Bigarren Errepublikako Emaitzak. 1936ko Hauteskundeak
1936KO HAUTESKUNDEAK
Testuinguru historikoa
Ganberen osaera berria ikusita, Errepublikako Presidenteak Alejandro Lerroux-i eskatu zion gobernu bat osatzeko. Bere alderdiko kide, nekazal taldeetako kide eta beste errepublikano moderatu batzuek osatu zuten, eta Gorteetan CEDAren babesa zeukan. Gobernu horren ostean Lerroux-en beste batzuk etorri ziren, baina hala ere, gero eta CEDAko ministro gehiago zeuden, erradikalak desgastatzen joan ahala, gobernuaren ekintzen bidez.
Partido Radical taldeari eragin zieten eskandalu desberdinek Lerroux-en gobernuaren erorketa ekarri zuten, eta azkenik, oinarri nahikoa edukiko zuen gobernu bat osatzeko hainbat saiakera egin ondoren, Errepublikako Presidenteak Gorteak suntsitzea erabaki zuen, eta hauteskunde berri batzuk deitzea.
1936ko otsailaren 16an, (bigarren buelta martxoaren 1ean) Frente Popular alderdiak irabazi zuen; Izquierda Republicana , Unión Republicana , PSOE , PCE eta ezkerreko beste indar batzuek osatutako ituna (ANV-EAE barne, lurralde batzuetan). Ez ziren gai izan hauteskunde-aliantza orokorrak ezartzeko. Segidan, Manuel Azaña buru zen gobernu bat osatu zen, bere alderdiko kideek ( Izquierda Republicana ), Unión Republicana -koek eta independenteren batek osatuta.
Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiari dagokienez, kontuan izan behar da Bizkaia hiriburuko barrutian salbu, beharrezkoa izan zela bigarren buelta bat egitea beste guztietan.
Orduan, hautesleek 3 bloke handiren artean aukeratu ahal izan zuten: EAJ, Frente Popular eta eskuineko blokea (azken hori Araban bere aldetik aurkeztu bazen ere).
Bigarren buelta amaituta, emaitza globalek hau eman zuten: EAJko 9 diputatu, Frente Popular -eko 7 eta Comunión Tradicionalista -ko 1.
Frente Popular alderdiaren barruan honela banatu ziren aulkiak: Izquierda Republicana -ko 3, PSOEko 3 eta PCE-ko 1.
Beharrezkoa da lehenengo eta bigarren bueltaren artean desberdintzea, datuak islatzeko orduan.
Kontuan hartu behar da, Gipuzkoako 2. itzulian, eskuineko lau hautagaiak erretiratu egin zirela
Emaitzak
- Probintziaka
- Udalerrika:
- Barrutika eta atalka:
Oharra: Emaitzen iturriak
Azken aldaketako data: