Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Azpiegitura-zerbitzuak

 

 

Jarraian, eta gaikako arlo bereizietan taldekatuta, talde honetako estandar teknologikoak zehazten dira:

Bilaketa honetara RSS harpidetza

Informazio-eremu honetan, lankidetzako jarduna osatzen duen softwarea egoten da, aldi bereko erabiltzaile ugarirekin; hala, hainbat lan-estaziotan izaten dira langileok, sare baten bitartez konektatuta (internet edo intranet bidez).

 

 

Honako hauek dira "Lankidetza-zerbitzuak” gaikako arloarekin lotutako estandar teknologikoak:

  Posta elektronikoa, egutegia, atazak eta kontaktuak 2017/07/03
  Artxiboa eta inprimaketa 2017/07/03
  Direktorioa 2017/07/03
  Lankidetza-ingurunea 2017/07/03
  Multimedia 2017/07/03
  Bulegotika 2017/07/03
Sareko zerbitzuak datuen formatua eta egitura definitzen dituzten protokoloak dira, baita komunikazioen bidez eskuratzen eta trukatzen den informazioa ere. Azpiegitura horiek hainbat elementuren erabilerarekin osatzen dira: transmisio-bitarteko fisikoak, lotura-protokoloak eta sare-protokoloak, estandar teknologikoetan oinarrituak eta gailu espezifikoetan eutsiak (sareko ekipoak).
 
LAN «Local Area Network»
 
Sareotan, inguru geografikoa eraikin batera edo eraikin multzo batera mugatzen da. Bi sare mota bereiz daitezke:
  • LAN: Kable bidezko eremu lokaleko sarea.
  • WLAN: Hari gabeko bitartekoak erabiltzen dituen eremu lokaleko sarea (ez dago bitarteko fisikorik)


MAN/WAN «Metropolitan Area Network/Wide Area Network»

  • MAN: (IEEE 802.6) LAN sareen «backbone»aren hedapen gisa defini genezake. Hedapen honi esker, LAN sareek banda zabaleko sareak sortzen dituzte, eremu lokaletik harago joateko.
  • WAN: Hedadura handiagoko eremu lokaleko sareen tankerako kontzeptua da; hori dela eta, sare publikoen transmisio-sistemak behar ditu aldi berean, elkarrekin konektatuta jardun ahal izateko.

Osagaiok jarraitzen dituzten estandarrak IEEE eta IETF bidez gobernatuta egoten dira.

 

 

Honako hauek dira "Sareko zerbitzuak” gaikako arloarekin lotutako estandar teknologikoak:

  LAN - Baliabide fisikoak 2017/07/03
  LAN - Loturako protokoloak 2017/07/03
  MAN/WAN - «Backbone» zerbitzuak 2017/07/03
  MAN/WAN - «Backbone» ez diren zerbitzuak 2017/07/03
  Sare-protokoloak 2017/07/03
  «Routing / Switching» protokoloak 2017/07/03
  VPN / «Tunneling» protokoloak 2017/07/03
  Switches (etengailuak) / Routers (bideratzaileak) 2017/07/03
  Sare publikoetarako sarbidea 2017/07/03
  Ekipoen monitorizazioa eta kudeaketa 2017/07/03
Zerbitzu multzo honen helburua Eusko Jaurlaritzaren sailen beharrizan administratiboei erantzutea izaten da.

 

 

Honako hauek dira "Administrazio-zerbitzuak” gaikako arloarekin lotutako estandar teknologikoak:

  Antibirusa 2017/07/03
  Softwarea eguneratzea 2017/07/03
  Inbentarioa 2017/07/03
  Urruneko kontrola 2017/07/03
  «Helpdesk» (laguntza gunea) 2017/07/03
  Multimedia irakurgailuak 2017/07/03
  Proiektuen kudeaketa 2017/07/03
  PDFa sortzea 2017/07/03
  Irudikapen grafikoa 2017/07/03
  PDF irakurgailuak 2017/07/03
  Konpresioa 2017/07/03
  Fitxategi-transferentzia 2017/07/03
  Ziurtagiri digitala 2017/07/03
  Irudi-tratamendua 2017/07/03
  Konexio seguruko Bezeroa 2017/07/03
  Oinarrizko lanpostua 2017/07/03
  Web nabigatzailea 2017/07/03
Eraikinak integratzeko, ahots, datu eta kanpo-interkonexiorako zerbitzuen hornidura-zerbitzua kudeaketa-eredu honen arabera gauzatzen da:
  • Zerbitzuaren kudeaketa
  • Eskaerak

Erabiltzaileak bitartekoen eskaerak bere sailaren Zerbitzu Zuzendaritzara helarazi beharko ditu, edota langileen beharrizanak zentralizatzeaz arduratzen den erakundeko zerbitzura, bestela.
Esandako zerbitzu edo zuzendaritza hori izango da solaskide bakarra Informatika eta Telekomunikazio Zuzendaritzarekin (ITZ).
Eskaerekin batera, eskaera hori ebazteko beharrezkoa den informazio eta justifikazio oro bidali beharko da, zerbitzu-zuzendaritzako kargudun gorenak izenpetuta.

  • Gertakariak
Telefonia-zerbitzuarekin (finkoa edo mugikorra) izandako edozer gertakari (terminala galtzea, lapurtzea...) ahalik eta bizkorren jakinarazi beharko zaio Erabiltzaileen Arreta Zerbitzuari, honako bitarteko hauetakoren bat baliatuta:

Ahots-zerbitzu mugikorrak: Gertakaria telefonoz jakinaraziko da; hau da, 400 zenbakira deituta (mugikor edo finko korporatibotik deituz gero) edota +34 945 016 400 integratu GABEKO telefonoren batetik deituz gero.Datu-zerbitzuak (finkoak edo mugikorrak): ordenagailu finko zein eramangarriekin duten inplikazioagatik, Erabiltzaileen Arreta Zerbitzura deituko da; hau da, 440 zenbakira, finko korporatibotik; 16440 zenbakira, mugikor korporatibotik; 945 016 440, integratu GABEKO telefonotik.

Postontzia: «Gob. Pub. eta Autogobernua, ITZ-Sare Korporatiboa» <-> red.corporativa.administrativa@euskadi.eus

 

 

 

Honako hauek dira "Eraikinen integrazioko, ahots, datu eta kanpo-interkonexiorako zerbitzuak" gaikako arloari lotutako estandar teknologikoak:

  Eraikinen integrazio-zerbitzuak 2017/07/03
  Ahots-zerbitzuak 2017/07/03
  Datu-konexioko zerbitzuak 2017/07/03
  Kanpoko interkonexioak 2017/07/03