Segurtasun Saila

Konpartitu

Hauteskunde Orokorrak 2023ko uztailaren 23a. Eusko Jaurlaritza Ekaina

Eusko Jaurlaritza

2023ko ekaina

Prospekzio Soziologikoen Kabineteak egindakoa

Araba/Álava
Hautagaitzak 2023rako estimazioa 2019ko Hauteskunde orokorrak (10 A)
% Jarlekuak (4) % Jarlekuak (4)
EAJ-PNV 21,7 1 23,7 1
EH BILDU 19,9 1 16,1 1
PSE-EE/PSOE 24,8 1 22,1 1
SUMAR 8,9 0 16,6 1
PP 18,1 1 15,0 0
VOX 4,0 0 3,8 0
Bizkaia
Hautagaitzak 2023rako estimazioa 2019ko Hauteskunde orokorrak (10 A)
% Jarlekuak (8) % Jarlekuak (8)
EAJ-PNV 29,0 2 35,4 3
EH BILDU 22,8 2 15,1 1
PSE-EE/PSOE 21,8 2 19,2 2
SUMAR 10,2 1 15,5 1
PP 10,3 1 8,9 1
VOX 3,5 0 2,4 0
Gipuzkoa
Hautagaitzak 2023rako estimazioa 2019ko Hauteskunde orokorrak (10 A)
% Jarlekuak (6) % Jarlekuak (6)
EAJ-PNV 22,8 2 30,6 2
EH BILDU 31,8 2 26,0 2
PSE-EE/PSOE 24,5 2 18,2 1
SUMAR 7,8 0 15,1 1
PP 8,8 0 6,2 0
VOX 2,0 0 1,9 0

Fitxa teknikoa

Informazio bilketa 2023ko ekainaren 20a eta 23a bitartean egin zen -biak barne- ordenagailuz lagundutako banakako telefonozko elkarrizketen bidez (CATI). Galdesorta egituratu eta itxia erabili zen, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAEko) lurralde bakoitzerako lagin adierazgarri bati elkarrizketa egiteko.

Ikerketaren diseinua, emaitzen azterketa eta txostena burutzearen ardura Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteari dagozkio soilik. Informazio bilketa Campo Volantín kalea 21, 48007, Bilbo helbidean dagoen Ikerfel enpresak egin zuen.

Lagina, 18 urte edo gehiagoko biztanleriari zuzendua, honela banatu zen: 400 pertsona Araban, 603 Bizkaian eta 450 Gipuzkoan, beraz, 1.453 pertsona elkarrizketatu ziren guztira. Gizabanakoen hautaketa prozedura polietapiko eta estratifikatuaren bidez egin zen, udalerriaren tamainaren araberako estratu proportzionalak erabiliz. Ondoren pertsonak sexuaren, adinaren eta lan egoeraren araberako kuoten bidez aukeratu ziren.

Lagin errorearen estimazioa, erabat ausazkoak diren laginketei egozgarria, ±%5,0koa da Arabarako, ±%4,1koa Bizkairako eta ±%4,7koa Gipuzkoarako, %95,5eko konfiantza mailarako p=q=0,5 izanik.

Azken aldaketako data: