Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Euskara
  4.  
  5. Berariazko hizkuntza prestakuntza
 

Berariazko hizkuntza prestakuntza

IDAZLAGUN. Zuzenketa zerbitzua

Helbide elektronikoa: ivapidazlagun@gmail.com

Telefono luzapena: 945 019569

IDAZLAGUN euskaraz diharduten Eusko Jaurlaritzako langileen era guztietako idazkiak zuzentzen eta hobetzen laguntzeko zerbitzua da. Zerbitzu honen bitartez:

  • Euskaraz sortutako era guztietako idazkiak zuzentzen dira: mezu elektronikoak, gutunak, oharrak, aginduak, txostenak...
  • Euskaraz sortutako idazkiak hobetzeko proposamenak egiten zaizkio  laguntza hori eskatzen duen edonori.
  • Idazkiak sortzean langileek izan ditzaketen zalantzak argitzen dira: arauak, esamoldeak, estiloa, sintaxia, ereduak, terminologia... 

Ezaugarriak

idazlagunBerehalakoa: zerbitzu hau ematen duten idazlagunek berehalako erantzuna ematen diete posta elektroniko bidezko kontsultei lanorduetan. Gainera, aurrez aurreko zerbitzua jasotzeko aukera ere badago, idazlagunekin hitzordua aldez aurretik adostuta.

Praktikoa: langileei beraien lan-eginkizunetan sortzen zaizkien zalantzak lantzearekin batera, areagotu egiten da euskaraz sortzeko haien gaitasuna; hots, langilearen autonomia garatzeko tresna ere bada zerbitzu hau. Azken helburua testu idatzi zuzenak, egokiak eta argiak sortzea da.

Azalpen zehatz eta argiak: zuzenketa didaktikoaren zergatia, azalpena eta kontsultarako dokumentazioa eskaintzen zaizkie erebailtzaileei.

Denontzat: idatzizko dokumentuak euskaraz egin behar/nahi dituen langile orok eskura dezake zerbitzua.

Azken aldaketako data:

Lege oharra © 2009 · Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Euskadi, auzolana