Segurtasun Saila

Konpartitu

Hauteskundeen informazioa. Hauteskunde-inkestak.

Argitalpenaren hurrenkera kronologikoz inkesta ofizialen ondoriozko dokumentuak erakusten ditugu, organo jaulkitzaileek egindakoak, bai Euskal Autonomia Erkidegokoa – Prospekzio Soziologikoen Kabinetea, bai Estatukoa – Ikerketa Soziologikoen Zentroa (CIS) –.

Prospekzio Soziologikoen Kabinetea Azterlan Kabinetearen Zuzendaritzaren barruko zerbitzu bat da, Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren Idazkaritza Nagusiaren barrukoa. Kabinetearen helburu nagusia da euskal gizarteko errealitatearen egoerari eta bilakaerari buruzko informazio eguneratua izatea.

Jarraian, Euskal herritarren jarrerak eta balio politikoak islatzen dituzten soziometro orokorrak baino ez ditugu jasotzen, baita berariazko interesgarriak ere, adibidez, kultura demokratikoari buruzkoa. Era berean, alde batetik iritzi publikoaren urtekariak eta iritzi-azterlan monografikoak jasotzen ditugu; bestetik, boto-aurreikuspenak eta hauteskunde osteko azterketak ere.

Ikerketa Soziologikoen Zentroa (CIS) Erakunde autonomoa da, Lehendakaritza, Gorteekiko Harremanak eta Memoria Demokratikoa Ministerioari atxikia, eta Espainiako gizartearen azterketa zientifikoa egitea du helburu, normalean aldizkako inkestak eginez, zentroaren beraren ekimenez edo beste erakunde batzuek eskatuta.

Jarraian, barometroak eta dagozkien boto-estimazioak jasotzen ditugu, baita hauteskunde aurreko eta osteko azterketak ere, bai orokorrak, bai EAEko berariazkoak.
 

Azken aldaketako data: