Segurtasun Saila

Konpartitu

Hauteskunde Orokorrak 2023ko uztailaren 23a. Hautesleak. Norktzuek eman dezakete botoa?

2023ko uztailaren 23ko igandea egingo dira Espainiako Estatuko Diputatuen Kongresurako eta Senaturako hauteskunde orokorrak.

Diputatuen Kongresua guztira 350 diputatuk osatzen dute (LOREG, 162.1 art.), eta horietatik 18 hautatuko dira Euskadiko hiru lurralde historikoetan: Araban 4, Bizkaian 8 eta Gipuzkoan 6. Orobat, Estatuan 208 senatari hautatuko dira, eta horietatik 12 dagozkio Euskadiri (LOREG, 165. art.).

Nortzuek eman dezakete botoa 2023ko hauteskunde orokorretan Euskadin?

  • Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako edozein udalerritan bizi den herritarrak, espainiar nazionalitatea baldin badu, adin nagusikoa bada eta Euskadiko udalerriren batean egoiliarren hautesle-erroldan inskribatuta ageri bada (LOREG, 2. art.), 2023ko maiatzaren 1ean baino lehen (hauteskunde hauetarako indarrean dagoen hautesle-erroldaren itxiera, LOREGko, 39.1 artikuluaren arabera).
  • Espainiako nazionalitatea dutenak, adinez nagusi badira, iraunkorki atzerrian bizi badira eta atzerrian bizi ohi diren egoiliar absenteen hautesle-erroldan (CERA) inskribatuta ageri badira, 2023ko maiatzaren 1ean baino lehen (hauteskunde hauetarako indarrean dagoen hautesle-erroldaren itxiera, LOREGko, 39.1 artikuluaren arabera).

Norktzuek ezin dute botoa eman Euskadin 2023ko hauteskunde orokorretan?

  • Aurreko paragrafoan ezarritako baldintzak betetzen ez dituztenak.
  • Atzerriko herritarrek EZIN dute bozkatu: ez Europar Batasuneko 26 estatuetako herritarrek, ez Europar Batasunetik kanpokoek.

Azken aldaketako data: