Segurtasun Saila

Konpartitu

Hauteskundeak Euskadin. Ezagutu nahi gaituzu?

Nortzuk gara eta non gaude

Hauteskunde Prozesuen arloa 1982an sortu zen eta gaur egun Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Saileko Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritzaren barruan dago. Arloaren eginkizun nagusia Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak antolatzea da.

Hauteskunde Prozesuen arloa bi lekutan dago:

Lakuan: Donostia-San Sebastián kalea, 1

  • 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba)
  • Tlf.: 945.01.89.01

Bilbon: Kale Nagusia 81, 1. solairua.

  • 48011Bilbao (Bizkaia)
  • Tlf.: 94.607.56.35

Helbide elektronikoa: Pelectoral@euskadi.eus

Twitter: @hauteskundeak

Egitura eta eginkizunak

Hauxe da Hauteskunde Prozesuen arloko organigrama:

Segurtasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 6/2021 Dekretuak (EHAA 21 zk., urtarrilaren 29koa) ezartzen ditu Hauteskunde Prozesuen arloko eginkizunak.

Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetzaren menpeko Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritzak, hauteskunde prozesuen kudeaketari dagokionean, eginkizun hauek ditu (11. artikulua):

  1. Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde-prozesuaren garapena planifikatu, kudeatu eta koordinatzea, hauteskunde-legeak Segurtasun Sailari emandako eskudantzien barruan, sailburuari dagozkionak izan ezik.
  2. Hauteskunde-prozesu horien modernizazioa bultzatzea, eta euskal herritarren ordezkaritza politikoan eragina duten beste batzuen jarraipena egitea.
  3. Alderdi politikoen jardunerako urteko diru-laguntzen zenbatekoen banaketa proposatzea, hala badagokio, indarrean dagoen legeriaren arabera.
  4. Erreferendumak eta kontsultak egiteko behar diren jarduerak planifikatu eta kudeatzea.

Laguntza

Web zerbitzu honen bidez, Eusko Jaurlaritzaren Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritzak interes publikoa duen hauteskunde-informazioa eman nahi du.

Zerbitzua bilatzen laguntzeko, bost ataletan egituratu da:

Gainera, Eusko Jaurlaritzako hauteskundeak daudenean, www.hauteskundeak.eus orrian behin-behineko emaitzak jarraitu daitezke denbora errealean.

Atal bakoitzari dagozkion sarrera-orriak lau hizkuntzatan daude; barneko orriak, berriz, bi hizkuntzatan (euskara eta gaztelania).

Kontsultak edo iradokizunak egin ditzakezu orriotan ageri den posta elektronikoaren bidez (e-maila).

Edukiak eguneratzen direnean horren berri jaso nahi baduzu, zerbitzuaren banaketa-zerrendan izena eman dezakezu.

Orri nagusia

Orri nagusian zerbitzuaren azken nobedadeei buruzko laburpen txiki bat izango duzu; horietan sartzeko loturak, hauteskundeei buruzko albisteak, albiste nabarmenetarako loturak eta beste web zerbitzu interesgarri batzuetara jotzeko loturak.

Hauteskundeetako emaitzen artxiboa

Atal honetan, 1977tik gaurdaino EAEn izan diren hauteskundeetako emaitzak kontsultatu daitezke, eskura dagoen xehapen-maila handienarekin (hauteskunde-mahaiak). Kontsulta konplexuagoak ere egin daitezke; esaterako, alderdi politiko edo eremu geografikoekin norberak egindako elkarketa arbitrarioen arabera. Hauteskundeak zein datatan egin ziren ere ikus dezakezu.

Bigarren Errepublikako hauteskunde-emaitzak ere eskuragarri daude.

Hauteskundeen informazioa

Atal honetan EAEn izandako hauteskunde-prozesuen funtzionamenduari buruzko informazioa eskuratu dezakezu. Besteak beste, honako gaiak aurkituko dituzu: epeak, hautagaiak, inkestak, helbide interesgarriak eta abar.

Hauteskunde legedia

Atal honetan EAEn izandako hauteskunde-prozesuei dagozkien hauteskunde-legeak kontsultatu ditzakezu. Indargabetuta dauden hauteskunde-legeen loturak ere badituzu.

Boto elektronikoa

Atal honetan beste herrialde batzuetako hauteskunde-prozesuetan aplikatu diren teknologia berriak jaso nahi izan dira, labur-labur.

EAEn izan diren ekimenen berri ere ematen da, baita Estatuko beste toki batzuetan bete-betean garatzen ari direnena ere (Elektronikoki Administraturiko-Mahaia).

Gunearen mapa

Azken aldaketako data: