Segurtasun Saila

Konpartitu

Hauteskunde Orokorrak 2023ko uztailaren 23a. Hauteskude-Araudia

2023ko  uztailaren 23ko Diputatuen Kongresurako eta Senaturako hauteskundeetan, ondorengo legezko testu hau eta arau hauek izango dira aplikagarri:

A) HAUTESKUNDE-LEGEDI APLIKAGARRIA:

5/1985 Lege Organikoa, ekainaren 19koa, Hauteskunde Araubide Orokorrari buruzkoa (1985eko ekainaren 20ko BOE, 147. zk.) eta haren ondorengo erreformak, 2022ko irailaren 30eko 12/2022 Lege Organikoa barne (2022ko urriaren 3ko BOE, 237. zk.), atzerrian bizi diren espainiarrek botoa nola eman arautzeko.

Zehazki, Estatuko Lege Organikoaren I. eta II. Tituluetako artikuluetan eta Zazpigarren Xedapen Gehigarrian ezarritakoa dira aplikagarriak hauteskunde hauetan.

B) GAI NAGUSIETAN APLIKA DAITEZKEEN ARAU-AIPAMENAK:

  1. Hauteskunde-aurrerapenak:
  2. Hautesle-errolda eta zuzenbidezko biztanleria ofiziala:
    • 1037/2022 Errege Dekretua, abenduaren 20koa, 2022ko urtarrilaren 1eko udal-erroldaren berrikuspenaren ondoriozko biztanleria-zifrak ofizialtzat jotzen dituena (BOE, 305. zk., 2022ko abenduaren 21ekoa).
    • Hautesle Erroldaren Bulegoaren 2014ko urriaren 27ko Ebazpena, hautesle-erroldan inskribatutako datuei buruzko erreklamazioena (BOE, 269. zenbakia, 2014-11-06).
    • 2011ko martxoaren 25eko EHA/642/2011 Agindua, hautesle-errolda hilero eguneratzeko arau teknikoak jasotzen dituena (BOE, 73. zenbakia, 2011-03-26).
    • 189/2023 Errege Dekretua, martxoaren 21ekoa, hauteskunde-zerrenden eta hautesle-erroldaren kopien edukia arautzen duen abenduaren 26ko 1799/2003 Errege Dekretua aldatzen duena. (BOE, 69. zk., 2023ko martxoaren 22koa).
  3. Hautagai-zerrendetako hauteskunde-kontabilitatea:
    • Ebazpena, 2019ko azaroaren 5ekoa, Kontuen Auzitegiko Lehendakaritzarena, Osoko Bilkuraren 2019ko urriaren 31ko Erabakia argitaratzen duena. Erabaki horren bidez, Gorte Nagusietarako 2019ko azaroaren 10eko hauteskundeetako kontabilitateak fiskalizatzeari buruzko Instrukzioa onartzen da (BOE, 268. zk., 2019ko azaroaren 7koa).
    • 2019ko martxoaren 8ko Ebazpena, Kontuen Auzitegiko presidentearena, martxoaren 7ko Osoko Bilkuraren Erabakia argitaratzen duena; erabaki horren bidez, talde politikoei egokitutako kontabilitate plana aldatzen da, 2018ko abenduaren 20an onartutakoa (BOE 68 zk., 2019ko martxoaren 20koa).
  4. Hauteskunde-deialdia, barruti bakoitzean hautatu beharreko diputatuen kopurua finkatzea eta Gorte Nagusien desegitea: 400/2023 Errege Dekretua, maiatzaren 29koa, Diputatuen Kongresua eta Senatua desegiteari eta hauteskundeak deitzeari buruzkoa (maiatzaren 30eko BOE, 128. zk.).
  5. Hautesleen eta hauteskunde-mahaietako kideen lan-eskubideak: Bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburuaren 2023ko ekainaren 9ko Aginduan arautzen dira. Agindu horren bidez, 2023ko uztailaren 23an Gorte Nagusietarako egingo diren hauteskundeetan langileek ordainsariak jaso ahal izateko arauak ematen dira.
  6. Hauteskunde-propaganda posta bidez, sare sozialen bidez eta sms-en bidez bidaltzea:
    • HAOLOren 39.3 art.: Hautesleen eskubidea bidalketa horri aurka egiteko.
    • HAOLOren 58 bis art.: Hautagai-zerrendek hautesleei hauteskunde-propaganda bidaltzea bide elektronikoak edo mezularitza sistemak erabiliz. Betekizunak eta mugak.
    • 1/2019 Zirkularra, martxoaren 7koa, Datuak Babesteko Espainiako Agentziarena, alderdi politikoek iritzi politikoei buruzko datu pertsonalak tratatzeari eta hauteskunde-propaganda bidaltzeari buruzkoa, HAOLOren 58 bis artikuluaren arabera (2019ko martxoaren 11ko BOE, 60. zk.).
  7. Alderdi politiko bat sortzea: Horretarako, 6/2002 Lege Organikoko I. eta II. kapituluetan (BOE, 154. zenbakia, 2002-06-28) adierazitakoa aintzat hartu behar da. Agindu hori aldatu zuen alderdi politikoen ekonomia- eta finantza-jarduera kontrolatzeari buruzko 2015eko martxoaren 30eko 3/2015 Lege Organikoko bigarren artikuluak.
  8. Hauteskundeetako arau-hausteak, hautagaitzek HAOLOko 175.2 artikuluko hauteskunde-gastuaren muga gainditzeagatik. Ikusi HAOLOko 153.3 artikulua, 2015eko martxoaren 30eko 3/2015 Lege Organikoak aldatua (alderdi politikoen ekonomia- eta finantza-jarduera kontrolatzeari buruzkoa; azken xedapenetatik laugarrena) (BOE, 77. zenbakia, 2015-03-31).
  9. Mahaiak eta hauteslekuak:
  10. 2023ko hauteskunde orokorretan erabili beharreko boto-paperen eta inprimakien ereduak: HAOLOren 172.2 eta 3. artikuluak, eta Diputatuen Kongresurako eta Senaturako boto-txartelen ezaugarri orokorrei dagokienez. Hauteskunde-inprimakiei dagokienez, ikusi martxoaren 29ko INT/316/2023 Agindua, hauteskunde-prozesuen arauketa osagarriari buruzko apirilaren 16ko 605/1999 Errege Dekretuaren eranskinak aldatzen dituena (BOE, 78. zk., 2023ko apirilaren 1ekoa).
  11. 2019an deitzen diren hauteskundeetan posta-zerbitzu unibertsalak dituen betebeharrak:
    • PCM/337/2023 Agindua, apirilaren 4koa, Ministro Kontseiluaren 2023ko martxoaren 14ko Erabakia argitaratzen duena. Erabaki horren bidez, posta-zerbitzu unibertsalaren emaileari zerbitzu publikoko betebeharrak ezartzen zaizkio 2023an deitzen diren hauteskundeetan (BOE, 82. zk., 2023ko apirilaren 6koa).
  12. Urritasuna duten pertsonen parte-hartzea hauteskunde-prozesuetan:
    • Martxoaren 25eko 422/2011 Errege Dekretua, urritasuna duten pertsonek bizitza politikoan eta hauteskunde-prozesuetan parte hartzeko oinarrizko baldintzei buruzko Araudia onartzen duena (BOE, 76. zenbakia, 2011-03-30).
  13. Urritasuna duten pertsonak:
    • Desgaitasunen bat daukaten pertsona guztiei sufragio-eskubide aktiboa bermatzen zaie, beti ere adinez nagusiak badira eta espainiar nazionalitatea badaukate. Izan ere, 2/2018 Lege Organikoaren artikulu bakarrak aldatu du HAOLO legearen 3. artikulua.
    • Oinarrizko baldintzak, hauteskunde-prozesuetan parte har dezaten. Gorrek edota entzuteko ezintasunen bat dutenek ere hauteskunde-mahaietako kide izateko eskubidea dute, eta zeinu bidezko hizkuntza dakien interprete bat jarri behar zaie. (422/2011 Errege Dekretua, martxoaren 25ekoa; BOE, 76. zenbakia, 2011-03-30.
  14. Erakunde-publizitatea: 29/2005 Legea, abenduaren 29koa, Erakunde Publizitate eta Komunikazioarena (BOE, 312. zenbakia, 2005-12-30) maiatzaren 8ko 11/2023 Legearen azken xedapenetatik 3k aldatua (maiatzaren 9ko BOE, 110. zk.). Euskal Autonomia Erkidegoko 6/2010 Legea, abenduaren 23koa, Euskadiko Publizitate eta Komunikazio Instituzionalari buruzkoa (EHAA, 251. zenbakia, 2010-12-31)
  15. Hauteskunde-dirulaguntzak,, lortutako botoen eta jarlekuen arabera, baita hauteskunde-mailingerako dirulaguntzak ere, eta 2023ko hauteskunde orokorretarako hauteskunde-gastuaren muga zehaztea: HFP/546/2023 Agindua, maiatzaren 30ekoa, 2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretarako hauteskunde-jarduerek eragindako gastuetarako dirulaguntzen zenbatekoak finkatzen dituena (BOE, 130. zk., 2023ko ekainaren 1ekoa).
  16. Aldi baterako (hauteskunde-garaian) atzerrian izan eta bozketa-egunean Euskal Autonomia Erkidegoan izango ez diren espainiar herritarrentzako bozketari dagokionez: 1621/2007 Errege Dekretua, abenduaren 7koa, herritar horientzako berariazko bozketa-prozedura arautzen duena (abenduaren 14ko BOE, 299. zk.).
  17. Pertsona itsuen botoa: 2023ko hauteskunde orokorretan, itsuek bi aukera izango dute, hauteskunde-mahaian botoa emateko:
    • Haien konfiantzako pertsona batek boto-paperak aukeratuta eta bozketako gutun-azaletan sartuta, ondoren itsuari hautetsontziraino laguntzeko eta gutun-azalak han uzteko, HAOLOko 87.1 artikuluari jarraikiz.
    • Mahaian ezarritako boto pertsonal eta irisgarrirako prozedura baten bidez, Braille sistema dakitenentzat. Prozedura hori HAOLOko 87.2 artikuluan araututa dago, eta 2007ko abenduaren 7ko 1612/2007 Errege Dekretuan garatua (BOE, 294. zenbakia, 2007-12-08). Braille botoa eskatzeko izapideak Barne Ministerioraren web orrian.
  18. Iraunkorki atzerrian bizi diren egoiliarren botoa (VCERA): Boto-mota hori Hauteskunde Araubide Orokorrari buruzko Lege Organikoaren 75. artikuluan (12/2022 Lege Organikoak aldatua, atzerrian bizi diren espainiarrek botoa nola eman arautzeko) eta Hauteskunde Batzorde Zentralaren martxoaren 30eko 1/2023 Jarraibidean (Hautesle Erroldan izena emanda dauden hautesleen bozketa-prozedurari buruzkoa) arautzen da.

Azken aldaketako data: