Segurtasun Saila

Konpartitu

Udaletarako eta Batzar Nagusietarako hauteskundeak 2023. Hautesleak. Aldi baterako atzerrian bizi diren hautesle egoiliarren (ERTA) posta bidezko botoa

Nortzuek eman dezakete botoa posta bidez?

Espainian bizi direnen hautesle-erroldan inskribatuta dauden espainiar adinez nagusiak, baldin eta aldi baterako atzerrian bizi badira hauteskundeak deitzen direnetik bozketa egin arte.

Nola eta noiz bozkatzen da postaz?

  • Aldi baterako bizilekutik gertuen dagoen Espainiako Matrikula Kontsularraren Erregistroan inskribatuko da.
  • Botoa eskatuko du egoiliar ez den kontsulatuan, Barne Ministerioaren webgunean deskarga daitekeen inprimaki bat edo bulego edo atal kontsularretan eskuragarri dagoena erabiliz. Betetako eskabidea bulego edo atal horietan aurkeztu beharko da, eta kontsulatuko funtzionarioak, interesduna identifikatu ondoren, Matrikula Kontsularraren Erregistroan ez-egoiliar gisa inskribatuta dagoela eta sinadura bat datorrela egiaztatuko du. Eskaera maiatzaren 30etik ekainaren 24ra bitartean aurkeztu beharko da. Ekainaren 29ra arte luzatua (HBZren Erabakia 2023/06/08) – 1621/2007 Errege Dekretuaren 3. artikulua –.
  • Botoa postaz emateko agiriak eta jarraibideak eskabidean adierazitako atzerriko helbidean jasoko ditu. Horretarako, Hauteskunde-erroldaren Bulegoak ekainaren 27tik uztailaren 3ra bidaliko ditu agiri horiek – 1621/2007 Errege Dekretuaren 4. artikulua –.
  • Posta ziurtatu bidez bidaliko du botoa hauteskunde-mahaira ekainaren 27tik uztailaren 19ra. Epe hori luzatu egin daiteke Hauteskunde Batzorde Nagusiaren (HBZ) erabakiz – 1621/2007 Errege Dekretuaren 5. artikulua –.

Azken aldaketako data: