Bigarren Errepublikako Emaitzak. 1931eko Hauteskundeak
1931EKO HAUTESKUNDEAK
Testuinguru historikoa
Lehenengo hauteskundeak Gorte Konstituziogileak aukeratzeko deitu ziren. Niceto Alcalá Zamora izan zen behin-behineko Gobernuko presidentea, 1931ko apirilaren 12an udal hauteskundeetan alderdi errepublikanoek garaipen handia izan ondoren, batez ere hiriburuetan. Horrek eragin zuen erregea abdikatzea eta errepublika izendatzea. Eibar izan zen estatu osoan izendapen hori egin zuen lehenengo udalerria, 1931ko apirilaren 13an.
1931ko ekainaren 28ko hauteskundeetan, errepublikano eta sozialistak bildu eta garaipen argia lortu zuten. Hautagaitza bateratuak aurkeztu ahal izan zituzten; aldiz, eskuina oso zatituta zegoen, eta gainera, ia ez zeukan alderdi antolaturik.
Euskadiri dagokionez, Lizarrako Estatutuaren proiektua defendatzen zuten indarrak, hau da, EAJ eta Comunión Tradicionalista (hainbat katoliko independenterekin batera) Bizkaia eta Gipuzkoako barrutietan aurkeztu ziren bateratuta, baina ez Araban. PSOE ere bateratuta aurkeztu zen, beste alderdi errepublikano eta errepublikano independente batzuekin batera.
Tradizionalisten eta EAJren arteko koalizioak 9 diputatu (5 EAJri zegozkion eta 2 Comunión Tradicionalista alderdiari, eta katoliko independente bat eta katoliko foruzale bat lotu zitzaizkien) lortu zituen. Horri gehitu behar zaio Comunión Tradicionalista alderdiak Araban bakarka lortutako diputatua.
Ezkerreko blokeak 7 lortu zituen (3 PSOEkoak, bat erradikala, beste bat erradikal autonomoa eta 2 erradikal-sozialistak).
Emaitzak
- Probintziaka
- Udalerrika:
- Barrutika eta atalka:
Oharra: Emaitzen iturriak
Azken aldaketako data: