blanc, Riesling eta Chardonay.

Motak

- Txakoli zuria:

Ekoizpen osoaren %85 eta %90 artekoa da. Batez ere, gomendatutako bi barietate zurien bidez eginda dago: Ondarrabi Zuria eta Ondarrabi Zuri Zerratia. Tonuak hori argitik lastoaren antzeko kolore horixkara doaz, eta tonu horiek berdexkak ere izan daitezke.

- Upelean hartzitutako txakoli zuria:

Lastoaren antzeko kolore horixka edo kolore hori argia daukate. Garbiak eta distiratsuak dira. Euren usaina intentsitate ertain-handikoa da, eta fruta zein lore ukitu baltsamikoak dituzte.

- Txakoli gorria:

"Oilar-begia" esan ohi diote. Txakolin gorria egiteko, gomendatutako baretate beltzaren %50 erabiltzen da gutxienez: Ondarrabi Beltza. Arrosa-kolorekoa da, eta nabardurak marrubi-kolore argiaren zein magurdi-kolorearen artekoak dira. Garbia bezain distiratsua da. Basafruitu txikien usainak dauzka, eta, barietatearen ezaugarri berizgarrien arabera, soloa eta piper berdea dakarzkigu gogora.

- Txakoli beltza:

Ondarrabi Beltza barietateaz eginda dago. Ardo gaztea da, eta nortasun bereizgarria dauka. Bere kolorea gorri bizi-bizia da, eta bere tonuak gerezi-gorritik morera doaz. Oinarrizko usainak bizi-biziak dira, eta fruitu txikien, piper berdearen eta soloaren ukituak dituzte.

Eremu Geografikoa

Bizkaiko zenbait eskualdetan, mahastien azalera eta upategien kopurua batez bestekoa baino handixeagoa da. Uribeko eta Urdaibaiko eskualdeez ari gara, hain zuzen ere. Uribeko eskualdean; Zamudio, Derio, Lezama, Larrabetzu edo Bakio nabarmentzen dira; eta Urdaibaiko eskualdean, ordea, Gernika, Busturia, Muxika edo Kortezubi, besteak beste.

Dena dela, beste eremu batzuetan ere ekoiztu ohi da txakolina, Enkarterriko eskualdean, hain zuzen ere: Zalla, Balmaseda edo Gordexola. Era berean, Durangaldean ere baditugu mahastiak honako udalerri hauetan: Elorrio, Zornotza, Euba, Durango edo Abadiño.

Horrez gain hain urrun dagoen Urduñako udalerrian ere badaude mahastiak, Aiarako bailaran, bai eta Lea-Artibaiko eskualdean ere: Markina, Lekeitio eta Mendexa.

Araudia

Chacolí de Bizkaia-Bizkaiko Txakolina jatorrizko deitura da Bizkaiko kalitateko ardoak babesten dituen aipamen tradizionala. Deitura hori Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren 1994ko martxoaren 1eko Aginduaren bidez behin betiko aintzatetsi zen, eta kalitateko ardo honi eta beronen kontseilu arauemaileari buruzko arautegia onetsi zen.

Harez geroztik arrazoi ezberdin batzuek araudia aldatzea ekarri dute, baina Industria, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren 2008ko ekainaren 17ko Aginduan aurreko legeria baliogabetzen da, onetsitako deituraren behin betiko aintzatespenaren jatorrizko dataren indarrari berariaz eusteko, eta deituraren arautegiaren testu bategina onartzeko.

“Bizkaiko Txakolina / Txakoli de Bizkaia / Chacolí de Bizkaia” Jatorrizko Deitura Babestuaren baldintza-agiria.

Kontseilu Arauemailea

Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arauemailearen bulegoa
Mendibile baserria, Mendibile auzoa 42. 48940 Leioa (Bizkaia)
Tfnoa.: 94 607 60 71
Faxa: 94 607 60 72
emaila: info@bizkaikotxakolina.org
Web orria: www.bizkaikotxakolina.org

Datu ekonomikoak

Inskribatutako upategien zerrenda

Azken aldaketako data: