Segurtasun Saila

Konpartitu

Hauteskunde Orokorrak 2016. Hauteskunde-Legedia eta -Araudia

Hauteskunde-Legedia eta -Araudia

2016ko Diputatuen Kongresurako eta Senaturako hauteskundeetan, ondorengo legezko testu hau eta arau hauek izango dira aplikagarri:

Hauteskunde-legedi aplikagarria:

    • Hauteskundeen Araubide Orokorrari buruzko Lege Organikoa, 1985eko ekainaren 19koa, Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) 1985eko ekainaren 20an argitaratua, eta ondorengo BOE hauetan argitaratutako aldaketak egin zaizkiona: 1986ko urtarrilaren 20koan, 1987ko apirilaren 3koan, 1991ko martxoaren 14koan, 1991ko martxoaren 16koan, 1992ko azaroaren 3koan, 1994ko martxoaren 31koan, 1995eko martxoaren 24koan, 1995eko azaroaren 24koan, 1997ko maiatzaren 31koan, 1998ko ekainaren 16koan, 1999ko apirilaren 22koan, 2002ko ekainaren 28koan, 2003ko martxoaren 11koan, 2003ko azaroaren 29koan, 3/2007 Lege Organikoari buruzko 2007ko martxoaren 23koan, 2007ko urriaren 9koan, 2010eko azaroaren 5ekoan, 2011ko urtarrilaren 29koan, HAOLOko 160 artikulua aldatzeko 2011ko ekainaren 16koan, eta azken erreforma, 2015eko martxoaren 30eko 3/2015 Lege Organikoaren bidezkoa (alderdi politikoen eta abarren ekonomia- eta finantza-jarduera kontrolatzeko legea; azken xedapenetatik laugarrena) (BOE, 77. zenbakia, 2015-03-31).

Zehazki, hauteskunde horietan aplikatu ahal izango diren artikuluak Estatuko Lege Organikoaren I. eta III. tituluetan jasota daudenak dira.

Gai nagusietan aplika daitezkeen arau-aipamenak:

  • Hauteskunde-aurrerapenak:
  • Hautesle-elkartea eta beharrezko sinadura kopurua, 2016ko hauteskunde orokorretan (aurkezten den barrutiko hautesleen % 1). Ikusi 1985eko ekainaren 19ko Hauteskundeen Araubide Orokorrari buruzko 5/1985 Lege Organikoko 44.1 c), 46.8 eta 169.3 artikuluak (BOE, 147. zenbakia, 1985-06-20).
  • Hautesle-errolda eta zuzenbidezko biztanleria ofiziala:
    • 2015eko azaroaren 27ko 1079/2015 Errege Dekretua, 2015eko urtarrilaren 1ari dagozkion udal-erroldaren azterketatik ateratako biztanle-kopuruak ofizialtzat deklaratu dituena (BOE, 301. zenbakia, 2015-12-17).
    • Hautesle Erroldaren Bulegoaren 2014ko urriaren 27ko Ebazpena, hautesle-erroldan inskribatutako datuei buruzko erreklamazioena (BOE, 269. zenbakia, 2014-11-06).
    • 2011ko martxoaren 25eko EHA/642/2011 Agindua, hautesle-errolda hilero eguneratzeko arau teknikoak jasotzen dituena (BOE, 73. zenbakia, 2011-03-26).
    • 2009ko otsailaren 6ko 102/2009 Dekretua, abenduaren 26ko 1799/2003 Dekretua aldatu duena. Horren bidez, hauteskundeetarako zerrenden eta hautesle-erroldaren kopien edukia arautu da. (BOE, 33. zenbakia, 2009-03-07).
  • Hauteskunde hauetara aurkeztu nahi duten hautagaitzak, aurreko 2015eko hauteskunde orokorretan ordezkaritzarik lortu ez zutenak: Hautagaitza aurkezten duten tokiko hautesleen sinaduren % 0,1 izan behar dute, 2016ko hauteskundeetara aurkeztu ahal izateko. Ikusi HAOLO, 169.3 artikulua, eta STC 163/2011, azaroaren 2koa (BOE, 283. zenbakia, 2011-11-24), behar diren sinadurak ez izatea zuzentzeko modukoa izateari buruzkoa.
  • Hautagai-zerrendetako hauteskunde-kontabilitatea: Ebazpena, 2016ko maiatzaren 31koa, Kontuen Auzitegiko Lehendakaritzarena, 2016ko maiatzaren 26ko osoko bilkuran hartutako erabakia argitaratzen duena. Erabaki horren bidez, Gorte Nagusietarako 2016ko ekainaren 26ko hauteskundeen kontabilitateak fiskalizatzearen inguruko instrukzioa onartu zen (BOE 134 zk, ekainaren 3koa).
  • Hauteskunde-deialdia, barruti bakoitzean hautatu beharreko diputatuen kopurua finkatzea eta Gorte Nagusien desegitea: Maiatzaren 3ko 184/2016 Errege Dekretua, Diputatuen Kongresuaren eta Senatuaren desegitekoa eta hauteskunde-deialdikoa (BOE, zk. 107, maiatzaren 3koa).
  • Hautesleen eta mahaiko kideen lan-eskubideak: Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailburuaren agindua, maiatzaren 24koa, horren bidez, arau batzuk ematen dira, langileek 2016an egitekoak diren hauteskunde orokorretan parte hartu ahal izan dezaten (EHAA, 106 zk., ekainaren 6koa).
  • Alderdi politiko bat sortzea: Horretarako, 6/2002 Lege Organikoko I. eta II. kapituluetan (BOE, 154. zenbakia, 2002-06-28) adierazitakoa aintzat hartu behar da. Agindu hori aldatu zuen alderdi politikoen ekonomia- eta finantza-jarduera kontrolatzeari buruzko 2015eko martxoaren 30eko 3/2015 Lege Organikoko bigarren artikuluak.
  • Hauteskundeetako arau-hausteak, hautagaitzek HAOLOko 175.2 artikuluko hauteskunde-gastuaren muga gainditzeagatik. Ikusi HAOLOko 153.3 artikulua, 2015eko martxoaren 30eko 3/2015 Lege Organikoak aldatua (alderdi politikoen ekonomia- eta finantza-jarduera kontrolatzeari buruzkoa; azken xedapenetatik laugarrena) (BOE, 77. zenbakia, 2015-03-31).
  • Mahaiak eta hauteslekuak: 2016ko hauteskunde orokorretarako Hautesle Erroldaren Bulegoko Probintzia-Ordezkaritzak hauteskunde atal, mahai eta lokalen zerrenda argitaratu du.
  • 2016ko hauteskunde orokorretan erabili beharreko boto-paperen ereduak: Ikusi HAOLOko 172.2 eta 3 artikuluak, Diputatuen Kongresurako eta Senaturako boto-paperen ezaugarri nagusiei dagokienez. Ikusi INT/529/2014 Agindua, 2014ko martxoaren 28koa; horren bidez, hauteskunde-prozesuen arauketa osagarriari buruzko 1999ko apirilaren 16ko 605/1999 Errege Dekretuaren eranskinak aldatu dira (BOE, 82. zenbakia, 2014-04-04). Agindu horretako 3.3 eranskinean (P.1 eta P.2 atalak) zehaztuta daude boto-paper horien ezaugarriak.
  • 2016an deitzen diren hauteskundeetan posta-zerbitzu unibertsalak dituen betebeharrak:
    • PRE/667/2016 Agindua, maiatzaren 6koa, Ministro Kontseiluaren 2016ko maiatzaren 6ko Erabakia argitaratzen duena, zeinean 2016an deitzen diren hauteskunde orrokorretako posta-zerbitzu unibertsalaren emaileari zerbitzu publikoko betebeharrak ezartzen baitzaizkio (BOE, 111. zenbakia, 2016-05-07).
  • Urritasuna duten pertsonen parte-hartzea hauteskunde-prozesuetan:
    • Martxoaren 25eko 422/2011 Errege Dekretua, urritasuna duten pertsonek bizitza politikoan eta hauteskunde-prozesuetan parte hartzeko oinarrizko baldintzei buruzko Araudia onartzen duena (BOE, 76. zenbakia, 2011-03-30).
  • Urritasuna duten pertsonak: Oinarrizko baldintzak, hauteskunde-prozesuetan parte har dezaten. Gorrek edota entzuteko ezintasunen bat dutenek ere hauteskunde-mahaietako kide izateko eskubidea dute, eta zeinu bidezko hizkuntza dakien interprete bat jarri behar zaie. (422/2011 Errege Dekretua, martxoaren 25ekoa; BOE, 76. zenbakia, 2011-03-30).
  • Erakunde-publizitatea: 29/2005 Legea, abenduaren 29koa, Erakunde Publizitate eta Komunikazioarena (BOE, 312. zenbakia, 2005-12-30) eta Euskal Autonomia Erkidegoko 6/2010 Legea, abenduaren 23koa, Euskadiko Publizitate eta Komunikazio Instituzionalari buruzkoa (EHAA, 251. zenbakia, 2010-12-31).
  • Hauteskundeetako diru-laguntzak, lortutako botoko eta aulkiko, bai eta hauteskunde-propaganda postontzietan banatzekoak eta 2016ko hauteskunde orokorretako hauteskunde-gastuaren muga finkatzekoak ere: Ikusi HAP 666/2016 Agindua, maiatzaren 5koa, 2016ko ekainaren 26ko hauteskunde orokorretako hauteskunde-jarduerek sortutako gastuetarako diru-laguntzen kopuruak finkatzen dira.  (BOE, 111 zk., maiatzaren 7koa).
  • Aldi baterako  (hauteskunde-garaian) atzerrian izan eta bozketa-egunean Euskal Autonomia Erkidegoan izango ez diren espainiar herritarrentzako bozketari dagokionez: Abenduaren 7ko 1621/2007 Errege Dekretua, herritar horientzako bozketa-prozedura espezifikoa arautzen duena (BOE, 299. zenbakia, 2007-12-14).
  • Pertsona itsuen botoa: 2016ko hauteskunde orokorretan, itsuek bi aukera izango dute, hauteskunde-mahaian botoa emateko:
  • Iraunkorki atzerrian bizi diren egoiliarren botoa (VCERA): Boto mota hori HAOLOren 75. artikuluan arautzen da, eta bi arau hauek garatzen dute: otsailaren 27ko INT/358/2015 Aginduak, hauteskunde-prozesuen arauketa osagarriari buruzkoa den apirilaren 16ko  605/1999 Errege Dekretuaren 6. eranskina aldatzen duena eta AEHE botoa eskatzeko inprimaki berriak ezartzen dituena (BOE, 54. zk., martxoaren 4koa); eta Hautesle Erroldaren Bulegoak 2015eko martxoaren 9an emandako Ebazpenak, atzerrian bizi diren hautesle egoiliar absenteek botoa eskatzeko prozedura ezartzen duenak (BOE, 63. Zk., martxoaren 14koa).

2016ko Hauteskunde Orokorretarako Indarrean Den Legediari Buruzko Aldizkari Ofizialetarako Nahiz Beste Informazio Interesgarri Batzuetarako Estekak:

  • BOE
    • PRE/667/2016 Agindua, maiatzaren 6koa, Ministro Kontseiluaren 2016ko maiatzaren 6ko Erabakia argitaratzen duena, zeinean 2016an deitzen diren hauteskunde orrokorretako posta-zerbitzu unibertsalaren emaileari zerbitzu publikoko betebeharrak ezartzen baitzaizkio (BOE, 111. zenbakia, 2016-05-07).
    • HAP 666/2016 Agindua, maiatzaren 5koa, 2016ko ekainaren 26ko hauteskunde orokorretako hauteskunde-jarduerek sortutako gastuetarako diru-laguntzen kopuruak finkatzen dira.  (BOE, 111 zk., maiatzaren 7koa).
    • Maiatzaren 3ko 184/2016 Errege Dekretua, Diputatuen Kongresuaren eta Senatuaren desegitekoa eta hauteskunde-deialdikoa (BOE, zk. 107, maiatzaren 3koa).
    • 2015eko azaroaren 27ko 1079/2015 Errege Dekretua, 2015eko urtarrilaren 1ari dagozkion udal-erroldaren azterketatik ateratako biztanle-kopuruak ofizialtzat deklaratu dituena (BOE, 301. zenbakia, 2015-12-17)
    • 3/2015 Lege Organikoa, 2015eko martxoaren 30ekoa, alderdi politikoen ekonomia- eta finantza-jarduera kontrolatzekoa; horren bitartez aldatu dira Alderdi Politikoen Finantzaketari buruzko 8/2007 Lege Organikoa, Alderdi Politikoen 6/2002 Lege Organikoa eta Kontuen Epaitegiaren 2/1982 Lege Organikoa (BOE, 77. zenbakia, 2015-03-31).
    • Hautesle Erroldaren Bulegoak 2015eko martxoaren 9an emandako ebazpena; horren bitartez, atzerrian bizi diren hautesle egoiliar absenteek botoa eskatzeko prozedura ezarri da (BOE, 63. zenbakia, 2015-03-14).
    • INT/358/2015 Agindua, otsailaren 27koa, honako errege-dekretu honen 6. eranskina aldatzen duena: 605/1999 Errege Dekretua, apirilaren 16koa, hauteskunde-prozesuen arauketa osagarriari buruzkoa (BOE, 54. zk., martxoaren 4koa).
    • INT/529/2014 Agindua, 2014ko martxoaren 28koa; horren bidez, hauteskunde-prozesuen arauketa osagarriari buruzko 1999ko apirilaren 16ko 605/1999 Errege Dekretuaren eranskinak aldatu dira (BOE, 82. zenbakia, 2014-04-04).
    • Hautesle Erroldaren Bulegoaren 2014ko urriaren 27ko Ebazpena, hautesle-erroldan inskribatutako datuei buruzko erreklamazioena (BOE, 269. zenbakia, 2014-11-06).
  • EHAA
    • Agindua, 2016ko maiatzaren 24koa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena, langileek, dagozkien ordainsariak jasota, 2016ko maiatzaren 26ko Gorte Nagusietarako hauteskundeetan parte hartzeko arauak ematen dituena  (EHAA, 106 zk., ekainaren 6koa).
    • 1/2014 Legea, ekainaren 26koa, kargu publikodunen jokabide kodea eta haien interes-gatazkak arautzen dituena (BOE, 193. zenbakia, 2014-08-09)
    • 6/2010 Legea, abenduaren 23koa, Euskadiko Publizitate eta Komunikazio Instituzionalari buruzkoa (EHAA, 251. zenbakia, 2010-12-31).
  • LHAO

Nabarmenduak

Twitter

Azken aldaketako data: