Oinarrizko lanpostua
Xehetasunak
- Taldea: Azpiegitura-zerbitzuak
- Arloa: Administrazio-zerbitzuak
Orokorrean, langile guztiek daukate ordenagailu bat beren lana egiteko; teknikarien eta administrarien kasuan mahaigainekoa izaten da, eta karguen eta konfiantzazko langileen kasuan, eramangarriak esleitu ohi dira.
Definituta dauden estandarren arabera, bulegotikako oinarrizko lanpostuak softwarearen konfigurazio estandarra dauka, informatika pertsonala helburu duena, eta konfigurazio hori administrazioaren edozein informatika-lanpostutan instalatuta dago. Gaztelaniaz ala euskaraz instalatzea aukeratu ahal da:
- «Windows» sistema eragilea
- «McAfee» antibirusa
- «MS-Office» bulegotika-paketea (Word, Excel, PowerPoint) edo «LibreOffice» (Write, Calc, Impress)
- Nabigatzailea «Internet Explorer» edo «Mozilla Firefox»
- «Exchange/Outlook» posta-bezeroa
- «SharePoint» lankidetza-tresna
Aplikazio informatikoen euskarri diren lanpostuek, aurreko konfigurazio horrez gain, beharrezkotzat jotzen diren software espezifikoak eduki ahalko dituzte.
Ekipamendu horren erabilerarekin gorabeherarik sortuz gero, Erabiltzaileen Arretarako Zerbitzuari jakinarazi ahalko zaizkio 440 zenbaki korporatibora deituta, edo Sare Korporatibotik kanpo, sare horretan integratuta ez dauden eraikinetan: 945.016.440 (Araba), 944.032.440 (Bizkaia) edo 943.022.440 (Gipuzkoa).
Ez da aplikatzen
Ez da aplikatzen
Produktua | Bertsio zaharkituta | Bertsio eguneratua |
Fabrikatzailea | Aukera librea |
Windows | XP Professional SP2 | 7 Enterprise SP1 | Microsoft | |
McAfee VirusScan | 8.8 | McAfee | Clamav v.0.95.1, Clamwin v.0.95.1 | |
MS-Office | 2003 SP2 | 2010 sp2 | Microsoft | OpenOffice |
LibreOffice | The Document Foundation | |||
Internet Explorer | 6.0 | 9 | Microsoft | Mozilla Firefox v3.0.9 |
Mozilla Firefox | Mozilla Fundazioa | |||
Exchange/Outlook | 2003 SP2 | 2010 sp2 | Microsoft | Zimbra 5.0.16GA, OpenXchange |
SharePoint | Microsoft | Plone v3.2.2, Alfresco Labs 3.1, OpenGroupware v2.2 |
- Bulegotika Zerbitzuak (Teknologikoak) - Azpiegitura-zerbitzuak - Lankidetza-zerbitzuak
- Web nabigatzailea Zerbitzuak (Teknologikoak) - Azpiegitura-zerbitzuak - Administrazio-zerbitzuak
- 1go Bertsioa: 2017-07-03 (azken bertsioa)