Ziurtagiri digitala
Xehetasunak
- Taldea: Azpiegitura-zerbitzuak
- Arloa: Administrazio-zerbitzuak
Ziurtagiri digitala edo ziurtagiri elektronikoa egiaztapen-zerbitzuen erakunde batek sortutako fitxategi informatikoa da. Fitxategiak nortasun-datuak pertsona fisikoarekin, erakundearekin edo enpresarekin lotzen ditu, Interneten beren nortasun digitala berretsiz. Ziurtagiri digitalak Interneten erabiltzaile bat edo webgune bat legeztatzeko balio du batez ere. Beraz, hirugarren baten laguntza behar da komunikazioan parte hartzen duten aldeentzako konfiantzazkoa izan dadin. Konfiantzazko erakundeari lotutako izena Agintaritza Ziurtatzailea da, eta Interneten aintzatetsitako erakunde publikoa edo enpresa izan daiteke.
Ziurtagiri digitalaren egiteko nagusia ziurtagiriaren jabea legeztatzea da, baina komunikazioak enkriptatzeko eta modu digitalean sinatzeko ere balio dezake. Administrazio publiko eta enpresa pribatu batzuetan, eskatu egiten dute aldeen artean informazio sentikorra daukaten izapideak egin ahal izateko.
Ez da aplikatzen
Ez da aplikatzen
Produktua | Bertsio zaharkituta | Bertsio eguneratua |
Fabrikatzailea | Aukera librea |
Izenperen PKI Softwarea | OpenCT v0.6.16, Sinadura v1.3 |
- Ziurtagiri eta Sinadura digitalak Zerbitzuak (Teknologikoak) - Sartzeko eta Banatzeko zerbitzuak - Sarbide-segurtasuneko zerbitzuak-Sareko gailuak
- Autentifikazioa - Protokoloak Zerbitzuak (Teknologikoak) - Sartzeko eta Banatzeko zerbitzuak - Sarbide-segurtasuneko zerbitzuak-Sareko gailuak
- 1go Bertsioa: 2017-07-03 (azken bertsioa)